Zer da egoitza elektronikoa
Irakurketa erraza bertsioan irakurri
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa herritarrentzako informazioa eta tramiteak eskuratzeko gune segurua da, eta informazioaren eta zerbitzuen osotasuna, egiazkotasuna eta eguneratzea bermatzen ditu.
Egoitzaren identifikazioa
Gailu seguruko ziurtagirietan oinarritutako sinadura elektronikoko sistema bat erabiltzen du egoitza elektronikoak, bai identifikatzeko, bai komunikazioa segurua dela bermatzeko. Ziurtagiriak balidazio hedatua du, eta aparteko babes-geruza bat ematen dio erabiltzaileari. Egoitzaren titularra berdez agertzen da helbideen barran.
Titulartasuna eta erantzukizuna
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari dagozkio egoitza elektronikoaren titulartasuna eta hura kudeatzeko gaitasuna.
Eta egoitzan edukiak nahiz zerbitzuak argitaratzen dituen organo eta erakundeetako bakoitza da informazio horren, irisgarritasunaren, erabilgarritasunaren, osotasunaren eta segurtasunaren erantzule, egoitza honen lege-eskakizunen arabera.
Egoitzaren zerbitzuak eta tresnak
Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan hau egin dezakezu:
- Eusko Jaurlaritzak ematen dituen zerbitzuei eta haiek kontsultatzeko, eskatzeko edo izapidetzeko moduari buruzko informazioa jaso.
- Eusko Jaurlaritzarekin dituzun espedienteen jarraipena egin Nire karpeta gunean.
- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria irakurri.
- Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazio guztiekin zerikusia duten enplegu publikoko prozesuei buruzko informazioa kontsultatu.
- Kontratatzailearen profilean sartu, Eusko Jaurlaritzaren kontratazio publikoko prozesuei buruzko informazioa ezagutzeko.
- Nire Ordainketa erabiltzea, Euskadiko administrazioen ordainketa pasabidea.
- Modu elektronikoan dokumentuak sinatu eta dokumentu elektroniko bat egiaztatu.
Kontsultatu egoitzaren edukien eta zerbitzuen web-mapa osoa.
Araudia
- Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren araudia:
- Estatuko araudia:
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena .
- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena
- 203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, sektore publikoaren bitarteko elektronikoen bidezko jardunaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onartzen duena
Azken aldaketako data: