Datu-bitartekaritza
Urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak), administrazio-prozeduraren eremuan, herritarrek datu eta dokumenturik ez aurkezteko duten eskubidea arautzen du, datu edo dokumentu horiek administrazio publikoen esku badaude jada edo haiek prestatuak baldin badira (53. artikulua).
Zein datu edo agiri trukatzen dira?
- Administrazio publikoek eskatutakoak, prozeduran aplikatu beharreko araudian xedatutakoaren arabera.
- Interesdunak agiri horiek kontsultatu edo biltzeko berariazko baimena eman badu, kontsultatzea edo ateratzea interesdunek baimendua delako presuntzioa egingo da, ez badu prozeduran berariazko kontrakotasuna adierazi edo aplikatzekoa den lege bereziak ez badu agintzen berariazko adostasuna adierazi beharra dagoela.
- Ez da berariazko baimena behar, baldin eta:
- Lege batek hala ezartzen badu.
- Administrazio publikoek beren eskumenak betetzeko jaso edo egin dituzten datu pertsonalak badira eta horiek beste administrazio publiko batzuei jakinarazi bazaizkie, beren eskumenak bete ditzaten gai horien gainean.
Zein abantaila eskaintzen dizkie herritarrei?
- Izapideak sinplifikatzen ditu: ez da eskariarekin batera agiririk erantsi behar.
- Denbora eta dirua aurrezten dira: ez da beharrezkoa administrazio batetik ziurtagiriak eskuratu eta beste batera eramatea.
Zein abantaila eskaintzen dizkie administrazioei?
- Kudeatutako eta bildutako paper-bolumena murrizten du.
- Izapideak egiteko erraztasunak ematen ditu.
- Datuen kalitatea areagotzen du, saihestu egiten batira faltsutzeak, irakurketa okerrak edo akatsak, organo eskudunak zuzenean egiaztatu edo kontsultatzen dituelako datuak.
Herritarrek datu eta dokumenturik ez aurkezteko duten eskubide hau betetzeko, sektore publikoko erakunde desberdinen artean datuak eta dokumentuak trukatzeko eredu bat jarri da martxan. Honako hitzarmen hauek hartu dira oinarritzat:
- Zerga Agentziarekoko hitzarmena
- Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetza-hitzarmena, elkarri administrazio elektronikoko oinarrizko soluzioak ematekoa
- Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundien arteko elkarreragingarritasun hitzarmena
- Eusko Jaurlaritzaren eta EAEko udalen arteko elkarreragingarritasun hitzarmena
- Administrazio elektronikoaren esparruko oinarrizko irtenbideak elkarri emateko lankidetza-hitzarmenari atxikitzeko protokoloak
Euskadiko Administrazioen Segurtasunerako eta Elkarreragintasunerako Nodoan (NISAE) erabilgarri dauden zerbitzuak kontsulta ditzakezu: