Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2024ko maiatzaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2118

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 24koa, HABEko zuzendariarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titulartasuneko euskaltegi publikoei, 2023-2024 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena.

2023ko irailaren 6ko EHAAn argitaratu zen udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei 2023-2024 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen deialdia egin eta horiek emateko baldintzak eta prozedura arautzen dituen HABEko zuzendariaren 2023ko abuztuaren 31ko Ebazpena.

Aipatu Ebazpenaren 7.4 oinarriak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HABEko zuzendariaren 2023ko abuztuaren 31ko Ebazpenaren babesean esleitutako dirulaguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2024ko apirilaren 24a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala