Dokumentua lokalizatzaile bidez egiaztatu
Zer da lokalizatzailea?
- Lokalizatzailea baliagarria da herritarrek dokumentu elektronikoak inprimatzen eta hirugarrenei aurkezten dizkietenean (herri-administrazioei, pertsona fisikoei, pertsona juridikoei eta abarrei).
- Horrela, hirugarren horiek egiaztatu ahal dute aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla eta ez direla aldatu.
- Beraz, lokalizatzaileari esker, dokumentu elektronikoaren kopiaren osotasuna egiazta daiteke.
Dokumentu bat egiazkoa dela egiaztatu behar izanez gero, zerbitzu hau erabili dezakezu:
Dokumentuetan, non dago lokalizatzailea?
Lokalizatzailea dokumentuko lehenengo orrialdearen orri-oinean (QR kodea) edo orrialde guztien eskuin bazterrean (barra-kodea) egon daiteke:
Zein digitu alfanumeriko onartzen ditu lokalizatzaileak?
Lokalizatzailearen karaktere alfanumerikoak interpretatzerakoan nahasterik ez gertatzeko, murrizketa hauek ezarri dira:
- Lokalizatzailea osa dezaketen karaktereak:
- 0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, A, B, C, D, E, F, H, J, K, M, N, P, Q, R, S, T, V, W, X, Y, Z
- Lokalizatzailea osa EZIN dezaketen karaktereak:
- o/O (zeroarekin nahastu daitezke)
- i/I eta l/L (batarekin nahastu daitezke)
- g/G (seiarekin edo/eta bederatziarekin nahastu daitezke)
- u/U (v/V letrekin nahastu daitezke)
- Ñ ere ez da azaltzen (arazorik ez sortzeko)
Lokalizatzaileak zein abantaila dauka QR kodearekin azaltzen denean?
QR kodeen irakurgailua dutenek automatikoki balidatu ahal izango dute dokumentua; horretarako, dokumentuaren lehenengo orrialdearen orri-oinean azaltzen den kodea irakurri, eta dagokion captcha kode alfanumerikoa sartu beharko dute.