Eusko Jaurlaritzak bere bonu jasangarria aurkeztu du kalitate handiko AAA bonuen jaulkitzaile eta inbertitzaileen goi-bileran, EBko eta Europako Inbertsio Bankuko ordezkarien aurrean, besteak beste.

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak AAA Issuer & Investor Summit lehen mailako jaulkitzaileen goi-bilera finantzarioan parte hartu du Erroman, Euskadi Bonu Jasangarriaren ibilbidea eta politika publikoetarako finantzaketa jasangarriaren aldeko apustua aurkezteko gonbidatu baitute.

Euskadirekin batera, beste herrialde batzuek, hala nola Alemaniak, Italiak, Erresuma Batuak eta Suediak, beren finantza-ahalmenak ezagutzera eman dituzte, erakunde hauekin batera, besteak beste: Munduko Bankua, Frantziako Garapen Agentzia, Espainiako Altxorra, ICO eta Europako Inbertsio Bankua. Ipar Renania - Westfalia eskualdea ere egon da ekitaldian, eta Europar Batasuneko ordezkaritza batek ere parte hartu du. Foroan 30 bat erakunde izan dira, horien artean Kutxabank, eta Europar Batasuneko zein hainbat herrialde eta kontinentetako finantza-organoak.

Ekarritako adierazleen artean, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak azpimarratu du Euskadiko industriak pisu erlatibo askoz handiagoa duela Europako batez bestekoa baino (% 23,7 eta % 20,5, hurrenez hurren), eta Espainia osokoa baino.

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea