Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko maiatzaren 8koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, langileek enpresetan parte hartzeko laguntza-deialdiaren oinarriak onartzen dituena eta laguntza horien 2024. urterako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 2340
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/05/08
  • Argitaratze-data: 2024/05/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2024ko martxoaren 5eko Aginduaren bidez onartutako Lan eta Enplegu Sailaren 2024-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoak eta Eusko Jaurlaritzaren 2024ko aurrekontuaren memoriak aurreko ekitaldiko dirulaguntza-lerroei eusten diete. Dirulaguntzen Plan Estrategiko hori Eusko Jaurlaritzaren web-orrian argitaratuta dago («www.euskadi.eus», Sailari dagokion gunean, «Plan Estrategikoa» izeneko atalean.

Laguntza-lerro honek aurreko urteetako dirulaguntza-jarduerak indartzen ditu. Aurreko ekitaldietako emaitzak azterturik, egiaztatu da EAEko enpresek bai gizarte-ekonomiakoek, bai bestelakoek, pixkanaka, gero eta interes handiagoa dutela langileen parte-hartze maila handitu dadin.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legea onartu ostean, deialdia finantzatzeko aurrekontu-kreditu nahikoa dagoela egiaztatuta eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak adierazitakoa kontuan hartuz, Lehendakariaren apirilaren 26ko 16/2024 Dekretuak, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua kargutik kentzea xedatzeko denak, 2. artikuluan ematen dizkidan ahalmenez, honako hau

Langileek enpresetan parte hartzeko 2024. urteko laguntzen oinarriak onartzea; agindu honen eranskinean jasota daude oinarri horiek.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri hauetan jasota ez dagoen guztirako, arau hauek aplikatuko dira: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren oinarrizko manuak (lege orokor hori garatzeko, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua eman zen, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena), eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan jasotakoarekin bat etorriz. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan ezarritakoa betez.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 8a.

Lehendakariaren apirilaren 26ko 16/2024 Dekretuak 2. artikuluan ematen dizkidan ahalmenez baliatuz.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.

  1. oinarria. Xedea.

    Agindu honen xedea da onartzea langileek enpresetan parte hartzea sustatzeko Eusko Jaurlaritzak, Lan eta Enplegu Sailaren bidez, 2024ko ekitaldian emango dituen laguntzen deialdirako oinarriak eta, halaber, laguntza horien 2024. urterako deialdia egitea. Laguntza horiek bi kapitulutan banatzen dira: I. kapitulua langileek gizarte-ekonomiako enpresetan parte hartzeari buruzkoa da; II. kapitulua, langileek gizarte-ekonomiakoak ez diren enpresetan parte hartzeari buruzkoa.

  1. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen jarduketak.

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak jarduera hauetakoren batek zuzenean eragindako gastuak finantzatzeko dirulaguntzak izango dira:

    1. Metodo eta tresna egokiak aztertu, diagnostikatu, diseinatu, garatu eta ezartzea, langileek gizarte-ekonomiako enpresen kudeaketan eta organoetan parte hartzea erraztu eta hobetzeko.

    2. Gizarte-ekonomiako enpresetan belaunaldi-erreleboa errazteko mekanismoak (tresna juridikoak).

  2. Kapitulu honen bidez diruz lagunduko diren jarduerak abian den urtean hasiko dira, eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen amaituko.

  3. Ezin izango dira kapitulu honetan jasotako laguntzen onuradun izan 2.1 oinarrian deskribatutako jardueretarako aurrez dirulaguntza jaso duten entitateak.

  1. oinarria. Entitate onuradunak.

  1. Kapitulu honetan aurreikusten diren dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte jarduera nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen duten eta jarduera hori Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietarako egiten duten gizarte-ekonomiako enpresek eta gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkarte-egiturek.

  2. Agindu honen ondorioetarako, gizarte-ekonomiako enpresatzat eta gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkarte-egituratzat hartuko dira Gizarte Ekonomiaren martxoaren 29ko 5/2011 Legearen 5.1 eta 5.2 artikuluetan jasota daudenak.

  1. oinarria. Dirulaguntzen zenbatekoa.

  1. Agindu honen 2.1.a) artikuluko kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundutako jarduerak duen kostuaren % 75 izango da, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak onartutako aurrekontuaren arabera, hamar mila (10.000) euroko mugarekin.

