Batxilergoko Sari Bereziak 2023/24

[BSB]

Deskribapena


Xedea

Batxilergoko Sari Bereziak 2023/24

Aurrekontuko zuzkidura

---

Prestazio ekonomikoa

16 Batxilergoko Sari Berezi.



Batxilergoko Sari Berezia lortzen dutenek sari hori egiaztatzen duen ziurtagiria jasoko dute. Gainera, 1.235 euroko dirulaguntza gordina emango zaie.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • 2023-2024 ikasturtean, batxilergoko edozein modalitatetako bigarren maila EAEko zentroren batean eginda eta gaindituta izatea, aurrez aurre edo urrutitik.
  • Ikasleek Batxilergoko bi mailetan gutxienez 8,75 puntuko kalifikazioa izatea, batez beste. Batez besteko nota izango da kontatzen duten 1. eta 2. mailetako ikasgai bakoitzean lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa, ehunen gertuenera biribilduta, eta distantzia berean egonez gero, handienera jota.
  • Ez dagoela Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean aurreikusitako egoeretako batean, besteak beste: Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta ez izatea ezta zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0176007

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea