Barneko edo kanpoko interkonexio-sistema baten instalazioaren alta

Deskribapena


Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorraren 113. artikuluan zehaztutako prozeduraren arabera, interkonexio-sistemak ematen dituen enpresak –kanpoko sistemetan– edo joko-lokalaren titularrak –barneko sistemetan–interkonexio-sistema bat ustiatzeko eskaera-idazkia aurkeztuko diote Jokoa Arautzeko Agintaritzari.

Postu anitzeko makinek, interkonexio-sistema batean integratuta egotekotan, horiek osatzen dituzten postu guztiekin egin beharko dute. Ezin izango da bakarrik postuetako batzuen arteko interkonexioa gauzatu.

Ezin da baimendu ustiapen-baimen mota ezberdinak dituzten makinen arteko interkonexiorik.

Nori dago zuzenduta


  • Interkonexio sistemen enpresa prestatzailea
  • Joko lokalaren titularra, enpresa edo pertsona izanik

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 018879

Email: jokoetaikuskizunak@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Barneko edo kanpoko interkonexio-sistema baten instalazioaren alta: 0015811

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk