Kongresuak eta zientzia-bilerak egiteko diru-laguntzak. 2024ko lehen seihilabetekoa.
[IKERBILERAK 1SEIHILABETEKOA]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoan 2024ko lehenengo seihilekoan ikerketa zientifikoaren arloko kongresu eta bilerak, presentzialak nahiz birtualak, antolatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak ezartzea eta dirulaguntza horiek lortzeko interesa duten erakundeei horretarako deialdia egitea.
Deialdi honen ondorioetarako, kongresutzat hartuko dira gutxienez bi saio mota egiten diren ekitaldi zientifikoak: gonbidatutako hitzaldiak aurkeztekoak eta ikertzaileak unean-unean ikertzen ari diren lanei buruzko datuen gaineko komunikazioak aurkeztekoak. Izan beharko dute batzorde antolatzaile bat, batzorde zientifiko bat eta hautaketa-batzorde bat, maila zientifikoa bermatu beharko duena, eta inskripzio bidez parte hartzeko deialdi publiko bat egin behar duena.
Bilera zientifikotzat joko dira helburu nagusitzat dutenak informazio zientifikoa eta teknologikoa trukatzea ikertzaileen artean, eta ez daukatenak deialdi ireki bat ekarpen zientifikoak aurkezteko.
Ekitaldiak nazioartekotzat edo estatukotzat hartuko dira erakunde deitzailearen izaeraren arabera.
Deialdi honetatik kanpo geratzen dira, oro har, bereziki prestakuntzakoak diren ikastaroak eta jarduerak, hala nola: prestakuntza-jardunaldiak, tailerrak eta mintegiak – irakasleak nahiz ikasleak trebatzekoak–; doktorego-, master- edo graduondo-programekin lotutako batzarrak; etengabeko prestakuntzarako jarduerak, eta ate irekien jardunaldiak eta jardunbide egokiak bateratzeko jardunaldiak, ikerketa zientifikoarekin lotura zuzena ez dutenak.
Dirulaguntzaren xede diren kongresu eta bilerak, 2024ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitartean hasi beharko dira.
Aurrekontuko zuzkidura
200.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
1.– Emango diren laguntzen gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:
Aurrez aurrekoa
Birtuala
Kongresua
Nazioartekoa
20.000 €
10.000 €
Estatukoa
10.000 €
5.000 €
Bilera zientifikoa
Nazioartekoa
7.500 €
3.750 €
Estatukoa
4.000 €
2.000 €
2.– Kongresuetako sarietarako gehieneko zenbatekoak ez du emandako guztiaren % 10 gaindituko.
3.– Emandako zenbateko osoak ez du inola ere gaindituko ez eskatutako kopuru osoa, ez Agindu honen 4. artikuluan zehaztutako diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuaren herena. Ez da emango eskabidean aurreikusitako gastuen eta sarreren arteko aldea gainditzen duen zenbatekorik.
4.– Kasu bakoitzean eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, artikulu honen aurreko apartatuek ahalbidetzen duten gehienekoa hartuko da kontuan.
Ordainketa-modua:
Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi alditan.
a) Lehen zatia aurretiaz ordainduko da kontuan, eta emandako laguntzaren % 75ekoa izango da; 14.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainduko da, baldin eta laguntzari uko egin ez bazaio.
b) Bigarren zatia, berriz, 2025. urtean ordainduko da, jarduera bukatzean. Zehazki, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean, betiere.
1.– Emango diren laguntzen gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:
Aurrez aurrekoa | Birtuala | ||
Kongresua | Nazioartekoa | 20.000 € | 10.000 € |
Estatukoa | 10.000 € | 5.000 € | |
Bilera zientifikoa | Nazioartekoa | 7.500 € | 3.750 € |
Estatukoa | 4.000 € | 2.000 € |
2.– Kongresuetako sarietarako gehieneko zenbatekoak ez du emandako guztiaren % 10 gaindituko.
3.– Emandako zenbateko osoak ez du inola ere gaindituko ez eskatutako kopuru osoa, ez Agindu honen 4. artikuluan zehaztutako diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuaren herena. Ez da emango eskabidean aurreikusitako gastuen eta sarreren arteko aldea gainditzen duen zenbatekorik.
4.– Kasu bakoitzean eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, artikulu honen aurreko apartatuek ahalbidetzen duten gehienekoa hartuko da kontuan.
Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi alditan.
a) Lehen zatia aurretiaz ordainduko da kontuan, eta emandako laguntzaren % 75ekoa izango da; 14.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainduko da, baldin eta laguntzari uko egin ez bazaio.
b) Bigarren zatia, berriz, 2025. urtean ordainduko da, jarduera bukatzean. Zehazki, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean, betiere.
Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak
Eskakizunak:
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente kreditatua izatea
Edozein dela ere haien agente-kategoria, betiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 3. artikuluari jarraituz (2015eko uztailaren 16ko EHAA, 3170. zk.). Kanpoan geratuko dira, ordea, I+G enpresa-unitateak eta eskaintzako eta eskariko bitartekotza-erakundeak.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Euskal Autonomia Erkidegoaren arlo publikokoak ez diren erakunde onuradunen kasuan soilik.
Ikerketa Zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko du erakundeak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
Hala ere, erakunde eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, betekizun horiek betetzen dituela egiaztatzen duten eskudun organoaren administrazio-agiriak aurkeztu beharko ditu kasu bakoitzean.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Euskal Autonomia Erkidegoaren arlo publikokoak ez diren erakunde onuradunen kasuan soilik.
Ikerketa Zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko du erakundeak egunean dituela Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat ez izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean ez egotea
- Armen ekoizpenean, merkaturatzean eta finantzaketan ez jardutea
- Laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela deklaratu duen Europar Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten mende ez egotea.
Betekizunak
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. paragrafoan zehaztutako egoeretako batean ez egotea
- Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexu-bereizkeria eragiten duten jarduerei, ez eta sexu-diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso duten pertsona fisiko edo juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Kodea
0057513Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa (PDF formatuan)
-
Honako hauek zehaztuta:
– Ekitaldiaren garrantzia. Ekitaldiaren deskribapena, ezaugarriak, irismena eta tipologia jaso beharko ditu.
– Behin-behineko edo behin betiko programa, egutegia, hizlariak, eta programa argitaratua duen webgunearen esteka.
– Batzorde antolatzailearen, batzorde zientifikoaren eta hautapen-batzordearen osaera, halakorik badago.
-
Kontzeptua, unitateak, tokiak, kostuak edota aurrekontuak zehaztu behar dira. Era berean, taula bat erantsi beharko dute, non jasoko baita zer gastu eta diru-sarrera zenbatesten diren, hala xehe-xehe nola osotara. Gastu horiek bat etorri beharko dute aplikazioan egindako eskabidean jasotakoekin.
-
Entitate deitzailearen edo antolatzailearen saileko kontseiluaren edo maila altuagoko batzordearen akta: espresuki adierazi beharko da ekitaldia antolatzeko eta deialdia egiteko erantzukizuna, konpromisoa eta onarpena.
-
Horretarako, aplikatiboak egiaztagiriaren txantiloi bat du eta behar bezala beteta eta sinatuta entregatu beharko du hizlariak. Hizlari bakoitzeko dokumentu bat aurkeztuko da. Baloratzeko ondorioetarako, behar bezala sinatutako txantiloi bidez emandako gonbidapenak baino ez dira kontuan hartuko.
Gonbidatutako hizlaritzat hartuko dira ekitaldirako espresuki hitzaldi bat aurkezteko eskatu zaien eta programan esplizituki ageri diren horiek, baldin eta kongresuaren edo bilera zientifikoaren batzorde antolatzailearen parte hartzeko gonbidapena onartu badute. Era berean, hizlaritzat jo ahal izango dira beste pertsona batzuk, hasierako programan sartu ez zirenak, eta, azken orduko aldaketak direla-eta, hizlari modura jardungo dutenak, laguntza-eskabidea egiterakoan ziurtzat jo ziren beste batzuen ordez.
Ekitaldian poster edo ahozko komunikazioen bidez parte hartzen duten pertsonak ez dira gonbidatutako hizlaritzat hartuko; beraz, ez da haien egiaztapenik bidali beharko.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. paragrafoan zehaztutako egoeretako batean ez egotea
- Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexu-bereizkeria eragiten duten jarduerei, ez eta sexu-diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso duten pertsona fisiko edo juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente kreditatua izatea
Edozein dela ere haien agente-kategoria, betiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 3. artikuluari jarraituz (2015eko uztailaren 16ko EHAA, 3170. zk.). Kanpoan geratuko dira, ordea, I+G enpresa-unitateak eta eskaintzako eta eskariko bitartekotza-erakundeak.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Euskal Autonomia Erkidegoaren arlo publikokoak ez diren erakunde onuradunen kasuan soilik.
Ikerketa Zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko du erakundeak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
Hala ere, erakunde eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, betekizun horiek betetzen dituela egiaztatzen duten eskudun organoaren administrazio-agiriak aurkeztu beharko ditu kasu bakoitzean.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Euskal Autonomia Erkidegoaren arlo publikokoak ez diren erakunde onuradunen kasuan soilik.
Ikerketa Zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko du erakundeak egunean dituela Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
Hala ere, erakunde eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, betekizun horiek betetzen dituela egiaztatzen duten eskudun organoaren administrazio-agiriak aurkeztu beharko ditu kasu bakoitzean.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat ez izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean ez egotea
- Armen ekoizpenean, merkaturatzean eta finantzaketan ez jardutea
- Laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela deklaratu duen Europar Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten mende ez egotea.
Eskaerak egiteko, inprimaki bat bete beharko da, bide telematikoz eskuratu ahal izango dena.
Eskabidea elektronikoki sinatzeko, erakunde eskatzaileak erakunde-txartela izan beharko du, eta, halakorik izan ezean, legezko ordezkariak alta hartu beharko du Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan (Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko abenduaren 14ko Agindua).
Ziurtagiri elektroniko bidez sartu beharko du aplikaziora (helbide elektroniko honetan argitaratuta daude elektronikoki identifikatzeko onartutako sistemak: https://www.euskadi.eus/medios-de-identificacion-electronica-admitidos/web01-sede/es/). Aplikaziora sartzen diren erakundeek baimena ematen diote Ikerketa Zuzendaritzari (deialdia kudeatzen duen organoa baita) nortasun-datuak administrazio eskudunean egiazta ditzan bitarteko elektronikoen bidez edo eskuragarri dituen bestelako baliabideen bidez.
Eskabide telematikoa osorik betetakoan, eta artikulu honetako 5. apartatuan adierazitako agiriak aplikazioaren bidez atxikitakoan, erakunde eskatzaileak eskabidea erregistratzeko prozesu elektronikoa osatu beharko du; izan ere, sinadura elektronikoaren bidez eskabide bati balioa emateko, jasota geratu behar da erregistratu dela.
Hori ziurtatzeko, erakunde eskatzaileak agirien erregistro-elektronikoa/aurkezpen-erregistroa eskura dezake, “Ikusi egiaztagiria E/E” aukeratuta. Ez da onartuko erabat modu elektronikoan bete eta erregistratu ez den eskabiderik.
Azkenik, erantzukizunpeko adierazpena ere erantsi behar da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hileko epean agindua EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Erakunde onuradunek justifikatu egin beharko dute jarduera egin dutela, jarduera hura bukatzen denetik hiru hileko epearen barruan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Emandako laguntzarekin egindako gastuaren ziurtagiria. Zerrenda bat erantsiko zaio, fakturak eta haien zenbatekoa zehaztuko dituena. Erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta egon behar du dokumentu horrek.
-
Diruz lagundutako jardueraren gastu eta diru-sarrera guztien balantze ekonomikoa. Erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztu beharko da dokumentu hori.
-
Azken memoria, balantze zientifikoa duela, eta bertaratutakoei entregatu zaien materiala barnean dela; material hori eskuragarri jartzeko, esteka elektroniko bat edo link bat txertatuko da memorian, edukia eskuratzeko aukera emango duena. Horrez gain, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan bi hizkuntza ofizialei dagozkien betebeharrak betetzen direla bermatzeko hartutako neurriak zehaztuko dira, bai eta babestutako jarduera guztietan Eusko Jaurlaritzaren logotipoa sartzea ere.
-
Kongresuaren akten ale bat, edo, halakorik badago, horien baliokideak. Behin-behinean onartuko dira akten zirriborroak edo baliokideak, haiek argitaratzea aurreikusi bada.
-
Entitate onuradunak, gazte ikertzaileei laguntzeko funtsik jasoz gero, bekadunen zerrenda aurkeztu beharko du (izena eta NAN), bai eta egindako deskontuaren zenbatekoa azaltzen duen inskripzioa ere.
Bidaia-gastuetarako laguntzen kasuan, txartel prezioduna edo faktura aurkeztu beharko da.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat ez izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean ez egotea
- Armen ekoizpenean, merkaturatzean eta finantzaketan ez jardutea
- Laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela deklaratu duen Europar Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten mende ez egotea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua