Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-zailtasun bereziko itunpeko ikastetxeentzako dirulaguntzak 2023-2024 ikasturtean

[Complejidad_educativa]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-konplexutasun handieneko itunpeko ikastetxe pribatuei (I. eranskina) dirulaguntzak ematea 2023-2024 ikasturtean, salbuespenez eta erabaki honetan ezarritako estipulazioen arabera.

Dirulaguntzaren helburua da hezkuntza-konplexutasun berezia duten itunpeko ikastetxe pribatuak indartzea, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan errefortzuko irakasle bat izan dezaten hezkuntza-lerro bakoitzeko, hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleen arreta hobetze aldera eta, azken batean, hezkuntza-aukeretan ekitatea lortzen laguntze aldera.

Aurrekontuko zuzkidura

2.650.669,67 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi alditan ordainduko da:

- Lehenengo zatia emandako guztizkoaren % 50 izango da, eta Gobernu Kontseiluak erabaki hau onartu ondoren ordainduko da.

- Bigarren zatia, gainerako % 50a, egiaztagiria aurkeztu ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

Betekizunak

  • 1. mailako hezkuntza-konplexutasunaren indizea (20 puntu baino gehiago 2020ko eskalan) duten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuak (I. eranskinean daude zerrendatuta).

  • Kontratazio horretan bermatu beharko da kontratatutako langileak ez direla epai irmoz kondenatu sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik. Horretarako, ikastetxeak bermatu egingo du Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluaren 5. apartatuan ezarritakoa betetzen dela.
  • Bermatu egin beharko da kontratatutako irakasleek honako hauek dituztela:

  • Ezin da diruz lagundutako jarduera azpikontratatu, irakaskuntza emateari dagokionez.
  • Diruz lagundutako gastuak 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitartean egin beharko dira. Alde horretatik, diruz lagundutako gastutzat hartuko da benetan ordaindu dena, gastu mota bakoitzerako emandako zenbatekoaren mugarekin. Epez kanpo egindako gastuak ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1230802

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Justifikazioa


Zuzeneko dirulaguntzak emateko erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 2024ko irailaren 30era bitartean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk