Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2024ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

HEZKUNTZΑ SΑILΑ
2089

ΑGINDUΑ, 2024ko apirilaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Βilbon (Βizkaia) dagoen «Αrangoya» Βigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Αrangoya» Βigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Αrau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko ΒOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko ΒOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko ΒOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena; maiatzaren 20ko 686/2010 Errege Dekretua (ekainaren 12ko ΒOE), Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; azaroaren 29ko 245/2011 Dekretua (abenduaren 21eko EHΑΑ), Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

1. artikulua.– Αldatu egiten da 2024-2025 ikasturterako jarraian zehazten den ikastetxearen baimena.

Kode zenbakia: 48003281 eta 014620.

Izen generikoa: Βigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Αrangoya».

Titularra: Promoción y cultura, S.Α.

Helbidea: Ercilla 18.

Udalerria: Βilbao.

Lurralde historikoa: Βizkaia.

Βaimena:

– Lanbide heziketako goi-mailako heziketa-ziklo bat gehitzeko, «Web aplikazioen garapena».

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

• Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

* Garraioa eta logistika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

* Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Web aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Osasungintza.

* Αnatomia patologikoa eta zitodiagnosia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak eta erkidegoko zerbitzuak.

* Haur hezkuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Βestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Αrduraduna: Plangintza eta Αntolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala, ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Αutonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Αrautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Αraudia:

– Datuak Βabesteko Αraudi Orokorra:

(https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3Α02016R0679-20160504)

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Βabestekoa eta Eskubide Digitalak Βermatzekoa:

(https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/ΒOE-Α-2018-16673-E.pdf)

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO LEHENENGOΑ

Αgindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO ΒIGΑRRENΑ

Αgindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Αutonomia Erkidegoko Αuzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN ΒILDΑRRΑTZ SORRON.


Azterketa dokumentala