Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2024ko maiatzaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2114

AGINDUA, 2024ko apirilaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, Sestao udalerriko (Bizkaia) «Víctor Miranda Zuazua» Musika Eskola Publikoari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Sestao udalerriko (Bizkaia) «Victor Miranda Zuazua» Musika Eskola Publikoaren titularra den Sestaoko Udalak, bateria espezialitatea irakasteko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzkoa; abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatzen duena, 48.3 artikuluan, eta urriaren 27ko 289/1992 Dekretua, Euskal Autonomi Elkartean «Musika-Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena.

Kontuan hartuta urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan, Euskal Autonomia Erkidegoko musika-eskoletan irakasle izateko, irakasleei eskatzen zaien titulazioa ezartzen dela.

Indarrean dagoen legeria aztertu da, eta kontuan hartu da erregelamendu bidez eskatutako baldintza guztiak betetzen direla, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Sestao udalerriko (Bizkaia) «Victor Miranda Zuazua» Musika Eskola Publikoari baimena ematea, 2024-2025 ikasturtetik aurrera, bateria espezialitatea irakasteko 2 eta 3 mailetan. Musika-eskola hori, une horretatik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 014997 (EAE) eta 48011172 (unibertsala).

Izen orokorra: musika-eskola publikoa.

Izen espezifikoa: «Victor Miranda Zuazua».

Titularra: «Sestaoko Udala».

Helbidea: Gran Vía de José Antonio Agirre y Lekube 13.

Udalerria: Sestao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Mailak: 1, 2 eta 3.

– Adarrak eta espezialitateak:

• Kantua: korua.

• Instrumentu sinfonikoak: klarinetea, zeharkako txirula, biola eta biolina.

• Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

• Hainbat joera: taldeak, elkarteak eta bateria.

Bigarrena.– ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez. Horrez gain, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Hirugarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 18a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala