Lan-ingurunean prestakuntza digitala emateko dirulaguntzen deialdia (MCD24), Euskal Autonomia Erkidegoan, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua) NextGenerationEU.

[MCD2024]

Deskribapena


Xedea

Oinarri arautzaileak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoan "Prestakuntza digitala lan-ingurunean" programarako dirulaguntzak emateko. Programa hori "Enplegurako gaitasun digitalak" izeneko 03. inbertsioaren barruan dago, eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko "Konpetentzia Digitalen Plan Nazionala (Digital Skills)" 19. osagaian dago jasota. CID 292a – "Prestakuntza digitala lan-ingurunean" mugarria eta helburua da, eta horri lotutako helburuak betetzen lagunduko du, berreskuratze- eta erresilientzia-mekanismoa arautzen duen araudiaren eta Europa eta Espainia mailako Berreskuratze Planaren arabera.

 

Aurrekontuko zuzkidura

4.201.981

Prestazio ekonomikoa

Emateko prozedura norgehiagokakoa izango da, ekintza bakar batean.

Araba (666.854,38 €), Bizkaia (2.121.580,21 €) eta Gipuzkoa (1.413.546,41 €). Banaketa hori aldatu ahal izango da aurrekontu-kreditua agortzeko.

Erakunde onuradun bakoitzak 250.000 € jaso ditzake gehienez.

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-batzorde tekniko bat sortuko da.

Eskaerak deialdi honen 8. artikuluan aurreikusitako irizpideen arabera baloratu ondoren, Balorazio Batzordeak behin-behineko ebazpen-proposamena egin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio. Proposamen hori Lanbideren webgunean argitaratuz jakinaraziko da, eta 5 egun balioduneko epea emango zaie erakunde interesdunei alegazioak aurkezteko edo behin-behinean onartutako ekintza guztietan atzera egiteko. Behin-behineko ebazpenak ez die inolako eskubiderik ematen onuradun gisa proposatutako erakundeei. Alegazioak aztertu ondoren, ebaluazio-batzordeak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du, eta onartutako prestakuntza-ekintzak eta horien zenbatekoa jasoko ditu, lehentasun-ordenaren arabera. Erakundeek 5 eguneko epea izango dute LanF aplikazioan prestakuntza-ekintza bakoitzeko diru-laguntza onartzeko. Epe hori igarotakoan, diru-laguntzari uko egiten diotela ulertuko da.

Ordainketa-modua:

  • Lehenengo ordainketa diru-laguntza osoaren %60 izango da, lehenengo prestakuntza-ekintza hasi dela jakinarazi ondoren.
  • Bigarren ordainketa bat, prestakuntza-planari dagokion gainerako diru-laguntzagatik, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-zentroak

Eskakizunak:

  • Lanbide Heziketako erakundeen dagokion erregistroan inskribatutako edo-eta akreditatutako prestakuntza-erakunde publiko edo pribatuak.

Betekizunak

  • Prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatua izan ez dela.

  • Epai edo administrazio-ebazpen irmoen bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin kondenatua edo zehatua ez izatea, edo, hala izan arren, kondena- edo zehapen-aldia igaro izana.

  • Ez duela borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu, ez dela kaudimengabetzat jo edozein prozeduratan, ez dela konkurtsoan deklaratu, edo, hala izan arren, bertan eraginkortasuna hartu duela hitzarmen batek, ez dagoela esku-hartze judizialaren mende, ez dela desgaitua izan Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, edo, izanez gero, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu dela.

  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuetako batean, eta ez direla Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Ez duela zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela, eta emandako laguntza edo dirulaguntza osoa justifikatu arte betebehar horiek betetzeko konpromisoa hartzen duela, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan (2023ko otsailaren 17ko EHAA) ezarritakoaren arabera.

  • Ez duela ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik dirulaguntzen arloan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte egoera horretan gerta daitekeen edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duela.

  • Ez duela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik jaso sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik, zehazki, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa ez betetzeagatik.

  • Legez ezarritako kausaren batean sartuta ez egotea, honako hauek barne:
    • Indarrean berdintasun-planik ez izatea, eta Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izatea.
    • Sexu-jazarpena, sexuagatiko jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritakoaren arabera, 50 langiletik gorako enpresen kasuan.
    • LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Ekonomia zirkularrerako kutsatutako hondakinei eta lurzoruei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astunagatik ez duela zehapenik jaso administrazio-bidean ebazpen irmo bidez, edo, zehapena jaso badu, dagozkion neurri zuzentzaileak bete dituela eta zehapena ordaindu duela.

  • Desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota betetzen duela, edo, halakorik ezean, dagozkion neurri alternatiboak hartu dituela enplegu-zentro berezia bada.

  • Ez dagoela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan, eta ez dela inskribatzeko administrazio-prozedura eten zaion elkarte bat, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak daudelako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, edo eten egin denez, ebazpen judizial irmoa eman dela, dagokion erregistroan inskribatu ahal izateko. (Elkarteak bakarrik)

  • Konpromisoa hartzen duela emango den dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ez eragiteko.

  • Ez dagoela sartuta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntza itzultzeko prozedurarik, edo, hala badagokio, espedientea eta deialdia adierazten dituela.

  • Enpresen deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzen duela, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  • Deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eta eskabide honetan jasotako datu guztiak egiazkoak direla.

  • Prestakuntza-ekimeneko ekintzak guztiz doakoak izango dira parte-hartzaileentzat.

  • Erakunde eskatzailea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatuta dagoela eskabidea aurkezten den egunean.

  • Erakunde eskatzaileak prestakuntza-ekintzak garatzeko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak dituela, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean dirulaguntza esleitu ondoren baliabide horiek izateko konpromisoa hartzen duela, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskura dituela adierazpen honetan jasotako datuen egiazkotasunaren oinarri den dokumentazioa.

  • Erakundea irabazi-asmorik gabea dela edo zuzenbide publikoaren mende dagoela, edo ezin duela galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu 38/2003 Legearen 13 3 bis artikuluaren arabera, eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntza emanez gero, pertsona fisiko edo juridiko eskatzailea zuzenbide publikoko erakundea ez denean eta irabazi-asmoa duenean, kontu-ikuskaritzaren ziurtagiria edo adostutako prozeduren txostena aurkeztu beharko duela.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRTR)

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 600 / 630305452

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Kodea

1209404

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


– Oro har:

  • a) Onuradunaren eta, hala badagokio, azpikontratisten benetako titulartasunaren identifikazioa. Identifikazio hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 20ko 2015/849 (EB) Zuzentarauaren 3. artikuluko 6. puntuak definitzen duen zentzuan egingo da, irailaren 29ko HFP/1031/2021 Aginduaren 10. artikuluak eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluak ezarritakoaren arabera.
  • b) Benetako titulartasunari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 20ko 2015/849 (EB) Zuzentarauaren 3. artikuluko 6. puntuaren arabera (IV. eranskina).
  • c) Jarduera ekonomikoak egiten dituzten erakunde onuradunek, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluaren arabera, egiaztatu beharko dute Zerga Administrazioko Estatu Agentziako enpresaburuen, profesionalen eta atxikitzaileen erroldan edo Zerga Administrazioko Foru Administrazioaren errolda baliokidean inskribatuta daudela. Errolda horrek laguntza eskatzen den egunean benetan garatutako jarduera ekonomikoa islatu beharko du.
  • d) «Kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioari egokitzen zaiola adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena («do not significant harm – DNSH» printzipioa), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 6. paragrafoan ezarritakoaren ildotik. (V. eranskina).
  • e) Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena (DACI). (VI. eranskina).
  • f) Iruzurraren aurkako politikarekiko atxikimenduari eta ezagutzari buruzko erantzukizunpeko adierazpena. (VII. eranskina).
  • g) Erantzukizunpeko adierazpena, finantzaketa bikoitzik ez duela adierazten duena. (VIII. eranskina).
  • h) Inplikatutako administrazio publikoen artean datuak lagatzeari eta tratatzeari buruzko aitorpena, PRTRren jarduketak gauzatzeari dagokionez, aplikatzekoa den Europako araudian aurreikusitakoa betetzeko eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz. (IX. eranskina).
  • i) PRTR-NextGenerationEUn ezarritako eta kudeaketaren xede den eremuan eragina izan dezaketen zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena. (X. eranskina).
  • j) Berariazko baimena ematea Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiari, Europako Fiskaltzari eta agintari nazional eskudunei beren eskumenak baliatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Finantza Erregelamenduaren 129. artikuluan (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko.2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamendua) xedatutakoari dagokionez. (XI. eranskina).
  • k) Irabazi-asmorik gabeko erakunde juridikoen kasuan, horien estatutuak aurkeztu beharko dituzte.
  • l) PRTRren jarduerak gauzatzeari buruzko konpromiso-adierazpena(XII. eranskina). Aipatutako ereduak LanF aplikazioan egongo dira eskuragarri.

-  Gainera, hala dagokionean, balorazio-irizpideak egiaztatzeko:

  • a) 11. artikuluko A.3 atalean aurreikusitako balorazio-irizpidea egiaztatzeko: artikulu horretan aipatzen diren aitorpen edo egiaztapen ofizialen kopia.
  • b) 11. artikuluko B atalean eta C.1 atalean aurreikusitako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei dagokienez: deialdia kudeatzen duen enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, prestakuntza-espezialitatea ematen esperientzia duela egiaztatzen duena, III. eranskin gisa argitaratutako ereduaren arabera, eta LanF aplikaziotik ere atera daitekeena. Ziurtagiri hori III. eranskineko ereduaren araberakoa edo beste formatu batekoa izan daiteke, baina, kontuan hartzeko, eredu horretan ezarritako eduki guztiak jaso beharko ditu.

Eskaerak elektronikoki izapidetuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzarako aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkariak elektronikoki sinatu beharko ditu.

Aquellas entidades que no tengan acceso a esta aplicación podrán solicitarlo a través de la página web de Lanbide www.lanbide.euskadi.eus

Eskaerak elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez, eta, horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/representantes

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Laguntzen ordainketa jasotzeko, erakundeak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du.  Erregistratuta ez balego edo banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk