Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistikaren metodologia-fitxa - EEEE


IDENTIFIKAZIOA

Eragiketaren izandapena:

 Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistika (EEEE)

Eragiketa-kodea:

 122411 (Euskal Estatistika-Plana)

 Erakunde arduraduna:

Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

 Maiztasuna:

 Hilerokoa (obra handiko lizentziak) / Urtekoa (udaleko alokairua)

 Eragiketa-mota:

 Zentsua

Metodologia datuen jatorriaren arabera:

 Oinarrizko datuak zuzenean bilduko dira, galde-sorta berariazkoen bidez

 

itzuli

HELBURUAK

Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko estatistikaren helburu nagusia da ezagutzea zenbat, zer eta non eraikitzen, birgaitzen edo botatzen den EAEn. Etxebizitza politikaren segimendu-adierazleen sistemak eskaintzen duen oinarrizko informazio-iturria da.

Operazio horrek bereziki atal hauek garatzen ditu:

1. Udalek emandako obra handiko baimenak ikusita, asmoa da hauen berri izatea: obraren ezaugarri nagusiak (oin berria, birgaitzea edo eraispena), eraikinaren erabilera eta zenbat etxebizitzari eragingo dion.

2. Kuantifikatzea alokairuko etxebizitzen udal parkea, eta araubide mota eta parkearen okupazioa jakitea.

3. Kuantifikatzea udalek sustapen publikoko etxebizitzetarako eskuratzen duten lurzorua.


itzuli
 

EREMUA

Populazio-eremua:

  • Obra handiko lizentziak: Oin berriko eraikuntzarako, birgaitze-eraikuntzarako eta eraisteko obra handiko lizentziak dira Eraikuntza eta Etxebizitzari buruzko estatistikaren populazio-unibertsoa.
  • Alokairuko etxebizitzen udal parkea: udal-jabetzako edo haren sozietate publikoren bateko alokairuko etxebizitzak dira atal honen populazio-unibertsoa.
  • Sustapen publikoko etxebizitzetarako lurzorua lortzea: etxebizitza babestuetarako udal-lurzorua lortzeko eragiketak dira atal honen populazio-unibertsoa.

itzuli 

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Kontzeptuak eta definizioak

itzuli

GALDE-SORTAK

Eraikuntza eta Etxebizitzari buruzko Estatistikaren galde-sortak

itzuli

LAGINAREN DISEINUA

Eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko estatistika zentsu-eragiketa da, eta EAEko 251 udalerrien lankidetza hilabetero behar da estatistika hori egiteko. Hilabetero bidaltzen den informazioa udalerrian emandako obra handirako baimenei eta udalak babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko lurzorua erosteari buruzkoa da; alokairuko etxebizitzen udal parkeari dagokionez, urtean behin biltzen da.

itzuli 

ZABALKUNDEA

Argitalpena:

Datu-babesa:

Eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko estatistika-eragiketak (id: 1600)

Maiztasuna:

Hiru hilerokoa, obra handiko lizentziei eta lurzorua lortzeari buruzko informazioari dagokionez, eta urtekoa, alokairuko etxebizitzen udal-parkearen atalari dagokionez.

Datu zabaltzeko bestelakoak:

 Eskaera bidez:

Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Kontaktua: Estatistika Organoa

itzuli

Azken aldaketako data: