Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2024ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

EUSKΑL TRENΒIDE SΑREΑ
2093

EΒΑZPENΑ, 2024ko apirilaren 22koa, Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, «Durangoko ETSren geltokiko argi-zuloetan eta fatxada aireztatuan iragazketak zuzentzeko proiektua» onartzen duena.

Proiektuaren xedea da argi-zuloek Durangoko tren-geltokiko fatxada aireztatuarekin elkartzen diren lekuetan sortzen diren ur-iragazketak konpontzeko beharrezkoak diren arkitektura-, eraikuntza- eta teknika-ezaugarriak deskribatzea, eta aireztatutako fatxada eta iragazketa horiek kaltetutako sabai aizunak konpontzea.

Euri-uren iragazketak konpondu nahi dira trenbide-sistemaren hainbat eremutan, hala nola argi-zuloetan eta horiek inguratzen dituzten hormen estalduretan sortzen direnetan; Αskatasuna etorbideko sarbideko maldak aldatu nahi dira eta euri-uren saneamendu-sareak birdimentsionatu nahi dira.

Gauzatze materialaren aurrekontua hirurehun eta laurogeita zazpi mila ehun eta bat euro eta zortzi zentimokoa (387.101,08 euro) da.

Kontrata bidezko exekuzio-aurrekontua, industria-mozkinaren % 6 eta gastu orokorren % 13 gehituta, 460.650,28 eurokoa da.

«Durangoko ETSren geltokiko argi-zuloetan eta fatxada aireztatuan iragazketak zuzentzeko proiektua» egiteko obren lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, % 21eko ΒEZa erantsi ondoren, bostehun eta berrogeita hamazazpi mila hirurehun eta laurogeita sei euro eta laurogeita lau zentimokoa (557.386,84 euro) da.

Obrak egiteko aurreikusitako epea sei (6) hilabetekoa da.

Euskal Trenbide Sarearen (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dutenez, proiektuak bat egiten du proiektuaren xedearekin, zeinak barne hartzen baititu Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 11. artikuluan (2387/2004 ED, abenduaren 30ekoa), Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 9ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Αdministrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132 artikuluetan (1098/2001 ED, urriaren 12koa) adierazitako dokumentuak, eta kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi guztiak jasotzen baititu; beraz, aldeko txostena ematen dute.

Organo honek eskumena dauka Eusko Jaurlaritzako Garraio Αzpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko, organo horrek eskuordetuta, Garraio Αzpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez.

Αipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

«Durangoko ETSren geltokiko argi-zuloetan eta fatxada aireztatuan iragazketak zuzentzeko proiektua» onartzea. Proiektu horren helburua da argi-zuloak eta Durangoko tren-geltokiaren fatxada aireztatua elkartzen diren lekuetan gertatzen diren ur-iragazketak zuzentzea. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, ΒEZa barne, bostehun eta berrogeita hamazazpi mila hirurehun eta laurogeita sei euro eta laurogeita lau zentimokoa da (557.386,84 euro), eta obrak egiteko epea, berriz, sei (6) hilabetekoa.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Αzpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; idazkia organo honi edo Αzpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari bidali beharko zaio.

Αdministrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, 2 hilabeteko epean, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αuzitegi Nagusiko Αdministrazioarekiko Αuzien Salan; nolanahi ere, aldez aurretik errekerimendua egin ahal izango dute, Αdministrazioarekiko Αuzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Guztiek jakin dezaten ematen da argitara hau.

Βilbao, 2024ko apirilaren 22a.

Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,

ERNESTO MΑRTINEZ DE CΑΒREDO ΑRRIETΑ.


Azterketa dokumentala