  2. Agindu honen 2.1.b) artikuluko kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundutako jarduerak duen kostuaren % 75 izango da, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak onartutako aurrekontuaren arabera, bi mila (2.000) euroko mugarekin. Hamabost langile baino gehiago dituzten enpresek 4.000 euroko muga izango dute.

  1. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen jarduketak.

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak jarduera hauetakoren batek zuzenean eragindako gastuak finantzatzeko dirulaguntzak izango dira:

    1. Langileek parte hartzeko plan bat egitea eta ezartzea, aholkularitza-entitate baten laguntzarekin eta aholkularitzarekin.

    2. Langileek enpresetan parte hartzeko ereduak definitzeko tresnak diseinatzea.

    3. Partaidetzapeko enpresaren eredua hedatzeko jarduerak.

  2. Kapitulu honen bidez diruz lagunduko diren jarduerak abian den urtean hasiko dira, eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen amaituko.

  3. Deialdi honen ondorioetarako, dirulaguntza bakarra eman ahal izango zaio entitate eskatzaile bakoitzari, eta diruz lagundu daitekeen jarduera bakarra egiteko.

  4. Parte hartzeko plana egiteak eta ezartzeak ekitaldi bakar batean jaso ahal izango du dirulaguntza.

  5. Ezin izango dira kapitulu honetan jasotako laguntzen onuradun izan 5.1 oinarrian deskribatutako jardueretarako aurrez dirulaguntza jaso duten entitateak.

  6. oinarria. Entitate onuradunak.

  1. Kapitulu honetako 5.1.a) oinarrian aurreikusitako laguntzak jaso ahal izango dituzte jarduera nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen duten eta jarduera hori Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietarako egiten duten enpresek, gizarte-ekonomiakoak ez direnek.

  2. Agindu honetako 5.1.b) eta 5.1.c) oinarrietan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izango dituzte gizarte-ekonomiako enpresen elkarte-egiturek.

  1. oinarria. Parte hartzeko planaren edukia.

  1. Plana sozietateko edo enpresako maila guztietako gobernu-, kudeaketa- eta administrazio-organoen parte-hartzearekin egingo da, eta datu hauek jasoko ditu:

    1. Enpresaren edo lantokiaren ezaugarriak: jarduera, tamaina, kapital-egitura, langileen profila, enpresaburuaren edo kapital sozialean parte hartzen dutenen arteko familia-loturak, bereziki landuz haien egoera eta bideragarritasun ekonomikoa.

    2. Parte-hartzearen aurrekariak: enpresako parte-hartzearen egungo giroaren egoera eta aurreko esperientziekin duen lotura.

    3. Parte hartzeko proposamena: garatu beharreko jarduerak eta ezarri beharreko mekanismoak, ibilbidea bereziki aipatuta (kudeaketan parte hartzetik hasi, erabakietan eta emaitzetan parte hartzera pasatu, eta, azkenik, enpresan parte-hartze ekonomikoa izatea ahalbidetuz).

      1. oinarria. Dirulaguntzen zenbatekoa.

        Kapitulu honetako kasu guztietarako, dirulaguntzaren zenbatekoa kostu zenbatetsiaren % 75 izango da, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak onartutako eta baliozkotutako aurrekontuaren arabera, hamar mila (10.000) euroko mugarekin.

  1. oinarria. Baliabide ekonomikoak eta emakidaren muga.

  1. Agindu honen xedea betetzeko, ehun eta berrogei mila (140.000) euro erabiliko dira.

  2. Zenbateko hori ekitatiboki banatuko da lehen aipatutako bi kapituluen artean: guztira hirurogeita hamar mila (70.000) euro dagozkio gehienez I. kapituluari, eta guztira hirurogeita hamar mila (70.000) euro gehienez II. kapituluari.

  3. Laguntzak esleitzeko, lehiaketarik gabeko konkurrentzia-prozedura erabiliko da. Prozedura horretan, eskabide guztiek izango dute aukera deialdiaren xede diren laguntzak jasotzeko, garaiz eta behar bezala formulatzen badira eta betekizun objektiboak eta subjektiboak betetzen dituztela egiaztatzen badute. Horretarako, eskabide bakoitzari zer zenbateko dagokion kalkulatuko da, agindu honen 4. eta 8. oinarrietan aurreikusten diren gehieneko ehunekoak eta zenbatekoak aintzat hartuta.

  4. Kapituluetako bateko baliabide ekonomikoak ez badira nahikoak kapitulu horretako onuradun guztiei erantzuteko, eta beste kapituluan soberako saldoa badago, soberako saldo hori kapitulu defizitarioari egotziko zaio.

  5. Azkenean ez badago behar beste baliabide ekonomiko kapitulu bakoitzean kalkulatutako guztia diruz lagundu ahal izateko, proportzionalki murriztuko dira kalkulatutako zenbatekoak, kapitulu bakoitza bere aldetik kontuan hartuta.

  1. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

  1. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari inolako zalantzarik gabe dagozkionak, behar-beharrezkoak direnak eta epearen barruan egiten direnak. Eskabidearekin batera aurkeztuko den aurrekontu-plangintza Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak egiaztatuko du, erabakitzeko ea plangintza hori egokia den aurkeztutako jarduerak egiteko.

  2. Gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz:

    1. Barruko gastuak. Enpresa edo entitate onuraduneko langile propioen gastuak, baldin eta esku-hartzaileek diruz lagundutako jarduerak garatzen zuzenean parte hartu dutela eta horretarako trebakuntza dutela egiaztatzen bada. Kasu horretan, barneko langileen ordainsariak egotzi ahal izango dira, onartutako jardueran aritutako denboraren proportzioan.

    2. Kanpoko gastuak. Diruz lagundu ahal izango dira aurkeztutako ekintzak egiteko beharrezkoak diren zerbitzuak, aholkularitza-lanak eta abar kontratatzeko gastuak.

  3. Dirulaguntza jaso dezaketen gastuen erosketa-kostua inoiz ez da izango merkatuko balioa baino handiagoa.

  4. Egindako gastutzat hartuko dira dirulaguntzaren oinarri arautzaileetan ezarrita dagoen justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu direnak.

  5. Tributuak diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira, baldin eta dirulaguntzaren entitate onuradunak egiazki ordaintzen baditu eta diruz lagundu daitekeen jarduerarekin zerikusia badute. Zeharkako zergak ez dira inoiz diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko, berreskuratu edo konpentsatu ahal baldin badira.

  1. oinarria. Onuradun izateko betekizunak.

  1. Agindu honen bidez iragarritako laguntzen onuradun izateko, entitate eskatzaileek betekizun hauek bete behar dituzte:

    1. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea. Gainera, dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izan beharko dituzte.

    2. Ez izatea ezarrita zigor administratibo edo penalik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako desgaitzen duen debekurik ere.

    3. Ez izatea ezarrita zigor administratibo edo penalik, sexuan oinarritutako diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik.

    4. Beste administrazio edo ente publiko edo pribatu batzuei dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatuz gero eta, hala badagokio, eskuratuz gero, horren berri ematea Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzari.

    5. Hala badagokio, agindu honetan ezarritako laguntza eman baino hiru urte lehenagoko aldian eskuratu diren de minimis laguntzen berri ematea, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez. Baterako eskabideak badira, enpresa edo entitate bakoitzak berari dagokion egoerari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du.

    6. Berdintasun-plana indarrean edukitzea, Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egonez gero. Era berean, 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurriak izatea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera.

    7. 50 bazkide baino gehiago dituzten kooperatiba-sozietateen kasuan, bitarteko espezifikoak jartzea kooperatiba indarkeria sexistarik gabeko eremua izan dadin.

    8. Hitzematea ez duela enpresa deslokalizatuko.

    9. Ez egotea Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 13. artikuluko 1., 2., 3. eta 4. apartatuetan aurreikusten duen ezein egoeratan.

  2. Aurreko apartatuan adierazitako betekizunak betetzea beharrezkoa da onuradun izatera iristeko, eta, orobat, onuradun izaten jarraitzeko dirulaguntza likidatu arte. Zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean izateko betekizuna bi unetan egiaztatuko da: dirulaguntza ematea erabakitzen denean eta ordainketak egiten direnean.

  1. oinarria. Aholkularitza-entitateak.

  1. Aholkularitza-entitateek betekizun hauek izango dituzte:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan gutxienez goi-mailako tituludun bat eduki beharko dute, langileek enpresetan edo bazkideek kooperatibetan edo lan-sozietateetan parte hartzearekin lotutako gaietan esperientzia egiaztatua duena.

    2. Lanaren ardura duen aholkulariak aholkularitza-enpresan gutxienez hiru urteko esperientzia duela egiaztatu beharko du.

      1. oinarria. Eskabideak aurkeztea.

      1. Eskabidea egoitza elektroniko honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1076707

      2. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

      3. Entitate eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete eskabidea eta dokumentazioa, aukeran. Orobat, prozeduran zehar, pertsona edo entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

      4. Agindu honetan aurreikusitako laguntzetarako eskabideak bitarteko elektronikoak erabiliz izapidetuko dira.

      5. Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa (hor daude jasota izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak) helbide honetan dago: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1076707. Fitxa horren bitartez eskuratu daiteke eskaera egiteko inprimakia.

      6. Eskabidearen ondorengo izapideak egiteko (jakinarazpenak barne), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

      7. Helbide honetan daude eskuragai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

      8. Prozedura osoa ordezkari baten bidez izapidetu ahal izango da; horretarako, Eusko Jaurlaritzako Ahalordeen Erregistroan inskribatu behar da ordezkaritza, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

      9. Eskabidea aurkeztuta, eskatzaileak baimena ematen dio Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzari zuzenean egiazta dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela, salbu eta, arrazoiak emanez, baimen horren aurka agertzen bada. Kasu horretan, entitate eskatzaileak berak aurkeztu beharko ditu Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako agintaritza eskudunen ziurtagiriak.

      1. oinarria. Nahitaezko dokumentazioa.

      1. Agindu honetan araututako laguntzak eskuratzeko eskabidearekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

        1. Aurreikusitako jarduerak zergatik eta zertarako egin nahi diren zehatz-mehatz azaltzen duen memoria. Memoria horrek nahitaez jaso behar ditu honako hauek:

          Erabili beharreko giza baliabideak eta baliabide materialak.

          Aurkeztutako proiektuaren partiden aurrekontu zenbatetsia eta zehatza, barne hartuta aurreikusitako diru-sarreren zerrenda edo gastuen finantzaketa-plana.

          Diruz lagundu daitekeen jardueraren garapena deskribatzen duen egutegia.

        2. Alderdi hauek egiaztatuko dituen erantzukizunpeko adierazpena:

          Entitate eskatzailea xede eta helburu bererako laguntza edo dirulaguntzarik jasotzen ari den administrazio publiko edo entitate pribatuetatik.

          Entitate eskatzaileak ez duela ezarrita zigor penalik edo administratiborik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzea galarazten dionik.

          Entitate eskatzaileak ez duela ezarrita dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko desgaikuntza berekin dakarren legezko debekurik, berariaz kontuan hartuta sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak.

          Entitate eskatzaileak hitzematen duela ez duela enpresa deslokalizatuko.

          Entitate eskatzaileak hitzematen duela ez dela gainfinantzaketarik sortuko agindu honen bidez diruz laguntzeko eskatu den jardueran.

          Entitate eskatzaileak de minimis araubideari lotutako dirulaguntzarik eskuratu duen, agindu honetan ezarritako laguntza eman baino hiru urte lehenagoko aldian.

          Entitate eskatzaileak berdintasun-plana indarrean duela, Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egonez gero. Betekizun hori ofizioz egiaztatuko da, gerora Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroa kontsultatuz. Era berean, 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurriak dituela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera.

          50 bazkide baino gehiago dituzten kooperatiba-sozietateen kasuan, entitate eskatzaileak bitarteko espezifikoak jarri dituela kooperatiba indarkeria sexistarik gabeko eremua izan dadin.

          Indarrean dauden legeetan ezarritako betebeharrak betetzen dituela.

          Egiazkoak eta osoak direla eskabideko datuak eta aurkeztutako dokumentuak, eta haien egiazkotasunari buruzko erantzukizuna bere gain hartzen duela.

      2. Dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena egin baino lehen, gehienez ere 15 eguneko epean, eskatzaileei eskatuko zaie aurkez ditzatela aurreko apartatuan aipatu den erantzukizunpeko adierazpenean adierazitako betekizunak betetzen dituztela egiaztatzeko agiriak, baldin eta betekizun horiek positiboki egiaztatzea posible bada.

      1. oinarria. Eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

      1. Dirulaguntza-eskabideak ez badaude osorik beteta edo ez badira nahitaezko dokumentazioarekin batera aurkezten, pertsona edo entitate eskatzaileari eskatuko zaio akatsa konpon dezala edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala hamar eguneko epean, eta jakinaraziko zaio hori egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Administrazioak eskabide horri buruzko ebazpen espresua eman eta jakinarazi beharko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.1 eta 68.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

      2. Entitateren batek eskabidea aurrez aurre aurkeztu nahi izango balu, bide elektronikoz aurkeztu beharra dagoela adieraziko zaio. Ondorio horietarako, eskabidea bide hori erabiliz aurkeztu den eguna hartuko da aurkezpen-datatzat.

      1. oinarria. Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

      1. Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein administraziok edo ente publikok xede eta helburu bererako ematen dituen bestelako laguntzekin. Nolanahi ere, dirulaguntzen zenbatekoak ezin izango du gainditu diruz lagundutako jardueraren kostu osoa, ezta agindu honen 4. eta 8. oinarrietan aurreikusitako gehieneko zenbatekoa ere.

      2. Pertsona edo entitate onuradunak agindu honen babesean emandako laguntzarekin batera arrazoi eta xede bereko beste laguntzaren bat jasotzen badu beste administrazio edo ente publiko batetik, eta laguntza horiek batuta laguntza-gai den jardueraren guztizko kostua edo agindu honen 9. oinarrian aurreikusitako gehieneko zenbatekoa gainditzen bada, soberakin horren bateraezintasuna deklaratuko da, eta murriztu egingo da Lan eta Enplegu Sailak eman beharreko laguntzaren zenbatekoa.

      1. oinarria. Kudeaketa, ebazpena, epea eta publikotasun-prozedura.

      1. Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzako teknikariei dagokie agindu honetan aurreikusitako laguntzak aztertu eta kudeatzea.

      2. Gizarte Ekonomiaren zuzendariak emandako ebazpen bakar baten bidez eman edo ukatuko dira agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak. Ebazpen bakar hori eskatzaileei banaka jakinaraziko zaie, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoaren arabera.

        Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortuko; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

      3. Agindu honen babesean aurkeztutako eskabideak espresuki ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez, aginduak ondorioak dituenetik aurrera. Epe horretan ez bada ebazpen espresurik eman eta jakinarazi, eskabideak ezetsi direla ulertuko da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, hargatik eragotzi gabe Administrazioak espresuki ebazteko duen betebeharra.

      4. Publikotasun-printzipioa betetzeko, honako hau argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gizarte Ekonomiaren zuzendariaren ebazpen baten bidez: alde batetik, zer pertsona edo entitatek jaso duten dirulaguntza agindu honen babesean, eta zenbateko laguntza jaso duten; bestetik, zer pertsona edo entitateri aldatu zaizkien emandako dirulaguntzak. Nolanahi ere, ebazpena espresuki eta banan-banan ere jakinaraziko da.

      1. oinarria. Dirulaguntza ordaintzeko eta justifikatzeko modua.

      1. Dirulaguntzak zatika ordainduko dira, honela:

        1. Lehenengo zatia, guztizko dirulaguntzaren % 60, gutxienez zenbateko horren adinako gastua justifikatutakoan.

        2. Bigarren zatia, gainerako % 40a, diruz lagundutako jarduera edo jarduerak amaitutakoan.

      2. Dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzeko, entitate onuradunak dirulaguntzaren justifikazioko kontu sinplifikatua aurkeztu beharko du; kontu horretan, informazio hau jasoko da:

        1. Egindako jardueren eta lortutako emaitzen justifikazio-memoria.

        2. Jardueraren gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatua, zenbatekoa adierazita, hartzekoduna identifikatuta eta ordainketa efektiboaren data zehaztuta. Gastuak eta diru-sarrerak justifikatzen dituen eredua erantsi da, egoitza elektronikoan ere eskuragarri dagoena: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1076707

        3. Aurreko b) letran adierazitako gastuak justifikatzen dituen dokumentazioa. Gastu horiek fakturen bidez egiaztatuko dira, edo merkataritza-trafikoan fakturen froga-balio bera duten edo administrazioan eraginkorrak diren bestelako agirien bidez.

        4. Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen zerrenda, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

        5. Hala badagokio, Gizarte Segurantzako TC1 eta TC2 ereduen kopia, proiektua garatu den hilabeteei dagokiena, jardueran parte hartu duten langileak TC2 ereduan identifikatuz. Enpresaren edo entitatearen legezko ordezkariaren ziurtagiri bat aurkeztuko da, partaideek diruz lagundutako proiektuan izan duten partaidetzaren ehunekoari buruz.

        6. Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, baldin eta aplikatu gabeko gerakinik badago edo gerakin horietatik eratorritako interesik badago.

      3. Aurreko apartatuan adierazitako agiriak aurkezteko epea 3 hilekoa izango da, diruz lagundutako ekintzak amaitzen direnetik aurrera, eta, betiere, 2025eko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da dokumentazio hori.

      4. Justifikatzen diren diruz laguntzeko moduko gastuek bat etorri beharko dute pertsona eta entitate onuradunek benetan ordaindutako kostu errealekin, eta, gastu horiek justifikatzeko, ordaindutako fakturak (jatorrizkoak edo konpultsatuak) edo froga-balio bera duten bestelako kontabilitate-agiriak aurkeztu beharko dira.

      5. Entitate eskatzaileari dirulaguntza jasotzeko eskubidea onartzen bazaio, dirulaguntza kobratu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan eman beharko du izena. Erregistratu gabe egonez gero edota jasota dauden datuak aldatu nahi izanez gero, alta edo aldaketa helbide honetan egin daiteke: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

      1. oinarria. Entitate onuradunen betebeharrak.

      1. Entitate onuradunek betebehar hauek konplitu beharko dituzte:

        1. Dirulaguntza zertarako eman zaion, jarduera hori egitea.

        2. Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren aurrean justifikatzea dirulaguntza ematea edo dirulaguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak eta betekizunak betetzen direla eta jarduera aurrera eraman dela.

        3. Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren egiaztatze-jarduketei eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egin beharreko kontrol-jarduerei men egitea, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi espezifikoan ezarritako jarduerei eta beste kontrol-organo batzuek finantzaketa dela-eta egin ditzaketen jarduketei men egitea ere.

        4. Beste administrazio edo ente publiko edo pribatu batzuetatik dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jasotzen badituzte xede bererako, horren berri ematea Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzari. Dirulaguntzak edo dena delako baliabideak jaso direla jakin bezain laster bidali beharko da jakinarazpena, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.

        5. Dirulaguntza emateko orduan kontuan hartutako edozein egoera objektibo zein subjektibo aldatu bada, horren berri ematea Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzari. Egoera aldatu dela jakin bezain laster bidali beharko da jakinarazpena, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.

        6. Egiaztatzea egunean dituela hala zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak nola dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoari jarraituz (agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da).

        7. Jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen duten dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapen- edo kontrol-jardueren xede izan daitezkeelako.

        8. Hala badagokio, jasotako funtsak itzultzea, edo diruz lagundutako jardueraren edo jarduketaren kostutik gora jasotako zenbatekoa itzultzea.

        9. Ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuari eta generoari dagokion alderdia errespetatzen dituzten hizkera eta irudiak erabiltzea dirulaguntza jasotzen duen jarduera edo proiektuak behar dituen agiri eta material guztietan.

        10. Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea, eta, bereziki, euskararen erabilera.

        11. Berdintasun-plana indarrean edukitzea, Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egonez gero. Era berean, 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurriak izatea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera.

        12. 50 bazkide baino gehiago dituzten kooperatiba-sozietateen kasuan, bitarteko espezifikoak jartzea kooperatiba indarkeria sexistarik gabeko eremua izan dadin.

        1. Enpresa ez deslokalizatzea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

        2. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan jasotako beste edozein betebehar.

          1. oinarria. Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

            Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 16.4 artikuluan ezartzen duenez, oinarri erregulatzaileetan baimendutako kasuetatik aparte beste ekarpen batzuk ere izaten badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatuko da. Ondorio horietarako, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluko eskakizunak betetzen direnean, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak aldaketa egiteko ebazpena emango du, zeinaren bidez emandako dirulaguntzen zenbatekoak egokituko baitira, eta, hortaz, entitate onuradunek itzuli egin beharko dituzte neurriz gain jasotako zenbatekoak.

          2. oinarria. Ez-betetzeak eta erantzukizunak.

          1. Entitate onuradunak ez baditu betetzen dirulaguntzak emateko ebazpenean ezarritako baldintzak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan ezarrita daudenak eta aplikatu behar diren gainerako arauak, edo aurkeztutako datuak egiazkoak ez badira, edo emandako dirua, dagokion helbururako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabili bada, orduan, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak berariaz horretarako hasitako espedientea izapidetuko du, eta entitate interesdunari hamabost eguneko epea emango dio esan behar duena esateko; ondoren, onuradunak dirulaguntza galduko du, eta ordura arte jasotako zenbatekoak eta dirulaguntzen arloan aplikatu behar diren berandutze-interesak itzuli beharko dizkio Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusiari, bi hileko epean.

          2. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez-betetzeen maila zehazteko, eta beti proportzionaltasun-printzipioa betez, entitate onuradun batek hasieran aurkeztutako aurrekontuaren % 60 gutxienez gauzatzen duenean, gauzatu gabeko jarduerari dagokion zenbatekoa itzuli beharko du edo, hala badagokio, ordainketa partziala egingo zaio eta galdu egingo du gauzatu ez duen jarduketari dagokion zati proportzionala kobratzeko eskubidea, betiere proiektuaren edo proiektuko fasearen helburuen betetze maila nabarmen hurbiltzen bada erabateko betetze mailara eta entitate onuradunak egiaztatzen badu bere jarduna konpromisoak betetzera bideratuta egon dela zalantzarik gabe.

          3. Arau-hauste administratibo diren kasuetan, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen IV. titulua aplikatuko da, han arautzen baitira dirulaguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboak.

          1. oinarria. Laguntzak itzultzeko prozedura.

          1. Aurreko oinarrian jasotako ez-betetzeak gertatzen direnean, honela itzuliko dira jasotako laguntzak:

            1. Gizarte Ekonomiaren zuzendariak ebazpen baten bidez jakinaraziko dio entitate onuradunari dirua itzultzeko prozedura hasi dela, eta zergatik hasi den, eta 15 eguneko epea emango dio, egoki iritzitako alegazioak egin ditzan.

            2. Alegazioak jaso ondoren, edo horretarako epea igaro eta alegaziorik egin ez bada, Gizarte Ekonomiako zuzendariak ebazpena emango du, eta horren bitartez adieraziko du, hala badagokio, dagozkion diru-kopuruak itzuli behar zaizkiola Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, gehienez ere bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Epe hori borondatezkoa izango da.

              Laguntzak itzultzeko prozedura, gehienez ere, hamabi hilabeteko epean ebatzi beharko da.

            3. Kopuru horiek borondatezko epean itzuli ezean, horren berri emango zaio Ekonomia eta Ogasun Saileko Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetzari, hark premiamendu-bideari ekin diezaion, indarrean dauden xedapenek ezartzen dutenaren arabera.

              1. oinarria. Datuen babesa.

                Agindu hau aplikatuta biltzen diren datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatu behar diren gainerako arauetan ezarritakoaren arabera tratatuko dira.

                Datu-babesari buruzko informazio xehatua lortzeko, helbide honetara jo daiteke: https://www.euskadi.eus/rgpd/1076707

              2. oinarria. De minimis araua.

              1. Agindu honen 2.1 eta 5.1.a) oinarrien babesean onartutako laguntzek edo dirulaguntzek erregelamendu hau bete beharko dute: Batzordearen (EB) 2023/2831 Erregelamendua, 2023ko abenduaren 13koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L, 2023-12-15ekoa).

              2. Laguntzaren eskatzaileak aurreko hiru urteetan jaso dituen de minimis laguntzak deklaratu beharko ditu, ziurtatzeko de minimis laguntza berriak ez duela gainditzen aipatu erregelamenduan ezarritako gehieneko muga. Beste finantzaketa-iturri batzuk deklaratzeko eredua eta de minimis laguntzak deklaratzeko eredua agindu honen 13.5 oinarrian adierazitako informazio-fitxan jasota daude.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik