Euskadiko kultura- eta sormen-industrien azelarazio-proiektuetarako dirulaguntzak 2022-2023 (Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan)
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura eta Sormen Industrien (KSI) azelerazio-proiektuetarako dirulaguntzen oinarriak ezartzea eta horietarako deialdia egitea 2022-2023 aldirako. Horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren eta sormenaren sektoreetako profesionalek ekintzailetza- eta finantza-arloko trebetasunak lortu ahal izango dituzte.
Diruz lagunduko diren jarduerak 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean garatu beharko dira
Aurrekontuko zuzkidura
1.994.383,28 €Prestazio ekonomikoa
Dirulaguntza hauetara 1.994.383,28 euroko zenbatekoa bideratuko da; horietatik, 1.187.203,98 euro 2022. urteari dagozkio, eta 807.179,30 euro 2023. urteari.
Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko jaso daitekeen gehieneko zenbatekoa, eskatutako kopuruaren arabera, honako muga hauen araberakoa izango da:
- Proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa: 100.000 euro.
- Gehieneko zenbatekoa 1. lerroan (Laguntza): 30.000 euro. Laguntza-planaren kostuaren % 80ra arteko dirulaguntza emango da (gastuaren % 60 2022. urteari dagokio, eta gainerako % 40a 2023. urteari). Eskatu beharreko gutxieneko zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da.
- Gehieneko zenbatekoa 2. lerroan (Kapital-inbertsioa): 70.000 euro. Inbertsioaren kostu osoaren % 80ra arteko dirulaguntza emango da (gastuaren % 60 2022. urteari dagokio, eta gainerako % 40a 2023. urteari). Eskatu beharreko gutxieneko zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da.
Eskatutako laguntzak ezin izango du gainditu diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren (KSEO) 53.8 artikuluak laguntza-mota horretarako xedatzen duen bezala.
Ordainketa-modua:
Emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:
- Lehen ordainketa aurreratua, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 59,52koa, esleipen-ebazpena eman ondoren eta 17.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren.
- Gainerako zenbatekoa proiektuaren justifikazioa onartu ondoren ordainduko da, agindu honen 18. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Nori dago zuzenduta
Langile Autonomoen Araubide Berezian inskribatutako pertsona fisiko profesionalak, egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan badute
Kultura- eta sormen-sektoreetako ETE eta mikroenpresak, egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute
Enpresa edo autonomo gisa eratzeko konpromisoa adierazten duten pertsona fisikoak, laguntzaren onuradun badira
Betekizunak
- Eskabidea aurkezteko unean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako dagokion epigrafean alta emanda egotea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko KSIak osatzen dituzten azpisektoreetako batekin lotutako xede edo helburu soziala izatea, hau da: Arte eszenikoak, Arte bisualak, Ikusentzunezkoak, Edizioa eta baliabide inprimatuak, Musika, Kultura ondarea, Arkitektura, Artisautza, Eduki digitalak, Diseinua, Sormen-gastronomia, Hizkuntzaren industriak, Moda, Publizitatea eta marketina, eta Bideojokoak; era berean, onuradun izan daitezke KSI sektorea zeharka hartzen duten erakundeak ere, hots: kultura- eta sormen-arloko bitartekaritzako eta/edo aholkularitzako/kontsultarako enpresak. Enpresa edo autonomo gisa eratzeko konpromisoa adierazten duten pertsona fisikoek baldintza hori bete beharko dute agindu honen 18. artikuluan jasotako azken justifikaziorako epea amaitu baino lehen.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai dirulaguntza ematen denean eta bai ordaintzen denean ere.
Deialdi honen organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntza eskatu duten erakundeek egunean dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta horretarako ez du haien oniritzia beharko, halaxe xedatzen baitu azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak. Hala ere, erakunde interesdunek modu arrazoituan egin ahal izango diote uko egiaztapen hori egiteari, eta, kasu horretan, dagokion egiaztagiri eguneratua aurkeztu beharko dute.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da. Pertsona fisikoek aurrez aurre nahiz telematikoki aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Pertsona edo enpresa eskatzaileari buruzko dokumentazioa
-
- Administrazio honetako erregistroetan inskribatutako enpresek eskabidean adierazi beharko dute zein erregistrotan dauden inskribatuta, eta ez da beharrezkoa izango horren egiaztagiririk aurkeztea.
- Administrazio honetakoak ez diren erregistroetan inskribatutako enpresek honako hauek egiaztatu beharko dituzte: erakundearen legezko eraketa, haren izaera juridikoaren arabera; ordezkariaren identitatea; ordezkaritza-ahalmen nahikoa izatea, eraketa-eskrituraren eta estatutuen bidez; eta kasuan kasuko erregistro publikoetan inskribatuta egotea.
- Eratze-eskritura eta estatutuak, bai eta kasuan kasuko erregistro publikoetan inskribatuta daudela adierazten duen egiaztagiria ere.
- Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren identitatea egiaztatzeko agiria, bai eta haren ordezkaritza-ahalordea egiaztatzeko agiria ere.
- Proiektuari buruzko dokumentazioa
- Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko dokumentazio gehigarria
- Eskabidea aurkezteko unean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako dagokion epigrafean alta emanda egotea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko KSIak osatzen dituzten azpisektoreetako batekin lotutako xede edo helburu soziala izatea, hau da: Arte eszenikoak, Arte bisualak, Ikusentzunezkoak, Edizioa eta baliabide inprimatuak, Musika, Kultura ondarea, Arkitektura, Artisautza, Eduki digitalak, Diseinua, Sormen-gastronomia, Hizkuntzaren industriak, Moda, Publizitatea eta marketina, eta Bideojokoak; era berean, onuradun izan daitezke KSI sektorea zeharka hartzen duten erakundeak ere, hots: kultura- eta sormen-arloko bitartekaritzako eta/edo aholkularitzako/kontsultarako enpresak. Enpresa edo autonomo gisa eratzeko konpromisoa adierazten duten pertsona fisikoek baldintza hori bete beharko dute agindu honen 18. artikuluan jasotako azken justifikaziorako epea amaitu baino lehen.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai dirulaguntza ematen denean eta bai ordaintzen denean ere.
Deialdi honen organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntza eskatu duten erakundeek egunean dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta horretarako ez du haien oniritzia beharko, halaxe xedatzen baitu azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak. Hala ere, erakunde interesdunek modu arrazoituan egin ahal izango diote uko egiaztapen hori egiteari, eta, kasu horretan, dagokion egiaztagiri eguneratua aurkeztu beharko dute.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Pertsona fisikoek "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoak ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:
- Deskarga daitezkeen ereduak erabiliko dira. Bestela, ahal delarik PDF formatuan aurkeztuko dira.
- Dokumentazio elektroniko osoaren tamaina 30 Mb-koa izango da gehienez ere.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hiru hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.
Ziurtatu ezazu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu. - Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
- Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bat erabil dezakezu.
- Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan.
Justifikazioa
Ematen diren laguntzen azken justifikazioa Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren aurrean egingo da, jarduerak gauzatzeko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta, betiere, 2023ko abenduaren 31 baino lehen.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua