2021-2022 ikasturtean HABEren komunikagaitasun-mailak euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan mailaren atalasea gaindituz, edota egiaztatzegintzaren eremuko deialdietan euskara-mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleei dirulaguntzak

[IKASLEAK]

Deskribapena


Xedea

Euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro  homologatuetako ikasleei dirulaguntzak emateko baldintzak arautu eta aitortzeko prozedura onartzea, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen duen uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuaren 17. artikuluak ezarritakoa garatuz.

Aurrekontuko zuzkidura

3.775.500

Prestazio ekonomikoa

Era honetan banatuko da kopuru hori:

a) 3.725.500 euro, deialdi honen epealdiaren barnean, A1, A2, B1 eta B2 mailetarako, eta, 1992. urtean edo ondoren jaiotako ikasleentzat, C1 mailarako.

b) 50.000 euro, 1991. urtean edo lehenago jaiotako ikasleentzat, C1 mailarako, eta guztientzat C2 mailarako.

Gainditu edo egiaztatu den maila bakoitzeko, ikasleak 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetako matrikuletan ordaindutako kopurua eskura dezake, gehieneko muga hauekin:

– HABEren A1 maila: 600 euro.
– HABEren A2 maila: 800 euro.
– HABEren B1 maila edo baliokidea: 900 euro.
– HABEren B2 maila edo baliokidea: 1.000 euro.
– HABEren C1 maila edo baliokidea, 1992an edo ondoren jaio diren ikasleentzat: 700 euro.
– HABEren C1 maila edo baliokidea, 1991n edo aurretik jaio diren ikasleentzat: 150 euro.
– HABEren C2 maila edo baliokidea: 100 euro.

Gainditu edo egiaztatu den maila bakoitza behin bakarrik lagunduko da diruz, ikaslearen ibilbide osoan zehar. Era berean, maila bat gainditu edo egiaztatu ondorengo dirulaguntza zuritzeko beharrezkoa izan den matrikularen zenbatekoa ez da konputatuko beste maila bat egiaztatu izanagatiko laguntza zuritzeko.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzen Ebazpena emanda, dirulaguntza ordainketa bakarrean kitatuko da banku-transferentzia bidez. Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko dirulaguntza batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

2021-2022 ikasturtean HABEren komunikagaitasun-mailak euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan mailaren atalasea gaindituz, edota HABEren egiaztatze-deialdietan zein 297/2010 Dekretuan aurreikusitako Erakunderen batean maila baliokideak egiaztatu dituzten ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia, ebazpen honen eranskinetan ezarritakoaren arabera.

 Dirulaguntzen deialdi honetatik at geldituko dira:

a) Administrazio Publikoak finantzatuta eskolatu diren ikasleak.

b) Deialdi honetako epealdian egiaztatutako maila edo mailak aurretik dagoeneko egiaztatuta daudenean.

c) Deialdi honetako ikaslearen abiapuntu-mailarik baxuena baino beheragokoa den mailaren bat gainditu edota egiaztatu duten ikasleak.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan edo Trebiñu Konderrian erroldatuta egotea, deialdi hau argitaratzen den egunean.
  • HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatua egotea 2021eko ekainaren 1etik 2022ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian, eta dagozkion matrikula-prezioak euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuei ikasleak ordainduak izatea.
  • 2021-2022 ikasturtean jarraian zehazten diren HABEren komunikagaitasun-mailetariko bat euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan gainditu izana, edo HABEren egiaztatze-deialdietan agiria eskuratu, edo maila horren baliokidea lortu izana:

  • Zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik ez izatea, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexua dela-eta eragindako bereizkeriengatikoak barne direlarik, hain zuzen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. atalean aipatutako egoeretan ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.
20018 DONOSTIA
Telefonoa: 943 022600

info@habe.eus

Kodea

1038705

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Bost pausu jarraitu beharko dira:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete,
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
  • Aukera hau erabiliz, zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2022ko abenduaren 20a baino lehen.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk