Arautegia

Inprimatu

317/2024 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Datuak Babesteko Ordezkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 95
  • Hurrenkera-zk.: 2315
  • Xedapen-zk.: 317
  • Xedapen-data: 2024/05/06
  • Argitaratze-data: 2024/05/16

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Osakidetzako Datuak Babesteko ordezkariaren lanpostua hutsik geratuko dela aurreikusi da. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Giza Baliabideetako Zuzendaritza honek, honako atxikipen eta oinarri hauen arabera

OINARRIAK

  1. Eginkizunak eta lanpostuaren atxikipena.

  1. Korporazio Arloko Zerbitzuburua. Atxikipena: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia. Vitoria-Gasteiz. Lanaldi zatitua. (3. HE derrigortasun-datarekin: 2023-12-03).

    Eginkizunak:

    Datuak Babesteko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 39.1 eta 39.2 artikuluen arabera, datuak babesteko ordezkariak honako eginkizun hauek izango ditu gutxienez:

    Informazioa eta aholkularitza ematea tratamenduaren arduradunari edo eragileari eta tratamenduaren ardura duten langileei, erregelamendu honen eta Batasuneko edo estatu kideetako datuak babesteko beste xedapen batzuen arabera dagozkien betebeharrei buruz.

    Gainbegiratzea betetzen dela erregelamendu honetan xedatutakoa, Batasuneko edo estatu kideetako datuak babesteko beste xedapen batzuk eta tratamenduaren arduradunak edo eragileak datu pertsonalen babesaren arloan dituen politikak, barnean hartuta erantzukizunen esleipena, kontzientziazioa eta tratamendu-eragiketetan parte hartzen duten langileen prestakuntza, eta dagozkion auditoretzak.

    Datu-babesaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruz eskatzen zaion aholkularitza eskaintzea eta ebaluazio horren aplikazioa gainbegiratzea, 35. artikuluaren arabera.

    Kontrol-agintaritzarekin lankidetzan aritzea.

    Kontrol-agintaritzaren harremanetarako gune gisa jardutea tratamenduari buruzko gaietan, 36. artikuluan aipatzen den aurretiazko kontsulta barne, eta kontsultak egitea, hala badagokio, beste edozein gairi buruz.

    Gainera, datuak babesteko ordezkariak tratamendu-eragiketei lotutako arriskuei arreta egokia eskainiz beteko ditu bere eginkizunak, tratamenduaren izaera, irismena, testuingurua eta helburuak kontuan hartuta.

  1. Parte hartzeko betekizunak.

    Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

    1. Estatutupeko langile, funtzionario edo lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, eta lanpostua jabetzan izatea A1/A2 lanbide-taldean.

    2. Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia A1/A2 lanbide-taldean.

    3. A1/A2 lanbide-taldeko titulazio akademikoa.

    4. Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko eta Osakidetzako Euskara Planeko gainerako betekizunak.

  2. Kontuan hartu beharreko merezimenduak.

    Esperientzia eta prestakuntza Datuen Babesean eta Babes bereziko Datuen Tratamenduetan, bereziki osasun-arlokoak.

    Esperientzia datuak babesteko ordezkariaren eginkizunetan, bereziki babes bereziko datuen tratamendua barne hartzen duten erakundeetan, bereziki osasun-arloan.

    Taldeak gidatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.

    Era berean, interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu horretan jarduteari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.

  3. Euskararen ezagutza.

  1. hizkuntza-eskakizuna (C1), 2023ko abenduaren 3ko derrigortasun-datarekin.

  1. Eskabideak aurkezteko epea.

    Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideetako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

    Interesdunek beren datu pertsonal guztiekin bidali beharko dute eskabidea, Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara dokumentatutako curriculum vitaearekin batera.

    Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

    Funtzionarioaren edo estatutupeko langilearen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

    Baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

    Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

    Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVen aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak, baina egoera hori izangaiaren eskabidean adierazi beharko da.

  2. Balorazio Batzordea.

    Balorazio Batzorde bat eratuko da, Giza Baliabideen Hautaketa eta Horniketa zuzendariordea edo hark eskuordetutako pertsona buru dela, eta, horrez gain, Informatika eta Informazio Sistemetako zuzendariordea, Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea eta Giza Baliabideen Horniketa Zerbitzuko burua (idazkari gisa jardungo duena, hitzarekin eta botoarekin).

    Hautagaien balorazioa egin ondoren, eta hura aztertu ondoren, proposamena egingo da, dagokion izendapena formalizatzeko. Batzordeak, txosten arrazoitua egin ondoren, lanpostua bete gabe utzi ahal izango du, izangaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.

    Batzordearen bilkura bakoitzaren akta egingo da. Bertan adieraziko da zein izangai aurkeztu diren eta zein arrazoi hartu diren kontuan horietako bati lanpostua esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia bete gabe uzteko.

  3. Hautatzeko prozedura.

    Inola ere ez dira kontuan hartuko deialdia EHAAn argitaratzen den egunean ez dauden merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

  4. Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpen bidez amaituko da hemen hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo lanpostua hutsik uztea). Ebazpen hori Osakidetzaren intranetean eta web orri korporatiboan argitaratuko da. Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.

  5. Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

    Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 6a.

    Osakidetzako Giza Baliadideetako zuzendaria,

    LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik