Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Bideoak nola txertatu

Bideoak txertatzeko jarraibideak

Lehenengo aukera.- Euskadi.eus-eko bideo Playerra erabili (erabilerraztasuna betetzeko egokia)

Oharra: lehendabizi, erabiliko diren fitxategiak eduki kudeatzailearen bitartez dagokien direktorietara igo behar dira:
Flv fitxategia: “adjuntos”  direktoriora
Jpg fitxategia: “images” direktoriora

Editorearen “Txertatu media edukia” botoian sakatu eta gero,

Txertatu bideoa botoiaren bidez

Irekitzen den leiho berrian, “Mota” edo “Tipo” eremuan “Bideoa” aukeratu:

Ondoren, “Fitxategi/URL” eremuan Youtubeko bideoa edo ordenagailutik igotako bideoa (FLV artxibo-motan) aukeratu eta bideoari eman nahi zaion neurria ezarri:

Bideoaren iturria aukeratzeko leihoa

Emaitza hau litzateke (editorean ez dira momentu honetan kanpo estiloak kargatzen):

Bideoaren aurreikuspena editorearen leihoan

 

Bigarren aukera - Youtube edo beste atarietatik hartutako kodigoa txertatu

Editorearen “Txertatu media edukia” botoian sakatu eta gero, “HTML kodigoa txertatu” atalean beste atari batetik hartutako kodea itsatsi adierazten den eremuan.

Youtube edo beste zerbitzu baten kodea txertatu

Oharra: bideoaren tamaina ezartzeko, txertatutako kodearen “width” (zabalera) eta “height” (altuera) propietateak aldatu behar dira nahi diren neurrietara. Emaitza hau litzateke (editorean ez dira momentu honetan kanpo estiloak kargatzen):

Bideoaren aurreikuspena editorearen leihoan

 

Bideoek bete beharreko ezaugarriak (formatoa, erabilerraztasuna...)

Bideoaren ezaugarriak

  • Formatua: Flash Video (.flv) eta, gutxienez, beste bideo formatu estandar bat (MPEG gomendatzen dugu, *.mp4 fitxategi-luzapen duena)
  • Bereizmena: erakutsi nahi den tamainari egokituta. Beti saiatuko gara pisuaren eta kalitatearen arteko oreka mantentzen.
    Adibidez, bideoa pantaila osoan erakutsi nahi bada, gomendarria da bereizmen handia izatea; alabaina, ahalik eta pisu txikien izango badu, orduan kalitatea (hots, bereizmena) txikiagoa izan beharko du.

Bideoaren irudi bat

  • Zergatik? Alde batetik, bideoa ikusi baino lehen irudi estatiko bat erakusteko; bestetik, bideoaren ordezko eduki bezala erabil daitekelako (erabiltzaileak ezin duenean bideoaren "player"-a ikusi)
  • Tamaina: Bideoaren "player"-aren berdina
  • Formatoa: jpg, gif, png,...
  • Bereizmena: optimizatuta, ahalik eta pisu txikiagokoa

Bideoaren azpitituluak (soinua dagoenean)

Erabiltzaile gorrentzako azpitituluek (captioning) barnean hartu behar dituzte eduki multimedia ulertzeko beharrezkoak diren soinu-elementu guztiak (elkarrizketak, esanguratsuak diren soinu-efektu guztiak, etab.):

  • Elkarrizketak
  • Hizlarien identifikazioa
  • Musika
  • Irriak
  • Txaloak
  • Esanguratsuak diren soinu guztiak

Azpititulu motak

WCAG 2.0 arauen arabera, azpitituluak itxiak zein irekiak izan daitezke (bietako edozein).

Azpititulu irekiak

Azpititulu irekiak ezin dira desgaitu, eta edonork ikus ditzake. Azpititulu horiek bideoan bertan daude kodifikatuta ia beti, hots, irudian txertatuta daude. Adibide gisa, VHS formatuan erabiltzen ziren azpitituluak, zeinak irudiaren parte baitziren.
Azpitituluak erabiltzen badira, jatorrizko bideoan txerta daitezke, edo bideoaren bi bertsio desberdinak eskaini daitezke (bata azpitituluekin eta eta bestea azpititulurik gabe).

Azpititulu itxiak

Azpititulu mota hauek gaitu ez desgaitu daitezke. Hainbat teknologia (TimedText XML o WebVTT) erabil daiteke azpititulu mota hauek bideoarekin sinkronizatzeko. Adibideekin jarraituz, DVD formatuaren azpitituluak bezalakoak dira, zeinak bideoaren "gainetik" agertzen baitira, gaitzeko eta desgaitzeko aukera eskainiz.
Euskadi.net-en, azpititulu itxien ezaugarriak hauexek dira:

Bideoaren gidoia baliagarria izan daiteke aztitituluak garatzeko orduan.

Bideoaren transkipzioa eta audio-deskribapena

Bideoaren transkipzio osoa eskaini behar da. Horrez gain, bideoaren ezaugarriek horrela eskatzen badute, audio-deskribapena ere eskainiko da.

Audioa-deskribapena

Audio pistari gehitutako narrazioa da, zeinak ezaugarri bisual garrantzitsuak deskribatzen dituen (ezaugarri horiek jatorrizko soinu-bandan antzematea ezinezkoa denean)

    • 1. oharra: Bideo baten audio-deskripzioak informazioa ematen du ekintzei, eszena-aldaketei, pertsonaiei, pantailan erakusten den testuari eta testuinguru bisualari buruz.
    • 2. oharra: Audio-deskribapen estandarretan, narrazioa elkarrizketaren isilunetan txertatuko da (IKusi audio-deskribapen aurreratua.)
    • 3. oharra: Bideo baten deskribapena bere audioaren bidez ematen denean audio-deskribapena ez da beharrezkoa izango.
    • 4. oharra: Askotan, "bideo-deskribapena" edo "narrazio deskriptiboa" deitzen zaio

Iturburua: WCAG 2.0

Audio-deskribapenaren ezaugarri teknikoak

  • Formatua: .mp3
  • Jatorrizko audioarekin sinkronizatutako narrazioa da. Garrantzitsua da narrazioak jatorrizko audioa (elkarrizketak, soinuak, etc.) oztopa ez dezan. Kontalari baten ahotsaren antzera, azaltzen du irudian zer gertatzen ari den, isiluneak aprobetxatuz eta jatorrizko audioa oztopatu gabe.
    Audio-deskribapen baten adibidea: http://www.cesya.es/es/multimedia_accesible/ejemplo1

Azpitituluak bezala, audio-deskripzioak bi modutan eman daitezke:

  • Bigarren audio-pista batean, multimedia edukiarekin sinkronizatuta eta hautagarria.
  • Ezin bada sinkronizatzeko teknologiarik erabili, aurkezpen multimediaren bi bertsio eskaini daitezke (lehena, jatorrizko audioarekin; bigarrena, audio-deskribapenarekin)

Bideoaren transkipzio osoa

Testu-transkipzioetan elkarrizketa zein soinu garrantzitsu guztiak agertu behar dira, pantailan agertzen direnetz kontuan hartu gabe (musika, irriak, txaloak, etab.). Halaber, aurkezpen multimedia ulertzeko beharrezkoak diren azalpen guztiak gehituko dira (ekintzak, eszenatokiak, grafikoak, keinuak, etab.)

Entzumenezko informazioa
  • Elkarrizketak
  • Hizlarien identifikazioa
  • Musika
  • Irriak
  • Txaloak
  • Esanguratsuak diren soinu guztiak
Informazio bisuala:
  • Ekintazk
  • Pertsonak
  • Gorputz-keinuak
  • Eszenatokiak
  • Pantailan agertzen den testua
  • Garrantzitsua den edozein eduki bisuala
Transkipzio baten ezaugarri teknikoak
  • Formatua: HTML
  • Bideoaren gidoia zeharo baliagarria izan daiteke
  • Adibideak: Auzolandegiak (Gazteaukera)

Erreferentziak