Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programa Eragilea 2014-2020
Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 aldiko EGEF Programa Eragilearen helburua da Euskadin hazkunde ekonomikoa bultzatzea eta hazkunde adimendun, jasangarri eta integratzaile baterako Europa 2020 Estrategiarekin bat datozen helburu tematikoak lortzen laguntzea.
Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatutako Hezkuntza Sailaren jarduerak
Hezkuntza Saileko Azpiegitura, Baliabide eta Teknologien Zuzendaritzaren zerbitzu publikoak indartu eta modernizatzeko eta (e-hezkuntza) ikastetxeetarako gailu elektronikoak erosteko eragiketa Euskadiko 2014-2020 aldirako EGEF Programa Operatiboaren 20. ardatzean (REACT-UE) kofinantzatzen da, honako helburu hauekin:
- 13. gai-helburua - COVID-19aren pandemiaren testuinguruan sortutako krisiaren eta gizartean izandako eragina konpontzen laguntzea, eta ekonomiaren susperraldi berde, digital eta erresilientea prestatzea.
- 20.1.2 helburu espezifikoa ( REACT EB 2 HE) - Ekonomia digitalerako trantsizioa egiten laguntzen duten inbertsioei laguntzea.
Eragiketa honen helburua da zerbitzu publikoak indartzea eta modernizatzea, eta ikastetxeetarako gailu elektronikoak erostea, Hezkuntza Saileko ikastetxeetarako Modernizazio Teknologikoko 2017-2021 aldirako Plan Estrategikoaren ildotik.
Proiektu horri esker, ikasgela eraldatu ahal izan da, eta honako hauek eman zaizkio: panel digital interaktiboak, haririk gabeko WIFI sarea, armairu elektrifikatuak, eta hezkuntza-metodologia berritzaileenak ahalbidetzeko adinako banda-zabala. Hedapena osatu da Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko geletan. Era berean, irakasleei gailu eramangarriak eman zaizkie, eta hainbat ekintza hasi dira Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Batxilergoko 2. mailara bitarteko ikasle guztiek beren ordenagailu eramangarria izan dezaten.
Hezkuntzaren eremuan, planteatutako jarduerak Euskadiko 2020rako Agenda Digitalaren barruan kokatzen dira. Agenda horren jarraipena 2025erako Euskadiko Eraldaketa Digitalerako Agenda izango da. Helburua da hezkuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko digitalak bete-betean aprobetxatzea eta, bestetik, herritarrak gaitzea, IKTak ikastetxeen irakaskuntza-, administrazio-, informazio- eta komunikazio-prozesuetan txertatzea sustatuz, ekintza guztien koordinazioa eta koherentzia bermatuz.
REACT-UE 2 Helburu Espezifikoaren xedea da ekonomia digital baterako trantsizioan laguntzen duten inbertsioei laguntzea, IKTen bidez zerbitzu publikoak indartzeko eta modernizatzeko eta zerbitzu publikoak ematean eraginkortasuna bultzatzeko jarduketa-gastuak kontuan hartuta.
Europako funtsen ekarpena, helburu espezifiko horretan bildutako gastuaren kofinantzaketaren bidez, oso garrantzitsua izan da pandemiaren inpaktuaren ondoriozko osasun-egoeraren eta egoera sozioekonomikoaren dimentsioei aurre egiteko, eta, horrela, COVID-19aren pandemiaren testuinguruan sortutako krisiaren eta horren ondorio sozialak konpontzen laguntzeko eta ekonomiaren susperraldi berde, digital eta erresilientea prestatzeko (REACT EB).
Eragiketaren kostua 10M €-tik gorakoa da, eta Europar Batasunak finantzatzen du % 100ean, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez.
Hezkuntza Saileko Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzaren hezkuntza-azpiegiturak, eta horien instalazioak eta ekipamenduak eraikitzeko, handitzeko eta hobetzeko eragiketa Euskadiko 2014-2020 aldirako EGEF Programa Operatiboaren 20. ardatzean (REACT-UE) kofinantzatzen da, honako helburu hauekin:
- 13. gai-helburua - COVID-19aren pandemiaren testuinguruan sortutako krisiaren eta gizartean izandako eragina konpontzen laguntzea, eta ekonomiaren susperraldi berde, digital eta erresilientea prestatzea.
- 20.1.5 helburu espezifikoa (He REACT EB 5HE) - Herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematen dizkieten azpiegituretan inbertsioak egiten laguntzea.
Eragiketa horren helburua da hezkuntza-azpiegiturak, instalazioak eta ekipamenduak hobetzea , eta herritarrei ematen zaien arreta eta ematen diren zerbitzu publikoak hobetzea, kalitatezko laguntza eta hezkuntza-sistema sendoa emanez, berdintasuna eta kalitatezko enplegua sustatuz.
Hezkuntzaren arloan, planteatutako jarduerak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren 2019-2023 aldirako Hezkuntza Azpiegituren Planaren barruan kokatzen dira (plan horren aurrekaria 2014-2018 aldirako Azpiegiturak Hobetzeko Plana izan zen). Helburua da norabide anitzeko esku-hartzeak egitea, espazio-inguruneak sortzeko, zabaltzeko, modernizatzeko, berreskuratzeko, eraldatzeko eta integratzeko hezkuntza-helburuekin, garai eta behar berriekin bat datozen instalazio jasangarri eta moldakorretan.
REACT-UE 5 helburu espezifikoaren helburua da herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematen dizkieten azpiegituretan inbertsioak egiten laguntzea. Zeharka, eraikin publikoetan energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien arloko jarduerak ere sartu ahal izango dira, klima-helburuak betetzen laguntzeko eta ekonomia berde baterako trantsizio-helburuak lortzeko.
Europako funtsen ekarpena, helburu espezifiko horretan bildutako gastuaren kofinantzaketaren bidez, oso garrantzitsua izaten ari da pandemiaren inpaktuaren ondoriozko osasun-egoeraren eta egoera sozioekonomikoaren dimentsioei aurre egiteko, eta, horrela, COVID-19aren pandemiaren testuinguruan sortutako krisiaren eta horren ondorio sozialak konpontzen laguntzeko eta ekonomiaren susperraldi berde, digital eta erresilientea prestatzeko (REACT EB).
Eragiketaren aurreikusitako kostua 40 milioi eurokoa da, eta Europar Batasunak finantzatzen du % 100ean, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez.