Euskadi bonodenda 2023
- Erakundea:
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburu autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txikiek gauzatutako hiriko merkataritza-jardueran aritzen diren establezimenduetako ondasunak kontsumitzea eta zerbitzuak ematea sustatzea.
Euskadiko herritarren eskura egongo diren deskontu-bonuen bidez antolatuko da, bonoak EAEko eremu osoan kanpainari atxikitako merkataritza-establezimenduetan ondasunak erosteko izango dira.
Aurrekontuko zuzkidura
5.000.000Prestazio ekonomikoa
Kanpainari atxikitako txikizkako merkataritza-establezimenduetan ondasunak erosteko dirulaguntzak emango dira, bertan eskuragarri egongo den deskontu-bonu baten bidez.
"Euskadi saltoki-bonua" horietako bakoitza 10 euroko deskontu-bonu bat izango da, eta atxikitako establezimenduetan egiten den 30 euroko edo gehiagoko erosketan aplikatuko da.
Pertsona bakoitzak, NAN bidez identifikatuta, gehienez ere bost deskontu-bonu batu ahal izango ditu, 50 euroko balioa dutenak, eta onuradun bakoitzak establezimendu batean baino gehiagotan edo bakar batean erabili ahal izango ditu.
Ordainketa-modua:
Deskontu-bonuak establezimenduek beraiek aplikatuko dituzte, erosketa egiten duten pertsonak identifikatu, eta EAEn bizi direla egiaztatu ondoren.
Kanpainari atxikitako txikizkako merkataritza-establezimenduetan ondasunak erosteko dirulaguntzak emango dira, bertan eskuragarri egongo den deskontu-bonu baten bidez.
"Euskadi saltoki-bonua" horietako bakoitza 10 euroko deskontu-bonu bat izango da, eta atxikitako establezimenduetan egiten den 30 euroko edo gehiagoko erosketan aplikatuko da.
Deskontu-bonuak establezimenduek beraiek aplikatuko dituzte, erosketa egiten duten pertsonak identifikatu, eta EAEn bizi direla egiaztatu ondoren.
Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Bonuaren deskontuaz baliatzeko eskubidea duten kontsumitzaileak 16 urtetik gorakoak izango dira, EAEko edozein udalerritan bizi direnak, pertsona bakoitzeko bost bonu gehienez ere.
Txikizkari merkataritza
Diruz lagunduko den jardueraren eremuak autonomoek eta micro eta enpresa txikiek Euskal Herriko merkataritza establezimenduetan egindako txikizkako merkataritza oro hartzen du, baita Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko kategoria edo epigrafe hauetan ere:
KODEA | JARDUERA |
6443 | Gozogintzako, opilgintzako eta konfitegintzako ekoizkinen txikizkako merkataritza. |
6444 | Izozkien txikizkako merkataritza. |
6445 | Bonboien eta karameluen txikizkako merkataritza. |
645 | Mota guztietako ardoen eta edarien txikizkako merkataritza. |
651 | Ehungintza-gaien, jantzigintza-gaien, oinetakoen, larruen eta larrugintza-gaien txikizkako merkataritza. |
6522 | Drogeriako, lurringintzako eta kosmetikako produktuen, garbiketako gaien, pinturen, bernizen, disolbatzaileen, paperen eta dekoraziorako veste ekoizkin batzuen eta kimikako ekoizkinen txikizkako merkataritza. |
6523 | Lurringintzako eta kosmetikako ekoizkinen eta norbere higienerako eta garbiketarako gaien txikizkako merkataritza. |
6524 | Belar-dendetako landareen eta belarren txikizkako merkataritza. |
653 | Etxeko ekipamenduen eta eraikuntzarako gaien txikizkako merkataritza. |
6542 | Lehorreko ibilgailuentzako osagarrien eta ordezko piezen txikikazko merkataritza |
6545 | Mota guztietako makineriaren txikizkako merkataritza (etxeko aparatuak, bulegokoak, medikuntzakoak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak izan ezik). |
6546 | Mota orotako ibilgailuetarako gurpil-azalen, banden edo aire-ganberen txikizkako merkataritza |
656 | Altzarien, jantzien, etxean erabiltzeko jantzi eta tresna arrunten eta antzeko ondasunen txikizkako merkataritza |
657 | Musika-tresnen eta haien osagarrien txikizkako merkataritza |
659 | Txikizkako bestelako merkataritza |
662 | Txikizkako Merkataritza mistoa edo integratua |
971 | Garbitegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak. |
972 | Ile-apaindegiak eta edertasun-apaindegiak. |
9731 | Argazkigintza-zerbitzuak |
975 | Markogintza-zerbitzuak |
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
LURRALDEKO MERKATARITZA GANBERAK:
- ARABAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZUEN GANBERA: 945141800
BILBOKO MERKATARITZA, INDUSTRIA, ZERBITZU ETA NABIGAZIO GANBERA: 944706500
- GIPUZKOAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZUEN GANBERA: 943000308
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1107904Eskaera
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
"Euskadi Bono-Denda" programa atxikitzeko eta kudeatzeko prozesua
Baldintzak betetzen dituzten eta programa honekin bat egin nahi duten saltokiek atxikitzeko eskaera formalizatu beharko dute hurrengo estekan:
Atxikitzeko epea 11an hasi eta urriaren 20an amaituko da.
Ganberek, aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa egiaztatu ondoren, eskabidea onartu edo ukatu duten jakinaraziko diete saltoki eskatzaileei, esleitutako deskontu-bonuen kopurua ere, hala badagokio. Nolanahi ere, irizpide demografikoen araberako banaketa orekatua bermatuko da.
Atxikitako establezimenduei beharrezko dokumentazioa eta programaren sustapen-materiala emango zaizkie.
Oharra: saltokiek ezingo dute bonorik hartu edo gorde beren ohiko bezeroentzat eta publizitate-materialak ageriko leku batean jarri beharko dute.
Programa berariazko aplikazio espezifiko baten bidez kudeatuko da.
Saltokiak aplikazioan formalizatuko du erabilitako bonu bakoitza, eroslearen NANaren zenbakia eta erosketa-tiketa erantsiz.