Literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak 2021

[literatura_itzulpenak]

Deskribapena


Xedea

2021ean ondorengo itzulpen-jarduerak diruz laguntzeko baldintzak arautzen dituen Zuzendaritza Kontseiluak onartutako deialdia argitaratzea:

  • Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.

Hizkuntza jakin bateko lehen itzulpenak baino ez dira lagunduko bi kasuetan.

Aurrekontuko zuzkidura

64.000

Prestazio ekonomikoa

Berrogeita lau mila (44.000) euro itzulpen lanetarako eta hogei mila (20.000) euro edizio eta sustapen lanetarako.

Deialdiaren bidez bi kontzeptu ordainduko dira ondoren zehaztutakoaren arabera:

1) Itzulpen lanak:

  • Itzulgaiaren zailtasun maila oinarrizkoa denean, 0,014 euro karaktereko, zuriunerik gabe, jatorrizkoan zenbatuta.
  • Itzulgaiaren zailtasun maila apartekoa denean, 0,030 euro karaktereko, zuriunerik gabe, jatorrizkoan zenbatuta.

Balorazio-batzordeak erabakiko du zein testu den hizkuntzaren aldetik aparteko zailtasunekoa.

2) Edizio eta sustapen lanak: Argitaletxeak edizio eta sustapen lanetarako lortu ahal izango duen gehienekoa mila (1.000) eurokoa izango da. Zenbateko hori 11. artikuluan eskaerak aztertzeko jasotako d) eta e) ataletan lortutako puntuazioaren arabera kalkulatuko da. Edizio eta sustapen lantzat hartuko dira testuen zuzenketa, maketazioa, inprimatzea eta sustapen ekintzak.

  • Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskaeretatik hasita esleituko dira dirulaguntzak, proportzionalki lortutako puntuazioaren arabera, harik eta horretarako diru-baliabideak amaitu arte, betiere % 50eko gutxieneko puntuazioa lortuta.
  • Obra berak ez du jasoko hiru hizkuntza baino gehiagotara itzultzeko laguntzarik urte bereko deialdian. Hiru eskaera baino gehiago izanez gero, puntuazio handiena duten hiru eskaerek jasoko dute dirulaguntza.
  • Proiektu bakoitzak jaso dezakeen diru-kopurua zehazteko kalkulua honela egingo da: deialdi honetan finkatutako tarifen arabera legokiokeen dirulaguntzaren zenbatekoari edo kontratuan ageri den kopuruari (deialdiaren arabera legokiokeena baino txikiagoa bada kontratuan ageri den kopuru hori) balorazioan lortutako puntuazioaren ehunekoa aplikatuko zaio eta hortik sortzen den emaitza izango da jasoko den laguntza.
  • Eskaera bakoitzak lortu ahal izango duen gehieneko zenbatekoa zortzi mila (8.000) eurokoa izango da. Eskatzaile bakoitzak deialdi honetan lortu ahal izango duen gehieneko zenbatekoa, aldiz, hamabi mila eta bostehun (12.500) eurokoa.
  • Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde publiko edo pribatuek helburu berbererako emandakoekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da prozedura honi jarraituz:

  • % 75 onartutzat ematen denetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.
  • % 25 jarduera amaitu, justifikazioa egin eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona juridiko pribatuak

Betekizunak

  • Pertsona fisiko edo juridikoa izatea, bere lanbide edo xedeen artean argitalpen- eta itzulpen-lanak dituena.
  • Gaztelaniarako itzulpenei dagokienez, pertsona juridikoen kasuan egoitza Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea. Pertsona fisikoen kasuan errolda EAEn izan dezakete, betiere EAEtik kanpo argitaletxe batekin argitaratuko badute itzulpena.
  • Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren baitan jarduerarekin zerikusi zuzena duen epigrafean, dagokion herrialdean beharrezkoa balitz.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak (edo horien baliokideak) egunean izatea.
  • Erakunde mota hauetakoren bat ez izatea: nagusiki kapital publikoa duten erakunde pribatuak, fundazioak edota dagokion modalitateko sektorearen jarduerarekin lotura zuzenik ez duten elkarteak.
  • Dirulaguntza eta laguntza publikoak lortzea galarazten dion zigor penalik edo administratiborik ez izatea.
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
  • Legez debekatuta ez izatea laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea, berariaz aipatuta sexu-bazterkeriagatik ezarritako zehapenak.
  • Halaber, aplikagarria izango da dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11,13.2 eta 13.3 artikuluetan eta hori garatzeko araudian oro har aurreikusitakoa.
  • Baldintza horiek guztiak, onuradun izateko ez ezik, jasotako dirulaguntzaren kitapena egin arte ere bete beharko dira.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Kizkitza Galartza

k-galartza@etxepare.eus

Telefonoa: 943023409

Jendaurreko arreta :

Etxepare Euskal Institutua

Andre Zigarrogileak plaza, 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua,

Donostia (20012),

goizeko 8:30etik 14:00etara (aurretiko hitzordua eskatu behar da).

Telefono bidezko arreta:

  • Ordutegia: 10:00-14:00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1032407

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
  • Zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Bi hilabeteko epea izango da justifikazioa egiteko, argitalpena kaleratzen denetik hasita. 2022ko abenduan kaleratutakoen kasuan, hilabetekoa izango da epe hori.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia

Beste tramite batzuk