Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko maiatzaren 7koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, euskal kirol-federazioen 2024ko kirol-programak finantzatzeko dirulaguntzen eskariak aztertzen eta ebaluatzen duen Balorazio Batzordearen batzordekideak izendatzen dituena eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 95
  • Hurrenkera-zk.: 2319
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/05/07
  • Argitaratze-data: 2024/05/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko martxoaren 12ko Agindua, euskal kirol-federazioen 2024ko kirol-programak finantzatzeko dirulaguntzen deialdia egiten duena.

Kontuan izan da aipatutako aginduaren 9. artikulua, zeinetan xedatzen baita, batetik, Balorazio Batzorde bat osatuko dela aurkezten diren eskabideak eta agiriak aztertzeko, eta, bestetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa.

Horiek horrela, hau

Lehenengoa. Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua:

Gorka Iturriaga Madariaga (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria).

Batzordekideak:

Elisabet Altube Bengoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridiko Arloko arduraduna).

Amaia Izaguirre Díaz (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria), Batzordeko idazkari modura jardungo duena.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak haren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 7a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.