Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 30ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez, Zalduondoko Udalaren eta Arabako Lautadako Kuadrillaren arteko elkartea eratzen baita, Estatuko gaikuntza duten funtzionarioentzat gordetako Idazkaritza lanpostua elkarren artean mantentzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 2342
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/04/30
  • Argitaratze-data: 2024/05/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; EAEko udalak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Arabako Lautadako Kuadrillako Batzarrak eta Zalduondoko Udaleko Osoko Bilkurak, 2024ko otsailaren 6an eta 8an egindako bileretan, hurrenez hurren, onartu zuten, bi toki-erakundeen arteko elkartea eratzeko prozedurari hasiera ematea, Estatuko gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako Idazkaritzako lanpostu bakarra elkarrekin mantentzeko helburuz.

Horren harira, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 21eko 7/1985 Legearen 3. artikuluak ezartzen duenez, lurralde-mailako toki-erakundeak udalerria, probintzia eta uhartea dira; toki-erakunde dira, halaber, eskualdea eta hainbat udalerri biltzen dituzten beste erakunde batzuk, lege horrekin eta kasuan kasuko autonomia-estatutuekin bat etorriz autonomia-erkidegoek eratutakoak badira, baina legeak ez badie lurralde-izaerarik ematen.

Horri dagokionez, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92 bis artikuluak aurreikusten du toki-korporazio guztietan Estatuko gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako administrazio-erantzukizuneko nahitaezko funtzio publikoak direla: a) idazkaritzakoak, fede publikokoak eta aginduzko lege-aholkularitzakoak barne; eta b) ekonomia-finantzen eta aurrekontuen kudeaketaren barneko kontrol eta ikuskapenekoak, eta kontabilitatekoak, diru-zaintzakoak eta diru-bilketakoak.

Era berean, martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuak, Estatuko gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duenak, 9. artikuluan aurreikusten du zerbitzu- edo baliabide-bolumen nahikorik ez duten toki-erakundeek Idazkaritza lanpostuari elkarrekin eta elkartuta eusteko aukera; horrela, tokiko erakundeak elkartzea salbuespena da apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92 bis artikuluan jasotako printzipio orokorraren aldean.

Horrela, martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 9. artikuluaren arabera, autonomia-erkidegoei dagokie, beren arauen arabera, tokiko erakundeen elkarteak sortzea eta desegitea, beren lurralde-eremuaren barruan, dagokion probintzia-diputazioak txostena egin ondoren. Elkartea sortzea onartu ondoren, ondoriozko lanpostua autonomia-erkidegoak sailkatuko du, Errege Dekretuaren II. kapituluan ezarritako irizpide aplikagarrien arabera.

Gauzak horrela, prozeduraren instrukzio-aldian, Arabako Foru Aldundiari eskatu zitzaion txostena eman zezala aipatutako toki-erakundeen eskaerak zirela eta; Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak eskatutako txostena jaso du. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren aldetik aldeko txostena ematen zaio Estatuko gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako Idazkaritzako lanpostu bakarra elkarrekin mantentzeko helburuz, bi toki-erakundeen arteko elkartea eratzeko eskabideei.

Elkarte berriaren lanpostuaren sailkapenari dagokionez, kontuan edukita udalerri horietako biztanleriak eta udalek kudeatzen dituzten aurrekontuak, bidezkoa da elkarte berriaren Idazkaritza hirugarren mailakotzat sailkatzea, martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz.

Hori dela eta, aipatutako legediari eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11. artikuluari jarraituz, honako hau

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Erakunde Harremanetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, eta hargatik eragotzi gabe errekurtsoa aurkezteko xedez zuzenbidean onartutako edozein bide erabiltzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, administrazio publikoek ez dute administrazioarekiko errekurtsorik jartzerik izango ebazpen honen aurka. Hala ere, ebazpen hau errekurritu daiteke EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, 29/1998 Legearen 45. eta hurrengo artikuluen arabera. Halaber, aurretiaz eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza honi eskatu ahalko diote ebazpen hori baliogabetzeko edo errebokatzeko, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluan ezartzen denari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 30a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

EVA LEJARCEGUI BARRENA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik