Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak (GLL) 2024
- Erakundea:
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Gizarte-larrialdietarako laguntzak aldian-aldian emango ez diren prestazio ekonomikoak dira, eta horien hartzaileak hauek izango dira: gizarte-bazterkeriaren egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko beharrezko diren gastu espezifikoei –ohikoak zein apartekoak– aurre egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonak.
Aurrekontuko zuzkidura
41.500.000 euroPrestazio ekonomikoa
Emango den laguntza gastu espezifikoen kopuru jakinaren gaineko portzentaje jakin bat aplikatzearen emaitza izango da.
Elkarrekin bizi diren bizikidetza-unitateen kopuruaren araberakoa ere izango da. Etxebizitza berean Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazioak eska ditzaketen bizikidetza-unitateen gehieneko kopurua, GLLak barne, bi izango da.
2024an, bizikidetza-unitatearen eta kontzeptu motaren araberako gizarte larrialdietarako laguntzen urteko gehieneko zenbatekoak honako hauek dira:
1. Ohiko etxebizitza edo bizitokia izateko eta mantentzeko beharrezkoak diren gastuak:
- Alokairu-gastuak: bizikidetza-unitate eskatzaileen kopuruaren eta kontratu motaren araberakoak dira. Kontsultatu 2024ko martxoaren 27ko Aginduaren 1.1.a) artikulua.
- Etxebizitza edo bizitokia erostearen ondorioz gizarte-larrialdiko egoeraren aurretik hartutako kredituen interesek eta amortizazioak eragindako gastuak: gehienez 300 euro hilean, eta ezin izango da gainditu kredituaren hileko interesen eta amortizazioaren % 70.
- Elektrizitatearen, gasaren edo etxean erabiltzeko bestelako erregaien horniduratik eratorritako energia-gastuak: gehienez 1.500 euro urtean; bi BUren kasuan, gehienez 750 euro urtean.
- «Linea zuriko» altzari eta etxetresna elektrikoen gastuak: 1.850 euro gehienez urtean; bi BUren kasuan, 925 euro gehienez urtean.
- Etxebizitza egokitzeko, konpontzeko eta/edo oinarrizko instalazioak jartzeko gastuak, gehienez 1.850 euro urtean; bi bizikidetza-unitate badira, gehienez 925 euro urtean.
- Ohiko etxebizitza edo bizitokia izateko eta mantentzeko beharrezkoak diren beste gastu batzuk: gehienez 900 euro urtean; bi bizikidetza-unitate izanez gero, gehienez 450 euro urtean. Kontzeptu honetan sartzen dira uraren, zaborraren eta estolderiaren gastuak, hiri- eta landa-izaerako ondasun higiezinen gaineko zerga, bai eta jabeen erkidegoaren kuotatik eta etxebizitzaren segurtasunarekin lotutakoak ere.
- Etxebizitza berri batean instalatzearekin lotutako aparteko gastuak, hala nola fidantza, alta horniduretan, egokitzapena eta bestelakoak: 1.800 euro gehienez urtean; bi bizikidetza-unitateren kasuan, 900 euro gehienez urtean.
2. Bizikidetza-unitateko kide baten edo gehiagoren oinarrizko premiei dagozkien gastuengatik, hala nola jantziak, hezkuntza eta prestakuntza eta osasun-arreta, betiere sistema publikoek gastu horiek estaltzen ez badituzte, gehienez 2.500 euro urtean.
3. Aurretiazko zorpetze-gastuengatik, gehienez 3.000 euro urtean; bi BUren kasuan, gehienez 1.500 euro urtean.
Ordainketa-modua:
Udal-kudeaketaren araberakoa da.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Eskakizunak:
-
18 urtetik gorakoa izatea. Gutxieneko adin-muga horretatik salbuetsita geratuko dira adin horretara iritsi gabe gainerako baldintzak betetzen dituztenak, baldin eta egoera hauetakoren batean badaude:
- Gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktima izatea.
- Genero-indarkeriaren biktima izatea edo etxeko indarkeriaren biktima izatea.
- Pentsioduna izatea.
- Banantze- edo dibortzio-izapideak hasita izatea, edo dagokion izatezko bikoteen edo elkarteen erregistroaren inskripzioa ezeztatzeko eskatuta egotea.
- Lehen semea edo alaba eduki edo adoptatu izana, adingabe bat modu iraunkorrean hartu izana edo % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen edo mendekotasun-kalifikazioa duen adin nagusiko pertsona bat hartu izana.
- Ohiko bizilekua utzi izana errentak ez ordaintzeagatiko utzarazpen baten ondorioz, gerora sortutako ordaintzeko ezintasun baten ondorioz, hipoteka betearazteko prozedura baten ondorioz, etxebizitza bizigaitz geratu delako edo etxebizitzaren irisgarritasun-arazoengatik, behar bezala egiaztatuta.
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea, modu jarraituan, gutxienez eskabidea egin aurreko sei hilabeteetan . Epe hori bete ezean, eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta eta benetan bizi izan beharko du bost urtez jarraian, eskabidea aurkeztu aurreko bost urteen barruan.
-
14/2022 Legearen 51. artikuluan jasotako gastu espezifikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez izatea, baldin eta gastu horiek haien bizikidetza-unitateko kideei eragiten badiete, eta baliabide nahikorik ez dagoela ulertuko da honako baldintza hauek betetzen direnean:
- Azken urtean edo prestazioen xede diren gastuak lotzen diren edo lotuko diren aldian, errendimenduak, 14/2022 Legearen 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoaren arabera zehaztuak, bizikidetza-unitatearen osaeraren arabera legokiokeen gehieneko errenta bermatuaren balioaren % 150 baino handiagoak ez izatea.
- Salbuespenezko bizikidetza-unitate batean integratzen diren pertsonak, 14/2022 Legearen 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, etxebizitza berean bizi badira odolkidetasuneko eta kidetasuneko, adopzioko edo familia-harrera iraunkorreko edo adopzio aurreko harrerako bigarren mailarainoko loturak dituzten pertsonekin, pertsona horiek guztiek, dagokien aldirako, bizikidetza-unitatearen osaeraren arabera legokiekeen gehieneko errenta bermatuaren balioaren % 300 baino gehiagoko errendimendurik ez izatea, betiere denak bizikidetza-unitate beraren zati gisa hartzen badira.
- Urtebetean bizikidetza-unitateari legokiokeen gehieneko errenta bermatuaren zenbatekoa halako bost baino ondare handiagoa ez izatea.
- Etxebizitza-eskatzaile gisa izena emanda egotea etxebizitza-gaietan eskumena duen sailaren Etxebide zerbitzuan, gizarte-larrialdietarako laguntzak alokairu-gastuei aurre egiteko erabiltzen diren kasuetan.
- Etxebizitzako prestazio ekonomikoaren edo Gaztelagun programako laguntzen onuradun ez izatea, gizarte-larrialdietarako laguntzak, alokairu-gastuetarako direnak, eskatzeko.
- Eskubidez jaso ditzakeen pentsio eta prestazio publikoak eskatu izana.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
E-maila: gizarte-gaiak@euskadi.eus
Tel.: 945 01 64 08
Aurrez aurreko kontaktua:
Interesduna bizi den udalerriko udalaren oinarrizko gizarte-zerbitzuak.
Kodea
0606501Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea
GLL eskuratzeko, interesdunek eskaera eredu normalizatua aurkeztu beharko dute beren erroldatzea eta benetako bizilekua duten udalerriko Udalean; horrekin batera, 4/2011 Dekretuaren 16.1 artikuluan zehazten diren dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Interesdunak erroldatuta dauden udalerriko udala.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
-
18 urtetik gorakoa izatea. Gutxieneko adin-muga horretatik salbuetsita geratuko dira adin horretara iritsi gabe gainerako baldintzak betetzen dituztenak, baldin eta egoera hauetakoren batean badaude:
- Gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktima izatea.
- Genero-indarkeriaren biktima izatea edo etxeko indarkeriaren biktima izatea.
- Pentsioduna izatea.
- Banantze- edo dibortzio-izapideak hasita izatea, edo dagokion izatezko bikoteen edo elkarteen erregistroaren inskripzioa ezeztatzeko eskatuta egotea.
- Lehen semea edo alaba eduki edo adoptatu izana, adingabe bat modu iraunkorrean hartu izana edo % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen edo mendekotasun-kalifikazioa duen adin nagusiko pertsona bat hartu izana.
- Ohiko bizilekua utzi izana errentak ez ordaintzeagatiko utzarazpen baten ondorioz, gerora sortutako ordaintzeko ezintasun baten ondorioz, hipoteka betearazteko prozedura baten ondorioz, etxebizitza bizigaitz geratu delako edo etxebizitzaren irisgarritasun-arazoengatik, behar bezala egiaztatuta.
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea, modu jarraituan, gutxienez eskabidea egin aurreko sei hilabeteetan . Epe hori bete ezean, eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta eta benetan bizi izan beharko du bost urtez jarraian, eskabidea aurkeztu aurreko bost urteen barruan.
-
14/2022 Legearen 51. artikuluan jasotako gastu espezifikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez izatea, baldin eta gastu horiek haien bizikidetza-unitateko kideei eragiten badiete, eta baliabide nahikorik ez dagoela ulertuko da honako baldintza hauek betetzen direnean:
- Azken urtean edo prestazioen xede diren gastuak lotzen diren edo lotuko diren aldian, errendimenduak, 14/2022 Legearen 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoaren arabera zehaztuak, bizikidetza-unitatearen osaeraren arabera legokiokeen gehieneko errenta bermatuaren balioaren % 150 baino handiagoak ez izatea.
- Salbuespenezko bizikidetza-unitate batean integratzen diren pertsonak, 14/2022 Legearen 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, etxebizitza berean bizi badira odolkidetasuneko eta kidetasuneko, adopzioko edo familia-harrera iraunkorreko edo adopzio aurreko harrerako bigarren mailarainoko loturak dituzten pertsonekin, pertsona horiek guztiek, dagokien aldirako, bizikidetza-unitatearen osaeraren arabera legokiekeen gehieneko errenta bermatuaren balioaren % 300 baino gehiagoko errendimendurik ez izatea, betiere denak bizikidetza-unitate beraren zati gisa hartzen badira.
- Urtebetean bizikidetza-unitateari legokiokeen gehieneko errenta bermatuaren zenbatekoa halako bost baino ondare handiagoa ez izatea.
- Etxebizitza-eskatzaile gisa izena emanda egotea etxebizitza-gaietan eskumena duen sailaren Etxebide zerbitzuan, gizarte-larrialdietarako laguntzak alokairu-gastuei aurre egiteko erabiltzen diren kasuetan.
- Etxebizitzako prestazio ekonomikoaren edo Gaztelagun programako laguntzen onuradun ez izatea, gizarte-larrialdietarako laguntzak, alokairu-gastuetarako direnak, eskatzeko.
- Eskubidez jaso ditzakeen pentsio eta prestazio publikoak eskatu izana.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Bi hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonaren datuak Titularra atalean, eta zureak Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Interesdunak erroldatuta dauden udalerriko udala.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu inprimakia, eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
Emakida-ebazpenean jasoko da gizarte larrialdietarako laguntzaren onuradunak ezinbestean aurkeztu beharko dituela egindako gastuen fakturak edo ziurtagiriak.
Interesdunak erroldatuta dauden udalerriko udala.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Emandako laguntza justifikatzeko, beharrezko inprimakiak eta dokumentazioa aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
Beste tramite batzuk
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.
Interesdunak erroldatuta dauden udalerriko udala.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu inprimakia eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten edo erakunderen baten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren edo erakundearen datuak bete Titularra jartzen duen lekuan eta zureak Ordezkaria jartzen duen lekuan.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
Interesdunak erroldatuta dauden udalerriko udala.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko kanal presentzialaren bidez , inprimakia bete, eta seinalatutako aurkezpen-lekuetan eman ezazu.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten edo erakunderen baten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren edo erakundearen datuak bete Titularra azpiatalean eta zureak Ordezkaria azpiatalean.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
Interesdunak erroldatuta dauden udalerriko udala.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Espedientean atzera egiteko, inprimakia bete eta aurkeztu seinalatutako aurkezpen-lekuetako batean.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Interesdunak erroldatuta dauden udalerriko udala.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu inprimakia eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak