Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2024ko maiatzaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2117

AGINDUA, 2024ko apirilaren 23koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez dirulaguntzak emateko deialdia egin eta arautzen baita ikus-entzunezkoak produzitzeko 2024ko ekitaldian.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuan bildutako xedapenekin bat etorriz, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio, besteak beste, ikus-entzunezkoen arloan garatzen diren arte eta kultura mailako jarduerak sustatu, finkatu edota hedatzeko eskumenak. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen zaizkio Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuaren bidez.

Ondorio horretarako, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak egokitzat jo du eskura dituen sustatze-bitartekoak erabiltzea. Erabilitako bitartekoen artean, dirulaguntzak emateko lehiaketen deialdi publikoak daude.

Kontuan hartuta zer garrantzi hartzen ari den ikus-entzunezkoen sektoreak gaur egungo gizartean eta nola laguntzen duen haren jardueraren garapenak Euskal Autonomia Erkidegoko kultura eta ekonomia aberasten, orain, deialdi berri bat martxan jartzen da, oinarritzat hartuta ikus-entzunezkoen sektorean aurkeztutako proiektuak. Deialdi honen bidez, sustatu nahi da ikus-entzunezko lanak ekoiztea (zinemarako fikziozko film luzeak, zinemarako animaziozko film luzeak, sortze-dokumentalak, film laburrak eta euskarazko serieak).

Deialdi honen helburu nagusia da laguntzea ikus-entzunezko azpiegitura bat indartzen eta sendotzen, gure lurralderako oso garrantzitsua eta beharrezko baita kulturaren ikuspegitik. Horrela, proiektuei zuzendutako laguntza selektibo hauetako batzuk laguntza automatiko bihur daitezke, zeinak emango baitira lortutako emaitzak kontuan hartuta edota betekizun jakin batzuk betetzen dituztelako.

Halaber, deialdi hau Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Aginduaren bidez onartu zen; Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2021-2024 aldirako dirulaguntzen Plan Estrategikoan barruan sartuta dago, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko Dirulaguntzen Urteko Planean ere sartuko da.

Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren arabera (erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz), laguntza-araubide hori ez zaio jakinarazi behar Europako Batzordeari, eta,, Tratatuaren 107. artikuluaren 3. paragrafoari jarraiki, barne-merkatuarekin bateragarria da, aipatutako 651/2014 Erregelamenduaren 54. artikuluko eta I. kapituluko baldintza guztiak betetzen baititu.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea eta aurrekontu-zuzkidura.

1.– Agindu honen xedea da deialdia egitea eta baldintzak ezartzea ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko dirulaguntzak emateko 2024ko ekitaldian zehar.

2.– Deialdi honetan ezarritako laguntzetarako, gehienez ere, guztira, zazpi milioi berrehun eta laurogei mila euro emango dira (7.280.000 euro).

2. artikulua.– Laguntza-modalitateak.

Laguntza-modalitateak hauek dira:

1.– Film luzeak produzitzeko laguntzak, agindu honen II. kapituluan ezartzen diren baldintzetan. Modalitate hau, era berean, azpimodalitate hauetan banatzen da:

a) Zinemarako fikziozko film luzeak produzitzeko laguntzak.

b) Aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luzeak produzitzeko laguntzak.

c) Zinemarako animaziozko film luzeak produzitzeko laguntzak.

d) Sortze-dokumentaleko film luzeak produzitzeko laguntzak.

2.– Film laburrak produzitzeko laguntzak, agindu honen III. kapituluan ezartzen diren baldintzetan.

3.– Euskarazko serieak produzitzeko laguntzak, agindu honen IV. kapituluan ezartzen diren baldintzetan.

Laguntza modalitate guzti hauetatik kanpo geratuko dira, berariaz, ikus-entzunezko proiektu hauek:

– Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituzten enpresek zuzenean ekoizten dituztenak.

– Funtsean publizitate-edukia dutenak, propagandakoak eta albistegiak.

– Edukiaren arabera, X kalifikatu daitezkeenak.

– Jabetza intelektualeko eskubideen lagapenari buruzko araudia edo lan-baldintzei buruzko araudi eta/edo hitzarmen sektorialak urratzen dituztenak edo errespetatzen ez dituztenak.

3. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradun izateko baldintzak.

1.– Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokatutako pertsona fisiko edo juridiko independenteek laguntzak eskuratu ahal izango dituzte film luzeak, film laburrak eta euskarazko serieak produzitzeko, baldin eta, laguntza emanez gero, establezimendu iraunkor bat badute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) (film laburrak ekoizteko modalitatean, baldintza hori ez zaie aplikatuko pertsona fisikoei).

Zehazteko ea pertsona fisiko edo juridiko batek establezimendu iraunkor baten bidez jarduten duen, bete beharko da Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 21.2 artikuluan xedatutakoa. Gainera, EAEko establezimendu iraunkor horrek jarduera bereizgarria eta kudeaketa bereizia izan beharko du onuradunak Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean izan ditzakeen gainerako establezimenduetatik.

Film laburrak produzitzeko modalitatean eta pertsona fisikoen kasuan, haiek adinez nagusi izan beharko dute eskabideak aurkezteko azken egunean, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoak izan beharko dute, edo, agindu hau argitaratzen den egunean, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin erroldatuta egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean.

2.– Interes Ekonomikoko Elkarteek laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta, Merkataritza Erregistroan duten inskripzioaren arabera, beren helburu soziala bada ekoizpen-jarduerak egitea, eta, horretarako, izaera independentea duten produkzio-etxeen parekoak izan beharko dira. Interes Ekonomikoko Elkartea osatzen duten ekoizle ez-independenteek ezin izango dute izan, ez zuzenean ez zeharka, beren kapital sozialaren % 20 baino gehiago, Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4.n).1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

19.2.1 eta 39.2 artikuluetan aurreikusitako eskatzailearen kaudimen ekonomikoaren eta ibilbidearen balorazioa, bestalde, izan beharko da eskabidearekin batera izendatzen den Interes Ekonomikoko Elkartea osatzen duen enpresa ekoizle independenteari buruzkoa.

3.– Pertsona fisiko edo juridiko independentetzat hartuko da Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluko n) idatz-zatiaren definizioan hala jasota dagoena.

4.– Laguntza hauek eskuratzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek bete egin beharko dituzte modalitate bakoitzean jasotzen diren baldintzak, eta, nolanahi ere, ezingo dute izan Dirulaguntzen Araubidea Arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako inguruabarrik eta debekurik.

5.– Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluko h) puntuaren arabera, pertsona fisikoak edo juridikoak ezin izango dira izan dirulaguntza hauen onuradun edo lege honetan araututako erakunde laguntzaile, baldin eta ebazpen irmo baten bidez zehatuak izan badira eta, lege honen arabera edo beste batzuen arabera, dirulaguntzak lortzeko aukera galdu badute. Zehazki, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten enpresek, ez eta 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute neurririk ezarri sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legeriak ezarritako baldintzetan.

6.– Ezin izango dira onuradun izan berreskuratzeko agindu baten mende dauden pertsonak edo erakundeak, baldin eta Europako Batzordeak aldez aurretik erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela; era beran, krisian dauden enpresak ere ezingo dute onuradun izan; betiere, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-dirulaguntzei buruzko zuzentarauen definizioaren arabera (AO, C249, 2014-07-31).

7.– Agindu honen babesean emandako dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, egunean izan behar dira zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren ordainketak, bai eta dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ere, bat etorriz Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoarekin. Agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan aipatutako betebeharrak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da. Baldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da onuradun izaten jarraitzeko; beraz, dirulaguntza ematen den unean eta ordainketak egiten diren unean egiaztatuko da ea baldintza hori betetzen den ala ez.

4. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Hilabetekoa izango da agindu honen babesean ematen diren dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Pertsona fisikoek bitarteko elektronikoak edo aurrez aurrekoak erabili ahal izango dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide bat –presentziala edo elektronikoa– erabiltzeak ez du esan nahi bide bera erabili behar denik prozeduraren hurrengo izapideetan, eta bide hori edozein unetan aldatu ahal izango da, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Zuzenean zerbitzuan (aurretiko zita hartuta helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean), EAEko erregistro osagarrietan (Herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateari eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeari buruzko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuko xedapen indargabetzaile bakarrean jasotakoak), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan.

3.– Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren helbide hauetan argibideak kontsulta daitezke jakiteko nola tramitatu behar diren eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak, bai bide presentziala erabiliz, bai bide elektronikoa erabiliz:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127226 zinemarako fikziozko film luzeetarako.

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127227 aurrekontu txikiko fikziozko film luzeetarako.

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127228 zinemarako animaziozko film luzeetarako.

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127229 sortze-dokumentaleko film luzeetarako.

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127230 film laburretarako.

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127231 euskarazko serietarako.

Eskabidearen ondoko izapideak bitarteko elektronikoak erabiliz hemen egin daitezke: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

5.– Pertsona eta erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskabidea, atxikitako dokumentazioarekin batera. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabili ahal izango da prozedura osoan, Euskaren Erabilpena Arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duten moduan.

6.– Eskabidearekin batera, 6. artikuluan dirulaguntzaren modalitate bakoitzerako adierazitako agiri guztiak aurkeztu beharko dira.

Erabiltzen den bidea gorabehera –presentziala edo elektronikoa–, aurkezten diren dokumentu elektronikoek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

a) Deskargatzeko ereduak erabiliko dira halakoak eskatzen direnean, eta ereduaren formatuan aurkeztuko dira.

b) Bestelako dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da, ahal bada.

c) Dokumentazio elektroniko guztiaren gehieneko tamaina 30 Mb izango da.

d) Bideoak web helbide baten bidez aurkeztu ahal izango dira kontsultatu ahal izateko, dagokion agirian.

7.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat etorriz, interesdunek eskubidea dute Administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egin dituen agiriak ez aurkezteko. Horrela, haien kontsulta eta ateratzea Administrazioak egin ahal izango du. Hala ere, pertsona fisiko eskatzaileak berariaz egin dezake kontsulta horren aurka, eta, kasu horretan, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du.

8.– Elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez, eta, horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

9.– Eskabideak aurkezteak berekin dakar espresuki eta formalki onartzea deialdi honen oinarriak definitzen dituzten baldintzak.

5. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.

6. artikulua.– Betekizunen akreditazioa eta aurkeztu beharreko agiriak.

Film luzeak, film laburrak eta euskarazko serieak produzitzeko modalitateetarako dirulaguntzak eskatzearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1.– Eskatzaileari dagokionez:

a) Identitateari buruzko datuak: eskaera sinatzen duenaren identitatearen egiaztagiria.

Film laburrak produzitzeko modalitaterako, gainera, eskatzailea pertsona fisikoa bada, erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko da, egiaztatzen duena laguntza-agindua argitaratu baino urtebete lehenagotik gutxienez bizi dela Euskal Autonomia Erkidegoan.

Administrazio publikoak esleituta dituen egiaztapen-, kontrol- eta ikuskaritza-ahalmenak alde batera utzi gabe, eskatzaileak, pertsona fisikoa bada, espresuki aurka egin ahal izango dio organo kudeatzaileak datu horiek lortu edo egiaztatzeari.

b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzea.

Deialdi honen organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du ea dirulaguntzak eskatzen dituzten pertsonek/erakundeek egunean dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, haien baimenik behar izan gabe; Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz. Agindu hori Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan aipatutako betebeharrak bete dituztela egiaztatzeari buruzkoa da. Baldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da onuradun izaten jarraitzeko, eta, beraz, baldintza hori betetzen dela egiaztatuko da dirulaguntza ematen den unean eta ordainketak egiten diren unean. Hala ere, eskatzaileak aurka egin ahal izango du, modu arrazoituan; kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztuko du.

c) Pertsona juridikoak izanez gero: administrazio honetako erregistroetan inskribatutako entitateak eskaeran azaltzen badu zein erregistrotan dagoen inskribaturik, ez da beharrezkoa izango horren inguruko dokumentaziorik.

Beste administrazioetako erregistroetan inskribatutako entitateek sortze-eskritura eta estatutuak egiaztatu beharko dituzte; era berean, egiaztatu beharko dute zer erregistro publikoetan duten izena emanda, eta nor den ordezkaria eta zein ahalmen duen legezko ordezkaritza egikaritzeko.

d) Eskatzailea ekonomia-intereseko taldea bada, deklarazio bat, adierazten duena zer taldek osatzen duten entitatea, eta, horrez gain, zer konpromiso hartzen duen taldeak, bermatzeko taldea osatzen duten produktore ez-independenteek ez dutela izango kapital sozialaren % 20 baino gehiago produkzio prozesuak irauten duen bitartean.

e) Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu iraunkorra izatearen egiaztagiria.

f) Eskatutako dirulaguntzaren onuradun izanez gero, enpresa-deslokalizazioan ez erortzeko zinpeko aitorpena, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluaren arabera.

2.– Proiektuari dagokion dokumentazioa:

a) Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpen eta haien zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan ezarritako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus

b) Proiektuaren memoria edo dossierra, honako hauek jasoko dituena:

– Ikus-entzunezko proiektuaren jatorrizko bertsio osoa.

– Proiektuaren iraupen orokorra eta, euskarazko serieen kasuan, kapitulu bakoitzaren iraupena.

– Zein den generoa eta zer publiko duen xedetzat.

– Berrikuntzak edo ekoizpen-teknologiak, batez ere animazioko ikus-entzunezkoen kasuan.

c) Gidoiaren sinopsia.

Animazioaren kasuan, biblia grafikoa erantsiko da (storyboarda, pertsonaien diseinua, iturriak eta beste ikus-elementu garrantzitsu batzuk).

d) Gidoia.

Euskarazko serieak produzitzeko laguntzetarako, kapitulu guztietako gidoia eskatuko da. Halakorik ez badago, eskatuko da aurkezteko lehenengo kapituluaren gidoia eta gainerakoen gidoiaren sinopsia edo eskaleta.

e) Gidoiaren gaineko eta, hala badagokio, lehendik dagoen obraren gaineko jabetza intelektualaren eskubideak dituela egiaztatzen duen agiria, edo, halakorik ezean, gidoilari edo gidoilariekin egindako kontratu baten bidez, kontraprestazioaren zenbatekoa jasotzen duena. Euskarazko serieen kasuan, eskubide horiek kapitulu guztien gainekoak izan beharko dute.

f) Aurrekontu, partidaka zehaztua. Euskarazko serieen kasuan, partida independenteetan jaso beharko da zein den atal bakoitzerako kontratatzen diren zuzendaritza- eta gidoi-profesionalen kostua.

g) Produkzio-plana, adieraziko duena noiz hasi eta amaitzen den filmaketa eta zer beste alderdi dauden lotuta produkzioarekin. Agindu hau argitaratzen den urtean hasitako filmaketak onartuko dira.

Animazio-proiektuen kasuan, filmaketaren hasieratzat hartuko da marrazkietako mugimenduaren hasiera-data, eta filmaketaren amaieratzat, berriz, irudiaren produkzio-prozesua eta postprodukzio-prozesua amaitzen den unea, nahasketa-prozesuaren aurretik.

Ekoizpen-plan hori, ez da eskatuko film laburrak produzitzeko modalitaterako.

h) Finantzaketa-plana, eskabidean ezarritako eredua jarraituz. Finantzaketa-planarekin batera, aurkeztuko dira ikus-entzunezko produkziora bideratutako berezko eta kanpoko baliabideen egiaztagiriak.

Animazioaren kasuan (bai film luzeetan, zein film laburretan eta serietan), baliabide propiotzat onartuko da inbentariagarriak amortizatzea, hau da, enpresa ekoizle eskatzailearen ekipoak, material teknikoa, ekipamenduak, programa informatikoak, aplikazio teknologikoak edo inbentariatu daitezkeen beste ondasun batzuk erabiltzea; betiere, proiektuan haien erabilera justifikatzen bada, enpresaren kontabilitatean amortizazio gisa islatzen direnen bikoitza den zenbatekoan. Egikaritutako gastuan oinarritu behar da, eta egiaztatu ahal izan behar da.

i) Fitxa teknikoa eta artistikoa, zehaztuz helbide fiskala Euskadin duten artisten, teknikarien eta profesionalen parte-hartzea.

j) Zuzendariaren eta gidoilariaren historia profesionala. Euskarazko serieak produzitzeko laguntzen kasuan, zuzendaritzan eta gidoian pertsona bat baino gehiago egon daitekeen lekuan, aurkeztuko da zein den kapitulu bakoitzeko pertsona arduradunen eta bibliaren historia.

k) Proiektuan proposatu den zuzendariaren idatzizko onarpena.

Dokumentu hori ez da eskatuko film laburrak produzitzeko modalitaterako.

l) Aurreikusitako egutegia eta filmaketarako plana, denbora eta lekuak zehaztuz.

m) Merkaturatzeko eta banaketarako plan zehaztua.

Dokumentu hau, ez da eskatuko film laburrak ekoizteko modalitaterako.

n) Kontratuaren jatorrizkoa edo azken bertsioan digitalki sinatutako koprodukzio-kontratuak; nazioarteko koprodukzioen kasuan, gainera, ICAAk (Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua) edo eskumena duen organo autonomikoak onartutako koprodukzio-proiektuaren ebazpena eskatuko da.

Euskarazko serieen modalitatean, ez da ebazpen hori aurkeztu beharko.

Bi dokumentuetan, jaso beharko da zein den koproduktore bakoitzaren ekarpena, zein den ikus-entzunezko produktuaren gaineko titulartasun-ehunekoa, eta zein den enpresa koproduktore bakoitzak egin beharreko gastuaren ehunekoa.

o) Enpresa ekoizlearen azken bost urteotako historia profesionala eta datozen bi urteotako ekoizpen-aurreikuspenak, eskabidean ezarritako eredua jarraituz.

Interes Ekonomikoko Elkarteen kasuan, administratzaile kargua duen enpresa bazkide nagusiaren historia baino ez da aurkeztuko. Bat baino gehiago egonez gero, elkartearen esku utziko da hautaketa.

Enpresa sortu berrien kasuan, kontuan hartuko da zein den ekoizpena egiten duen pertsona fisikoaren historia. Pertsona fisiko horrek kapital sozialean parte hartu beharko du gutxienez % 10ean, edo ekoizpen exekutibo gisa parte hartu beharko du komertzialki estreinatutako azken bi proiektuetan. Enpresa sortu berritzat joko da agindu hau argitaratu baino 4 urte lehenagoko eraketa-data duena.

Estatuko edo nazioarteko koprodukzioen kasuan, enpresa horien ibilbidea.

Dokumentu hau, ez da eskatuko film laburrak produzitzeko modalitaterako.

p) Jasangarritasun-plana, ezarri beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasoko dituena.

Gainera, euskarazko serieak produzitzeko modalitaterako, dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

q) EAEn eta/edo beste herrialde batzuetan jarduten duen ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituen erakunde baten behin betiko kontratua, aurrekontratua edo konpromiso-gutuna, non jasoko baitira ekarpen ekonomikoen zenbatekoa eta partaidetza-ehunekoa titulartasunaren kontzeptuan; betiere, % 40tik beherakoa. Horrez gain, ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituen beste erakunde batekin egindako behin betiko kontratua, aurrekontratua edo konpromiso-gutuna.

r) Pilotua edo, animaziozko serieen kasuan, lehen kapituluko proiektuaren lagin esanguratsua.

7. artikulua.– Akatsak zuzentzea.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ikusten bada eskabidea izapidetzeko onartzeko behar den dokumenturen bat falta dela, haietan akats formalak daudela edo baloratzeko alegatu den dokumentazioan hutsak daudela, eskatzaileari eskatuko zaio akatsa zuzendu dezan edo falta diren dokumentuak aurkez ditzan, eta, horretarako, hamar egun balioduneko epea emango zaio. Era berean, ohartaraziko zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egiten ez badu, ulertuko dela atzera egin duela eskabidean; horrez gain, ebazpen baten bidez jakinaraziko zaio galdu egin duela dagokion izapidea egiteko eskubidea.

Bitarteko elektronikoak erabiltzera behartua dagoen norbaitek bide presentzialaren bidez aurkezten badu eskaera, aurkezpen elektronikoaren bitartez eskatuko zaio zuzen dezala. Ondorio horietarako, zuzenketa hori egiten den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.

8. artikulua.– Dirulaguntza emateko prozedura.

1.– Deialdi hau ebatziko da, agindu honen 2. artikuluan jasotako modalitate eta azpi-modalitate bakoitzean, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.1 artikuluan aurreikusitako lehiaketa bidezko norgehiagoka-prozeduraren bidez.

2.– Diruz lagunduko dira, modalitate bakoitzerako ezarritako mugen arabera, balorazio-fasean puntuaziorik onena lortzen duten proiektuak, puntuazio-ordenaren arabera eta harik eta dagokion modalitaterako diru-izendapena agortu arte.

3.– Film luzeak ekoizteko modalitatearen barruan azpimodalitateren batera bideratutako zuzkidura agortzen ez bada proposamenik izan ez delako edo gainditu ez delako balorazio-fasean eska daitekeen gutxieneko puntuazioa, dagokion balorazio-batzordeak soberan dagoen zenbatekoa bideratuko du ebazteke dauden beste azpimodalitate batzuetako proiektuak finantzatzera, baldin eta baloraziorik onena lortu badute diruz lagundu gabekotzat proposatutakoen artean, dagokion azpizatikotasuna finantzatzeko zenbatekoa agortu delako.

4.– Diru-kopuru nahikorik ez dagoelako laguntza jaso dezakeen azken proiektuari ezin bazaio eman dirulaguntzaren zenbateko osoa, esleitu daitekeen zenbateko ekonomikoak soilik emango dira baldin eta, batzordearen ustez, proiektuaren bideragarritasuna bermatzen bada.

5.– Nolanahi ere, proiektuek modalitate bakoitzerako ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu beharko dute.

9. artikulua.– Balorazio-batzordeak.

1.– Aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko eta baloratzeko, hiru balorazio-batzorde eratuko dira:

a) Film luzeak produzitzeko modalitateko balorazio-batzordea.

b) Film laburrak produzitzeko modalitateko balorazio-batzordea.

c) Euskarazko serieak produzitzeko modalitateko Balorazio Batzordea.

2.– Batzordeetako kideak hauek izango dira:

Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria; hura falta denean, batzordekide zaharrenak ordezkatuko du.

Hiru edo lau aditu-profesional, Kulturako sailburuordeak izendatuak eta zerikusia dutenak aztertu beharko dituzten laguntza-modalitatearekin.

3.– Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat arituko da, bertako zuzendariak izendaturik, batzordeetako idazkari gisa, hitzarekin baina botorik gabe, Idazkariak arduratu beharko du batzordearen jokabidearen legezkotasun formalaz eta materialaz.

4.– Aldi berean, gai zehatzak aztertzeko balorazio-batzordeen bileretan, parte hartu ahal izango dute bertaratuen gehiengoak onartzen dituen eta jorratu beharreko gaiari buruz jantzita dauden pertsona guztiek, eta hitzarekin baina botorik gabe.

5.– Balorazio-batzorde horietarako izendatutako aditu-profesionalek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, honako hauek frogatzeko: ez daudela Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean ezartzen diren abstentziorako arrazoiren batean; konfidentzialtasuna bermatu dela; eskatzaileek aurkeztutako agiriak soilik erabiliko direla proiektuak baloratzeko, eta hori deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz egin dela; eta, ebazpen-proposamena eman ondoren, espedienteetako agiri guztiak deialdia kudeatzen duen organoari itzuliko zaizkiola.

6.– Balorazio-batzordeak osatzerakoan, 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bateginaren 3.10 artikuluan ezarritakoa beteko da.

7.– Balorazio-batzordeen osaera efektiboa aditzera emango da Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez, eta EHAAn argitaratuko da balorazio-batzordeak eratu aurretik, interesdunek errekusatzeko duten eskubidea erabil ahal izan dezaten, legez ezarritako zehaztapen eta baldintzetan.

8.– Batzorde horiek, eskabideak laguntza-modalitate bakoitzerako ezarritako esleipen-irizpideen arabera ebaluatu ondoren, modalitate horietako bakoitzari dagozkion txostenak egingo dituzte, eta ebaluazioen emaitzak jasoko dituzte.

Txosten horietan, dirulaguntza ematea bidezkotzat jotzen den eskatzaileak eta ezestea egokitzat jotzen den eskatzaileak jasotzeaz gain, onuradun izateko oinarri arautzaileetan ezarritako baldintza administratibo eta teknikoak betez, deialdian finkatutako kredituaren gehieneko zenbatekoa gainditzeagatik baietsi ezin diren eta ukatu behar diren eskabide guztien zerrenda ordenatua jaso ahal izango da, deialdian aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera bakoitzari emandako puntuazioa adierazita. Kasu horretan, azkenean onuradun den pertsona edo erakunderen batek dirulaguntzari uko egiten badio, dirulaguntza eman duen organoak erabakiko du, beste deialdi bat egin beharrik gabe, dirulaguntza hurrengo eskatzaileari edo eskatzaileei ematea, puntuazioaren arabera; betiere, onuradunetako batek uko eginez gero ukatutako eskabide bati gutxienez erantzuteko adinako kreditua liberatu bada. Onuradunak deialdiko baldintzei uko egiten badie, baldintza horiek onartzen edo betetzen ez baditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dio ordaindu zaion dirulaguntzaren zatia, gehi aplikatzekoak diren legezko interesak.

9.– Balorazio-batzordeek, beharrezko ikusten dutenean eta aurkeztutako eskabideak egoki ebaluatze aldera, behar adina azalpen eskatu ahal izango dizkiete eskatzaileei.

10.– Kultura Sustatzeko zuzendariak, kasuan kasuko espedienteak eta Balorazio Batzordearen txostenak ikusita, modalitate bakoitzaren behin betiko ebazpen-proposamenak egingo ditu.

10. artikulua.– Dirulaguntzaren intentsitatea.

Laguntza publikoen zenbateko osoa ezingo da diruz laguntzeko moduko kostuen % 50 baino gehiago izan, salbu Europar Batasuneko estatu batek baino gehiagok finantzatutako mugaz haraindiko produkzioa bada, eta Batasuneko estatu bat baino gehiagoko produktoreak baditu. Horrelakoetan, laguntza publikoen zenbateko osoa diruz laguntzeko moduko kostuen % 60 izan daiteke. Ikus-entzunezko lan zailak muga horien aplikaziotik salbuesten dira. Ikus-entzunezko lan zailtzat zeintzuk jotzen diren eta horien mugak zeintzuk diren jakiteko, Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legea garatzen duen abenduaren 4ko 1084/2015 Errege Dekretuaren 21.2 artikuluan ezarritakoa beteko da.

11. artikulua.– Bateragarritasuna.

Agindu honetan ezarritako mugei kalterik egin gabe, deialdian honetan aurreikusitako dirulaguntzak Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 8.3 artikuluan ezarritakora egokitu beharko dira, eta bateragarriak izango dira beste edozein erakunde publikok edo pribatuk helburu bererako eman ditzakeen laguntzekin, baldin eta horren ondorioz gehiegikeriarik sortzen ez bada. Halakorik gertatuz gero, emandako laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehieneko mugaraino.

12. artikulua.– Ebazpena, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua, eta errekurtsoak.

1.– Kultura Sustatzeko zuzendariak egindako ebazpen-proposamenak ikusita, Kultura sailburuordeak ebatziko ditu deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko prozedurak,.

2.– Ebazpen horiek banan-banan jakinaraziko zaizkie pertsona edo erakunde interesdunei, agindu hau indarrean sartzen denetik gehienez ere sei hilabeteko epean. Jakinarazpenak gorabehera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, denek izan dezaten haien berri.

3.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 39/2015 Legearen 121. eta 122. Artikuluetan ezarritakoaren arabera.

4.– Artikulu honetako 2. paragrafoan ezarritako epea amaitu eta prozeduraren ebazpena jakinarazi ez bada, interesdunak legitimatu egingo dira dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertzeko, 3. paragrafoan adierazitako gora jotzeko errekurtsoa jartzeari dagokionez.

5.– Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 40.1 artikuluan ezartzen duenez, itzulketa-prozedura hasteko erabakiak automatikoki etengo ditu eragindako dirulaguntzari dagozkion ordaintzeke dauden zenbatekoen igorpenak, eta, gainera, 34. artikuluan (ordainketak atxikitzea) aukera emango du, kautelazko neurri gisa, Administrazioak berak emandako beste dirulaguntza batzuetatik eratorritako ordaintzeke dauden zenbatekoen ordainketa-libramenduak eteteko, betiere itzulketa-espedientea hasteko proposamenak edo ebazpenak finkatutako zenbatekoa eta ordura arte sortutako berandutze-interesak gainditu gabe.

13. artikulua.– Jakinarazpenak egitea izapidetze presentzialean eta telematikoan.

1.– Izapideak bertaratuta eginez gero, jakinarazpena egindakotzat joko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.– Izapidetze telematikoaren kasuan, jakinarazpena egintzat joko da interesdunak edo, hala badagokio, haren legezko ordezkariak edo baimendutako pertsonak jakinarazpena elektronikoki sinatzen duenean, eta kasu bakoitzean ezarritako epea zenbatzen hasiko da interesdunak jakinarazpenaren xede den egintza jaso izanaren sinadura elektronikoa egin eta hurrengo egunetik aurrera. Interesdunari edozein bide elektronikoz jakinarazi ahal izango zaio helbide elektronikoan jakinarazpenak daudela. Abisu horrek informazio-balioa izango du, eta hori ez egiteak ez du eraginik izango jakinarazpenaren zuzenketan.

Jakinarazpenaren xede den egintza helbide elektronikoan pertsona edo erakunde interesdunaren edo, hala badagokio, haren legezko ordezkariaren edo pertsona baimenduaren esku jartzen denetik hamar egun naturaleko epea igarotakoan, jakinarazpenaren edukian sartu ez bada, jakinarazpena atzera bota dela ulertuko da. Kasu horretan, izapidea gauzatutzat joko da, eta prozedurak aurrera egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada sartzeko ezintasun teknikoa edo materiala dagoela.

14. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituztenen betebeharrak:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean, pertsona/erakunde onuradunek espresuki ez badute onartzen, ulertuko da laguntzari uko egiten diotela.

b) Dirulaguntza zertarako eman den, xede horretarako erabiltzea.

c) Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.

d) Diruz lagundutako proiektua deialdirako aurkeztu diren baldintzetan garatzea.

e) Laguntza ematen duen organoari jakinaraztea Estatuko nahiz nazioarteko beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek xede bererako ematen dituzten bestelako laguntza edo dirulaguntzak jaso diren.

f) Pertsona edo entitate onuradunak behartuta daude diruz lagundutako lanen hasierako kredituei dagozkien informazio, publizitate, sustapen eta izenburu guztietan eta ondorio horretarako erabiltzen den edozein hedabidetan espresuki eta ondo ikusteko moduan adierazteko Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzaz egin direla lanak. Halaber, publikoarentzat, «Basque Audiovisual» marka ondo irakurtzeko moduan zabalduko da. Adierazpen hori Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak proiektuaren gainerako sustatzaileekiko egindako ekarpenaren proportzioan egingo da.

g) Argitaratutako promozio-material guztien ale bat Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan aurkeztea.

h) Produkzioaren jatorrizko bertsioa euskaraz denean, filmaren emanaldi guztiak hizkuntza horretan izan beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko zinema-areto komertzialetan, zinema-jaialdietan edo ikus-entzunezko jaialdietan, eta azpitituluak jarri ahal izango dituzte beste hizkuntza batzuetan.

i) Agindu honetan laguntza-modalitate bakoitzerako ezartzen diren betebehar eta baldintzak betetzea, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diren laguntza eta dirulaguntzak jaso ahal izateko ezartzen direnak ere.

j) Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan ezarritako gainerakoak.

15. artikulua.– Likidazio-ebazpena.

Dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da baldin eta laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, edo beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek aldi berean emandako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badira, edo, hala badagokio, helburu bererako beste diru-sarrera edo baliabide batzuk eskuratzen badira; betiere, agindu honetan eta Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira. Hasieran aurkeztutakoa baino aurrekontu-egikaritze txikiagoa onartuko da, eta, betiere, azken horren % 70 baino handiagoa; baina, kasu horietan, proportzionalki murriztuko da emandako laguntza, ezarritako gehieneko laguntza-ehunekoak gainditzen badira. Horretarako, Kulturako sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du, emandako laguntzen zenbatekoak egokitzeko.

16. artikulua.– Baldintzak ez betetzea.

1.– Honelakoak izango dira ez-betetzeak:

a) Jasotako laguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan adierazi bezala onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

c) Hala badagokio, dirulaguntzaren likidazio-ebazpenean zehaztutako diru-kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epearen barruan.

d) Aurkeztutako proiektuan Kulturako sailburuordeak baimendu gabeko aldaketaren bat egitea.

e) Laguntza emateko kontuan hartu den aurrekontuaren % 70etik beherako justifikazioa.

f) Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36.1 artikuluko a, c, d, e eta f idatz-zatietan jasotako edozein arrazoi.

2.– Egoera horietakoren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36 eta 40 artikuluetan aurreikusitako moduan eta bertan ezarritakoa betez.

II. KAPITULUA
FILM LUZEAK PRODUZITZEKO DIRULAGUNTZAK

17. artikulua.– Laguntzen xedea.

1.– Ikus-entzunezkoen film luzeak produzitzeko laguntzen xedea izango dira jarraian zehazten diren produkzio-azpimodalitateak. Laguntza hauei zuzendutako zuzkidura bost milioi eta berrogei mila (5.040.000,00) eurokoa da, modalitate bakoitzean finkatzen denaren arabera banatua.

2.– Ez dute laguntza hauek jasotzeko aukerarik izango 2024 urtea baino lehen filmatzen hasi diren proiektuek, sortze-dokumentaleko film luzeen kasuan izan ezik, horietan ezin izango da filmaketa amaitu Agindu honetako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna baino lehen.

3.– Diruz lagunduko diren film luzeen produkzio-azpimodalitateak honako hauek dira:

a) Zinemarako fikziozko film luzeen produkzioa, kapitulu honetako I. atalean ezartzen diren baldintzetan.

b) Aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luzeen produkzioa, II. ataleko baldintzetan.

c) Zinemarako animaziozko film luzeen produkzioa, III. ataleko baldintzetan.

d) Sortze-dokumentaleko film luzeen produkzioa, IV. ataleko baldintzetan.

18. artikulua.– Kontsiderazio orokorrak laguntzen mugen inguruan.

1.– Laguntza banaka eskatzen duten pertsonen edo erakundeen kasuan, emandako gehieneko laguntzak muga hauek izango ditu:

– Ez du gaindituko produkzioaren aurrekontu osoaren % 20. Muga hori % 30ekoa izango da jatorrizko hizkuntza euskara duten luzemetraien kasuan, eta % 50ekoa aurrekontu txikiko fikziozko film luzeen kasuan.

– Ez du produktorearen inbertsioa gaindituko.

Goian aipatutako ondorioetarako, produktoreen inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutakoa. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako dirulaguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

Enpresa eskatzaileak edo koprodukzio-enpresa independenteetako edozeinek formalizatutako kontratuetan, aurrekontratuetan edo konpromiso-gutunetan, ustiapen-eskubideak edo merchandising-eskubideak aurretiaz eskuratzeko kontratuetan, ekarpen ekonomikoa argi eta garbi jaso beharko da.

Halaber, pertsona fisiko edo juridikoen ordainsarien edo ordainsarien kapitalizazioen zenbatekoak jasotzen dituzten konpromisoak onartuko dira, baldin eta enpresa ekoizleek kontratu bat formalizatu badute, aurrekontu osoaren % 15eko gehieneko mugarekin.

2.– Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren % 20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez eta % 50ekoa izango da aurrekontu txikiko fikziozko film luzeetarako lerroan.

Eskatzailearen titulartasun-kuota aldatzen bada, organo kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio, gehienez ere hamabost eguneko epean, dagokion akordioa egiten denetik aurrera.

3. artikuluaren arabera onuradun izan daitezkeen pertsona edo erakunde ekoizleak bat baino gehiago badira koprodukzioan, horietako bakoitzaren partaidetzaren batura zenbatuko da.

Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak muga hauek izango ditu:

– Ez du gaindituko produkzioaren aurrekontuaren % 20. Muga hori % 30ekoa izango da jatorrizko hizkuntza euskara duten luzemetraien kasuan, eta % 50ekoa aurrekontu txikiko fikziozko film luzeen kasuan.

– Ez da gaindituko agindu honen arabera onuradun izan daitezkeen produktoreen edo koproduktore guztien inbertsioaren % 50. Muga hori % 60koa izango da jatorrizko hizkuntza euskara duten luzemetraien kasuan.

Goian aipatutako ondorio hauetarako, inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta, frogatutako proiektuaren titulartasuneko ehunekoaren arabera, film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutako kopurutik dagokion zatia. Inoiz e dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako dirulaguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

3.– Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek akreditatuko dituzte film luzearen kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 22.b artikuluan ezartzen den betebeharraren betetzeari buruzkoa egiaztagiria ere, filmaren gastuak berrikusteko kontu-ikuskatze bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honako hauek azaldu beharko ditu: bere iritzia enpresa onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota dirulaguntzei buruzko berariazko iritzia. Kontu-ikuskatzeak zehaztu beharko du, partiden araberako banakatzearen bidez, zein gastu-maila dagokien Euskadin zerga-egoitza duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei. Filmaren Kostua eta Produktorearen Inbertsioa Aitortzeko Arauak ezartzen dituen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusten den eran lagunduko dira diruz film luzearen produkzio-kostuak.

19. artikulua.– Balorazio- eta hautapen-irizpideak.

Balorazio-batzordeak aztertuko ditu jasotako eskabideak eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ebaluatuko ditu ondoren zehazten diren alderdiak:

1.– Lehen fasea: (90 puntu), (80 puntu aurrekontu txikiko fikziozko film luzeen azpi-modalitaterako):

1.1.– Proiektuaren finantzaketa: gehienez 30 puntu (aurrekontu txikiko fikziozko film luzeen azpimodalitaterako gehienez 20 puntu). Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honako hauek aurkeztuko dira: laguntza edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak...), baliabide propioak banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkar bermatzeko sozietate batek abala emanda eta kapitalizazioak film luzearen aurrekontuaren % 15 mugarekin azken kasu horretan aurkeztutako proiektuan parte hartzeagatik ordainsari osoa edo zati bat kapitalizatzen duen pertsonak sinatu beharko du.

Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere.

Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60ko mugarekin.

1.2.– Nazioarteko koprodukzioa: 10 puntu.

1.3.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna, gehienez 30 puntu, irizpide hauen arabera emanak: kalitatea 10 puntu, originaltasuna 10 puntu eta bideragarritasuna 10 puntu.

1.4.– Balio artistikoko ekimena ote den, gehienez 9 puntu.

1.5.– Banaketa eta marketin estrategia, gehienez 10 puntu. (aurrekontu txikiko fikziozko film luzeen azpi-modalitaterako, nazioarteko zinema-jaialdietan hedatzeko estrategia baloratuko da, 10 puntu gehienez).

1.6.– Jasangarritasun-plana, ezarri beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasotzen dituena, gehienez 1 puntu.

Proiektuaren finantzaketaren balorazioan gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten eskabideak (muga hori 5 puntukoa izango da aurrekontu txikiko fikziozko film luzeen azpi-modalitaterako), gidoiaren balorazioan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituztenak edo lehenengo balorazio-fase honetan gutxienez 45 puntu lortzen ez dituztenak (muga hori 35 puntukoa izango da aurrekontu txikiko fikziozko film luzeen azpi-modalitaterako) deialditik kanpo geratuko dira eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.– Bigarren fasea: (60 puntu), (70 puntu aurrekontu txikiko fikziozko film luzeen azpi-modalitaterako):

2.1.– Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 5 punturaino, irizpide hauen arabera emanak: azken bost urteetan egindako eta estreinatutako film luzeek zinemaldietan lortutako hautaketa eta sariak (2 punturaino), enpresaren antzinatasuna (puntu bateraino), finantza-erakundeen txostena (puntu 1) eta azken hiru urteetako Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena (puntu 1).

Aurrekontu txikiko fikziozko film luzeen azpimodalitatean, eskatzailearen kaudimen ekonomikoak eta ibilbideak 3 puntu emango ditu gehienez. Azken bost urteetan egindako eta estreinatutako film luzeek zinemaldietan lortutako hautaketa eta sariak (2 punturaino) eta finantza-erakundeen txostena (puntu 1) hartuko dira kontuan.

2.2.– Filmaketa Euskadin egitea: 5 punturaino (10 punturaino, aurrekontu txikiko fikziozko film luzeen azpi-modalitaterako). Hauek esleitzeko, guztira filmaketak iraungo duen denboratik Euskadin filmatzen diren egunak hartuko dira kontuan. Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

2.3.– Euskadin egindako gastua: 5 punturaino. Euskadin zerga-egoitza duten pertsonek eta enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori aurrekontuaren % 32 edo hortik gorakoa izango da, eta koprodukzioa denean koprodukzioaren parte-hartzearen % 32 edo hortik gorakoa izango da. Inbertsioaren ehunekoa aurrekontuaren % 50etik gorakoa denean puntu gehien lortuko ditu.

2.4.– Egoitza fiskala Euskadin duten talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea: 15 punturaino (aurrekontu txikiko fikziozko film luzeen azpi-modalitaterako 17 punturaino), baremo honen arabera esleituko dira:

(Ikus .PDF)

2.5.– Zuzendariaren, gidoilariaren eta produktore eragilearen historia profesionala, gehienez 5 punturaino (10 punturaino izango da aurrekontu txikiko fikziozko film luzeen azpi-modalitaterako).

2.6.– Emakumearen parte-hartzea: gehienez ere 10 puntu, honela esleituko direnak: emakumeak zuzendaritza-lanetan parte hartzeagatik: 3 puntu; gidoilari aritzeagatik; 2 puntu; produktore eragile aritzeagatik: 2 puntu; eta 3 puntu emango dira honako postu hauek betetzen dituzten profesional guztien % 40ra iristen denean gutxienez: musikaren konposizioa, argazki-zuzendaritza, arte-zuzendaritza, muntaia-buruzagitza, zuzeneko soinu-buruzagitza, soinua muntatzeko zuzendaritza, nahasketa arduraduna, produkzio zuzendaritza, efektu berezi fisikoen zuzendaritza, ikusizko efektu berezien zuzendaritza. Emakumeen parte-hartzea esklusiboa denean soilik puntuatuko du.

2.7.– Zuzendari hasiberria: 2 puntu, (10 puntu aurrekontu txikiko fikziozko film luzeen azpi-modalitaterako) zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea denean.

2.8.– Proiektuaren ibilbidea: 3 punturaino, irizpide hauen arabera emanak: Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdiko honako modalitate hauetako batean dirulaguntzaren bat lortu izan badu: gidoien sorkuntza, puntu bat, edota proiektuen garapena, puntu bat, eta koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, puntu bat.

Aurrekontu txikiko fikziozko film luzeen azpimodalitatean, proiektuaren ibilbideak 5 puntu emango ditu gehienez. Horretarako, kontuan hartuko da ikus-entzunezko proiektuak honako modalitate hauetako baten barruan Eusko Jaurlaritzak aldez aurretik egindako deialdietan jaso duela laguntza: gidoiak sortzea, 1,5 puntu; proiektuak garatzea, 1,5 puntu; eta proiektuak koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, 2 puntu.

2.9.– Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, gehienez 10 puntu.

Azken baremo hori ez da puntuagarria izango aurrekontu txikiko fikziozko film luzeen azpi-modalitaterako, azpimodalitate horretarako jatorrizko bertsioa euskarazkoa izatea eskatzen baita.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten eskabideak ezin izango dira kontuan hartu proposamena eta ordezkapena egiteko.

20. artikulua.– Behin betiko agiriak.

1.– Laguntza eman zaiela jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, pertsona edo erakunde onuradunek sei hilabeteko epea izango dute, gehienez, proiektuari dagozkion honako agiri hauek aurkezteko, aurrez aurre edo modu elektronikoan, nire karpetatik (http://www.euskadi.eus/nirekarpeta), pertsona fisikoen kasuan. Pertsona juridikoen edo erakundeen kasuan, helbide elektroniko horren bidez aurkeztu beharko dira:

– Behin betiko aurrekontua eta ordainketak egiteko egutegia.

– Proiektuak guztizko kostuei aurre egiteko finantzaketaren % 50 duela egiaztatzea.

– Beste laguntza edota dirulaguntza batzuk lortu diren edo ez diren adierazten duen formularioa beteta.

– Koprodukzioko kontratuak, sinatuak eta indarrean daudenak (hala badagokio).

– Filma ustiatzeko eskubideen kontratuak, sinatuak eta indarrean daudenak.

– Produkzio-etxeak produkzioak irauten duen denboran bertako pertsonalari Gizarte Segurantzan alta emango izango duela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena.

2.– Finantzaketa-plana egiaztatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

– Telebista-kateekin edo banaketa-elkarteekin kontratuak, sinatuak eta indarrean daudenak (hala badagokio).

– Onuradunak finantzaketa-planean bildutako funts propioak benetan badaudela, banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkar bermatzeko sozietate batek abala emanda.

– Filma finantzatzeko onuradunak jasotako bestelako laguntza edo dirulaguntzen egiaztapena.

– Produkzioaren kostua ordaintzeko diru-sarrerak ekar ditzaketen beste finantzabide batzuk.

3.– 1. paragrafoan adierazitako dokumentazioa aurkezten ez bada, Kultura sailburuordearen ebazpen bidez ordaindutako zenbatekoa itzultzeko prozedura izapidetuko da, eta ebazpen horretan erabakiko da berrintegratutako zenbatekoa gehi proiektu horretarako ordaintzeke dagoen zuzkidura Balorazio Batzordeko hautatuen zerrendako hurrengo proiektuari esleitzea.

21. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.

Zuzendaritza kudeatzaileak Ekonomia eta Ogasuna Sailean tramitatuko du laguntzen ordainketa tramitatzea honela egingo da:

a) Lehen ordainketa % 18koa izango da, laguntza ematen den unean eta 14 a) artikuluan adierazitako epea igaro eta laguntzari berariaz uko egin ez bazaio.

b) % 50, 20. artikuluan deskribatutako proiektuaren behin betiko dokumentazioa Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean jasotzean, betiere 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2025eko abenduaren 31 baino lehen.

c) % 16, filmaketaren amaieraren jakinarazpena edo story board-aren amaieraren jakinarazpena jasotzen dutenean animazioko film luzeetan, eta beti 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

d) % 16, honako dokumentu hauek jasotzen direnean, betiere 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera, baina urte horretako azaroaren 30a baino lehen.

– Euskadiko Filmategia Fundazioaren ziurtagiria, filmaren kopia utzi dela egiaztatzen duena, 22. artikuluko e) letran adierazi bezala.

– ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

– Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere, eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoaren arabera. Aurrekontu txikiko fikziozko film luze zinematografikoak, animaziozkoak eta fikziozkoak ekoizteko azpimodalitateetan, egiaztatu beharko da, gutxienez, auditoretza-txostenean jasotako filmaren kostuaren gutxienez % 7 kopietarako, publizitaterako eta sustapenerako gastuak kendu ondoren, bai eta finantza-erakundeekin egindako maileguen interes pasiboei eta negoziazio-gastuei dagozkienak ere, kopietarako, publizitaterako eta sustapenerako erabiltzen direla egiaztatu ondoren, gastu horri ekoiztetxeak eutsi dion edo banatzaileak aurreratu duen kontuan hartu gabe.

Agiri horiek aurkeztuko dira bide presentziala erabiliz zein bide elektronikoa erabiliz pertsona fisikoak direnean, eta bide elektronikoa erabiliz soilik pertsona juridikoak edo entitateak direnean, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta gunean.

Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, hala badagokio zergaren araudia aplikatuz.

Laguntza ordaintzeko, laguntzaren onuradun den pertsona edo erakundea ez badago erregistratuta edo Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, Eusko Jaurlaritzako hirugarren interesdunaren alta-inprimakia aurkeztu beharko du, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

22. artikulua.– Betebeharrak.

Aginduaren 14. artikuluan jasotako betebeharrei kalterik egin gabe produkzio-etxe onuradunak baldintza hauek betetzeko konpromisoa hartuko du:

a) Laguntza jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita denetik, bi urteko epean filmatzen hastea. Epe hori behar bezala justifikatutako arrazoiengatik baino ezin izango da luzatu. Betebehar horrek ez du eraginik animaziozko film luze zinematografikoetan.

b)Onuradunak ikus-entzunezko produkzioaren aurrekontuaren % 32, gutxienez, erabili beharko du Euskadiko Autonomia Erkidegoan zerga-egoitza duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanetarako. Koprodukzioen kasuan, aipaturiko % 32 hori aplikatuko zaio onuradunak ikus-entzunezko produkzioan duen partaidetza-kuotari.

c)Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari jakinaraztea filmaketaren hasiera-data eta amaiera-data.

d)Produkzioa gehienez hiru urteko epean amaitzea, laguntza eman dela jakinarazten denetik zenbatzen hasita, animaziozko produkzioen kasuan izan ezik, horietan gehieneko epea lau urtekoa izango baita.

e)Euskadiko Filmategia Fundazioan laborategiko filmaren kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, baldintza ezin hobeetan, zinema-aretoetan estreinatzeko pausuan eta formatuan, ekoizpenaren jatorrizko bertsioan, bai eta obraren kopia bat ere estreinatutako bertsio komertzial bakoitzeko, elkarrizketen zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoizketa-hizkuntza bakoitzean, sei gida, sei kartel eta sei argazki, eta Euskadiko film-ondarea kontserbatu eta zabaltzeko interesgarria izan daitekeen eta inola ere komertzialki erabiliko ez den obra sustatzeko beste edozein dokumentazio.

Nolanahi ere, obren gordailuak lehen erakustaldi publikoa egin eta hurrengo 30 egunak baino lehen egingo dira.

f) Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea aurkeztea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere, eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoaren arabera.

g) Aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luzeei dagokionez filmaren kostua 300.000 euroko gehiengo mugari eustea. Muga hori gainditzekotan, laguntzaren kopurua gutxitzeari ekingo zaio ekoizpenaren kostuaren % 20ko mugara iritsi arte, betiere jasotako dirulaguntzak portzentaje hori gainditzen badu.

I. ATALA
ZINEMARAKO FIKZIOZKO FILM LUZEAK PRODUZITZEKO LAGUNTZAK

23. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntzen modalitate honetan, 25.artikuluaren 1. atalean ezartzen diren baldintzak betetzen ez dituzten edozein hizkuntzatako zinemarako fikziozko film luzeak egitea bultzatuko da.

Ondorio horietarako, zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkataritza-ustiapenerako dena.

24. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Guztira, bi milioi eta bederatziehun mila (2.900.000,00) euro bideratu dira laguntza-azpimodalitate honetara. Euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan filmatutako proiektuen arteko aurrekontu-banaketa bermatuko da, eta gutxienez milioi bat eta seiehun mila (1.600.000) euro gordeko dira jatorriz euskaraz filmatu eta dirulaguntza lortzeko nahikoa puntuazio lortu duten proiektuetarako.

Jatorrizko hizkuntza euskara duten proiektuetarako bermatutako aurrekontu-zuzkidura agortzen ez bada, dirulaguntza lortzeko puntuazio nahikoa duten proiekturik ez dagoelako, gainerako kredituak, lehenik eta behin, luzemetraien beste azpimodalitate batzuetako euskarazko produkziorako zuzkidura handituko du, eta, ondoren, azpimodalitate honetako beste hizkuntza batzuetarako zuzkidura. Erabaki hau, Balorazio Batzordearen eskuetan egongo da.

2.– Nolanahi ere, fikziozko film luzeak produzitzeko eman daitekeen laguntzaren zenbatekoa ez da laurehun mila (400.000,00) eurotik gorakoa izango, jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan izan ezik. Kasu horretan, zenbateko hori zortziehun mila (800.000,00) euro artekoa izan daiteke, 22. artikuluko g) idatz-zatian jasotakoa izan ezik.

II. ATALA
AURREKONTU TXIKIKO ZINEMARAKO FIKZIOZKO FILM LUZEAK PRODUZITZEKO LAGUNTZAK

25. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

1.– Laguntzen azpimodalitate honen barruan, 300.000 eurotik beherako aurrekontua duten eta jatorrizko bertsioa euskaraz duten fikziozko film luze zinematografikoak ekoizteko laguntzak emango dira.

2.– Ondorio horietarako, zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkataritza-ustiapenerako dena.

26. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Guztira, berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000,00) euro bideratu dira laguntza-azpimodalitate honetara.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu ehun eta hogeita bost mila (125.000,00) euro gainditu.

Modalitate honetarako bermatutako aurrekontu-zuzkidura agortzen ez bada, dirulaguntza lortzeko puntuazio nahikoa duen proiekturik ez dagoelako, gainerako kreditua hori, film-luzeak ekoizteko laguntzen beste azpimodalitate batzuk euskaraz ekoizteko zuzkidura handituko du. Balorazio Batzordeak erabakiko du destinoa.

III. ATALA
ZINEMARAKO ANIMAZIOZKO FILM LUZEAK PRODUZITZEKO LAGUNTZAK

27. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren animaziozko film luzeak egitea sustatuko da.

Ondorio horietarako, zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkataritza-ustiapenerako dena.

28. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Guztira, miloi bat eta bostehun mila (1.500.000,00) euro bideratu dira laguntza-azpimodalitate honetara. Euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan filmatutako proiektuen arteko aurrekontu-banaketa bermatuko da, eta gutxienez zortziehun mila (800.000) euro gordeko dira jatorriz euskaraz filmatu eta dirulaguntza lortzeko nahikoa puntuazio lortu duten proiektuetarako.

Jatorrizko hizkuntza euskara duten proiektuetarako bermatutako aurrekontu-zuzkidura agortzen ez bada, dirulaguntza lortzeko puntuazio nahikoa duten proiekturik ez dagoelako, gainerako kredituak, lehenik eta behin, luzemetraien beste azpimodalitate batzuetako euskarazko produkziorako zuzkidura handituko du, eta, ondoren, azpimodalitate honetako beste hizkuntza batzuetarako zuzkidura. Erabaki hau, Balorazio Batzordearen eskuetan egongo da.

2.– Nolanahi ere, animaziozko film luzeak produzitzeko eman daitekeen laguntzaren zenbatekoa ez da laurehun mila (400.000,00) eurotik gorakoa izango, jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan izan ezik. Kasu horretan, zenbateko hori zortziehun mila (800.000,00) euro artekoa izan daiteke.

IV. ATALA
SORTZE-DOKUMENTALEKO FILM LUZEAK PRODUZITZEKO LAGUNTZAK

29. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden sortze-dokumentaleko film luzeak egitea sustatuko da.

Ondorio horretarako, honako hauek izango dira sortze-dokumentaleko film luzeak: errealitatetik hartutako gaia duten proiektuak; lanak originala izan behar du eta gai zehatz bati buruzko ikerketa edo azterlana, gutxienez merkataritza-ordubeteko iraupena dutenak eta zinema edota telebistarako direnak.

30. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Guztira, hirurehun eta laurogeita hamar mila (390.000,00 euro) euro bideratu dira laguntza-azpimodalitate honetara. Euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan filmatutako proiektuen arteko aurrekontu-banaketa bermatuko da, eta gutxienez ehun eta hirurogei mila (160.000,00) euro gordeko dira jatorriz euskaraz filmatu eta dirulaguntza lortzeko nahikoa puntuazio lortu duten proiektuetarako.

Jatorrizko hizkuntza euskara duten proiektuetarako bermatutako aurrekontu-zuzkidura agortzen ez bada, dirulaguntza lortzeko puntuazio nahikoa duten proiekturik ez dagoelako, gainerako kredituak, lehenik eta behin, luzemetraien beste azpimodalitate batzuetako euskarazko produkziorako zuzkidura handituko du, eta, ondoren, azpimodalitate honetako beste hizkuntza batzuetarako zuzkidura. Erabaki hau, Balorazio Batzordearen eskuetan egongo da.

2.– Nolanahi ere, sortze-dokumentaleko film luzeak produzitzeko eman daitekeen laguntzaren zenbatekoa ez da laurogei mila (80.000,00) eurotik gorakoa izan, jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan izan ezik; kasu horretan, zenbatekoa zortziehun mila (100.000,00) euro artekoa izan daiteke.

III. KAPITULUA
FILM LABURRAK PRODUZITZEKO LAGUNTZAK

31. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren film laburrak egitea sustatuko da.

Horretarako, film laburtzat edozein euskarritan egindako filmak hartuko dira, iraupena 60 minutukoa baino gutxiagokoa dutenak.

32. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Guztira, berrehun eta berrogei mila (240.000,00) euro bideratuko dira laguntza modalitate honetara. Euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan filmatutako proiektuen arteko aurrekontu-banaketa bermatuko da, eta ehun eta hogei mila (120.000,00) euro gordeko dira, gutxienez, jatorriz euskaraz filmatuak izanik, dirulaguntza lortzeko puntuazio nahikoa lortu duten proiektuetarako.

2.– Proiektu jakin batera bideratutako zenbatekoak ezin izango du, inola ere, filmaren gastuen aurrekontuaren % 60 gainditu, ezta hogei mila (20.000,00) euroko gehieneko zenbatekoa ere. Jatorrizko hizkuntza euskara duten produkzioen kasuan, muga horiek handitu egingo dira; horrela, proiektu jakin bati zuzendutako kopuruaren mugak ezin izango du inolaz ere filmaren gastuen aurrekontuaren % 70 gainditu, ezta berrogei mila (40.000,00) euroko gehienezko zenbatekoa ere.

3.– Laguntza koprodukzio baterako eskatzen denean, kontratuaren jatorrizkoa edo azken bertsioan digitalki sinatutako koprodukzio-kontratuak aurkeztu beharko dira, eta pertsona edo erakunde eskatzaileak ikus-entzunezko ekoizpenaren % 20ko partaidetza izan beharko du gutxienez. 3. artikuluaren arabera onuradun izan daitezkeen ekoizleak bat baino gehiago badira koprodukzioan, horietako bakoitzaren partaidetzaren batura zenbatuko da.

4.– Filmaren Kostua eta Produktorearen Inbertsioa Aitortzeko Arauak ezartzen dituen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusten den eran dira film luzearen ekoizpen-kostuak diruz laguntzeko modukoak.

33. artikulua.– Balorazio- eta hautapen-irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

a) Proiektuaren interes orokorra (10 puntu), bereziki ekimen artistiko berriak eskaintzeko ematen dituen aukerak eta Euskadik edota bertako biztanleek bizi duten errealitate kultural, sozial edo linguistikoarekin, nahiz beste arlo batekoarekin, duen erlazioa baloratuz.

b) Produkzio-proiektuaren balorazioa (30 puntu). Bereziki honako hauek izango dira kontuan:

– aurrekontuaren eta finantzaketa-planaren egokitasuna (10 puntu).

– inplikatzen diren enpresako baliabideak eta giza baliabideak (10 puntu): produkzio-etxe, zuzendari eta gidoilariaren curriculuma. Produkzio-etxeen, zuzendarien eta gidoilarien historian, aurretik egindako lanak kontuan hartuko dira eta egindako proiektuak ez ezik, jendaurrean izandako eragina eta balorazioa eta komunikabide espezializatuetan agertzen diren kritikak baloratuko dira.

– Film laburraren garapena Euskal Autonomia Erkidegoan (10 puntu). Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

c) Autofinantzaketa- edo finantzaketa pribatuaren maila (10 puntu), bereziki produkzio-etxe eskatzailearen enpresa-arriskua kontuan hartuta eta, koprodukzioei dagokienez, baita euskal produkzio- etxeen partaidetza-ehunekoaren maila ere.

d) Zinematografikoki garatu beharreko gidoiaren kalitatea (20 puntu).

e) Ikus-entzunezko sortze-lanaren produkzioan edo garapenean, Euskadin egoitza fiskala duten artista, teknikari edo profesionalen parte hartzea (9 puntu). Ehunekoa ikus-entzunezko produkzioaren aurrekontuaren % 50 edo handiagoa bada, gehieneko puntuazioa lortuko du.

f) Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea (gehienez 10 puntu).

g) Emakumearen parte-hartzea zuzendaritza, gidoilaritza, ekoizpen exekutibo, argazki-zuzendaritza eta musikaren konposizio lanetan. Emakumearen parte-hartzea esklusiboa denean soilik puntuatuko du (gehienez 10 puntu, honela esleituko direlarik: emakumeak zuzendaritza-lanetan parte hartzeagatik: 3 puntu; gidoigintzan: 2 puntu; ekoizpen exekutiboan: 2 puntu; argazkigintzan: 2 puntu; eta musika-konposizioan: puntu 1).

h) Jasangarritasun-plana, ezarri beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasoko dituena (puntu bateraino).

Ez da kontuan hartuko eskabiderik, gutxienez balorazio-baremoaren 50 puntu lortzen ez duenik, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

34. artikulua.– Film laburra egiteko epea.

Onuradunak 2025eko abenduaren 31 arte izango du deialdi honetan ezartzen diren betebeharrak betetzeko.

35. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.

Film laburrak egiteko emandako laguntza honela ordainduko da:

1.– Lehen ordainketa % 50ekoa izango da, laguntza ematen den unean, eta 14 a) artikuluan adierazitako epea igaro eta laguntzari berariaz uko egin ez bazaio.

2.– % 30, produkzio-etxeak filmaketa hasi dela egiaztatzen duenean eta beti 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.

3.– Gainerako kopurua (% 20) ere 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, agiri hauek jaso ondoren:

a) Euskadiko Filmategia Fundazioan filmaren kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, baldintza ezin hobeetan, zinema-aretoetan estreinatzeko urratsean eta formatuan, ekoizpenaren jatorrizko bertsioan, estreinatutako bertsio komertzial bakoitzeko, elkarrizketa-zerrenda, jatorrizko bertsioan eta bikoizketa-hizkuntza bakoitzean, sei gida, sei kartel eta sei argazki, eta Euskadiko film-ondarea kontserbatu eta zabaltzeko interesgarri izan daitekeen obra sustatzeko beste edozein dokumentazio, inoiz ere merkataritza-erabilerarako izango ez dena.

Nolanahi ere, obren gordailuak lehen erakustaldi publikoa egin eta hurrengo 30 egunak baino lehen egingo dira.

b) Proiektua garatzeak dakartzan gastuei buruzko txostena euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera eta egin diren gastuak behar bezala frogatzen dituzten jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuen bitartez eta ordainketa egiaztatzen duten agirien bitartez. Hau frogatzeko beste bide bat ICAAk (Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua) edo finantza-auditoretzak onetsitako kostu-ziurtagiria aurkeztea da.

c) Beste laguntza batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

d) ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

Agiri horiek aurkeztuko dira bide presentziala erabiliz zein bide elektronikoa pertsona fisikoak direnean, eta bide elektronikoa erabiliz soilik pertsona juridikoak edo entitateak direnean, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta gunean.

Laguntza ordaintzeko, laguntzaren onuradun den pertsona edo erakundea ez badago erregistratuta edo Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, Eusko Jaurlaritzako hirugarren interesdunaren alta-inprimakia aurkeztu beharko du, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

36. artikulua.– Betebeharrak.

Agindu honen 14. artikuluan adierazitako betebeharrak betetzeaz gain, ekoizpen-etxe onuradunak konpromisoa hartzen du filmaketaren hasiera eta amaiera data Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari jakinarazteko.

IV. KAPITULUA
EUSKARAZKO SERIEAK PRODUZITZEKO LAGUNTZAK

37. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honen barruan, ikuspegi formal eta tekniko batetik, kalitate handia eta nazioarteko bokazio argia duen euskarazko jatorrizko bertsioko ikus-entzunezko serieen lehen denboraldia egitea lagunduko da.

Horretarako, ikus-entzunezko lan seriatutzat edo sailetan egindakotzat joko dira honako hauek:

– Argumentu-ildo edo gai komun bati jarraikiz, amaiera jakin bat izan behar dute, eta ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituen erakunde batek emititzeko izan behar dute.

– Gutxienez 3 kapitulu eta gehienez 8 izatea. Animaziozko serieen kasuan, gehieneko hau 15 kapitulukoa izango da.

– Gutxienez 45 minutu iraungo du, eta gehienez 480 minutu.

– Gutxienez 3.000.000 euroko aurrekontua izatea eta dirulaguntzaren % 50 bermatuta egotea dirulaguntzaren eskaera aurkeztean.

38. artikulua.– Laguntzen mugei buruzko gogoeta orokorrak.

1.– Guztira, bi milioi (2.000.000,00) euro bideratuko dira modalitate honetara.

2.– Emandako gehieneko laguntzak muga hauek izango ditu:

– Ez du gaindituko seriearen gastuen aurrekontuaren % 35.

– Gehienez ere, milioi bat (1.000.000,00) euro fikziozko eta animaziozko serieetarako, eta zortzirehun mila (800.000,00) euro serie dokumetaletarako, emango dira. Era berean, ezin izango dira ehun eta hogeita hamar mila (130.000,00) euro baino gehiago eman fikziozko eta animaziozko kapitulu bakoitzeko, eta ehun eta hamar mila (110.000,00) euro baino gehiago serie dokumental kapitulu bakoitzeko.

3.– Goian adierazitako ondorioetarako, ekoizpen-aurrekontutzat hartuko da pertsona edo erakunde ekoizle bakoitzak baliabide propioak, kanpoko baliabide itzulgarriak eta serieen ustiapen-eskubideen lagapen gisa egiaztatutako proiektuaren titulartasun-ehunekoaren arabera emandako zenbatekoa.

Enpresa eskatzaileak edo koprodukzio-enpresa independenteetako edozeinek formalizatutako kontratuetan, aurrekontratuetan edo konpromiso-gutunetan, ustiapen-eskubideak edo merchandising-eskubideak aurretiaz eskuratzeko kontratuetan, ekarpen ekonomikoa argi eta garbi jaso beharko da.

Halaber, pertsona fisiko edo juridikoen ordainsarien edo ordainsarien kapitalizazioen zenbatekoak jasotzen dituzten konpromisoak onartuko dira, baldin eta enpresa ekoizleek kontratu bat formalizatu badute, aurrekontu osoaren % 15eko gehieneko mugarekin.

4.– Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, kontratuaren jatorrizkoa edo azken bertsioan digitalki sinatutako koprodukzio-kontratuak aurkeztu beharko dira, eta pertsona edo erakunde eskatzaileak ikus-entzunezko ekoizpenaren % 20ko partaidetza izan beharko du gutxienez. 3. artikuluaren arabera onuradun izan daitezkeen ekoizleak bat baino gehiago badira koprodukzioan, horietako bakoitzaren partaidetzaren batura zenbatuko da.

Pertsona edo erakunde eskatzailearen titulartasun-kuota aldatzen bada, organo kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio, gehienez ere hamabost eguneko epean, dagokion akordioa egiten denetik aurrera.

5.– Seriearen ekoizpen-kostuak diruz lagundu ahal izango dira, abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Agindu horren bidez, film baten kostuaren aintzatespena eta ekoizlearen inbertsioa arautzen dira.

Euskarazko serieen kostua, pertsona edo erakunde ekoizleen ekarpen efektiboak, ekoizpenarekiko titulartasun-kuotak eta 22.b) artikuluan ezarritako betebeharra betetzen direla egiaztatzeko, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek pelikularen gastuak berrikusteko auditoretza-txosten berezi bat egin beharko dute. Txosten horretan, pertsona edo erakunde onuradunak egindako inbertsioei buruz auditoreak duen iritzi teknikoa jaso beharko da, bai eta behar bezala baloratu eta kontabilizatu ere, oro har onartutako kontabilitate-printzipioen arabera, bai eta onuradunak inbertsioa finantzatzeko jasotako gainerako laguntzei eta/edo dirulaguntzei buruzko berariazko iritzia ere. Auditoretzak egiaztatu beharko du, partiden arabera banakatuta, zein den egoitza fiskala Euskadin duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei dagokien gastu-maila.

39. artikulua.– Balorazio- eta hautapen-irizpideak.

Balorazio Batzordeak jasotako eskabideak aztertu eta zehaztutako alderdi guztiak ebaluatuko ditu, honako baremo honen arabera:

1.– Proiektuaren interes artistikoa eta kulturala (45 puntu, gehienez). Horretarako, honako hauek hartuko dira kontuan:

– Zuzendaritzaren ibilbidea (gehienez 6 puntu) eta gidoilariarena (gehienez 4 puntu). Aurretik egindako lanak hartuko dira kontuan, eta egindako proiektuen kopurua ez ezik, jendearen aurrean lortutako oihartzuna eta balorazioa eta komunikabide espezializatuetan adierazitako kritikak ere baloratuko dira.

– Gidoiaren kalitatea (gehienez 20 puntu). Gidoiak ikuspegi berritzailetik duen interesa (gehienez 5 puntu), elkarrizketen eta narrazioaren kalitatea (gehienez 10 puntu) eta tokikotik istorio unibertsalak aurkezteko duen gaitasuna (gehienez 5 puntu) baloratuko dira.

– Proposamen formala eta sortzailea (gehienez 15 puntu). Produkzio-diseinua, pertsonaien biblia, ekipo teknikoa eta artistikoa, pertsonaien diseinua, gidoi ilustratua (storyboard), eta animazioaren kasurako garrantzitsuak diren ikusizko iturriak eta elementuak baloratuko dira.

2.– Produkzio-proiektuaren balorazioa (42 puntu, gehienez), honako hauek bereziki kontuan hartuta:

– Aurrekontuaren eta finantzaketa-planaren egokitasuna (10 puntu, gehienez).

– Produkzio-etxearen ibilbidea eta kaudimena (5 puntu).

– Dirulaguntza eskatu gabe proiektuan parte hartzen duten gainerako koprodukzio-etxe independenteen ibilbidea eta kaudimena (2 puntu).

– Inbertsioa Euskal Autonomia Erkidegoan (10 puntu, gehienez). Egoitza Euskadin duten edo EBko beste estatu kide batekoak diren eta establezimendu iraunkorra Euskadin duten pertsona fisiko edo juridikoentzako kontratazioetan aurreikusitako gastua baloratuko da. Ehunekoa ikus-entzunezko ekoizpenaren aurrekontuaren % 50 edo gehiago denean, gehieneko puntuazioa lortuko du.

– Egoitza Euskadin duen edo Europar Batasuneko estatu bateko kide den enpresak Euskadin establezimendu iraunkorra duen proiektuaren autofinantzaketa-maila edo partaidetza ekonomikoaren maila (5 puntu).

– Eskualde- edo estatu-mailako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituzten erakundeen parte-hartze ekonomikoa, bai eta banaketa-konpromisoak ere (gehienez 5 puntu). Ildo horretan, puntuaziorik altuena lortuko du nazioko edo eskualdeko oihartzuna duten ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituzten bi erakunderen parte-hartzea egiaztatzen duenak.

– Nazioarteko merkatuetara proiektatzeko gaitasuna. Nazioarteko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuetako enpresei egindako prebentak eta salmentak baloratuko dira (5 puntu).

3.– Emakumearen parte-hartzea: gehienez 10 puntu. Honela esleituko dira: emakumeak zuzendaritza-lanetan parte hartzea: 3 puntu; gidoia: 2 puntu; ekoizpen exekutiboa: 2 puntu; eta 3 puntu emango dira gutxienez honako postu hauetan diharduten profesionalen % 40ra iristen badira: musikaren konposizioa, argazki-zuzendaritza, pertsonaien eta funtsen diseinua, arte-zuzendaritza, muntaia-burutza, zuzeneko soinu-burutza, soinu-muntaiaren zuzendaritza, nahasketen arduraduna, produkzio-zuzendaritza, efektu berezi fisikoen zuzendaritza, efektu berezi bisualen zuzendaritza. Emakumearen parte-hartzea esklusiboa denean baino ez du puntuatuko.

Puntuak kapitulu bakoitzeko esleituko dira, eta lortutako puntu guztiak aurkeztutako kapitulu kopuruaren artean banatuko dira.

4.– Jasangarritasun-plana, ezarri beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasoko dituena (3 puntu).

Gutxienez 70 puntu lortzen ez dituzten eskabideak ezin izango dira kontuan hartu proposamena eta ordezkapena egiteko.

40. artikulua.– Euskarazko seriea egiteko epea.

Pertsona edo erakunde onuradunak, dirulaguntza jakinarazi eta hurrengo egunetik 2025eko azaroaren 30era arteko epea izango du euskarazko seriea egiteko.

41. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.

Euskarazko serieak ekoizteko emandako laguntzak honela ordainduko dira:

a) Lehen ordainketa % 90ekoa izango da, eta laguntza ematen den unean egingo da, beti ere 14 a) artikuluan adierazitako epea igaro eta laguntzari berariaz uko egin ez bazaio.

b) Gainerako % 10a, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko, honako agiri hauek jasotzen direnean:

– Praktikaldiko hitzarmena edo kontratua, agindu honen 42.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

– Euskadiko Filmategia Fundazioan kopia bat, produkzioko jatorrizko bertsioan, estreinatutako bertsio komertzial bakoitzeko baldintza egokietan, elkarrizketa-zerrenda, jatorrizko bertsioan eta bikoizketako hizkuntza bakoitzean, sei gida, sei kartel eta sei argazki, eta Euskadiko film-ondarea kontserbatu eta zabaltzeko interesgarria den obra sustatzeko beste edozein dokumentazio, merkataritza-erabilerarako inola ere erabiliko ez dena.

Nolanahi ere, Euskadiko Filmategiak eta Zineuskadi elkarteak baimena izango dute minisaila euskal zinematografia sustatzeko jardueretan erabiltzeko.

– Auditoretza-txostena, honako hauek egiaztatzen dituena: euskarazko seriearen ekoizpenaren kostuak, ekoizleen ekarpen eraginkorrak, ikus-entzunezko obrarekiko titulartasun-kuotak, hartutako konpromisoak eta hura finantzatzeko erabili dituen finantzaketa-iturriak, bai eta laguntza-eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioan adierazitako Euskadiko enpresa- eta giza baliabideen guztizko ehunekoa betetzen dela ere.

– Beste laguntza publiko batzuen erantzukizunpeko adierazpena.

– Diruz lagundutako obra ekoizteko hartutako iraunkortasun-neurriei buruzko txostena edo hori egiaztatzen duen ziurtagiria.

– ISAN Erregistroa esleitzeko izapideak ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) bete direla egiaztatzea.

Dokumentazio hori aurrez aurre edo modu elektronikoan aurkeztu beharko da, nire karpetatik (http://www.euskadi.eus/nirekarpeta), pertsona fisikoen kasuan. Pertsona juridikoen edo erakundeen kasuan, elektronikoki aurkeztu beharko da, aipatutako helbide elektronikoaren bidez.

Laguntza ordaintzeko, laguntzaren onuradun den pertsona edo erakundea ez badago erregistratuta edo Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, Eusko Jaurlaritzako hirugarren interesdunaren alta-inprimakia aurkeztu beharko du, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

42. artikulua.– Betebeharrak.

Agindu honen 14. artikuluan adierazitako betebeharrak betetzeaz gain, onuradunek honako konpromiso hauek hartzen dituzte:

– Ikus-entzunezko seriea jatorrizko bertsioa erabiltzea jaialdi, sari eta ikus-entzunezko erakustaldietan parte hartzen duenean.

– Animazio-serieen kasuan, euskarazko bertsio bikoiztua edo azpitituluduna izan beharko dute gutxienez, ahozkotasunik ez duten kasuetarako.

– EAEko ikus-entzunezko ikasketa-zentroetako ikasle edo graduatu berriren bat sartu beharko da errodajean, praktika-erregimenean, honako espezialitate hauetan: gidoia, zuzendaritza, animazio-zuzendaritza, produkzioa, pertsonaien diseinua eta argazki-, animazio- edo muntaia-zuzendaritzako funtsak.

– Filmaketaren hasiera eta amaiera Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari jakinaraztea.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Handitu ahal izango da deialdi honetan aurreikusitako laguntzetarako 1.2 artikuluan finkatutako gehieneko zenbateko osoa, bai Kultura eta Kirol Ministerioaren mendeko Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (ICAA) urtero transferi dezakeen zenbatekoaren arabera, bai Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontu-baliabideen arabera.

ICAA Institutuak egindako transferentziak oinarritzat hartzen du Zineari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 36. artikuluan ezarritako betebeharra. Lege horren bidez, gaztelania ez diren hizkuntza koofizialetan zinematografia eta ikus-entzunezkoak sustatzen dira.

Deialdi honen kasuan, igoera hori jatorrizko bertsioa euskaraz duten proiektuetarako izango da.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

– Datu pertsonalak.

1.– Datu pertsonalen tratamenduek baldintza hauek bete beharko dituzte: datu pertsonalen babesari buruzko egungo araudia; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendua, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio eskeari dagokienez, eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.

2.– Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuak onartutako II. eranskinekoekin (Segurtasun-neurriak) –3/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa, Administrazio Elektronikoaren eremuan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena–.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 23a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala