Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 30ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez desegiten baita Idazkariaren lanpostua batera ordaintzeko Mutiloa, Zalduondo eta Zeraingo udalerriek eratutako elkartzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 2344
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/04/30
  • Argitaratze-data: 2024/05/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: EAEko udalak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Erakunde Politikarako eta Toki Administraziorako zuzendariaren 2020ko abuztuaren 24ko Ebazpenaren bidez, Mutiloa, Zalduondo eta Zeraingo udalerrien elkartzea eratu zen, Estatuko gaikuntza duten funtzionarioentzako gordetako idazkariaren lanpostu bakarra bien artean mantentzeko (2020ko irailaren 3ko EHAA, 173. zk.).

Udalbatzen osoko bilkurek 2023ko azaroaren 9an, 2024ko otsailaren 28an eta 2024ko martxoaren 4an egindako bilkuretan hartutako erabakien bidez, Zalduondo, Mutiloa eta Zeraingo udalek, hurrenez hurren, Idazkaritza lanpostua elkarrekin mantentzeko eratutako udalerrien elkartzea desegiteko prozedura hastea onartu zuten.

Hori dela eta, aipatu behar da zenbait toki-erakunde elkartzea idazkariaren lanpostua denen artean ordaintzeko aplikatzen den printzipio orokorraren salbuespena dela; printzipio hori Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92.bis artikuluan ezartzen da; hona zer dioen: toki-erakunde guztietan egon behar da idazkariaren egitekoak (fede publikoa eta arauzko lege-aholkularitza) esleituta dauzkan lanpostu bat. Nolanahi ere, martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuak, Estatuko gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duenak, 9. artikuluan ezartzen du zerbitzu edo baliabide urriko toki-erakundeek elkartze batean bilduta ordaindu ahal izango dutela idazkariaren lanpostua.

Prozedura horren instrukzioan, eta martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, txostena eskatu zitzaien Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundiei, eta biek adierazi zuten egungo elkartzea desegiteko egindako eskaeren aldeko iritzia.

Mutiloa, Zalduondo eta Zerain biltzen dituen elkartzeko idazkariari entzunaldiaren izapidea eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluaren arabera, berak ere ez du inolako alegaziorik egin.

Horregatik, Mutiloako, Zalduondoko eta Zeraingo Udalek aurkeztutako eskaerak onartzen dira.

Azaldutakoa dela bide, eta bat etorriz martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 8. eta 9. artikuluekin, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11. artikuluarekin, honako hau

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen. Beraz, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Erakunde Harremanetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; hala xedatzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, hargatik eragotzi gabe zuzenbidean onartutako bestelako aurkaratze-bideak erabiltzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, administrazio publiko interesdunek ezin izango dute administrazioarekiko errekurtsorik jarri ebazpen honen aurka. Hala ere, errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hileko epean, 29/1998 Legearen 45. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz. Lehenago eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza honi eskatu ahal izango zaio ebazpen hau deuseztatu edo atzera bota dezala, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluak xedatzen duen bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 30a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

EVA LEJARCEGUI BARRENA.