Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2024ko maiatzaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2113

AGINDUA, 2024ko apirilaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Jesuitak Politeknikoa» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Bilboko (Bizkaia) «Jesuitak Politeknikoa» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren titularra den «Colegio Nuestra Señora de Begoña Provincia de España Compañía de Jesús» erakundeak ikastetxe horren titularitatea aldatzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Espediente hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu da, eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea Bilboko (Bizkaia) «Jesuitak Politeknikoa» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren titulartasuna aldatzeko. Orain arte, «Colegio Nuestra Señora de Begoña Provincia de España Compañía de Jesús» erakundea izan da ikastetxe horren titularra, eta 2024-2025 ikasturtetik aurrera, ordea, «Fundación Educativa Jesuitas Norte» erakundeak izango du titulartasuna. Horrenbestez, erakunde hori subrogatuta geratuko da aitortzen zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideetan.

Bigarrena.– Titulartasun-aldaketak ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan, Hezkuntza Sailaren Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, eta unibertsitatez kanpoko ikastetxeen Estatuko Erregistrora bidaliko da.

Hirugarrena.– Ikastetxea honako erregistro-datu hauekin inskribatuko da:

Zentroaren kodeak: 48003096 (unibertsala) eta 014634 (EAE).

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Jesuitak Politeknikoa».

Titularra: Fundación Educativa Jesuitas Norte (IFK: G56295736).

Helbidea: Areilza doktorea 32.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Lanbide Heziketako irakaskuntza baimenduak:

• Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

* Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Mantentze-lan elektronikoak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Telekomunikazio- eta informatika-sistemak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Kimika.

* Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Ingurumen kimika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Kimika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Osasungintza.

* Anatomia patologikoa eta zitodiagnosia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Laborategi kliniko eta biomedikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluaren arabera, agindu honek 2024ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Bosgarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dauden legeak bete beharko ditu ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez, bai eta indarrean dagoen gainerako legeria aplikagarriari dagokionez ere. Halaber, baimena aldatzeko eskatu beharko du bere legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Seigarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala