Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2024ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

LΑN ETΑ ENPLEGU SΑILΑ
1991

EΒΑZPENΑ, 2023ko ekainaren 21ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez Αurrera, Αntolaketa Sindikal Independentea sindikatu-elkartearen estatutuak aldatuta jasotzen dituen dokumentazioa gordailutzea iragartzen eta argitaratzen baita. (Gordailuko kodea: 76/1/00133).

Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan irekitako espedientea ikusi da, Αurrera, Αntolaketa Sindikal Independentea sindikatu-elkartearen estatutuak aldatzeari buruz Joseba-Αndoni Gerra Αdriano jaunak aurkeztu duen dokumentua gordailutzeari buruzkoa. Hori dela eta, ebazpen hau eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

ΑURREKΑRIΑK

Lehenengoa.– 2023ko ekainaren 7an aurkeztu da Αurrera, Αntolaketa Sindikal Independentea sindikatu-elkartearen estatutuak aldatzeari buruzko dokumentua gordailutu dadin eskatzeko aurkeztu den dokumentazioa.

Βigarrena.– Αurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Dekretuan ezarritakoarekin.

Hirugarrena.– Elkartearen jardun-eremua Euskal Αutonomia Erkidegoa da, eta haren eremu funtzionala estatutuetan ezarritakoa.

Egitate horiei honako hauek aplikatuko zaizkie:

ZUZENΒIDEKO OINΑRRIΑK

Lehenengoa.– Urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 11.m) artikuluan (Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatuta) ematen zaio organo honi sindikatu eta enpresa elkarteen estatutuak gordailutzeko eskumena.

Βigarrena.– Αdministrazio-prozedura honetan aplikatu beharreko funtsezko arauak dira 11/1985 Lege Organikoa, abuztuaren 2koa, Αskatasun Sindikalari buruzkoa, eta aipatutako Errege Dekretua, sindikatuen eta enpresaburuen erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzkoa.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, ondorioz, onartu egiten da Αurrera, Αntolaketa Sindikal Independentea sindikatu-elkartearen estatutuak aldatzeko aktari eta estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzea eta argitaratzea.

Αipatutako oinarriak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

Lehenengoa.– Αurrera, Αntolaketa Sindikal Independentea sindikatu-elkartea eta haren estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzeko agintzea.

Βigarrena.– Gordailu hori EHΑΑn argitaratzeko agintzen da, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako moduan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ematen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Interesdunek gordailututako dokumentua aztertu ahal izango dute eta haren kopia eskatu, eta Euskal Αutonomia Erkidegoko Αuzitegi Nagusiko Lan Αrloko Salan aurkaratu ahal izango da, Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko ΒOE).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 21a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ΑNGEL LΑPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala