Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2024ko maiatzaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2108

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita zein erakundek jaso dituzten 2022ko ekitaldirako enplegu lagundurako jarduerak garatzeko laguntzen deialdiaren babesean eman diren dirulaguntzak.

Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak zehaztuta, eta jasotako laguntza aldatu zaienen zerrenda.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2022ko ekitaldirako enplegu lagundurako jarduerak garatzeko laguntzen deialdiaren babesean eman diren laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda. Erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak 2022ko ekainaren 9ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdia (2022ko ekainaren 22ko EHAAn, 120. zenbakian, argitaratu zen, zuzendari nagusiaren 2022ko ekainaren 10eko Ebazpenaren bidez), ebazpen honen eranskinaren arabera.

Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea deialdi honen babesean diruz lagundutako enpleguko jarduketak Europako Gizarte Funtsak finantzatzen dituela % 40an, Euskadiko 2021-2027 FSE+ Programaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 17a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala