Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko ekintzak garatzeko laguntzak

[jarduera-fisikoa-sustapena-ige]

Deskribapena


Xedea

1.- Laguntza horien helburua da proiektu hauek finantzatzea 2019ko uztailaren 1etik 2020ko azaroaren 20ra:

  • a) Parte hartzeko proiektuak garatzea eskola-bideak sortu eta dinamizatzeko, hiri-espazioek mugikortasun aktibo eta segururako eskaintzen dituzten aukerak baliatuz. Eskola-bidetzat joko dira ibilbide zehatz eta finkoak, aurrez ezarriak eta markatuak, eskola-umeek erabil ditzaketenak ikastetxeetako joan-etorriak modu aktiboan (oinez, gurpil-oholez, bizikletaz eta abar), seguruan eta autonomoan egiteko, eta, hala, espazio publikoaren erabilera eta gozamena berreskuratzeko.
  • b) Ikastetxeetako jolastokiak dinamizatzera eta/edo, ikaskuntza, jolasa, mugimendua eta kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko gune inklusiboetan eraldatzera bideratutako parte hartzeko proiektuak garatzea, eskola-orduetan zein horietatik kanpo erabiltzeko, betiere oinarritzat harturik berdintasuna eta aniztasunarekiko errespetua (kultura, etnia, adina, sexua, aniztasun funtzionala, eta abar) eta ikasleei eta haien familien interesei eta beharrizanei egokituak. Proiektu horiek beharko dute:
      • 1. Ikastetxeko ikasle guztien jolas-aukerak, jarduera fisikoa eta elkarbizitza handitu.
      • 2. Neskek jarduera fisikoa egitea berariaz sustatu, jarduera ezaren ratioa handiagoa baita kolektibo horretan.
      • 3. Mugimendua eta jolas aktiboa sustatu ikasle helduenen edo bigarren hezkuntzako ikasleen artean, adin-tarte horretako sedentarismorako joera saiheste aldera.

  • c) Jarduera fisikoa familian egitea bultzatzera bideratutako jarduerak sustatu, hala nola mendi- edo bizikleta-irteerak, ibilaldiak irristailuetan edo familian egiteko jolas-jarduerak, besteak beste.

Aurrekontuko zuzkidura

94.000 euro

Prestazio ekonomikoa

  • 1.- Diruz lagundu ahal izango dira 1. artikuluan ezarritako jarduerak gauzatzearen ondorio zuzenak diren gastu arruntak, betiere 2019ko uztailaren 1etik 2020ko azaroaren 20ra bitartean sortu badira (bi egun horiek barne) eta justifikazio-aldia amaitu baino lehen ordaindu badira. Hauek sartzen dira diruz lagundu daitezkeen gastuen artean:
    • a) Proiektua dinamizatu, koordinatu eta egikaritzea.
    • b) Parte hartzeko prozesuak dinamizatzea prozesuko protagonisten artean (ikasleak, irakasleak, irakaslez besteko ikastetxeko langileak, familiak, eta abar) egungo egoerari, diseinuari eta proiektuaren garapenari buruzko gogoeta-faseetan.
    • c) Hasierako egoeraren analisia:
      • 1. mugikortasuna ikastetxearen ingurunean eskola-bideen kasuan.
      • 2. espazio fisikoa eta haren erabilera, baldin eta ikastetxeetako jolastokiak eraldatzen badira.
      • 3. familien jarduera fisikoaren mailak eta sedentarismoa eta haien beharrizanak eta lehentasunak, jarduerak familian egitea sustatzen bada.
    • d) Espazioak egokitzea.
    • e) Behar den materiala eskuratzea.
    • f) Agindu honen xedearekin zerikusia duten eta ikasleen eta haien familien artean jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako hitzaldiak, tailerrak edo bestelako jarduerak antolatzea.
  • 2.- Elkartearen edo kooperatibaren ekarpen propio eta diruz ez-lagungarritzat hartuko da langile boluntarioen lanaren balioespena; orduko 20 euroko genieneko muga ezartzen da. Proiektuaren helburuak lortzeko, elkartearen edo kooperatibaren inguruan dabiltzan pertsonek musu-truk egindako lana da langile boluntarioen lanaren balioespena.
  • 3.- Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:
    • a) Banku-kontuen interes zordunak; finantza-gastuak; inbertsio-gastuak; administrazio-lizentziak; errekarguak, eta administrazio- eta zigor-zehapenak, honako hauek barne direla: ordainketetan berandutzearen ondoriozko zehapenak; zerga, tributu eta tasak edo Gizarte Segurantzako kuotak ez ordaintzearen ondoriozkoak, eta prozedura judizialen eta gatazkak borondatez konpontzeko bestelako prozeduren gastuak.
    • b) Jarduera hauen ondoriozkoak:
      • 1. Kirol-ekitaldiak, kulturalak edo aisialdikoak.
      • 2. Une jakin bateko jarduerak egitea soilik xede duten jarduketak edo ez direnak sartzen osasuna sustatzeko proiektu batean (adibidez: ....ren eguna,...ren astea, ...ren jardunaldia).
      • 3. Ikastetxeetako urteko programazioan barne hartutako ohiko jarduerak.
  • 4.- Artikulu honetan zehaztu gabeko gaietarako, oinarrizko legedi gisa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2013 Lege Orokorraren 31. artikuluan eta lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 83. artikuluan xedatua aplikatuko da.

Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak

Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitezkeen gastuen ehuneko ehunera iritsi daiteke, eta aurkezturiko proiektu bakoitzeko 6.000 eurokoa izango da, gehienez ere.

Proiektu bakoitzari dagozkion kopuruak esleitu, eta ez bada zehaztutako aurrekontu osoa erabiltzera iristen, proiektu bakoitzaren gehienezko dirulaguntza handituko da, deialdi honen 3.1 artikuluan zehaztutako aurrekontu osoa esleitu arte.

Ordainketa-modua:

Honela ordainduko dira dirulaguntzak:

  • a) % 70: laguntza ematea erabaki ondoren, ebazpena onartu eta argitaratu, eta laguntza espresuki edo isilbidez onartu ondoren, 17.a) artikuluan xedatutako epean.
  • b) Gainerako % 30a, 2020an, diruz lagundutako proiektua egin eta gero eta diruz lagundutako proiektua egin dela justifikatu eta gero eta proiektu horren guztizko gastua zein izan den, 14. artikuluan xedatuari jarraituz.

Organo kudeatzaileak, ordainketa bakoitza egin aurretik, egiaztatuko du erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela, eta ez dela dirulaguntzen arloko zordun dirua itzuli behar duela dioen ebazpenen batean.

Nori dago zuzenduta


Ikasleen guraso-elkarteak, ikasle-elkarteak eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen Irakaskuntza Kooperatiben titularrak

Betekizunak

  • Legez eratuta egotea eta Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan inskribatuta.
  • Irabazi-asmorik gabeak izatea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta edukitzea.
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
  • Zehapen administratibo edo penala izateagatik dirulaguntzak eta laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu duten elkarteek ezin izango dute deialdian parte hartu epai edo ebazpen irmoak ezarritako aldian. Era berean, ez dute parte hartzerik izango horretarako gaitasungabetzen dituen legezko debekuren bat duten entitateek, sexu-bazterkeriagatik ezarritako debekuak barnean direla.
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedatzen diren beste edozein eskakizun, erakundearen izaera juridikoaren arabera aplika daitezkeenak.
  • Elkarte onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157

BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 94 4031577

GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717

Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia: 945 019203

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1091501

Eskaerak aurkezteko modua eta epea


Dirulaguntza eskaria on-line egin behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" atalean egin behar da.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 4an amaituko da.

  • 1. Hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, deialdi hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
  • 2. Eskabide bat aurkeztu behar da proiektu bakoitzeko, eta proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du elkarte edo kooperatiba bakoitzak.
  • 3. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, agindu honen 21. artikuluan adierazitako euskadi.eus egoitza elektronikoa erabiliz.
  • 4. Identifikazio elektroniko aitortua duten erakundeen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, agindu honen 21.3 artikuluan xedatuari jarraituz, baldintza hauek betez gero:
    • a) Ordezkariak, baldin eta erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu bada, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.
    • b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.
  • 5. Elkarte edo kooperatiba eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskabidea eta hari atxikitako dokumentazioa. Orobat, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskabidea aurkeztu izanaren ondoriozko jarduketetan eta prozedura osoan, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebatzi eta ebazpena elkarte edo kooperatiba interesdunei jakinarazteko epea gehienez ere sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe hori igarota, ebazpenik argitaratu ez bada, elkarte edo kooperatiba interesdunek dirulaguntza eskaera ezetsi egin dela ulertu ahal izango dute, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 25.5 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


Aurkezteko epea: 2020ko azaroaren 27ra arte

  • 1. Diruz lagundutako jarduera benetan burutu dela justifikatzeko, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
    • a) Dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatu izanaren deskribapen-memoria, euskadi.net egoitza elektronikoko III. eranskinean jasotakoa. Haurren egoeran duen eragina ezagutzeko, informazioa sexuaren arabera bereizita emango da memoria horretan, hala badagokio, betiere.
    • b) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, eta, baldin eta beste dirulaguntzarik, laguntzarik edo diru-sarrerarik eskuratu bada, hala adieraztea.
    • c) Faktura edo baliozko beste ordainketa-egiaztagiri batzuen kopia soilak, erakunde eskatzailearen ordezkariak sinatuak. Dokumentu horiek egiaztatu behar dute justifikatzeko aldia amaitu baino lehen benetan ordaindu dela eta haren xede den proiektua benetan gauzatu dela.
    • d) Proiektua egin dela argi eta garbi uzten duten dokumentu grafiko osagarriak.
    • e) Erakunde onuradunak boluntarioen lana balioztatzeko egindako ekarpen propioa justifikatu behar izanez gero, erakundearen legezko ordezkariak izenpetutako ziurtagiriaren kopia, honako hauek jasota: boluntarioaren datuak (izen-abizenak eta NAN zk.); ordu-kopurua; kostua orduko; guztizko zenbatekoa, eta boluntarioaren sinadura.
  • 2. Emandako laguntzarekin ordaindutako gastuek dirulaguntza jaso duten jarduera gauzatzean sortutakoak izan behar dute. Hauek izango dira behar bezala justifikatutako gastuak:
    • a) Erakunde onuradunaren izenean igorritako fakturaren bidez justifikatutakoak.
    • b) Banku-zordunketako ordainagirien bidez justifikatuak (finantza-entitateek egiten dituzte, eta faktura bati dagozkion datuak izaten dituzte, zenbakia eta seriea izan ezik).
    • c) Lan-kontratudun langileei dagozkien gastuetan, soldaten ordainagirien bidez justifikatuak (ordainagiriek eredu ofizialen eta Gizarte Segurantzako kotizazioko aldizkari ofizialen araberakoak izan behar dute).
    • d) Balio Erantsiaren gaineko Zergatik salbuetsita dauden noizbehinkako lanetan, enpresariak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egiten dituztenean (hartzaileak), gastua justifikatzeko, erakunde onuradunak idatzi bat egingo du, eta haren ordezkariak sinatuko du. Idatzi horrek, gutxienez, honako hauek jaso behar ditu: ordezkariaren, elkartearen eta hartzailearen izen-abizenak edo izen soziala, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren deskribapena eta guztizko zenbatekoa; idatziaren jaulkipen-data; «hartu dut» eta pertsona hartzailearen sinadura, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena.
    • e) Langile boluntarioak izanez gero, boluntarioen asegurua diruz laguntzeko moduko gastutzat har daiteke, agindu honetan aurreikusitako dirulaguntza jaso duten eta boluntarioen laguntza izan duten jardueretan. Finantzatu beharreko boluntarioaren aseguruak bi poliza izan behar ditu nahitaez: bata, istripuena, eta bestea, erantzukizun zibilarena. Azken poliza horretan, ezbehar bakoitzeko kapital aseguratua 300.506,05 euro izango da gutxienez, eta aseguruaren urte osoko kuota ordainduko zaie polizako boluntario guztiei. Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, aseguratzaileak egindako egiaztagiri bat adierazi behar da justifikazioan. Egiaztagiri horretan, datu hauek agertu behar dute, gutxienez: erakundeak bere boluntarioentzat kontratatutako aseguru-polizen estaldurak, aseguruan sartzen den pertsona-kopurua eta polizaren guztizko zenbatekoa.
  • 3. Aldez aurretik eginiko gastuak ordaindu daitezke jasotako dirulaguntzarekin, baldin eta gastu horiek dirulaguntza jaso duten jardueretan sartzen diren ekintza eta kontzeptuen kostu errealak badira, eta 2019ko uztailaren 1etik 2020ko azaroaren 20ra artean egin badira, betiere.
  • 4. Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 27an amaituko da, eta egun hori izango da agiri horiek onartzeko azkena.
  • 5. Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko da, izapidetze elektronikoari buruzko 21. artikuluan azaltzen den moduan.
  • 6. Artikulu honetan zehaztu gabeko kontuetarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan xedatua aplikatuko da.

Beste tramite batzuk