AZTERKOSTA
- 747429933
- aztertu@euskadi.eus
- www.euskadi.eus/aztertu
- AZTERKOSTA 2024 – EGUTEGIA (PDF, 564 KB) ekintza guztiekin
-
LAGINKETA (PDF, 1 MB) : kostako tarte baten egoera ekologikoa ikertu. Laginketa KIT-a eskatzeko: irailaren 9tik aurrera, izakinak agortu arte.
-
FORMAKUNTZA IRTEERA (PDF, 1 MB) : ezagutu gertutik programa eta ikerketarako materialaren erabilera. Bide batez, ingurune natural bat bisitatzeko aukera izango dugu. Izena emateko: irailaren 9tik aurrera.
-
ITSASMINEZ (PDF, 1 MB) Itsasoa maitatzeko argiz eta kolorez betetako txotxongilo ikuskizuna. Saioak 2024ko urritik, 2025ko otsaila bitartean eskainiko dira. Eskaera egiteko: irailaren 23tik urriaren 6ra.
-
AZTERKOSTA TXIKI (PDF, 1 MB) : HH eta LHrako materiala, 3 txanda ezberdinetan maileguan eskaintzen dena ikasgelan lantzeko. Eskaera egiteko: irailaren 23tik urriaren 6ra.
-
ERAKUSKETA (PDF, 2 MB) : kostaldea eta itsasoaren sekretuak lantzen dituen erakusketa. Bi astez zentroan izateko aukera dago, 2024 urritik 2025ko urrira eskuragarri. Eskaera egiteko: urriaren 7tik 20ra.
-
LEHIAKETA (PDF, 3 MB) : marrazkiak eta argazkiak (Lehiaketaren oinarriak (PDF, 986 KB) irakurri). Lanak aurkezteko azken eguna, abenduak 20.
AZTERKOSTAren helburua ingurune naturala ezagutaraztea eta pertsonek inguru natural horrekin duten lotura ezartzea da, kostaldeko ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertuz.
Horrek zera esan nahi du: parte hartzen duten taldeek eta lagunek kostaldera hurbildu, ongi aztertu eta galdera sorta xume batzuei erantzunez kostako zati horri buruzko informazioa jaso behar dutela. Galdera sorta horietan hondartza, itsasadar zein arroka eremuen ezaugarriak adierazten dira: datu orokorrak, ezaugarri fisiko eta biologikoak, uraren kalitatea, zaborrik dagoen ala ez, eta gizakiaren inpaktuaren inguruko buruzko informazioa.
Bestalde, edozein parte-hartzailek bisitatutako lekuan dagoen problematikari buruzko iritzia emateko ahalegina egiten da (halakorik balego). Era berean, ingurune naturala hobetzeko ideiak proposatzera eta/edo neurri zuzentzaileak eskatzera animatzen da.
AZTERKOSTA kanpaina kostaldeko zati baten ingurumen-egoera ezagutzeko interesa duen pertsona edo talde orori zuzenduta dago.
Parte-hartzaileak bakarkakoak edo talde antolatuak izan daitezke, hala nola ikastetxeak, aisialdiko taldeak, elkarte ekologistak, kirol-kolektiboak, etab.
Era berean, lehenbiziko hezkuntza-etapetarako jarduera espezifikoak daude, hala nola Itsasminez txotxongiloak edo Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako zuzenduta dauden AZTERKOSTA TXIKI materialak.
AZTERKOSTA kanpaina udazkenean egiten da (irailetik abendura), baina interesa duten pertsonek edo taldeek urteko edozein datetan egin ditzakete kontsultak.
Azken aldaketako data: