Gizarte Bonu Termikoa 2022
- Erakundea:
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Gizarte Bonu Termikoa laguntza-programa bat da, berokuntza, ur beroa eta sukaldea erabiltzearen ondoriozko gastu termikoa konpentsatzen laguntzen diena kontsumitzaile ahulenei.
15/2018 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluaren bidez sortu da Gizarte Bonu Termikoa (15/2018 Errege Lege Dekretua, urriaren 5ekoa, Trantsizio Energetikorako eta Kontsumitzaileen Babeserako Presako Neurriena), kontsumitzaile ahulek elektrizitateari lotuta jasotzen duten Gizarte Bonua osatzeko xedearekin, eta berokuntzarako, etxeko ur berorako edo sukalderako behar den energia eskuratzeko (erabilitako iturria edozein dela ere).
Aurrekontuko zuzkidura
21.493.538,56 eurosPrestazio ekonomikoa
2022. urtean, 262,25 eta 797,22 euro artekoa da laguntza EAEn, kontsumitzailearen ahultasun-mailaren eta udalerriak duen klima-eremuaren arabera zehaztuta. Baina laguntza hori bateragarria da helburu bererako emandako beste edozein laguntzarekin.
Zure udalerriaren klima-eremua kontsulta dezakezu Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren esteka honetan: http://www.bonotermico.gob.es/#beneficios/pvpc
Ordainketa-modua:
Laguntza ordainketa bakarrean emango da, faktura elektrikoa helbideratuta dagoen kontuan edo onuradunak adierazitako kontuan.
Tramitazioa
Ez da eskaerarik aurkeztu behar, elektrizitateko bonu soziala onartuta duten pertsonak baitira onuradunak.
Gizarte Bonu Termikoaren onuradunek jakinarazpen-gutun bat jasoko dute etxean, eta, bertan, dagokien laguntzaren berri emango zaie, formatu hauetan:
- Kontuaren zenbakia ezarrita duten onuradunentzako gutuna (PDF, 535 KB)
- Kontuaren zenbakia ezarrita-EZ duten-onuradunentzako gutuna (PDF, 347 KB)
Gutuna jasotzen denean, onuradunek 10 egun izango dituzte:
- Laguntza sartzea nahi duten bankuko kontua zehazteko edo aldatzeko.
- Laguntzari uko egiteko eskubidea erabiltzeko (egoki denean).
Arauzko denbora igarotakoan, onuradun bakoitzari adierazitako kontuan sartuko zaio laguntza.
Era berean, kontu-zenbakiarekin ados daudela jakinarazi ahal izango dute, telefono mugikorretik, tabletetik edo ordenagailutik eskuragarri dagoen inprimaki baten bidez. Kontu-zenbakiarekin ados dagoela jakinaraziz gero, zenbatekoa lehenago sartuko da kontuan.
Helbidea aldatu dut
Helbidea aldatzeagatik gutuna jaso ez duten onuradunek kontua aldatu behar badute. Inprimakiaren bidez jakinarazi ahal izango dute Kontu-jakinarazpena eta kontu-aldaketa (DOCX, 62 KB)
Inprimakiak ez du erreferentzia-koderik behar.
Ez daukat erreferentzia-koderik
Onuradunek, edozein arrazoi dela medio, gutunean jakinarazten den eta kudeaketak bide telematikoz egitea ahalbidetzen duen banakako erreferentzia-koderik ez badute, aurrez aurre egin ahal izango dituzte kudeaketa guztiak (kontu-jakinarazpena, kontu-aldaketa edo laguntzari uko egitea), inprimaki horiek eramanda:

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Gizarte Bonu Termikoaren onuradunak izan daitezke aurreko urteko abenduaren 31n elektrizitatearen bonu sozialaren onuradun izan direnak, baina baita egun hori baino lehen eskabidea beteta aurkeztu dutenak eta aldeko ebazpena dutenak.
Elektrizitatearen bonu soziala elektrizitatea merkaturatzen duen enpresan eskatzen da, enpresa horrekin kontratatuta baitu energia elektrikoaren hornidura. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak web-orri batean azaltzen du (https://www.bonosocial.gob.es/) zer baldintza bete behar diren onuradun izateko eta nola egin behar den eskabidea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa > Gizarte Politiketako Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
bonosocialtermico@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1112504Jakinarazpena eta kontuaren aldaketa
Onuradunek 10 egun balioduneko epea dute, gutuna jasotzen dutenetik, laguntza jasotzeko kontu-zenbakia zehazteko edo aldatzeko; horretarako, baliabide elektronikoak erabili ahal izango dituzte edo aurrez aurre egin.
Onuradunek laguntza jasotzeko kontu-zenbakia jakinarazi eta aldatu ahal izango dute, inprimaki elektroniko baten bidez. Inprimaki hori edozein gailu elektronikotatik eskura daiteke (telefono mugikorra, tableta, ordenagailua...), Kontua aldatzeko inprimakian. Identifikatzailea (NAN/AIZ) eta erreferentzia-kodea (gutunean dago) adierazi beharko dituzte, ziurtagiri elektronikoaren beharrik gabe.
Baliabide elektronikoak erabiltzen dituzten pertsonek laguntza lehenago ordaintzea aukeratu ahal izango dute.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ebazpenarekin batera jasotako inprimakia bete ahal izango dute, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan horretarako ezarritako edozein lekutan aurkeztu. Inprimakia zuzenean deskarga dezakezu web-orri honetan.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Kontua ondo
Onuradunek laguntza jasotzeko kontu-zenbakiarekin ados daudela adierazi ahal izango dute, inprimaki elektroniko baten bidez. Inprimaki hori edozein gailu elektronikotatik eskura daiteke (telefono mugikorra, tableta, ordenagailua...), Kontua ondo izeneko inprimakian. Identifikatzailea (NAN/AIZ) eta erreferentzia-kodea (gutunean dago) adierazi beharko dituzte, ziurtagiri elektronikoaren beharrik gabe.
Baliabide elektronikoak erabiltzen dituzten pertsonek laguntza lehenago ordaintzea aukeratu ahal izango dute.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Beste tramite batzuk
- Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskatutako datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun inprimakia, eta eskuz sinatu,
- aurkeztu ezarritako epean eta lekuetan.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua