Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2022-2023 ikasturteko deialdia.

[NOUNI]

Deskribapena

Xedea

Beka eta laguntza hauen oinarriak iragartzea eta onartzea:

1.- Maila hauetako ikasleak eskolatzeko ikasketa-bekak eta -laguntzak, agindu honen I. kapituluan jasotako oinarrien arabera: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta musikako eta dantzako oinarrizko irakaskuntzak 2022-2023 ikasturterako.

2.- Maila hauetako ikasleak eskolatzeko ikasketa-bekak eta -laguntzak, agindu honen II. kapituluan jasotako oinarrien arabera: derrigorrezko hezkuntzaren ondoren egiten diren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak, 2022-2023 ikasturterako.

3.- Agindu honen xede diren beka eta laguntzei aplikatu beharreko prozedura erkideari buruzko artikuluak III. kapituluan jasota daude.

Aurrekontuko zuzkidura

62.500.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Laguntza dena batera ordainduko da hilabeteko epean, Kudeaketa Ekonomikoko zuzendariak behin betiko ebazpena ematen duenetik aurrera.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta

Unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • Ikasleek agindu honen 1. eta 6. artikuluetan ezarritako ikasketa-mailaren batean egon beharko dute matrikulatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe baimenduetan.
  • Ikasleek ez izatea beka edo laguntzarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko baldintzak.
  • Betekizun akademikoak betetzea

Betekizunak

  • Deialdi honetan jasotzen diren ikasketek onarpen ofiziala izan behar dute, eta hezkuntza-administrazioak onartutako ikasketa-planekin bat etorri.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak

Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Kodea

0168707

Eskabidea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide elektronikora sarbidea

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntzak, deialdia argitaratzen denetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Eskatutako dokumentazioa aurkeztea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk