2024-2025 ikasturtean berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko dirulaguntzak.

[ProyPVFP]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da itunpeko ikastetxe pribatuetako irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzea, 2024-2025 ikasturtean Lanbide Heziketako 6. Euskal Planari eta Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Planari lehentasunez jarraitzen dioten berrikuntza-proiektuak egin ditzaten, eta, horrela, aldi berean, horietan ikasitakoak ikasleei, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako gainerako zentroei eta enpresei, batik bat ETEei, helarazteko aukera ahalbidetu dadin.

Aurrekontuko zuzkidura

770.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Dagoen aurrekontuaren %60 Digitalizazioa: Berrikuntza teknologikoaren eta sistema adimendunen esparrurako gordeko da, eta %40 Jasangarritasuna: Biozientzien eta jasangarritasunaren esparrurako.

Ordainketa-modua:

1.- Dirulaguntzak hiru zatitan ordainduko dira, honela:

a) Lehenengo ordainketan, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 ordainduko da, 19.1 artikuluan adierazten den epea bukatutakoan, baldin eta bitarte horretan dirulaguntzari uko egin ez bazaio, eta, betiere, 2024ko urriaren 25a baino lehen II. eranskina aurkeztu ondoren (liberatutako eta ordezko irakasleen ordu-dedikazioaren ziurtagiria). Ziurtagiriarekin batera, Hezkuntza Jardueren Dokumentua (HJD) erantsiko da, bertsio itxian, behar bezala beteta eta ikastetxeko zuzendariak sinatuta. Bertan adieraziko da, «Berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektu» gisa, diruz lagundutako proiektuan aritzen diren irakasle titular eta ordezkoen liberazioa.

b) Bigarren ordainketan, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 60 ordainduko da, 2025eko ekitaldian, proiektuaren % 50 garatu ostean; betiere, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aldeko ebaluazio-txostena egiten badu, eta ordezko irakasleen gastuen zerrenda 2025eko apirilaren 1ean aurkeztuta badago (III. eranskina).

c) Hirugarren ordainketan, gainerakoa ordainduko da; hots, gainerako % 20a, diruz lagundutako proiektua amaitutakoan, izandako gastu guztiak justifikatu eta aurreko artikuluko apartatu guztiak bete ostean.

2.- Hautatutakoak lankidetza-proiektuak badira, proiektua lankidetzan sortu eta garatu duten erakunde guztiei banan-banan eman eta ordainduko zaizkie dagozkien zenbatekoak.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Ikastetxe pribatuen titular diren pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketako heziketa-zikloak itunduta badituzte 2024-2025 ikasturtean.

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Betekizunak

  • 2024-2025 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituen itunpeko ikastetxe pribatua izatea.
  • Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexu-bereizkeria eragiten duten jarduerei, ez eta sexu-diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso duten pertsona fisiko edo juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituztela, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz ezarritakoaren arabera.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako egoeraren batean ez egotea.
  • Lankidetzako proiektuak badira, kide guztiek bete beharko dituzte betekizunak.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, dirusarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, ebazpena jakinarazi eta 15 eguneko epean onuradunek onartzen ez badute, onuradun gisa proposatutako pertsonak eskaerari uko egiten diola ulertuko da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0120412

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Liberatutako eta ordezko irakasleen ordu-dedikazioaren ziurtagiria.


2025eko urriaren 25a baino lehen entregatu behar da.

Ziurtagiriarekin batera, Hezkuntza Jardueren Dokumentua (HJD) erantsiko da, bertsio itxian, behar bezala beteta eta ikastetxeko zuzendariak sinatuta. Bertan adieraziko da, «Berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektu» gisa, diruz lagundutako proiektuan aritzen diren irakasle titular eta ordezkoen liberazioa.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ordezko irakasleen gastuen zerrenda 2025eko apirilaren 1ean.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Azken justifikazioa


Onuradunek, 2025eko irailaren 5a baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk