Lege Gordailuaren erregistroa
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
Deskribapena
Zer da Lege Gordailua?
Estatuaren Administrazio Orokorrari eta Euskadiko Autonomia Erkidegoari, edozein euskarritan–doan edo ordainpean– banatzeko edo publikoki komunikatzeko diren mota orotako argitalpenen aleak jasotzeko aukera ematen dien instituzio juridikoa da.
Zer helburu du?
Euskal kulturaren ondare bibliografikoa, soinuduna, ikusizkoa, ikus-entzunezkoa eta digitala jasotzea, bai eta ondare horretan sarbidea izateko aukera ematea ere, betiere kultura, ikerketa edo informazio arrazoiak tarteko direla eta bertan dauden eta etorkizuneko belaunaldien mesedetan gorde eta kontserbatzeko kultura-, ikerketa-, informazio- eta berrargitaratze-lanak egiteko sarbidea eta kontsulta ahalbidetzea. Era berean, argitalpenaren edo produkzioaren estatistika ofizialei buruzko informazio iturri izan behar du.
Lege Gordailurako sarbidea
Sarbide honetatik editoreek beren LGZak kontsulta ditzakete eta ale digitalaren ekarpena egin. Erregistrora sartzea, ziurtagiri digitala edo BAKQ bidez izango da.
Gaur egun, ekarpen digitala egin ahal izateko, LGZaren erregistroa eginda izan behar duzu eta dagokion ordezkaritzan ale fisikoak entregatuta izan.
Nori dago zuzenduta
Nork eskatu behar ditu Lege Gordailuko zenbakiak?
- Editorea
- Editoreak ez balu zenbakia eskatu, inprimatzaileak, ekoizleak, estanpatzaileak edo grabatzaileak egin beharko lukete, hurrenkera honen arabera.
- Argitaratua izango den liburu edo beste euskarri bat argitaratzen duen edozein persona fisikok.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondare, Jabetza Intelektual eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondare, Jabetza Intelektual eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Eusko Jaurlaritzaren Arabako Ordezkaritza (Eusko Jaurlaritzaren egoitza)
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Lege Gordailua
Donostia-San Sebastián, 1
01010 – Vitoria-Gasteiz
Tel.: 94 501 95 10
Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Ordezkaritza
Kultura eta Hizkuntza Politika Lurralde Zerbitzua
Lege Gordailua
Gran Vía, 85
48011 - Bilbao
Tel.: 94 403 16 52
Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Kultura eta Hizkuntza Politika Lurralde Zerbitzua
Lege Gordailua
Andia, 13
20004 - Donostia
Tel.: 943 02 29 67
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Lege Gordailuko zenbaki eskaera: 0126801
Erakunde bilaketa
Lege Gordailuko zenbaki eskaera
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Digitalizatutako ale bat ekartzea:
- Ekarpen digitalerako beharrezkoak diren gobernu-estandarrak (Dokumentu elektronikoen formatu onartuak)
- ADSL edukiz gero, banda-zabalera handiagoko beste konexio mota bat erabiltzea gomendatzen da, tamaina handiko fitxategien ekarpen digitala egiteko.
- Fitxategiak ulertzeko tresna: 7zip (7zip deskarga)
Eskaera egin ondoren, ale digitalizatu bat kontsultatu eta aurkez dezakezu helbide honetan:Lege Gordailu digitalizatua
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
Nolakoa da Lege Gordailuaren zenbakia?
Lege Gordailuaren zenbakia osatutata dago:
- DL (gaztelaniaz) edo LG (euskaraz) siglak tarte batek jarraitua.
- Bulego bakoitzari dagozkion siglak, eta, ondoren, espazio bat
- BIZKAIA: BI
- GIPUZKOA: SS
- ARABA: VI
- Gordailuaren eratze zenbakia
- Gordailuaren eratze urtea lau zifrarekin eta aurretik marratxoa paratuz
- Adibidez:
- LG BI 1268-2018
- LG SS 0325-2018
- LG VI 0125-2018
-
Nola eta non agertu behar da Lege Gordailuaren zenbakia?
Ikusteko eta identifikatzeko moduko toki batean inprimaturik agertuko da.
-
Zer argitalpenek daramate lege gordailua?
- Liburu eta liburuxka inprimatuak (salgai egon zein ez egon)
- Orri inprimatuak (merkaturatzeko ez direnak)
- Baliabide jarraituak: argitalpen seriatuak, aldizkariak, urtekariak, oroit-idazkiak, egunerokoak eta baliabide integragarriak (orri solte eguneratzekoak)
- Partiturak
- Estanpa jatorrizkoak
- Argazki editatuak
- Laminak, kromoak, kartak, postalak eta zorion-txartelak
- Iragarpen- eta publizitate-kartelak
- Mapak, planoak, atlasak, itsasketa-mapak, mapa aeronautikoak eta zerukoak
- Testu-liburuak
- Dokumentu soinudunak
- Ikus-entzunezko dokumentuak
- Dokumentu elektronikoak
- Mikroformak
- Zinemagintzako film ororen dokumentu osoen kopia berria, jatorrizko bertsioan, eta dagokien publizitate materialaren ale bat
-
Zer argitalpenek ez dute Lege Gordailuri behar?
Ez dute lege-gordailua gauzatu beharrik izango Euskadin honako hauek:
- Lege-gordailuaren uztailaren 29ko 23/2011 Legearen 5. artikuluan aipatutako argitalpenak.
- Lineako argitalpenen lege-gordailua arautzen duen uztailaren 10eko 635/2015 Errege Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako lineako argitalpenak.
-
Gainera. komeni da jakitea:
ISBN (Liburuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) eta ISSN (Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) normalizaturiko zenbaki-kode nazioartekoak direla, hurrenez hurren lan baten eta argitalpen seriatu baten edizio jakin bat identifikatzen dutenak.
-
Aldizkako argitalpenek eraman behar dute beti LGaren zenbaki bera?
Bai, baliabide jarraituek edo aldizkako argitalpenek (egunkariak, aldizkariak, jarduera programak, kultura agendak, etab.) LGaren zenbaki bera eramanen dute beti.
Serie zenbakidunak. Zenbakitutako serieetan (bildumak), zenbaki bakoitza, baldin eta obra bereiziak badira, obra independentetzat hartuko da.
Obra unitario baten bolumenak badira, guztiek Lege Gordailuaren zenbaki bera eramango dute, nahiz eta ISBN zenbaki bera ez izan.
-
Zer gertatzen da Lege Gordailua egiten ez bada?
Arau-hausteak:
- Lan bat argitaratzea eta banatzea Lege Gordailuaren zenbakia eskatu gabe
- Lan bat argitaratzea eta banatzea Lege Gordailuaren zenbaki faltsu edo osatugabe batekin
- Nahitaezko aleak ez entregatzea
- Bulegoari ez jakinaraztea edizio bat geroratu edo bertan behera utzi dela
- Izapidetzeko epeak ez betetzea, bai aleak entregatzerakoan, bai luzapenetan eta deuseztapenetan.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Errekurtsoa jarri ahal izateko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua