Lehendakaritzaren 2024eko Diru Laguntzen Plan Estrategikoa

Erakundea:
Lehendakaritza
Organoa:
Lege Araubide Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 12koa, Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko idazkari nagusiarena, Lehendakaritzaren 2024-2027 aldirako Dirulaguntzen Lau Urteko Plan Estrategikoa onartzen duena.

Dirulaguntzen araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 6.1 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak garatzen dituen dirulaguntzak, aldez aurretik, Plan Estrategiko baten bidez planifikatu beharko dira, eta plan estrategiko horrek honako hauek jaso beharko ditu: helburuak, lortu nahi diren ondorioak, berauek lortzeko behar diren epeak, aurreikus daitezkeen kostuak, finantzaketa-iturriak eta planaren helburuekin lotuta dauden ekintzak eta adierazleak, horrela, planaren jarraipena eta ebaluazioa egin ahal izateko.

Horretaz gain, lege horrek ezartzen du, horrela egindako plan estrategikoek izaera programatikoa izan behar dutela, euren edukiak ez duela ez eskubiderik ez betebeharrik sortzen, eta lau urteko indarraldia izango dutela, epe luzeagoa behar dela arrazoitzen den kasuetan izan ezik.

Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko idazkari nagusiaren 2023ko abenduaren 5eko Ebazpenaren bidez, 2024. urterako Lehendakaritzaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu zen. Plan estrategiko horrek urte bateko iraupena du, hain justu ere, 2024. urteari dagokiona. Abenduaren 21eko 20/2023 Legeak ezarritako araudia kontuan hartuta, lau urterako plangintza bat ezarri behar da, betiere lege berriaren baldintzetara egokituta.

2024-2027 aldirako Lehendakaritzaren Dirulaguntzen Lau urteko plan Estrategiko horretan txertatuta daude Euskal Autonomia Erkidegoko 2024rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 21eko 21/2023 Legean jasotako aurreikuspenak. Lau urteko plan horrek barne hartzen dituen hurrengo hiru urteetako bakoitzerako, hau da, 2025erako, 2026rako eta 2027rako, urte bakoitzeko Aurrekontu Legea onartu ondoren, urte bakoitzean onartzen den Dirulaguntzen Lau urteko Plan Estrategikoa erantsi beharko da 2024-2027rako Dirulaguntzen Plan Estrategiko horretan.

Horiek horrela izanik, eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen martxoaren 28ko 39/2023 Dekretuak aldatutako urtarrilaren 19ko 5/2021 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024-2027 aldirako Lehendakaritzaren Dirulaguntzen Lau urteko plan Estrategiko onartzea. Plan estrategiko hori ebazpen honen eranskinean jasota dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau argitara eman dadila agintzea, bidezkoak diren bitarteko ofizialen bitartez, eta, betiere www.euskadi.eus webgunearen barruan Lehendakaritzari dagokion lekuan Ebazpen hau txertatuz.

Hirugarrena.– Indarrik gabe uztea 2023ko abenduaren 5eko Ebazpena, Koordinazio eta Gizarte Komunikazioko idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako Dirulaguntzen 2024ko Plan Estrategikoa onartzeko dena.

Juan Manuel Castilla Albisu
Koordinazio eta Gizarte Komunikazioko idazkari Nagusia

2024ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (PDF, 632 KB)

2024/02/12-eko Ebazpena (PDF, 460 KB)

Eranskina: Diru-laguntzen lau urteko Plan Estrategikoa (PDF, 514 KB)

 

Azken aldaketako data: