Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2024ko maiatzaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2129

IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, egiaztapen-prozedura bat amaitzen da.

Aipatutako egintza horren jakinarazpena egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozeduran interesa duen pertsonak –eranskinean agertzen da bera– egintzaren testu osoa eskura dezake, Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako lurralde-bulegoan (Easo kalea 10, Donostia ), betiere aurretiazko hitzordua hartuta 943 02 25 64 telefonoan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ orrialdean.

Halaber, hilabeteko epea izango du interesdunak Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen aurrean gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 18a.

(Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 13/2021 Dekretuaren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, dekretu honetan aipatzen diren organoetako titularren ordezkapen-araubidea arautzen da).

Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,

JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala