Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetarako, Bereziturik dauden Lanpostuak betetzeko Berariazko Lekualdatze-Lehiaketa.

Deskribapena


Prozeduraren xedea

Prozeduraren xedea hornitzea da eginkizunengatik edota hizkuntza dela-eta bereziturik, hutsik dauden lanpostuak berariazko lekualdatze-lehiaketa bidez prozesu eta administrazio kudeaketako, prozesu eta administrazio izapidetzako eta laguntza judizialeko kidegoetarako.

Faseak eta baremoa

Berariazko lehiaketak honako fase hauek ditu:

  • Eskaerak aurkeztea.
  • Merezimendu orokorrak egiaztatu eta baloratzea.
  • Merezimendu espezifikoak baloratzea.

Justizia eta Giza ezkubideen sailburuak izendatuko du Balorazio Batzorde bat Agindu bidez eta bera arduratuko da merituak baloratzeaz.

Behin-behineko ebazpena

Justizia Administrazioko zuzendariak ebazpen bidez behin-behinean ebatziko du deialdia. Behin-behineko ebazpenaren aurka alegazioak aurkez daitezke 10 egun balioduneko epean.

Behin betiko ebazpena

Deialdia ebatziko da behin betiko Justizia eta Giza ezkubideen sailburuaren ebazpen bidez.  



 



 

 

Nori dago zuzenduta


Destinoa edozein lurralde-eremutan daukaten eta deialdi honetan ezarritako baldintza orokorrak eta betekizunak betetzen dituzten prozesu eta administrazio kudeaketako, prozesu eta administrazio izapidetzako eta laguntza judizialeko kidegoetako karrerako funtzionarioei.

Erakundeak


Ebazten duen erakundea

  • Justizia eta Giza Eskubideak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

HARREMANETARAKO

Harremanetarako datuak

Telefonoa: 945 01 91 42

E-posta: personal_jus_provision@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Justizia arloko Lehiaketak: 1084406

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


INFORMAZIO-OHARRA

Zuzenketak: I. eranskinean, "Lanpostu eta/edo hizkuntza bakoitzeko eskakizun bereziko lanpostuen zerrenda" (PDF, 597 KB)

ERRESULTA

Eranskina: Eskakizun bereziko lanpostuen zerrenda, lanpostuaren eta/edo hizkuntzaren arabera, 2023. (PDF, 823 KB)


DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA:


PARTE HARTZEN DUTEN LANGILE GUZTIEK AURKEZTU BEHARREKOA:

  • Euskararen jakite-mailari dagokion titulua
  • Zuzenbideko lizentziatura edo gradua

Titulu horiek ofizioz egiaztatuko dira, eta ez da beharrezkoa izango horiek aurkeztea, honako hauek izan ezik:

  • Ofizioz egiaztatzearen aurka dauden interesdunenak.
  • 1992. urtea baino lehenagoko Zuzenbideko lizentziatura edo graduak.


EAE-TIK KANPOKO PARTE-HARTZAILEEK AURKEZTU BEHARREKOA:

  • Kidegoan karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua.
  • Jabetzan betetako azken lanpostuaz jabetzeko eginbidea.
  • Dagokion kidegoko funtzionarioak izendapena.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk