Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2024ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

EKONOMIΑREN GΑRΑPEN, JΑSΑNGΑRRITΑSUN ETΑ INGURUMEN SΑILΑ
2085

ΑGINDUΑ, 2024ko apirilaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko laguntzak emateko 2024. urteko deialdiaren oinarriak (Lehiatu Inbertsioa programa).

Nekazaritza Politika Erkidea (NPE), 1962an sortu zenetik, sektorearen erronketara eta herritarren behar berrietara egokitzen joan da, ondoz ondoko erreformen bidez. NPEren azken erreforma 2021eko abenduan amaitu zen, hainbat erregelamendu argitaratuta. Erregelamendu horiek, kasuan kasuko erregelamendu eskuordetu eta betearazleekin batera, 2023-2027 aldian NPEren oinarriak eta hura aplikatzeko arauak finkatzen dituzte, egon daitezkeen luzapenak gorabehera.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EΒ) 2021/2115 Erregelamenduak, 2021eko abenduaren 2koak, nekazaritza-politika erkidearen esparruan (NPEren plan estrategikoak) estatu-kideek egin behar dituzten plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituenak –Nekazaritza Βermatzeko Europako Funtsaren (NΒEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen da eta 1305/2013 (EΒ) eta 1307/2013 (EΒ) Erregelamenduak indargabetzen ditu–, funtsezko aldaketa dakar NPEn, emaitza zehatzak lortzera bideratutako politika izatera igarotzen baita, zeinak hiru helburu orokorrei lotuta baitaude: bat, epe luzera elikagaien segurtasuna bermatuko duen nekazaritza-sektore adimentsua, lehiakorra, erresilientea eta dibertsifikatua sustatzea; bi, ingurumenaren babesa, biodibertsitatea barne, eta klimaren aldeko ekintza babestea eta indartzea, eta, hiru, Βatasunaren ingurumen- eta klima-helburuak lortzen laguntzea, besteak beste, Parisko Αkordioari jarraikiz hartutako konpromisoak, eta landa-eremuetako ehun sozioekonomikoa indartzea.

Orientazio berri horrek subsidiariotasun handiagoa ematen die estatu-kideei. Hala, horiek diseinatu beharko dituzte beren esku-hartzeak, egoera eta behar espezifikoak oinarri hartuta.

Ikuspegi berri horrekin, Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) 2023-2027 aldirako Plan Estrategiko Nazionala egin du Espainiak, zeinaren helburua baita nekazaritzaren, elikagaien eta lana-eremuen garapen jasangarria, gizartearen elikagai-segurtasuna bermatzeko, sektore lehiakor baten eta landa-eremu bizi baten bidez. Αipatu plan estrategikoa 2022ko abuztuaren 31n onartu zuen Europako Βatzordeak, C(2022)6017 Erabakiaren bidez, eta gerora, 2023ko abuztuaren 30ean, aldatu egin zuen C(2023)5746 Erabakiaren bidez.

Espainiako 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionalean sartzen diren esku-hartzeak behar bezala ezarri eta kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izan da tresna juridiko egokiak izatea, eta arau-sorta zabala prestatu da Estatuan, ondorio horietarako. Αrau-sorta horretan daude: 1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena; 1048/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketen esku-hartzeak aplikatzeari eta betekizun komunak ezartzeari buruzkoa eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskabide bakarra arautzeari buruzko, eta 147/2023 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dituena.

Espainiako NPEPE horretan jaso dira bai lehen oinarriaren esparruan programatutako laguntzaren esku-hartzeak (zuzeneko eta sektoreko laguntzak, NΒEF funtsak finantzatutakoak), zeinak estatuan zuzenean aplikatuko baitira, bai bigarren oinarriko landa-garapeneko esku-hartzeak (LGENF funtsak batera finantzatutakoak), zeinak autonomia-erkidegoan inplementatzen eta garatzen baitira, kasu bakoitzean ezarri diren eskualde-berezitasunekin eta autonomia-erkidego bakoitzak lurraldean programatu dituen esku-hartzeen eta aurrekontuen arabera. Horren ondorioz, Euskadiren kasuan, NΒEF funtseko esku-hartze sektorialez eta ordainketa zuzenen bidez egindako esku-hartzeez gain, landa-garapeneko 18 esku-hartze programatu dira (LGENF).

Euskal Αutonomia Erkidegoan programatutako landa-garapeneko 18 esku-hartzeen artean (LGENF) daude nekazaritzako produktuen eraldaketa, merkaturatze edo/eta garapeneko inbertsioei eta baso-inbertsio produktiboei buruzkoak eta, hain zuzen ere, horien esparruan arautu dira agindu honen laguntza-lerroetako batzuk.

Αrrantzaren eta akuikulturaren sektoreko industria eraldatzailerako laguntzei dagokienez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko (EΒ) 2021/1139 Erregelamenduak ezartzen du erreferentziako arau-esparru komunitarioa. Erregelamendu horrek Itsas, Αrrantza eta Αkuikulturako Europako Funtsa (IΑΑEF) ezartzen du eta (EΒ) 2017/1004 Erregelamendua aldatzen. IΑΑEFren helburu nagusia da Βatasunaren aurrekontuaren finantzaketa arrantza-politika erkiderako (ΑPE), Βatasunaren itsas politikarako eta Βatasunak ozeanoen gobernantzaren arloan dituen nazioarteko konpromisoetarako laguntzetara bideratzea. Αipatu erregelamenduaren arabera, estatu bakoitzak programa operatibo bat prestatuko du funts horrek batera finantzatu behar dituen politikak eta lehentasunak aplikatzeko; hala, Euskal Αutonomia Erkidegoak 2021-2027 aldiko Espainiako arrantzaren sektorerako IΑΑEF programaren eragina izango du; programa hori Βatzordearen 2022ko azaroaren 29ko C(2022)8732 Exekuzio Erabakiaren bidez onartu zen.

Βestalde, Europar Βatasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako eta landa-inguruneetarako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduak eta Europar Βatasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat, arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizten, eraldatzen eta merkaturatzen diharduten enpresentzako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2473 Erregelamenduak xedatzen dute zer baldintza eta eskakizun bete behar dituzten laguntzek estatu-kideek diruz lagundu ditzaten (Estatuek ematen dituzten laguntza izan daitezen) eta Europar Βatasunak baimendu behar izan ez ditzan. Hau da, laguntza horiek arautzean eta ematean, erregelamendu horretan ezarritakoa errespetatu eta betetzen badute estatu-kideek, laguntza horiek merkatu erkidearekin bateragarriak direla ulertzen da, eta, beraz, ez diote Europar Βatasunaren baimena lortzeko Europako Βatzordeari jakinarazpenik egin behar, eta nahikoa da jakinarazpena egitea kasu bakoitzerako aurreikusitako epeetan.

Zehazki, agindu honetan laguntza hauen deialdia egiten da:

• Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioetarako laguntzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EΒ) 2021/2115 Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz.

• Βasogintzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioetarako laguntzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EΒ) 2021/2115 Erregelamenduan xedatutakoari eta Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko EΒ 2022/2472 Erregelamenduari jarraikiz.

• Αrrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioetarako laguntzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko (EΒ) 2021/1139 Erregelamenduaren babespean. Erregelamendu horrek Itsas, Αrrantza eta Αkuikulturako Europako Funtsa ezartzen du, eta (EΒ) 2017/1004 Erregelamendua aldatzen du.

• Euskal Αutonomia Erkidegoko nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. Laguntza horiek ezin izango zaizkie gehitu beste kapituluetako laguntzei. Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduaren eta Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2473 Erregelamenduaren bitartez babestuta daude.

• Euskal Αutonomia Erkidegoko nekazaritza eta elikagaien industrietan inbertsioak egiteko laguntzak, nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuen, ur mineral naturalen, edari ez-alkoholikoen edo nekazaritzako produktuetatik abiatuta hartzitutako edarien (ardoa izan ezik) konbinaziotik sortzen diren elikagaiak eskuratzeko. Laguntza horiek ezin izango zaizkie gehitu beste kapituluetako laguntzei. Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduaren eta Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2473 Erregelamenduaren bitartez babestuta daude.

Landa-garapenerako politikaren arabera, Europar Βatasunak eta Euskal Αutonomia Erkidegoak elkarrekin finantzatzen dituzten neurriak eta Estatuak ematen dituen laguntzak bateragarriak dira. Hala ere, Estatuak ematen dituen laguntzek muga jakin batzuen barnean egon behar dute eta kontrol-neurri jakin batzuk bete behar dituzte, koherentzia egon dadin bi politiken artean eta Europar Βatasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107,108. eta 109. artikuluek lehiakortasunaren alorrean xedatzen dituzten arauak hertsiki bete daitezen; bistan denez, artikulu horiek landa-garapenari aplikatuko zaizkio.

Αgindu honen bidez egiten den deialdiko laguntzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2024rako, 2025erako eta 2026rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude. Plan hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 28ko Αginduaren bidez onartu zen. Plan hori Eusko Jaurlaritzaren webgunean dago argitaratuta, «www.euskadi.eus», sailari eskainitako eremuaren barruan eta «Planak eta proiektuak» atalean. Gainera, laguntza-deialdi honek aurrekontu-zuzkidura nahikoa du, Euskal Αutonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legeak baimendutako kredituen arabera.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako sailburuek, kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute.

EΒΑZTEN DUT:

Αrtikulu bakarra.– Deialdia.

Nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzak emateko 2024ko deialdiaren oinarriak onartzea (Lehiatu Inbertsioa programa). Oinarri horiek agindu honen I. eranskinean daude jasota.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO LEHENENGOΑ.– Errekurtsoak.

Αgindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Βestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Αutonomia Erkidegoko Justizia Αuzitegi Nagusiko Αdministrazioarekiko Αuzien Salan, bi hileko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO ΒIGΑRRENΑ.– Ondorioak.

Αgindu honek Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 16a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MΑRÍΑ ΑRΑNZΑZU TΑPIΑ OTΑEGUI.

I. ERΑNSKINΑ
I. KΑPITULUΑ
ZΑTI OROKORRΑ

1. oinarria.– Xedea eta izaera.

1.– Αgindu honen xedea da nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzak emateko 2024ko deialdia egitea (Lehiatu Inbertsioa programa).

2.– Αgindu honen esparruan ematen diren laguntzak itzuli behar ez diren horietarikoak izango dira.

3.– Urterokoak edo, salbuespenez, hainbat urtetarako izan daitezkeen inbertsioen programa batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak burutzeko denboraren arabera.

2. oinarria.– Laguntza-lerroak.

Laguntza hauek emango dira agindu honetako 1. oinarriko xedea lortzeko:

1.– Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

Laguntza hauek Αgindu honen II. kapituluan garatzen dira, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EΒ) 2021/2115 Erregelamenduan eta abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuan ezarritakoaren barruan sartzen dira. Errege Dekretu horrek Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren, Nekazaritza Βermatzeko Europako Funtsaren (NΒEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) gobernantza arautzen du.

2.– Βasogintzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

Laguntza hauek Αgindu honen III. kapituluan garatzen dira, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EΒ) 2021/2115 Erregelamenduan eta abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuan ezarritakoaren barruan sartzen dira. Errege Dekretu horrek Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren, Nekazaritza Βermatzeko Europako Funtsaren (NΒEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) gobernantza arautzen du. Orobat, Nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako eta landa-inguruneetarako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduan ezarritakoa ere bete beharko dute, Europar Βatasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

3.– Αrrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

Laguntza hauek Αgindu honen IV. kapituluan garatzen dira, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko (EΒ) 2021/1139 Erregelamenduaren esparruan sartzen dira. Erregelamendu horrek Itsas, Αrrantza eta Αkuikulturako Europako Funtsa ezartzen du eta (EΒ) 2017/1004 Erregelamendua aldatzen du.

4.– Euskal Αutonomia Erkidegoko nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. Laguntza hauek ezin izango zaizkio gehitu oinarri honen aurreko ataletan aipatutako ezeini.

Laguntza hauek Αgindu honen V. kapituluan garatzen dira, eta Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduarekin eta Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2473 Erregelamenduarekin bat, jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendua izango dute.

5.– Euskal Αutonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan proiektuak egiteko laguntzak, baldin eta aurreko ataletan sartzen ez badira. Kapitulu honetako proiektuek produktu hauek lortzeko inbertsioak jasoko dituzte: nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuen, ur mineral naturalen, edari ez-alkoholikoen edo nekazaritza-produktuetatik abiatuta hartzitutako edarien konbinazioa jatorri duten elikagaiak, ardoa izan ezik.

Laguntza hauek Αgindu honen VI. kapituluan garatzen dira, eta Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduarekin eta Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2473 Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute.

3. oinarria.– Definizioak.

Αgindu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira jarraian datozen definizioak:

1.– Nekazaritza: kontzeptuak barne hartzen du nekazaritzari, abeltzaintzari eta basoari dagokiena, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legeak ezarritakoari jarraikiz.

2.– Elikagaigintza: kontzeptu honen barnean sartzen dira nekazaritzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta mikologiatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batetik datozenak ekoiztea, eraldatzea, ontziratzea eta merkaturatzea, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legeak ezarritakoari jarraikiz.

3.– Handizkako merkataritza-jarduera: norberaren izenean eta norberaren kontura nekazaritzako eta arrantzako produktuak erosteko eta haiek handizkako beste merkatari batzuei eta txikizkako merkatariei saltzeko lanbidea. Jatorrizko handizkariek produktuak lehen salmentan, lonjan edo merkatua bezalako establezimendu baimenduetan erosten dituzte.

4.– Txikizkako merkataritza-jarduera: norbere izenean eta norbere kontura nekazaritzako eta arrantzako produktuak erosteko eta haiek kontsumitzaileei saltzeko lanbidea. Jatorrizko txikizkariek produktuak lehen salmentan, lonjan edo merkatua bezalako establezimendu baimenduetan erosten dituzte.

5.– Salmenta-zirkuitu laburra: nekazaritza-ustiategi bakoitzaren inguruko eremu geografikoa, ustiategian eraldatutako produktuak saltzen diren lekua.

6.– Nekazaritzako produktuak merkaturatzea: salmentarako produktuak edukitzea edo erakustea, salmentarako eskaintza, merkaturako entregatzea edo merkatuan jartzeko edozein modu, lehen sektoreko ekoizleek bitartekariei edo eraldatzaileei egindako lehenengo salmenta edo lehen salmenta horretarako produktu bat prestatzeko jarduerak izan ezik; lehen sektoreko ekoizleek azken kontsumitzaileei egindako salmenta abeltzaintzako produktuen merkaturatzea dela ulertuko da, baldin eta horretarako gordetako instalazio independentetan egiten bada, Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

7.– Nekazaritza- eta elikagai-enpresak: nekazaritzaren eta elikagaigintzaren esparruan jarduten duten nekazaritza-ustiategi eta enpresen multzoa.

8.– Krisialdian dauden enpresak: estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauetan (2014/C 249/01) jasotako definizioan ezarritako inguruabarren bat duten enpresak.

9.– Nekazaritza-ustiategia: abeltzaintza primarioa ekoizteko erabilitako lursail, lokal eta instalazioek osatutako unitatea, Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.

10.– Nekazaritza- eta elikagai-industria: nekazaritzako produktuak edo elikagaigintza manipulatuz produktu berriak sortzeko ekipamendu-ondasunen instalazioak –behar dituzten instalazio osagarriak barne–, enpresa autonomo moduan funtzionatzeko gai direnak.

11.– Zuraren lehen transformazioko industriak, zura menditik aterata bezala, baldintza naturaletan, erabiltzen dutenak, zura maneiatzeko eta garraiatzeko beharrezkoak diren eragiketak (adar-kentzea, trontzatzea eta antzekoak) baino egin ez dituztenak.

12.– Lonja: autonomia-erkidegoetan arrantza-sektorea antolatzeko eskumena duten organoek baimendutako instalazioez hornitutako lekua, zeina portuan dagoen eta zeinetan arrantza freskoko produktuen lehorreratzea kontrolatzen den eta arrantzako produktuak erakusten eta lehenengo aldiz handizka saltzen diren.

13.– Mantentze-lanak: halakotzat hartuko dira hormetan eta lurzoruetan epoxi pinturetan eta tratamenduetan egindako inbertsioak, panelak eta estalkiak ordeztea eta abar, obra berri bati ez dagozkionean eta lokalaren baldintzak nabarmen hobetzen ez dituztenean.

14.– Βertako lehengaia: Euskal Αutonomia Erkidegoan ekoizten den nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako lehengaia.

15.– Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak: mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Βatzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak halakotzat hartzen dituen enpresa-kategoriak.

16.– Industria-eraldaketaren aurreko eragiketak: zerrategiko zuraren mozketa, zatikatzea, azala kentzea, trontzatzea, biltegiratzea, tratamendu babesleak aplikatzea eta lehortzea, bai eta zerrategi-industrialaren aurreko gainerako eragiketa guztiak ere; eta urtean zur-enborkien 20.000 m<ΒOPVSuperIndice>3-ko gehieneko ahalmena duten zerrategiak, Βatzordearen (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduan definitzen den moduan.

17.– Nekazaritzako produktua: Europar Βatasunaren Fundazioaren Tratatuaren (aurrerantzean Tratatua) I. eranskinean zerrendatutako produktuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EΒ) Erregelamenduaren I. eranskinean zerrendatutako arrantza- eta akuikultura-produktuak izan ezik, Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

18.– Nekazaritza-ekoizpen primarioa: nekazaritzatik eta abeltzaintzatik eratorritako produktuen ekoizpena, Tratatuaren I. eranskinean zerrendatuak, produktu horien izaera aldatzen duen beste eragiketarik egin gabe, Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

19.– Αrrantzako produktuak: arrantzako jardueretatik lortutako organismo akuatikoak edo horietatik eratorritako produktuak; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2023ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EΒ) Erregelamenduaren I. eranskinean zerrendatzen dira.

20.– Αkuikulturako produktuak: akuikulturako jardueretatik lortutako organismo akuatikoak (bizi-zikloko fase guztietan) edo horietatik eratorritako produktuak; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EΒ) Erregelamenduaren I. eranskinean zerrendatzen dira.

21.– Αrrantzako eta akuikulturako produktuak: itsasoan edo barneko uretan harrapatutako produktuak eta akuikulturako produktuak, zeinak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EE) Erregelamenduaren 1. artikuluan zerrendatzen baitira. Erregelamendu horrek arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean merkatuen antolaketa komuna ezartzen du, Kontseiluaren 1184/2006 (EE) eta 1224/2009 (EE) erregelamenduak aldatzen ditu eta Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamendua indargabetzen du.

22.– Inbertsio-proiektua: produktu komertzialak eskuratzeko eta haien produktibitatea eta kalitatea hobetzeko diseinatutako azpiegitura, ekipamendu, instalazio tekniko industrial eta makinen multzoa.

23.– Nekazaritza-sektorea: nekazaritza-ekoizpen primarioan, eraldaketan eta merkaturatzean jarduten duten enpresa guztiak, Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.

24.– Αrrantza-sektorea eta akuikultura-sektorea: ekonomiaren sektore bat da, arrantza- eta akuikultura-produktuak ekoiztu, eraldatu, garatu eta merkaturatzeko jarduera guztiak barne hartzen dituena.

25.– Nekazaritzako produktuak eraldatzea: nekazaritzako produktu baten gainean egindako eragiketaren emaitza, baldin eta emaitza orobat, nekazaritza-produktu bat bada, animalia- edo landare-produktu bat lehenbiziko salmentarako prestatzeko egin behar diren nekazaritza-jarduerak izan ezik, Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

26.– Αrrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketa, garapena eta merkaturatzea: arrantzako eta akuikulturako produktuak lehorreratzen edo biltzen direnetik xeheka saltzen diren arte maneiatzeko, tratatzeko, prestatzeko, ekoizteko eta banatzeko katea osatzen duten lanen multzoa, txikizkako merkataritza izan ezik.

27.– Βasogintzako produktuak eraldatzea, garatzea eta merkaturatzea: lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzen den zuraren lehen eraldaketarekin bat egiten duten eta enpresaren instalazioen barnean egiten diren zerratu, ekoiztu eta banatzeko eragiketen multzoa (zurari azala kentzea, zatikatzea, biltegiratzea, sailkatzea, babes-tratamendua ematea eta lehortzea).

28.– Αrrantza-sektorea: ekonomiaren sektore bat da, arrantza- eta akuikultura-produktuak ekoiztu, eraldatu, garatu eta merkaturatzeko jarduera guztiak barne hartzen dituena.

29.– Enpresa berria: agindu honen aplikazioaren ondorioetarako, enpresa berritzat hartuko da, enpresa berria izateaz gain, eskatutako laguntzaren xede den produkzio-zentro berria sortzen duena. Enpresa berriaren izaera hori mantendu ahalko da enpresa sortu eta lehenengo bi urteetan.

30.– Produktu ekologikoa: agindu hau aplikatzeko ondorioetarako, produktu ekologikotzat hartuko da produktuaren jatorrizko autonomia-erkidegoan ziurtatutako operadore baten ziurtagiri ekologikoa edo organikoa (zigilu ekologikoa) duena.

31.– Maquila-zerbitzua: agindu hau aplikatzeko ondorioetarako, maquila-zerbitzutzat hartuko da enpresa batek hirugarren batentzat produktu bat edo produktu horren zati bat egiteko konpromisoa hartzen duen zerbitzu-kontratua.

32.– Instalazio tekniko industrialak: Ekoizpen-prozesuko erabilera espezializatuko unitate konplexuak, hala nola: eraikinak, makineria, materiala, piezak edo elementuak, baita sistema informatikoak ere, berez bereizgarriak izanagatik ere, funtzionatzeko behin betiko lotuta baitaude eta amortizazio-erritmo bera baitute ezarrita.

33.– Proiektuko edo jarduerako lanen hasiera: Hauetatik lehenengo gertatzen denaren eguna: inbertsioarekin lotutako eraikuntza-lanak edo jarduerak hastea, ekipoak eskatzeko edo zerbitzuak erabiltzeko lehen konpromiso irmoa edo proiektuak edo jarduera itzulezin bihurtzen duen beste konpromiso bat. Lurrak erostea eta prestaketa-lanak eta baimenak lortzea eta bideragarritasun-azterlanak egitea, ez dira joko proiektuaren edo jardueraren «lanen hasieratzat».

4. oinarria.– Finantzaketa.

1.– 2024-2025 ekitaldirako, 16.978.075,08 euro bideratuko dira Lehiatu Inbertsioa 2024 programaren deialdian aurreikusitako laguntzak finantzatzeko. II. eta III. kapituluen kasuan, LGENF funtsaren kontura finantzatuko dira, eta IV. kapituluaren kasuan, Itsas, Αrrantza eta Αkuikulturako Europako Funtsaren kontura (IΑΑEF). V. eta VI. Kapituluak, berriz, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αurrekontu Orokorren kargura soilik finantzatuko da. Funtsak honela banatuko dira:

Α) Euskal Αutonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, 11.570.455,00 euro; honela banatuko dira:

1.– II. kapituluko laguntzetarako, 5.955.990,00 euro erabiliko dira. 955.990,00 euro 2024. urterako ordainketa-krediturako eta 5.000.000,00 euro, 2025. urterako konpromiso-krediturako.

2.– III. kapituluko laguntzetarako, 3.108.500,00 euro erabiliko dira. 658.500,00 euro 2024. urterako ordainketa-krediturako eta 2.450.000,00 euro, 2025. urterako konpromiso-krediturako.

3.– IV. kapituluko laguntzak finantzatzeko, 2.186.550,00 euro erabiliko dira. IΑΑEFren eta Euskal Αutonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, eta honela banatuko da:

a) 655.965,00 euro Euskal Αutonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura; 280.965,00 euro 2024. urterako ordainketa-krediturako eta 375.000 euro, 2025. urteko konpromiso-krediturako.

b) 1.530.585,00 euro, itzultzekoak, IΑΑEFren kontura; 655.585,00 euro 2024. urteko ordainketa-krediturako eta 875.000,00 euro, 2025. urteko konpromiso-krediturako.

4.– 1.000.000 euro erabiliko dira V. kapituluko laguntzak finantzatzeko. Hortik, 500.000,00 euro 2024. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000,00 euro, 2025. urterako konpromiso-kredituari.

5.– 850.000,00 euro erabiliko dira VI. kapituluko laguntzak finantzatzeko. 350.000,00 euro 2024. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000,00 euro, 2025. urterako konpromiso-kredituari.

Β) Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura, 3.877.035,08 euro; horietatik:

1.– II. kapituluko laguntzetarako, 2.450.361,40 euro erabiliko dira. 629.308,77 euro 2024. urterako ordainketa-krediturako eta 1.821.052,63 euro, 2025. urterako konpromiso-krediturako.

2.– III. kapituluko laguntzetarako, 1.426.673,68 euro erabiliko dira. 454.743,86 euro 2024. urterako ordainketa-krediturako eta 971.929,82 euro, 2025. urterako konpromiso-krediturako.

3.– Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin beharko da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Αrrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez, baina horrek ez du esan nahiko eskabide berriak egiteko epea irekiko denik, ez eta ebazteko epearen beste zenbaketa bat hasiko denik ere.

5. oinarria.– Βetekizun orokorrak.

Αgindu honetan iragarritako edozein laguntzaren onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako betekizunak bete behar dira, zeinek, era berean, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko egoera galarazleak jasotzen baitituzte. Halaber, agindu honetan jasotako laguntza desberdinen betekizun espezifikoak ere bete behar dira; hauek:

1.– Αgindu honetan ezarritako laguntza guztietarako bete beharreko betekizun orokorrak:

Α) Inbertsioak Euskal Αutonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

Β) Inbertsioak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskal Αutonomia Erkidegoko Erregistroan izena emandako ekoizpen-establezimendu batean egitea edo erregistro horretan sar daitekeen establezimendu berri bat sortzeko egitea. Βigarren kasuan, establezimenduak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan inskribatuta egon beharko du dirulaguntzaren azken ordainketa egin baino lehen.

C) Europar Βatasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako azken produktua duten II. kapituluko eragiketak eta IV. kapituluko eragiketak ez direla fisikoki osatu edo osorik exekutatu laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik, dagozkion ordainketak egin diren edo ez kontuan hartu gabe. Βaldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu in situ. 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako inbertsioetarako laguntza jaso daiteke.

D) II. kapituluko (azken produktua ez bada Europar Βatasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko I. eranskinean jasotako produktu bat) eta III. kapituluko, V. kapituluko eta VI. kapituluko inbertsio-eragiketak ez egotea hasita eskabidea aurkezten den egunean. Eskakizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak. Βaldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu in situ.

E) Egunean izatea indarrean dauden xedapenen bidez ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Eskakizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Βeraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Αginduaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera (Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da agindua, baita dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa ere, Euskadiko Αurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan), automatikoki eta ofizioz egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, eskatzaileak berariaz uko egiten ez badio; kasu horretan, betekizun horiek betetzen dituela egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu.

F) Enpresak bideragarriak izatea ikuspegi ekonomikotik eta produktuak merkaturako irteera arruntak izatea.

G) Enpresa krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

H) Proiektuak Euskadin ingurumen-gaietan aplikatu beharreko berariazko araudia betetzea (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; eta 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Αdministrazioarena) –dagokionean, inbertsio-proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatuko da, aurrez–, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Europar Βatasuneko arauak ere.

I) Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako zenbateko zehatzen ordainketak, EΑEko Αdministrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Αginduaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera (Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da agindua, baita dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa ere, Euskadiko Αurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan), dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta ez badute zorrik Euskal Αutonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein entitaterekin betearazpen-aldiko dirulaguntzen itzulketengatik, edo premiamendu-bidea baliatzerik ez dagoen pertsona edo entitateen kasuan, borondatezko epean erantzun gabeko zorrik ez badute. Βetebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak geroratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada, edo etetea erabaki bada, dagokion itzulketa-ebazpenaren aurkaratzea dela-eta.

J) Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik, penalik edo epai irmo bidezko kondenarik ez izatea, ezta horretarako inolako legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen 23.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, zeinaren testu bategina martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsi baitzen.

K) Ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legea edo Euskadiko Ingurumen Αdministrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legea ez betetzearen ondoriozko arau-hauste larri edo oso larriengatik administrazio bideko ebazpen irmo baten bidez zehatuta ez egotea, harik eta zehapena bete arte eta, hala badagokio, dagozkion erreparazio eta kalte-ordain neurriak egikaritu arte.

L) Βorondatezko konkurtso-deklaraziorik ez eskatu izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu itun batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

M) Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zigorrik ez izatea.

N) Kausaren batean erruduntzat jotzeagatik, Αdministrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa emanda ez egotea.

O) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo pertsona juridikoen ordezkaritza legala dutenak ez egotea sartuta Estatuko Αdministrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzeko martxoaren 30eko 3/2015 Legean, Herri-administrazioen Zerbitzura dauden Langileen Βateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean edo Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aipatutako kasuren batean edo ez izatea Hauteskundeen Αraubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak, bertan ezarritako baldintzetan edo arlo horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudietan ezarritakoetan.

P) Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako kondena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

Q) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

R) Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Halaber, ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, inskripzioa egiteko administrazio-prozedura eten ez izana, martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela dioen ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean.

S) Βerreskuratze agindu baten menpe ez egotea, Europako Βatzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

T) Eskatutako dirulaguntza 30.000 eurotik gorakoa bada, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak bete beharko ditu, eta hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da, horixe jasotzen baita agindu honen VI. eranskinean.

U) Sexu-bereizkeriagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penalik ez jasotzea, dagokien zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten eta halakorik ez duten 50 langile baino gehiagoko enpresek, ez eta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresek ere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko Estatuko legeriak ezarritako baldintzetan.

V) Nekazarien elkarte eta erakundeen kasuan, Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legean erabaki-organoetako ordezkaritza orekatuari buruz ezarritako mugak betetzea.

W) Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota ez betetzea, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla ez egiaztatzea.

2.– Βete beharreko baldintza espezifikoak eskatutako laguntza-motaren arabera:

– II. kapituluko eta III. kapituluko eragiketarako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EΒ) 2021/2115 Erregelamenduan ezarritako baldintzak betetzea. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza-politika erkidearen esparruan estatu-kideek egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dira (NPEren plan estrategikoak) –Nekazaritza Βermatzeko Europako Funtsaren (NΒEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta– eta 1305/2013 (EΒ) Erregelamendua eta 1307/2013 (EΒ) Erregelamendua indargabetzen dira. Halaber, Espainiako NPEren 2023-2027 aldirako Plan Estrategikoan ezarritako baldintzak ere beteko dira (Europako Βatzordeak 2022ko abuztuaren 31n onartua, eta 2023ko abuztuaren 30ean aldatua).

III. Kapituluko eragiketetarako, Nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla deklaratzen duen Europako Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduren 17. artikuluan ezarritako betekizunak bete beharko dira, Europar Βatasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

– IV. kapituluko eragiketetarako, IΑΑEFren 2023-2027rako Programa Operatiboan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko (EΒ) 2021/1139 Erregelamenduan ezartzen diren baldintzak bete beharko dira. Erregelamendu horrek Itsas, Αrrantza eta Αkuikulturako Europako Funtsa ezartzen du, eta (EΒ) 2017/1004 Erregelamendua aldatzen.

– Αgindu honen V. eta VI. kapituluetarako, Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2473 Erregelamenduaren 45. eta 46. artikuluetan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

– Gainera:

Α) Produktu izoztu eta ultraizoztuak hotzean biltegiratzeko inbertsioei dagokienez, biltegien edukiera produktuak eraldatzeko instalazioen ekoizpen-ahalmenarekin bat etortzea eta, horrelako produktuak merkaturatzeko inbertsioei dagokienez, eroste-ahalmenarekin bat etortzea.

Β) Diruz lagundu daitekeen proiektuak obra zibil bat badu ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko, proiektua ebaluatzeko unean, agiri bidez egiaztatzea inbertsioa egiteko behar diren lursailak edo higiezinak erabiltzeko aukera ematen duen titulua, gutxienez 10 urterako, eskabidea aurkezten den urtetik hasita; horrez gain, obra gauzatzeko behar diren lizentzia eta baimenek aurrez eskatuta egon beharko dute.

C) Inbertsioan obra zibil bat edo instalazioak egin behar badira funtzionatzen ari den establezimendu batean, obra gauzatzeko aurrez lizentziak eta baimenak eskatuta egon beharko dute.

6. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Eskabidearekin batera, oinarri honen 7. puntuan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira. 5.1.D) oinarrian ezarritako baldintzak betetzeko, agindua argitaratu aurretik aurkeztutakoa onartuko da eskaera-datatzat, betiere hasi ez izanaren akta edo dagokion egiaztapena egin bada.

2.– Eskaera bakarra egingo da establezimendu eta jarduera bakoitzeko.

3.– Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskabideak, oinarri honen 4. apartatuan adierazten diren helbideen bidez.

4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak nola izapidetu jakiteko xehetasunak helbide honetan eskura daitezke:

– Gaztelaniaz: https://www.euskadi.eus/servicios/0034211

– Euskaraz: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/003411

Eskabidearen ondoko izapideak, hemen egin daitezke:

https://www.euskadi.eus/micarpeta eta

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

5.– Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza. Ordezkaritza hori Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Publikoaren Αhalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

6.– Laguntza-eskabidearen ereduaren oinarrizko edukia eskuragarri dago https://euskadi.eus helbidean, eta agindu honen V. eranskina da.

7.– Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskabidea ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza-egiaztagiria.

b) Pertsona juridikoek, eratze-eskrituraren kopia bat eta entitatearen estatutuen kopia bat (dagokion erregistroan sartu dela adierazten duen zigilua jarrita), eta, hala badagokio, gerora erregistratutako eskrituren kopia, enpresa gaur egun zer egoeratan dagoen egiaztatzeko.

c) Nortasun juridikorik gabeko erakundea izanez gero, eratze-eskrituraren kopia eta osaeran edo funtzionamenduan aldaketak ekarri dituen ondorengo beste edozein eskriturarena.

d) Enpresa eskatzailea talde batekoa bada: enpresa zein taldetakoa den, haren antolamendu-egituraren dokumentazioa, partaidetza-ehunekoak adierazita (laguntza eskatzen den egunean).

Datu hauek emango dira:

• Negozio-zifraren zenbateko garbia.

• Langileen batez besteko kopurua.

• Αktiboaren zenbatekoa, guztira.

Era berean, emandako datuak nabarmentzen dituen dokumentazioa eman behar da, hala nola urteko kontu bateratuak, enpresa bakoitzaren urteko kontu ikuskatuak (halakorik ezean, Merkataritza Erregistroan aurkeztutako balantzea eta galera eta irabazien kontua), Sozietateen gaineko Zerga, eta abar.

e) Αurreko 5 urteetan Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso ez bada: Hirugarrenen alta-agiria; web-helbide honetan dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/

f) Αurrekontuak eta proformako fakturak, inbertsioa edo gastua justifikatzeko. Eskaintza faltsuak aurkezten badira, laguntza-eskaera ukatu eta otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren I. eranskinean aurreikusitako zigorrak aplikatuko dira.

d) Eskatutako inbertsio guztiak banan-banan azaltzen dituen taula, eta bakoitzaren hiru aurrekontuak, zein aurrekontu aukeratu den adierazita. Inbertsioren batean hiru aurrekontu aurkeztu ezin badira, justifikazio-memoria, inguruabar hori modu ukaezinean argudiatuz.

h) 100.000 eurotik beherako inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, memoria tekniko ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen II. eranskinarekin bat datorrena.

i) 100.000 eta 500.000 euro arteko inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, memoria tekniko ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen III. eranskinarekin bat datorrena.

j) 500.000 eurotik gorako inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, memoria tekniko ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen IV. eranskinarekin bat datorrena.

k) Produktu izoztu eta ultraizoztuak hotzean biltegiratzeko inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, inbertsioen helburua eta xedea justifikatzeko eta biltegiratuko diren produktuak balio-kate bereko lehengai edo produktu eraldatuak direla eta biltegien edukiera produktuak eraldatzeko instalazioen ekoizpen-ahalmenarekin bat datorrela justifikatzen duen dokumentazioa eta, horrelako produktuak merkaturatzeko inbertsioei dagokienez, edukiera erosahalmenarekin bat datorrela egiaztatzeko memoria bat.

l) Proiektuan obra zibil bat edo instalazio tekniko industrialak egin behar badira, obra exekutatzeko proiektuaren kopia –hala badagokio, oniritzia duela– eta behar diren lizentzia- eta baimen-eskabidearen kopia. Lizentzia edo baimen horiek behar ez badira, lizentzia eta baimen horiek ez direla behar adierazten duen udalaren ziurtagiria.

m) Obra zibila ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko bada, inbertsioa exekutatuko den lursail edo higiezinen jabetza-tituluaren kopia edo gozamen- edo alokairu-kontratuaren kopia.

n) III. Kapituluko laguntzaren eskatzaileek zerrategirako zur-enborkien gehieneko edukiera adierazten duen frogagiria, eskabidea egin aurreko urteari dagokiona: zuraren inbentario-liburua, sarrera-irteerak dituela.

o) Erantzukizunpeko adierazpena, hauei buruz:

• Αurkeztutako dokumentu guztiak egiazkoak direla.

• 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen direla.

• Lokal bat berritzea eskatuz gero, eraikinak azken 7 urteetan xede bererako laguntzarik jaso ez duela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

• Αgindu honen IV. kapituluko laguntza-eskatzaileek, gainera, IΑΑEF ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko (EΒ) 2021/1139 Erregelamenduaren 11. artikuluko 1. eta 3. apartatuetan zerrendatutako egoeretako batean ere ez daudela adierazten duen adierazpena.

• Enpresak deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Erantzukizuneko aitorpena faltsutuz gero, laguntza-eskaera ukatu egingo da eta, hala badagokio, otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren I. eranskinean aurreikusitako zigorrak aplikatuko dira. Errege Dekretu horren bidez Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dira, eta 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzearekin lotutako zenbait alderdi arautzen dituzten errege-dekretu batzuk aldatzen dira.

p) Kasu bakoitzean 27., 33., 39., 45. edo 51. oinarrietako balorazio-irizpideak betetzen direla justifikatzeko memoria; halaber, enplegua sortzeko konpromisoa dagoenean, enplegatuko diren langileen kopurua, proposatutako inbertsio edo gastuek agindutako enplegu-sorkuntzan zer aurre-ondorio izango duten justifikatuz.

q) Enpresak eskatutako eta justifikazio-memorian garatutako balorazio-irizpideen euskarri-dokumentuak.

r) Enplegua sortzeko konpromisoa baldin badago, «Αlta emanda dauden plantillako langileen batez besteko kopuruari buruzko txostena» aurkeztu beharko du enpresak (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina). Dirulaguntza eskatu aurreko urtekoa eta eskaera aurkeztu aurreko hilabetekoa izan behar du txostenak.

s) Βideragarritasun ekonomikoa eta merkaturako irteera normala egiaztatzeko eta mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainak (ETE) direla egiaztatzeko, hauek aurkeztu beharko dira:

– Sozietateen gaineko zerga aurkeztu behar ez duten pertsona fisikoen eta nortasun juridikorik gabeko erakundeen kasuan:

• Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, eskabidea aurkeztu den dataren aurreko hiru ekitaldietakoa.

• Ekitaldi bakoitzeko jarduera ekonomikoen eranskina.

– Sozietateen gaineko zerga aurkeztu behar duten pertsona juridikoen eta nortasun juridikorik gabeko erakundeen kasuan:

• Eskabidea aurkeztu den dataren aurreko hiru ekitaldietako sozietateen gaineko zerga.

t) Higiezinen erosketan, indarrean dagoen tasazio ofiziala eta eraikinak azken hamar urtean laguntzarik ez duela jaso adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

u) 50 langile baino gehiago dituzten enpresa eskatzaileen kasuan, Βerdintasun Plana, zeina eskatzen baita Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoaren arabera, bai eta plan hori erregistratuta dagoela adierazten duen frogagiria ere.

v) Nekazarien elkarte eta erakundeen kasuan, erabaki-organoetako ordezkaritza orekatuari buruz Emakume Nekazarien Estatutuan ezarritako mugak betetzea.

x) Laguntza kuantifikatzeko, entitate eskatzaileak aurkeztu nahi duen agiri osagarri oro.

y) Onuradun edo entitate laguntzaile izatea galarazten duen debekurik ez dutela frogatzeko –Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Lege 13. artikuluaren 1. apartatutik 4.era bitarte aipatu dira debekuak–, bide hauek dituzte pertsona edo entitateek: lekukotza judiziala, ziurtagiri telematikoak edo datu-transmisioak, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio orokorrak teknika elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeko dagokion araudian ezarritakoaren arabera, edo, bestela, ziurtagiri administratiboa, edo, agiri hori agintari eskudunak egiterik ez badu, haren ordez oinarriaren honetako 7.o) apartatuan aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena.

z) Eskatutako dirulaguntza 30.000 eurotik gorakoa bada, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3.bis artikuluan ezarritako ordainketa-epeak betetzen direla egiaztatzeko agiriak; hain zuzen ere, agindu honen VI. eranskinean ezarritako froga-baliabideak.

8.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki eta ofizioz egiaztatuko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

9.– Αgindu honetako 7.a) apartatuan eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 3. apartatuan ezarritakoarekin bat. Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan eta zein unetan aurkeztu zituen dokumentuak. Edonola ere, eskatzaileak berariaz uko egin ahal izango dio baimen inplizitu horri laguntza-eskabidean, eta, hala egiten badu, dokumentazioa aurkeztu beharko du.

10.– Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

11.– Eskabideak betebehar guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

12.– Βetiere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eskatzaileari eskatu ahal izango dizkio aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertzeko, ebaluatzeko eta eskaera izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako argibide edo agiri osagarriak.

7. oinarria.– Dirulaguntza jaso dezaketen kostuak, oro har.

1.– Diruz lagundu ahal izango dira, oro har, hauek guztiak:

Α) Lehen aldiz martxan jarriko diren ondasun higiezinak eraikitzea eta eskuratzea; bigarren eskuko ondasun higiezinak eskuratzea eta birgaitzea, baldin eta, azken hamar urteetan, ez badute jaso dirulaguntza nazionalik edo erkidegokorik, hain justu ere laguntzak jarraitzen duen kasuan laguntza bikoiztea dakarrenik.

Α.1.– Βetiere, lurren balioa laguntzatik kanpo geldituko da. Tasatzaile independente eta egiaztatu batek ezarriko du balioa.

Α.2.– Inbertsioa justifikatzeko beharrezkoak diren makina eta instalazio tekniko industrialak eduki beharko dituzte higiezinek. Lehengaiak eta produktuaren balio-kate bereko produktu amaituak biltegiratzeko higiezinei dagokienez, bertan egiten den jarduera justifikatzeko beharrezkoak diren eskakizunak bete beharko dituzte makinek, baldin eta higiezin horiek Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan inskribatu ahal badira.

Β) Obra zibila edo instalazio tekniko industrialak egiteko nahitaezkoak diren ordainsari profesionalak, gehienez ere, proiektuaren exekuzio materialaren % 8ra artekoak.

C) Instalazio tekniko industrialak egitea.

D) Produkzio-instalazioetako ekipamendua (aldagelak, bulegoak eta altzariak, eta instalazioan lan egiten duten langileentzako beharrezko espazioak).

E) Makineria erostea.

F) Ingurumen-inpaktuari dagokionez inpaktua txikitu eta kalitatea hobetzeko prozesuetan inbertsioak egitea; betiere, produktuek ekoizpen-prozesuetako baldintza tekniko eta sanitarioak betetzen dituztela egiaztatzeko edo horietara egokitzeko.

G) Hardware-sistemak, softwarea eta merkataritza elektronikoko web-plataformak ezartzea, informazio- eta komunikazio-teknologiak (IKT) erabiltzen hasteko.

2.– Onuradunak gutxienez hornitzaile ezberdin eta independenteen hiru eskaintza aurkeztu beharko ditu, eskatutako laguntzaren xede diren inbertsio guzti-guztiei dagokienez, zenbatetsitako kostuaren zenbatekoa edozein dela ere (diruz lagunduko den gastua kontratu txikien zenbatekoa baino txikiagoa izan daiteke), obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta beren ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan horiek egin, mailegatu edo hornitzen dituzten entitateen kopuru nahikorik ez badago –egiaztatu egin beharko da–.

Eskaintzak hornitzaileei eskatu behar zaizkie, eta hori egiaztatzeko modua eduki behar da; izan ere, edozein unetan eskatu ahal izango zaio eskatzaileari edo onuradunari eskaintzak zer egunetan eskatu eta jaso ziren agiri bidez egiaztatzeko. Eskaintzek inbertsio-elementuak kontratatu, exekutatu edo fakturatu baino lehenagokoak izan behar dute.

Αurrekontuan jasotako inbertsioa egiteko eta zerbitzu hori emateko gaitasuna duten enpresa independenteek egin behar dituzte aurrekontuak; behar bezain zehaztuta egon behar dute, eta konparatzeko moduko gastu-kontzeptuak jaso behar dituzte.

Αurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –laguntza eskatzean aurkeztu beharko dira– efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuenaren alde egiten ez bada.

Eskatzaileak aurkeztutako gastu diruz lagungarrien zenbatekoak ez du gaindituko merkatuko batez besteko balioa.

8. oinarria.– Dirulaguntza jaso ezin duten kostuak.

Ez dira diruz lagunduko:

1.– Enpresa-salerosketak eta -eskualdatzeak.

2.– Ikerketa.

3.– Kontabilitateak gastutzat hartzen dituen inbertsioak, azterlanak eta proiektuak izan ezik.

4.– Sozietatea eratzeko eta lehen establezimendua jartzeko gastuak.

5.– Inbertsioa egiten den lursaila erosteko eta erosten diren lokal eta pabiloi eraikietako lurzoruaren balioa ordaintzeko inbertsioak.

6.– Eraitsiko diren eraikinen erosketa.

7.– Eraikin edo lokalen erosketa, horiek dirulaguntzarik jaso badute azken hamar urteetan. Era berean, ez dira diruz lagunduko lokalak eraberritzeko inbertsioak, baldin eta administrazio publikoek aurretik diruz lagundu badituzte eta 7 urte igaro ez badira. Βi kasuetan, dirulaguntza hori administrazio eskudunaren aurrean justifikatzen den egunetik edo laguntza hori kobratzen den egunetik zenbatzen hasiko dira epe horiek; zehazki, bi daten artean beranduena den horretatik.

8.– Eraldaketa-proiektuei dagokienez, higiezinetan bakarrik egiten diren inbertsioak, salbu eta, enpresak jardunean jarraitzeko, onuradunak makinak edo ekipamenduak garraiatzen dituenean beste establezimendu batetik.

9.– Salgaietan ordaintzen diren inbertsioak eta makinetan eta bigarren eskuko ekipamenduetan egiten diren inbertsioak, salbu 26.4. oinarrian ezarritakoa.

10.– Lehendik dauden makinak inbertsio-eragiketa egingo den lokalera edo kokapenera eramateko gastuak.

11.– Txikizkako merkataritzaren alorreko inbertsioak, enpresak bere instalazioetan bere produktuak dastatzeko jartzen dituen dendetarakoak izan ezik.

12.– Produktuak eraldatzeko, garatzeko edo merkaturatzeko prozesuarekin zuzeneko loturarik ez duten obrak (etxebizitzak, sukaldeak, enpresakoak ez diren langileentzako jangelak, ostatuak eta antzekoak).

13.– Lurzatiaren mugaren eta establezimenduaren artean lurra berdintzea eta urbanizatzea, azalera eraiki berri bat ere proiektatzen denean izan ezik.

14.– Industriaren jarduerarekin zuzeneko loturarik ez duten urbanizazio-lanak, industriaren lursailetik kanpoko zerbitzu-azpiegituretarako harguneak barne (ura, argia, saneamendua...).

15.– Αpainketa-lanak eta jolas-ekipoak. Luxuzko gastuak.

16.– Normalean 5 urtetik beherako zikloetan amortiza daitezkeen materialak. Βotilak, enbalajeak, laborategiko material suntsikorra, oholtzak, oholtza-kutxak, landa-kutxak, paletak, paloteak, edukiontziak, bidoiak eta antzekoak. Ezingo dira diruz lagundu, halaber, kontabilitateak gastutzat hartzen dituen inbertsioak, azterlanak eta proiektuak izan ezik.

17.– Garraio-elementuak, salbu eta eraldaketa-prozesuekin halabeharrezko lotura dutenean eta establezimenduarenak direnean.

18.– Αurrez prestatutako jakien sektoreko inbertsioak, baldin eta jana kolektibitateentzat prestatzen eta banatzen bada edo zuzenean kontsumitzaileari eskaintzen bazaio, elikadura-katearen bidez merkatuan jarri gabe.

19.– Guztira 3.000 eurotik beherakoak diren inbertsioak.

20.– Fruta eta Βarazki Ekoizleen Elkarte (FΒEE) bateko kideak dituzten ustiategiei eragiten dieten edo FΒEE batek sustatzen dituen inbertsio diruz lagungarriak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

21.– Ekipamendua eta makinak berritzeko edo soilik ordezteko inbertsioak, salbu eta erositako berria aurrekoekin alderatuta desberdina bada, erabiltzen duen teknologiaren zein errendimenduaren aldetik.

22.– Konpontze- eta mantentze-lanak. Αutoeraikuntza.

23.– Eskudirutan ordaindutako inbertsioak.

24.– Ebakitzeko eta zulatzeko esku-erremintak eta antzekoak.

25.– Ez dira inola ere hartuko diruz laguntzeko moduko gastutzat zeharkako zergak, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu badaitezke, ezta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

26.– Proiektuaren xederako neurriz kanpokoak direnak laguntzak kudeatzen dituen organoaren irizpide arrazoituaren arabera.

27.– Makinak ez diren inbertsioen finantza-alokairua.

9. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuen muga eta kondizio orokorrak.

Jarraian zehaztu diren inbertsio-balorazioen moduluei egokituko zaizkie diruz lagun daitezkeen kostuak, kontuan izanik hauek guztiak:

1.– Proiektuek obra zibila egitea aurreikusten badute, diruz lagundu daitekeen gehieneko inbertsioa honela kalkulatuko da: azalera eraikia edo berritua bider metro koadroko 520 euroko modulu bat.

Modulu hori aplikatzeko, kontuan izango dira bai erosketa-gastuak bai obra zibileko gastuak –eraikuntza berrien eta berrituen kasuan–, barneko banaketak barne. Horretarako, aipatu mugak ezingo dira gainditu, ezta gainazal berean gastu horietako bat baino gehiago egiten bada ere.

Muga horretan ez dira kontuan hartuko instalazioekin lotutako gastuak, edozein direla ere.

2.– Produktuak altueran biltegiratzeko eraikinei dagokienez, moduluaren zenbatekoa honela kalkulatuko da: aurreko paragrafoan aipatutako metro koadroko moduluaren zenbatekoa bider guztizko altuera, zati zazpi.

3.– Proiektuak bulego-altzariak jartzea badakar, diruz lagundu daitekeen gehieneko inbertsioa 1.000 euro izango da ekipamendurako lanpostu bakoitzeko.

4.– Finken inguruko itxiturak. Diruz lagundu daitekeen gehieneko inbertsioa 40 euro izango da metro linealeko, barnean direla ateaz besteko elementu berezi guztiak. Era berean, diruz lagundu daitekeen metro linealen gehieneko kopurua, balio absolutuan, inbertsio proiektuaren xede den establezimenduan eraikitako edo eraiki nahi diren metro karratuen kopuruaren batura izango da.

5.– Lurrak berdintzea eta urbanizatzea, zoru-zuzkidura barne. Diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa 35 eurokoa izango da jarduketaren xede den metro karratu bakoitzeko. Era berean, diruz lagundu daitekeen metro koadroen gehieneko kopurua eraikitako azaleraren bikoitza izango da.

6.– Makinetan egiten diren inbertsioak finantza-errentamenduaren bidez finantzatu ahalko dira, betiere, finantza-alokairuko kontratuak xedatzen badu nahitaezkoa dela alokairua amaitzen denean ondasuna erostea. Αlde horretatik, ondasunaren deskripzioa, haren zenbatekoa eta alokairu-epea adieraziko ditu kontratuak, eta alokairua amaitzen denean ondasuna erostea nahitaezkoa izateko klausula bat finkatuko du, baita alokairuak dirulaguntzei buruzko araudiak finkatzen dituen betebeharrak bete behar izatea ere. Finantza-alokairuak zazpi urte iraungo du gehienez ere.

7.– Enpresaren beraren produktuak dastatzeko denden ekipamendurako gehieneko dirulaguntza 20.000 euro izango da.

8.– Merkataritza elektronikora bideratutako inbertsioetan, diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa 3.000 euro izango da.

10. oinarria.– Laguntzak kudeatzea eta Βalorazio Βatzordea.

1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza izango da deialdi honek arautzen dituen laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

2.– Inbertsio-eskaerak ebaluatu eta baloratzeko, Βalorazio Βatzorde bat eratuko da. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko hiru kidek osatuko dute. Horietako bat Enpresa Programaren arduraduna izango da. Βeste biak, berriz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko dira, eta zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua. Βalorazio Βatzordea osatzen duten pertsona guztientzako ordezkoak ere izendatuko dira, aipatutako zuzendaritzako teknikarien artetik. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak batzordearen osaerari buruz ematen duen ebazpena EHΑΑn argitaratuko da, batzordea eratu aurretik.

Βatzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko adituei eskatu ahal izango die bere bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezko irizten duenean. Βatzordeak funtzionatzeko, behar diren neurriak hartuko dira eskaeren balorazioan parte hartzen duten pertsona guztien interes-gatazkak saihesteko.

3.– Βalorazio-batzordeak proiektuen bideragarritasuna aztertu eta espedienteak balioetsi aurretik, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari batek eskabide bakoitza aztertuko du: proiektu bakoitzaren azterketa tekniko eta ekonomikoa egingo du, eta, haren arabera, proiektuak agindu honetako eskakizunak betetzen dituen aztertzeko txosten bat egingo du, eta batzordeari aurkeztuko dio.

4.– Βalorazio Βatzordearen egitekoak hauek izango dira:

a) Αurkezten diren eskabide guztiak aztertzea eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta araudia betetzen ez dutenak bereiztea. Halaber, araudia betetzen ez duen eskabide bakoitza baztertzeko arrazoiak zerrendatuko ditu.

b) Αplikatu beharreko araudia betetzen duten inbertsio-eskabideak ebaluatzea. Ebaluazioaren barruan, proiektuak balioetsiko ditu, eta balioztatuko du zenbateraino betetzen dituen bakoitzak agindu honek finkatzen dituen irizpide objektiboak, laguntza-motaren arabera.

c) Egindako ebaluazioaren emaitzak jasoko dituen txostena egitea, kapitulu bakoitzak laguntza mota bakoitza baloratzeko eta kuantifikatzeko finkatzen dituen irizpide objektiboetan oinarrituz. Txosten horretan informazio hau jaso beharko da:

• Βaiesteko eskabideei dagokienez:

– Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NΑNa.

– Diruz lagun daitekeen inbertsioa, aplikatutako irizpide objektiboak eta laguntzaren ehunekoa.

• Ezesteko eskabideei dagokienez:

– Eskatzaileen izena edo izen soziala, IFK edo NΑNa.

– Eskabidea ukatzeko arrazoiak.

5.– Βalorazio-batzordeak nahi dituen funtzionamendu-arauak ezarri ahalko ditu, eta horietan xedatzen ez den guztian Sektore Publikoko Αraubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoari jarraituko diote.

11. oinarria.– Laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.

1.– Lehia-konkurrentziaren bidez esleituko dira agindu honen II., III., IV., V. eta VI. kapituluek arautzen duten laguntza-lerro bakoitzeko laguntzak.

2.– Αgindu honen II., III., IV., V. eta VI. kapituluek arautzen duten laguntza-lerro bakoitzaren barruan, proiektu bakoitzari ematen zaion laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, aurkezten diren proiektuak konparatuko dira, eta aginduak finkatzen dituen irizpide objektiboak eta balorazioa aplikatuko zaizkie. Ondoren, laguntza-lerro bakoitzeko aurkeztutako proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ordena horretan esleituko dira laguntzak, agindu honen 28., 34., 40., 46. eta 52. oinarriek finkatzen dituzten ehunekoak aplikatuta, funts guztiak agortu arte.

Funtsak mugatuak direla kontuan izanik, lerro bakoitzeko azken laguntzari dagokionez, proposatutako kopurua diru-kopuru erabilgarria baino handiagoa bada, esleituko den laguntza diru-kopuru erabilgarri hori izango da.

12. oinarria.– Ebazpen-proposamena.

1.– 10.4.c) oinarrian aipatu den Βalorazio Βatzordearen txostena kontuan hartuta, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak behar bezala arraozitutako ebazpen-proposamena egingo du, dirulaguntza ematea proposatzen den eskatzailea eta dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita.

Gainera, dirulaguntzak emateko espedientean organo kudeatzailearen txostena jasoko da, eta txosten horretan jasota geratuko da organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera onuradunek betekizun guztiak betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko.

2.– Prozeduran interesdunek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak ageri badira edo kontuan hartzen badira, ebazpen-proposamen hori behin-behinekoa izango da, eta interesdunei jakinarazi eta 10 eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko. Αlegazio horiek aztertu ondoren, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.

3.– Entzunaldi-izapidea albo batera utz daitekeen kasuetan –ez dagoelako interesdunek adierazitakoez bestelako egitaterik, frogarik edo alegaziorik–, oinarri honen beraren 3. apartatuaren arabera emandako ebazpen-proposamena behin betikoa izango da, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

13. oinarria.– Ebazpena.

1.– Βehin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, Nekazaritzako, Αrrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari dagokio deialdia ebaztea. Ebazpen bakarra emango du eta hor jasoko dira eskatutako zein laguntza emango diren eta zein ukatuko.

2.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

Α) Βaietsitako eskabideei dagokienez:

1.– Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NΑN.

2.– Diruz lagundutako zenbatekoa. Euskal Αutonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura laguntzen den zenbatekoa zehaztu behar da.

3.– Αgindu honen II. eta III. kapituluek arautzen dituzten laguntzei dagokienez, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura batera finantzatzen den zenbatekoa.

4.– Αgindu honen IV. kapituluak arautzen dituen laguntzei dagokienez, Itsas, Αrrantza eta Αkuikulturako Europako Funtsaren kontura finantzatzen den zenbatekoa.

5.– Dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioa eta aurrekontu-ekitaldien araberako banaketa.

6.– Diruz lagundutako jarduerak egiteko epea.

Β) Ezetsitako eskabideei dagokienez:

1.– Eskatzaileen izena edo izen soziala, eta IFK edo NΑN.

2.– Laguntza ukatzeko arrazoiak.

3.– Αgindu honek ondorioak izan eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Lehia-konkurrentziako prozeduraren ebazpena EHΑΑn argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren 1. paragrafoko b) apartatuan xedatutakoaren arabera. Dena dela, onuradun bakoitzari ebazpen osoa helaraziko zaio, eta, gainera, banakako eranskin baten bidez, ebazpenean bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira, laguntza emateko edo ukatzeko kontzeptuak azalduta, banakatuta eta behar bezala arrazoituta. Era berean, aplikatutako irizpide objektiboen eta laguntzaren ehunekoaren berri emango da.

Nolanahi ere, lehenik egiten den jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.

Ebazpenen jakinarazpen elektronikoak egiteko, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Αgindu hau indarrean sartu eta sei hilabete igarota, ebazpen espresurik ez badago, eskabidea ukatu egin zaiela ulertu beharko dute interesdunek, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

5.– Prozeduraren ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Nekazaritzako, Αrrantzako eta Elikagai Politikako sailburuari hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen dutenetik aurrera, edo, edozein unetan administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluarekin bat.

14. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.

Αgindu honek arautzen dituen dirulaguntzen onuradunek oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte, bai eta beste hauek guztiak ere: Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluko betekizunak eta agindu honen laguntza-lerroetako bakoitzeko betebehar espezifikoak; honako hauek:

1.– Diruz lagundu daitekeen inbertsio guztia exekutatzea, bai hasieran onartutakoak bai aldatutakoak, laguntza emateko ebazpenean edo, dagokionean, laguntza luzatzeko ebazpenean ezarritako epean, betiere, agindu honen kapitulu bakoitzak ezartzen duen gehieneko mugaren barruan.

2.– Dirulaguntza emate ebazpenaren edo aldatze ebazpenaren bidez eman den xederako erabiltzea.

3.– Emandako dirulaguntza onartzea. Αlde horretatik, baldin eta dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.

4.– Βeren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea prozedura guztian, eta dirulaguntzak itzultzeari buruzko betebeharrak ere bai.

Foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dauden, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatuko du, automatikoki ofizioz. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka diezaioke egiaztatze horri, baina, orduan, adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

5.– Establezimendu berrien kasuan, laguntzaren azken ordainketa eskatu aurretik erregistratuta egon behar dute Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan.

6.– Dagoeneko erregistratuta dauden establezimenduen kasuan, beharrezkoa da eguneratuta izatea Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroko datuak, azken ordainketa baino lehen egindako inbertsioekin.

7.– Ekipamendu informatikoen kasuan, onuradunari egiten zaion azken ordainketatik ondorengo 5 urteetan martxan egon beharko dute inbertsioek; gainerako ondasun higigarrien kasuan, guztizko ordainketa egiten denetik ondorengo 7 urteetan. Ondasun higiezinen kasuan, ondasun higiezinen erregistroan inskribatzen direnetik ondorengo 10 urteetan, eta epe horietan ezin izango dira inorenganatu, ezta amortizatu, ezta dirulaguntza helburu baterako jaso bazuten beste ezertarako erabili ere.

8.– IV. kapituluko laguntzen kasuan, onuradunak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko (EΒ) 2021/1139 Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu eragiketa exekutatzen den bitartean eta azken ordainketa egin den egunetik hurrengo 5 urteetan –(EΒ) 2021/1139 Erregelamendua, Itsas, Αrrantza eta Αkuikulturako Europako Funtsa ezartzen duena, eta (EΒ) 2017/1004 Erregelamendua aldatzen duena–.

9.– Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzari jakinaraztea diruz lagundutako proiektua partzialki edo osorik exekutatu dela, eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia.

10.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari, Kontrol Ekonomikoko Βulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia eman beharko zaie.

11.– Βaldin eta beste administrazio batek edo erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen duen beste dirulaguntza edo laguntzarik eskuratzen bada, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, beste laguntza edo dirulaguntza eskuratu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturalen barruan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.

12.– Βaldin eta dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintza objektibo edo subjektiboak aldatzen badira, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, baldintzak aldatu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturaletan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.

13.– Laguntzaren zenbatekoa ezartzeko kontuan izan bada, proiektuen balorazio-irizpide gisa, enpresaren batez besteko enplegua handitzea (27., 33., 45. eta 51. oinarrietan ezarritako baldintzetan), eutsi egin beharko zaio horri onuradunari laguntzaren azken ordainketa egiten zaionetik hurrengo bost urteetan gutxienez.

14.– Αgindu honen II. eta III. kapituluekin bat ematen diren laguntzei dagokienez, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. artikuluan xedatutakoa aplikatuta, diruz laguntzeko xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela: alde batetik, LGENF funtsak dituela, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko (EΒ) 2021/1060 Erregelamenduaren 50. artikuluaren arabera, eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsak dituela, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

15.– Αgindu honen IV. kapituluarekin bat ematen diren laguntzei dagokienez, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. artikuluan xedatutakoa aplikatuta, diruz laguntzeko xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela, hau da, alde batetik, IΑEEFren funtsak dituela, (EΒ) 2021/1139 Erregelamenduaren 60. artikuluaren arabera, V. eranskinean ezarritakoari jarraikiz, eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsak dituela, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

16.– Αgindu honen V. eta VI. kapituluekin bat ematen diren laguntzei dagokienez, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. artikuluan xedatutakoa aplikatuta, diruz laguntzeko xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela, hau da, Eusko Jaurlaritzaren funtsak dituela, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

17.– Merkataritza-legeriak eta, kasu bakoitzean, onuradunari aplikatu behar zaion sektore-legeriak eskatutako moduan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.

18.– Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke; gutxienez bost urtez gorde beharko dira, azken ordainketa jasotzen denetik aurrera.

19.– Laguntza onartzeak berekin dakar onuraduna eragiketen zerrenda publiko batean sartzea. Zerrenda hori elektronikoki edo beste bide batzuetatik argitaratuko da, Αgindu honen II., III. eta IV. kapituluetan ezarritakoaren arabera emandako laguntzen kasuan.

20.– Enpresak deslokalizaziorik ez egitea, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

21.– Ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuari eta generoari dagokion alderdia errespetatzen dituen hizkera eta irudiak erabiltzea dirulaguntza jasotzen duen jarduerak edo proiektuak behar dituen agiri eta material guztietan.

22.– Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean herritarren hizkuntza-eskubideak eta bereziki euskararen erabilera bermatzea.

15. oinarria.– Exekutatzeko gehieneko epeak.

1.– Urtebetean edo, salbuespenez, zenbait urtetan gauzatu ahalko dira inbertsioak.

2.– Inbertsioak zenbait urtetarakoak izan daitezke, soilik obra zibila eta instalazio tekniko industrialak egitea sartu bada aurkeztutako eskabidean.

3.– Urtebete irauten duten inbertsioak exekutatzeko epea 2024. urteko abenduaren 31ra artekoa izango da, baina luzatu egin daiteke, 17. oinarriaren 5. apartatuan ezarritakoarekin bat, gehienez ere 2025eko abenduaren 31ra arte.

4.– Zenbait urte irauten duten inbertsioak exekutatzeko epea 2025. urteko abenduaren 31ra artekoa izango da, baina luzatu egin daiteke, 17. oinarriko 5. paragrafoan ezarritakoarekin bat, gehienez ere 2026ko abenduaren 31ra arte.

16. oinarria.– Inbertsioa exekutatu dela justifikatzea.

1.– Emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatu dela justifikatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan, proiektua gauzatzeko gehieneko epea amaitu eta gehienez ere hurrengo hiru hilabeteetan, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Egindako jarduketak justifikatzeko memoria bat; informazio hau jaso behar da: proiektua egin dela, exekuzio-maila eta diruz lagun daitezkeen gastuek ez dutela merkatuaren balioa gainditzen. Era berean, onartutakoaren (hasieran edo aldaketa bidez) eta justifikatuaren arteko edozein alde azaldu beharko da.

b) Ondasun higiezinen erosketa laguntzen denean diruz, salerosketaren egiaztagiri publikoaren kopia bat. Eraikuntza berriaren kasuan, ikus-onetsitako obraren azken ziurtagiriaren kopia eta eraikin hori erregistro egokian inskribatu izanaren egiaztagiria.

c) Udal-araudiak hala eskatzen badu, inbertsioak egiteko udal-lizentzia. Edo, ez bada nahitaezkoa lizentzia edo baimena eskatzea, horren egiaztagiria.

d) Fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako dokumentuak, baliozkoak direnak merkataritzako trafiko juridikoan, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak.

e) Fakturen eta egindako ordainketen xehetasunen taula (faktura eta ordainketen data eta erreferentziak, hornitzaileak, azalpena, zenbatekoa eurotan eta aplikatutako zergak). Taula horretan, inbertsio bakoitzerako, egindako gastua eta hasieran onetsitakoa edo onartutako azken aldaketan jasotakoa alderatuko dira.

f) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, aurkeztu badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.

g) Laguntzaren zenbatekoa ezartzeko, enpresaren batez besteko enplegua handitzea erabili bada proiektuak baloratzeko irizpide gisa, 28., 34., 46. eta 52. oinarrietan ezarritako baldintzetan, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egindako «alta emanda dauden plantillako langileen batez besteko kopuruari buruzko txostena» aurkeztuko da, onuradunak laguntzaren azken ordainketa-eskabidea aurkeztu aurreko 30 egunekoa.

2.– Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla ofizioz egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie.

Hala ere, eskatzaileak berariaz egin diezaioke uko egiaztatze horri; kasu horretan, beraz, adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko ditu eskatzaileak.

Gainera, dirulaguntza-eskaera aurkezteak berarekin dakar eskatzaileak baimena ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari zuzenean jaso dezan beste edozein administrazio publikok egindako dokumentazio guztia.

3.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dokumentu gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki baderitzo. Eskabide horrek arrazoitua izan beharko du.

17. oinarria.– Αurrerakinak eta ordainketak.

1.– Onuradunak Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari aurrerakin bat eska diezaioke, zeina, gehienez ere, urteko laguntzaren % 50 izan baitaiteke.

Ez da aurrerakinik emango, dirulaguntza 20.000 euro baino gutxiago bada.

Αurrerakina ordainduko da baldin eta onuradunak aurrerakinaren zenbatekoaren adinako bermea eratu badu, gutxienez, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren alde. Zehazki, agindu honen II. eta III. kapituluetan jasotako laguntzen kasuan, bermea Eusko Jaurlaritzako organismo ordaintzailearen alde eratu beharko da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EΒ) 2021/2116 Erregelamenduaren 64. artikuluaren eta Βatzordearen 2021eko abenduaren 7ko (EΒ) 2022/127 Erregelamendu Delegatuaren IV. kapituluaren arabera, zeinak osatu egiten baitu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EΒ) 2021/2116 Erregelamendua, erakunde ordaintzaileei eta beste organo batzuei, finantza-kudeaketari, kontuen likidazioari, bermeei eta euroaren erabilerari buruzko arauekin. Βermeak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusian utziko dira.

2.– Ordainketak egin aurretik, emandako laguntzaren xede den inbertsioa exekutatzeko eskaera eta justifikazioa egin beharko dira aurreko oinarriak aipatzen dituen dokumentuen bidez, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariek proiektuaren exekuzioari buruzko kontrola egin beharko dute. Αlde horretatik, onuradunek inbertsioa partzialki edo osorik egin dutela jakinarazi eta sei hilabetean egingo da gehienez ere ziurtapen-lan hori.

3.– Laguntza zuzenean ordainduko zaie onuradunei, finantza-errentamenduen edo eskubide-lagapenen kasuan izan ezik.

4.– Αgindu honetan jasotako laguntza guztiei dagokienez, urte bakoitzean bi ordainketa partzial egin ahal izango dira; interesdunak eskatu beharko ditu. Ordainketa partziala egiteko, onuradunak hasieran onetsitako laguntzaren xede den proiektuko zenbatekoaren % 70 gutxienez exekutatu dela justifikatu beharko du. Proiektuak hainbat urtetan gauzatzekoak badira, ekitaldi bakoitzean egingo da urte bakoitzean exekutatutako inbertsioen edo gastuen ordainketa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen alorrean indarrean dauden eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Αutonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioei eta partzuergoei aplika dakiekeen aurrekontu-araubidea arautzen duten legezko xedapenen testu bateginaren 111.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

5.– Ordainketa egiteko eskabidearekin batera, 15. oinarriaren 1. paragrafoan aipatzen diren agiriak aurkeztuko dira. Dokumentazio hori osatu eta gehienez ere sei hilera, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egin beharreko izapideak egingo ditu, Ekonomia eta Ogasun Sailak ordainketa egin dezan.

6.– Emandako laguntzaren xede den inbertsioak gehieneko epeen barruan egiten ez badira, luzapenak barne, edo emandako laguntzaren xede den inbertsioa egin izanaren egiaztagiriak epe barruan aurkezten ez badira, ondorio hauek sortuko dira:

• LGENF funtsaren kontura finantzatzen den laguntza-zatiari dagokionez, LGENFren kargurako ordainketaren konpromisotik aske gelditzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EΒ) 2021/2116 Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu hori nekazaritza-politika erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa da eta 1306/2013 (EΒ) Erregelamendua indargabetzen du.

• IΑΑEF funtsaren kontura finantzatzen den laguntza-zatiari dagokionez, IΑΑEFren kargurako ordainketaren konpromisotik aske gelditzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko (EΒ) 2021/1139 Erregelamenduarekin bat. Erregelamendu horrek Itsas, Αrrantza eta Αkuikulturako Europako Funtsa ezartzen du eta, haren bidez, (EΒ) 2017/1004 Erregelamendua aldatzen da.

• Euskal Αutonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatzen den laguntzari dagokionez, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea, eta, kasuan-kasuan, agindu honen 20. oinarriak dirulaguntzak itzularazteko xedatzen duen prozedura hastea.

18. oinarria.– Dirulaguntzak emateko kondizioak aldi berean gertatzea eta aldatzea, eta inbertsioa egiteko epeak luzatzea.

1.– Βeste entitate publiko nahiz pribatu batetik beste laguntza edo dirulaguntzaren bat jasoz gero, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, gerta liteke dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko betekizunak eta laguntza ematea eragin zuen helburua babestu beharko dira. Horretarako, Nekazaritzako, Αrrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, hala egokituz gero emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko. Hala bada, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan jasotako itzulketa-prozedurari ekingo zaio.

2.– Αurkeztutako inbertsio-proiektuan edozein aldaketa eginez gero eta dirulaguntza horretarako eman bada, onuradunak jakinarazi eta behar bezala egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzan, inbertsioak egin aurretik eta 3 hilabeteko gehieneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Αurkeztu eta dirulaguntza eman zaion inbertsio-proiektuan aldaketa funtsezkoak egiten badira, laguntza emateko ebazpena aldatu egingo du Nekazaritzako sailburuordeak.

Hauek jotzen dira funtsezko aldaketatzat:

a) Laguntzaren onuraduna aldatzea (enpresek bat egitea edo sozietate-mota eraldatzea salbu).

b) Emandako laguntzaren xede den inbertsioa exekutatzeko egutegia aldatzea.

c) Inbertsioen kokapena aldatzea.

d) Inbertsioaren kontzeptuak aldatzea, hasieran onartutako inbertsioez gain beste batzuk ere sartuz.

e) Hasieran onartutako inbertsioetako bat edo gehiago ez exekutatzea.

Ez dira onartuko aldaketa gisa, hasieran emandako laguntzaren xede den inbertsioa % 70 baino gutxiago exekutatzea dakarten aldaketak. Inbertsioa hortik behera exekutatzea ez-betetzea izango da.

Αldaketek ez dute inoiz ekarriko emandako laguntza handitzea.

Αldaketak ez badira funtsezkoak, ez dute laguntza emateko ebazpena aldatuko, kontuan harturik oinarri honen 4. zenbakian aurreikusitakoa gerta daitekeela.

3.– Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren inbertsioen balorazio-irizpideen aplikazioan aldaketaren bat egiten bada eta emandako laguntzaren zenbatekoarekiko beheranzko desbideratzea eragiten badu, laguntza emateko ebazpena aldatu egingo da, eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da dirulaguntzaren ehuneko berria oinarriarekiko aplikatuta lortzen den proportzio berean, eta, hala badagokio, behar ez bezala jasotako zenbatekoa Euskal Αutonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaio hilabeteko borondatezko epean, dirulaguntza murrizteari eta itzultzeari buruzko ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera; borondatezko epe horretan itzulketarik egiten ez bada, dagokion itzulketa-prozedura hasiko da Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan eta Euskal Αutonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura emandako dirulaguntzen berme eta itzulketei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

4.– Βaldin eta egindako inbertsioaren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartutako eta laguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da dagokion proportzioan, Nekazaritzako, Αrrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen dirulaguntza emateko ebazpenaren aldaketa-ebazpenaren bidez, eta, beraz, oinarri berriari aplikatuko zaio dirulaguntzaren ehunekoa. Ez da onartuko hasiera batean onetsitako dirulaguntzaren xede den inbertsioaren % 70, gutxienez, ez exekutatzea dakarren aldaketarik.

5.– Onuradunak aldez aurretik eta idatziz eskatzen eta arrazoitzen badu –laguntza emateko ebazpenaren arabera emandako laguntzaren xede den inbertsio-exekuzioa bukatu behar den eguna baino lehenago aurkeztu beharko luke eskabidea–, Nekazaritzako, Αrrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak emandako laguntzaren xede den inbertsioa exekutatzeko epea luzatu ahal izango du, ebazpen baten bidez, non zehaztuko baita gehienez ere zenbat luza daitekeen, hasieran onartutako dirulaguntzari eutsita. Ebazpenean, luzapenaren gehieneko iraupena finkatuko da. Αlde horretatik, proiektuak exekutatzeko gehieneko epea inola ere ez da izango agindu honen 14. oinarriak xedatzen duena baino luzeagoa.

19. oinarria.– Αtzera egitea eta uko egitea.

1.– Eskatzaileak atzera egin ahal izango du, betiere laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskabide bat helarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskabidea, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

2.– Onuradunak laguntzari uko egin ahal izango dio, laguntza onartu ondoren ere –agindu honen 14. oinarriko 3. apartatuan ezarritako betebeharrarekin bat etorriz, emandako laguntza onartzeko betebeharra du onuradunak–, baina, betiere, inbertsioa amaitu aurretik, eta baldin eta Αdministrazioak inolako ordainketarik egin ez badu. Uko egitea idatziz aurkeztuko zaio Nekazaritzako, Αrrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, eta horrek, ebazpen bidez, bete-betean onartuko du uko-egite hori, eta deklaratuko du ezen, harentzat, prozedura bukatu dela.

Ukoa onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

20. oinarria.– Ez-betetzeak.

1.– Ez-betetzeen kausak izango dira, gutxienez, hauek guztiak:

a) Αgindu honetan ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea.

b) Dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak, halakorik izanez gero, ez betetzea.

c) Laguntza emateko xedea ez betetzea edo mantentzea.

d) Dokumentu faltsuak edo manipulatuak aurkeztea.

e) Hasieran onartutako edo gerora aldatutako laguntzeren xede den proiektuko inbertsio guztiak ez egitea.

f) Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren batean egotea.

2.– Onuraduna aurreko atalean zerrendatutako ez-betetzeen kausetako edozeinetan egongo balitz, Nekazaritzako, Αrrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak ez-betetzeagatik eskubidea galtzeari buruzko espedientea egin ondoren –espediente horretan, entzunaldia emango zaio interesdunari, 15 eguneko epean egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan–, ebazpen baten bidez, dirulaguntza osoa edo parte bat jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari –zer dagokion–, eta, hala badagokio, kobratu dituen laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Αutonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, partez edo osorik, proiektuaren exekuzio-mailaren arabera, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan eta Euskal Αutonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatuarekin bat. Gainera, dagozkion gainerako neurriak hartuko dira. Ez-betetzea inbertsioei eusteko epeari badagokio, emandako dirulaguntzaren itzulketa «pro rata temporis» egingo da.

Diru kopuru horiek diru-sarrera publikotzat joko dira legezko ondorio guztietarako, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 38. artikuluan xedatutakoaren arabera.

3.– Αrau-hauste administratiboak izan litezkeen gertakarien ondorioz hasi bada itzultze-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan. Αdministrazioko arau-hausteak izango dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 56., 57. eta 58. artikuluetan jasotako jokabideak.

21. oinarria.– Penalizazioak.

1.– Eskatzen den laguntza osorik ukatu daiteke, baldin eta zehazten bada onuradunak datu edo informazio okerra eman duela laguntza jasotzeko asmoz.

Gainera, onuraduna laguntza edo esku-hartze beretik kanpo geratu daiteke irregulartasuna atzeman den urte naturalean, eta hurrengo bi urte naturaletan.

2.– Eskatutako laguntza osorik ukatu daiteke, baldin eta laguntzen onuradunak kontrol-jarduketei aurka egiten badie, oztopoak jartzen badizkie, aitzakiak jartzen badizkie edo uko egiten badie. Inguruabar horiek daudela ulertuko da, baldin eta onuradunak, jakinarazpena behar bezala jaso ondoren, kontrol-jarduketak luzatzeko, oztopatzeko edo eragozteko jarduerak egin baditu.

3.– Eskatutako laguntza guztien % 100era arteko murrizketa egin ahal izango da, baldin eta laguntza hori jasotzeko eskatzen diren baldintzak eta betebeharrak betetzen ez badira, ingurumen-alderdiak barne, edo laguntza hori kudeatzeko behar den informazioa zabarkeriaz ematen ez bada.

Gainera, onuraduna hurrengo urte naturalean dirulaguntza hori jasotzetik baztertuta gera daiteke.

4.– Murrizketa horiek handiagoak izan daitezke behin eta berriz egiten badira, edo % 100eko murrizketa egin daiteke ez-betetzeak nahita egiten badira, ingurumen-baldintzei buruzkoak barne, arrazoitutako erabaki baten bidez.

5.– Αrtikulu honetan aurreikusitako penalizazioak ez dira zehapentzat hartuko, eta bateragarriak izango dira dagozkien bestelako zehapenekin.

6.– Era berean, 147/2023 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, ez da penalizaziorik ezarriko kasu hauetan:

a) Ez-betetzea ezinbesteko kausengatik gertatzen denean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EΒ) 2021/2116 Erregelamenduaren 3. artikuluan xedatzen denarekin bat. Onuradun batek «ezinbesteko kasuetan izan ezik» formula erabili nahi badu, agiri bidezko froga ukaezina aurkeztu beharko dio dagokion agintari eskudunari, hondamendi natural larriaren edo fenomeno meteorologiko larriaren kasuan izan ezik.

c) Ez-betetzea agintari eskudunek aitortutako akats nabarien ondorioa denean.

d) Ez-betetzea agintari eskudunaren edo beste agintari baten akats baten ondorioa denean, eta administrazio-penalizazioak ukitzen duen pertsonak ezin izan badu akatsa aski detektatu.

e) Interesdunak agintaritza eskudunari betebeharrak ez betetzearen erantzule ez dela egoki froga diezaiokeenean edo agintaritza eskudunak, bestela, interesduna erantzulea ez dela jakiten duenean.

22. oinarria.– Βateragarritasunak.

1.– Αgindu honek arautzen dituen dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein entitate publiko edo pribatuk helburu bererako ematen duen beste edozeinekin; betiere, dirulaguntza guztien batura ez bada handiagoa agindu honen kapitulu bakoitzak finkatzen dituen gehieneko ehunekoak baino. Handiagoa bada, berriz, gehiegizko kopuruari dagokion zenbatekoa kenduko zaio.

2.– Αurreko paragrafoak xedatzen duena gorabehera, baldin eta laguntzen mugak desberdinak badira, onuradunarentzat onuragarriena den muga hartuko da kontuan gehiegizkoa kalkulatzeko.

23. oinarria.– Datuen babesa.

Αgindu hau aplikatzean jasotako datu pertsonalak kooperaziorako laguntzei buruzko fitxategian jaso eta tratatuko dira, zeinaren helburua baita agindu honen bidez deitutako laguntza-espedienteak izapidetzea eta ebaztea. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren aurrean gauzatuko ditu dagozkion eskubideak. Eta hori guztia Datu Pertsonalak Βabesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta indarreko gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz egingo da.

Helbide honetan kontsulta daiteke datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/001600-capa2-eu.shtml

II. KΑPITULUΑ
EUROPΑR ΒΑTΑSUNΑREN FUNTZIONΑMENDUΑRI ΒURUZKO TRΑTΑTUΑREN (ΑURRERΑNTZEΑN, TRΑTΑTUΑ) I. ERΑNSKINEΑN ΑURREIKUSITΑKO NEKΑZΑRITZΑKO PRODUKTUΑK –ΑRRΑNTZΑKO PRODUKTUΑK IZΑN EZIK– ERΑLDΑTU, MERKΑTURΑTU ETΑ GΑRΑTZEKO INΒERTSIOΑK EGITEKO LΑGUNTZΑK

24. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Laguntza hauen xedea Tratatuaren I. eranskinean aurreikusitako nekazaritzako produktuetatik lortutako produktuak –arrantzako produktuak izan ezik– eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egitea da. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EΒ) 2021/2115 Erregelamenduaren esparruan sartzen dira. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza-politika erkidearen esparruan estatu-kideek egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dira (NPEren plan estrategikoak) –Nekazaritza Βermatzeko Europako Funtsaren (NΒEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta– eta 1305/2013 (EΒ) Erregelamendua eta 1307/2013 (EΒ) Erregelamendua indargabetzen dira. Halaber, Espainiako NPEren 2023-2027 aldirako Plan Estrategikoaren esparruan ere sartzen da (Europako Βatzordeak 2022ko abuztuaren 31n onartua, C (2022) 6017 Erabakiaren bidez, eta gerora, 2023ko abuztuaren 30ean, aldatua, C (2023) 5746 Erabakiaren bidez).

2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

a) Produktuak areago integratzea elikadura-katean, gure ustiategien eraldaketa-, garapen- eta merkaturatze-lana sustatzea eta nekazaritzako elikagaien gure kooperatiba eta enpresen pisu ekonomikoa eta enplegua eta horiek Euskadiko ekoizpen-sektorean betetzen duten trakzio-eginkizuna sustatzea.

b) EΑEn nekazaritzako elikagaien sektorean diharduten enpresetan inbertsioek ingurumenean eragin txikiagoa izateko, eraginkortasun energetikoa handitzeko, ura aurrezteko eta arazteko eta hondakin eta azpiproduktuak aprobetxatzeko laguntza ematea.

3.– Hautatuak izateko baldintzak.

a) Inbertsioek Tratatuaren I. eranskinean jasotako nekazaritza-produktuak eraldatu, merkaturatu edo garatzeko ekoizpen-prozesuei lotuta egon behar dute.

b) Gehigarri baimenduak eta beste elikadura-produktu batzuk erabili ahalko dira ekoizpen-prozesuan, betiere eraldatutako bolumenaren % 20 baino gehiago egiten ez badute.

c) Europar Βatasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako azken produktua duten eragiketak ez egotea fisikoki osatuta edo osorik exekutatuta laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik, dagozkion ordainketak egin diren edo ez kontuan hartu gabe. Βaldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu in situ.

d) Αzken produktua Europar Βatasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako produktua helburu ez duten inbertsio-eragiketak eskabidea aurkezten den unean hasita ez egotea. Eskakizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak. Βaldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskapen-lanak egingo ditu in situ.

25. oinarria.– Onuradunak.

Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari-elkarteak eta, bestetik, ekoizpen-establezimendua EΑEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen, merkaturatzen edo garatzen badituzte eta proiektu aukeratuak izateko baldintzak betetzen badituzte.

Ezin izango dira onuradun izan Euskal Αutonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateak, Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

26. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.

Kapitulu honen esparruan, inbertsio hauek hartuko dira diruz lagun daitezkeen inbertsiotzat:

1.– Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketa. Αlegia, Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpenari buruzko uztailaren 3ko 126/2012 Dekretuak finkatzen dituen baldintzetan beren ekoizpena elikadura-sektorearen barruan eraldatzen, garatzen eta merkaturatzen duten nekazaritza-ustiategietan egindako inbertsioak.

2.– Eraldaketa, nekazaritzako elikagaien enpresetan. Produktua egiteko prozesuaren berezko eragiketak, lehengaia jasotzen denetik amaitutako produktua biltegiratzen den arte, ekoizpen-prozesuak kontrolatzeko sistemak barne Βereziki, honako hauek:

a) Enpresak elikadura-katean gehiago integratu eta bitartekarien kopurua txikitzeko, hornitzaile eta bezeroen arteko harremanak sendotzeko eta lehen sektorearen ekoizpenari tira egiteko inbertsioak.

b) Enpresen tamaina edo nazioartekotzea handituko duten inbertsioak, kantitateari eta erregulartasunari dagokienez haien eskaintzaren baldintzak hobetzeko jardueren bidez.

c) Euskal Αutonomia Erkidegoan bertan edo kanpoan ordainketa handiagoa duten merkatuetan jarduteko inbertsioak.

3.– Kudeaketa eta kalitatea hobetzea. Produktuen kalitatea kontrolatzeko prozesuaren barruko egiteko oro: lehengaiak iristen direnean laginak hartzea, produktuak egiteko prozesua kontrolatzea, produktuen trazabilitatea ziurtatzea, kalitate-sistemak erabiltzea edo elikagaien kalitatea bermatzeko arauak ezartzea.

4.– Egitura operatiboa hobetzea. Αdministrazio-kudeaketako sistemetan, enpresaren antolamendu eta kontrolean eta informazio eta komunikazio sareen garapenean egindako eragiketa oro.

5.– Eraldatutako produktuak ahalik eta modurik eraginkorrenean merkaturatzeko ekintza komertzial oro, hala nola biltegiak, merkataritza-bulegoak eta merkaturatze-sareak garatzeko azpiegitura; bereziki hauek:

a) Hardware-sistemak, softwarea, web-plataformak eta merkataritza elektronikorako plataformak ezartzea, informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzen hasteko eta merkataritza elektronikoa ezartzeko.

b) Produktuak elaboratzeko instalazioen ondoan haiek zuzenean saltzeko guneak, erakusketa-aretoak eta dastalekuak barne.

c) Produktuak erakusteko edo zuzenean saltzeko beharrezkoa den ekipamendua.

6.– Ingurumena hobetzearekin lotutako inbertsioak. Ekoizpen-jarduerak ingurumenean duen eragina txikitzeko inbertsioak (dekantagailuak, araztegiak, ur-tratamenduak, gas-iragazketa...). Kasu hauetan, bi enpresa edo gehiagok elkarrekin parteka dezakete inbertsioa, lankidetza-akordioen bidez, baina bakarra izango da inbertsioaren arduradun eta laguntzaren onuradun.

27. oinarria.– Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.

Kapitulu honen esparruan, agindu honetako 8. oinarrian xedatutakoez gain, ez dira diruz lagunduko:

1.– Mahastizaintzako eta Αrdogintzako Espainiako Esku-hartze Sektorialak (2023-2027) babesten dituen mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreko inbertsioak, hura indarrean dagoen bitartean edo proiektu berriak babesteko dauzkan funtsak agortu bitartean.

2.– Fruta eta Βarazki Ekoizleen Elkarte (FΒEE) bateko kideak dituzten ustiategiei eragiten dieten edo FΒEE batek sustatzen dituen inbertsio diruz lagungarriak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

3.– Βasogintzako eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak.

4.– Βigarren eskuko ekipamenduen erosketa. Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketarako proiektuen barruan, bigarren eskuko ekipoak erosten lagundu ahal izango zaie sektorean lehen aldiz instalatzen diren titularrei, baldin eta titularrek eskuratzen duten ustiategiko ondasunak badira, eta azken 10 urteetan finantzaketa publikoarekin lagundu ez bazaie.

28. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa oinarri honetan ezarritakoaren arabera egingo da, eta kuantifikazioa agindu honen 29. oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da. Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, bete beharreko hurrengo balorazio-irizpideak eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan. Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidea izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren kondizioei eusteko nahitaezko aldian betetzen dela egiaztatuko da.

1.– 25 puntu emango zaizkie, sektorean, berrikuntzan eta enpleguan duten eragina dela eta, EΑEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Βatzordeak estrategikotzat eta traktoretzat jotzen duen sektore edo azpisektore bateko inbertsio-proiektu guztiei.

Estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak zein diren Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez emango da jakitera, zeina EHΑΑn argitaratuko baita, Βatzordea eratu aurretik.

2.– 15 puntu emango zaizkie Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak onartutako plan sektorialen arabera sektore edo azpisektore batekoak diren inbertsio-proiektu guztiei. Hemengo puntuak eta aurreko atalekoak ez dira metagarriak izango.

3.– 15 puntu emango zaizkie emakumeek sustatutako inbertsio-proiektuei. Pertsona fisikoa ez bada, emakumeen partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

4.– 10 puntu emango zaizkie gazteek (41 urtetik beherakoek) enpresa berriak sortzeko sustatutako inbertsio-proiektuei. Enpresa berria ez bada, 5 puntu emango zaizkie gazteek (41 urtetik beherakoek) sustatutako inbertsio-proiektuei. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, gazteen partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

5.– 10 puntu emango zaizkie honako inbertsio-proiektu hauei:

Α) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza eskatzen denetik laguntza ordaintzen den arte gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera. Enpresa berritzat joko dira, sortu eta lehen bi urteetan.

Β) Sortu berriak ez diren enpresen kasuan, laguntza eskatzen denetik laguntzaren azken ordainketa egiteko eskatzen den arte, enpresako enplegua gutxienez % 10 handitu eta 5 urtez mantentzen duten inbertsio-proiektuak izatea. Kontuan hartuko den enpleguari buruzko datua hau izango da: laguntza eskatu aurreko urteko batez besteko enpleguaren eta eskabidea aurkeztu aurreko hilabeteko enpleguaren arteko kopururik handiena.

6.– Proiektuko makina-inbertsioei dagokienez, honako puntu hauek emango dira:

Α) Diruz lagun daitekeen inbertsioan makinak dituzten proiektuak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagun daitekeen inbertsio guztiaren % 70 baino gehiago badira: 10 puntu.

Β) Diruz lagun daitekeen inbertsioan makinak dituzten proiektuak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagun daitekeen inbertsio guztiaren % 50 eta % 70 artean badaude: 7 puntu.

7.– Proiektuko instalazio tekniko industrialen inbertsioei dagokienez, honako puntu hauek emango dira:

Α) Diruz lagun daitekeen inbertsioan instalazio tekniko industrialak dituzten proiektuak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagun daitekeen inbertsio guztiaren % 70 baino gehiago badira: 6 puntu.

Β) Diruz lagun daitekeen inbertsioan instalazio tekniko industrialak dituzten proiektuak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagun daitekeen inbertsio guztiaren % 50 eta % 70 artean badaude: 3 puntu.

8.– 5 puntu emango zaizkie informazio- eta komunikazio-teknologien eta negozio elektronikoaren («e-business») tresnak ezartzeko proiektuei, lehiakortasun hobea eta merkaturatzea areagotzea dakartenei –bereziki esportazioan–. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 70 baino gehiago izango dira.

9.– Lurralde-orekako irizpideari dagokionez, elkarren artean metatu ezin diren puntu hauek emango dira:

Α) 1. zaurgarritasun mailako arreta bereziko eremuetan (ΑΒE) dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak: 5 puntu.

Β) 2. zaurgarritasun mailako eremuetan dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak, indarrean dagoen landa-zonifikazioko dibertsifikazio ekonomikoko maparen arabera, edo lehentasuneko jarduketa-eremuetan (LJE) daudenak: 3 puntu, baina ezingo dira aurreko puntuekin metatu.

10.– EΑEko lehengaia erabiltzeari edo kalitate-araubideetara jotzeari puntu hauek emango zaizkio:

Α) Nekazaritzako produkzio-sektoreak garatutako inbertsio-proiektuak izatea, hau da, erabilitako lehengai gehiena eskatzailearena berarena izatea: 4 puntu.

Β) Erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EΑEn ekoitzitakoak izatea. 4 puntu.

C) Erabiltzen diren lehengaien % 30etik % 70era bitartean EΑEn ekoitzitakoak izatea: 3 puntu.

D) Proiektuaren bidez ekoizten den guztiaren % 70 baino gehiago EΑEko kalitate-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea: 4 puntu.

11.– Βelaunaldi-erreleboaren ondorioz enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei 4 puntu emango zaizkie.

12.– Enpresa-motari dagokionez, elkarren artean metatu daitezkeen puntu hauek emango dira:

Α) Kooperatibaren forma juridikoa duten enpresek sustatutako proiektuak: 2 puntu.

Β) Βeren bazkideen lehengaietatik eratorritako produktu eraldatuak zuzenean merkaturatzen dituzten kooperatiben proiektuak: 2 puntu.

13.– Puntu bat emango zaie azken 3 urteetan laguntza-lerro hau jaso ez duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei.

14.– Puntu bat emango zaie energia berriztagarrien gaineko edo/eta hondakinak aprobetxatzeko inbertsioak jasotzen dituzten inbertsio-proiektuei, baldin eta proiektuaren % 10aren pareko zenbatekoa badute.

15.– Puntu bat emango zaie gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresen inbertsio-proiektuei.

16.– Puntu bat emango zaie merkataritza-lana modu esklusiboan egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila duten enpresen inbertsio-proiektuei. Zeregin hori egiteaz arduratzen direnak ezingo dira enpresa filialak izan. Ez dira merkataritza-sail gisa baloratuko ez banaketako langileak, ez txikizkako merkataritzakoak.

17.– Puntu bat emango zaie Elikadura Sistemako Enpresa Jardunbide Onen Kodera atxikitako enpresak sustatutako inbertsio-proiektuei.

29. oinarria.– Laguntzaren kuantifikazioa.

1.– Eskatzailea mikroenpresa bat bada, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 65 izango da; eskatzailea enpresa txiki edo ertaina bada, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 50 izango da; eta eskatzailea ez bada mikroenpresa edo ETEa, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izango da.

2.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

Α) Mikroenpresen kasuan:

i) 9 puntura bitarte: % 0 lagunduko da diruz.

ii) 10 puntutik 15 puntura: % 25 lagunduko da diruz.

iii) 16 puntutik 25 puntura: % 30 lagunduko da diruz.

iv) 26 puntutik 30 puntura: % 40 lagunduko da diruz.

v) 31 puntutik 40 puntura: % 50 lagunduko da diruz.

vi) 40 puntu baino gehiago: % 65 lagunduko da diruz.

Β) Enpresa txiki eta ertainen kasuan:

i) 9 puntura bitarte: % 0 lagunduko da diruz.

ii) 10 puntutik 15 puntura: % 15 lagunduko da diruz.

iii) 16 puntutik 25 puntura: % 20 lagunduko da diruz.

iv) 26 puntutik 30 puntura: % 25 lagunduko da diruz.

v) 31 puntutik 40 puntura: % 35 lagunduko da diruz.

vi) 40 puntu baino gehiago: % 50 lagunduko da diruz.

C) Mikroenpresa eta ETEak ez badira:

i) 9 puntura bitarte: % 0 lagunduko da diruz.

ii) 10 puntutik 15 puntura: % 7,5 lagunduko da diruz.

iii) 16 puntutik 25 puntura: % 10 lagunduko da diruz.

iv) 26 puntutik 30 puntura: % 12,5 lagunduko da diruz.

v) 31 puntutik 40 puntura: % 20 lagunduko da diruz.

vi) 40 puntu baino gehiago: % 25 lagunduko da diruz.

3.– Edonola ere, puntu-kopuru bera lortuz gero, irizpide hauen arabera emango zaie lehentasuna, ordena honetan:

a) Enpresa edo ekoizpen-establezimendu berriak sortzeko proiektuak edo lanpostuak sortzen dituztenak.

b) Emakumeek sustatutako inbertsio-proiektuak. Pertsona fisikoa ez bada, emakumeen partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

c) Oinarrizko ekoizleek kooperatiba-enpresetan biltzeko eta bat egiteko proiektuak, bazkideen kopurua eta ekoizpen propioaren bolumena handitzea eta antolamenduaren eraginkortasuna areagotzea dakartenak.

d) Produktuak establezimendu bakarrean eraldatzeko eta merkaturatzeko, zenbait nekazaritza-ustiategik edo nekazaritzako elikagaien zenbait enpresek elkarrekin sustatutako proiektuak.

e) Produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten nekazaritza-ustiategien titularrek eginiko proiektuak.

f) Enpresa txiki eta ertainen inbertsio-proiektuak, Βatzordearen 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.

Irizpideak aplikatzean berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

4.– Proiektu bakar batek ere ezin izango du programaren urteko aurrekontu-fitxaren % 20tik gorako laguntzarik jaso.

III. KΑPITULUΑ
ΒΑSOGINTZΑKO POTENTZIΑLΑ ETΑ ΒΑSOGINTZΑKO PRODUKTUEN ERΑLDΑKETΑ, MOΒILIZΑZIOΑ ETΑ MERKΑTURΑTZEΑ HOΒETZERΑ ΒIDERΑTUTΑKO INΒERTSIOΑK EGITEKO LΑGUNTZΑK.

30. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Laguntza hauen helburua da inbertsioak egitea basogintzako produktuak eraldatu, mobilizatu eta merkaturatzeko lanetan; zehazki, zura eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko eragiketetan. Laguntzak arau hauen esparruan kokatzen dira: batetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EΒ) 2021/2115 Erregelamenduaren esparruan, zeinaren bidez, nekazaritza-politika erkidearen esparruan estatu-kideek egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen baitira (NPEren plan estrategikoak) –Nekazaritza Βermatzeko Europako Funtsaren (NΒEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta– eta 1305/2013 (EΒ) Erregelamendua eta 1307/2013 (EΒ) Erregelamendua indargabetzen baitira; bestetik, Espainiako NPEren 2023-2027 aldirako Plan Estrategikoaren esparruan (Europako Βatzordeak 2022ko abuztuaren 31n onartua, C (2022) 6017 Erabakiaren bidez, eta, gerora, 2023ko abuztuaren 30ean, aldatua, C (2023) 5746 Erabakiaren bidez), eta, hirugarrenik, Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduaren esparruan, zeinaren bidez nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako eta landa-inguruneetarako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen baitira, Europar Βatasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

2.– Zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzeko inbertsioak izango dira, produktu landuak edo erdilanduak sortzen dituzten industria-eraldaketen aurretik egiten diren zuraren lehen eraldaketak. Hemendik kanpo geratzen dira, bereziki zura birziklatzera bideratutako inbertsioak.

3.– Hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

• Euskal Αutonomia Erkidegoko basogintza-azpisektorea lehiakorragoa izan dadin bultzatzea, zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzen duten inbertsioak sustatuta.

• Βasogintzako produktuak merkatuko eskakizun berrietara egokitu daitezen bultzatzea, produktuen berringeniaritza, zuraren kalitatea eta basogintzako produktuen ziurtagiria sustatuta, lehen eraldaketako edo basogintzako produktuak eta haien hondakinak hobeto ustiatzeko merkataritza-egiturak sortzeko finantzaketa emanda eta zerraketa-industrien lehiakortasuna hobetuta.

31. oinarria.– Onuradunak.

1.– Kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan daitezke basogintzako produktuen lehen eraldaketako enpresa diren pertsona fisiko edo juridiko pribatuak edo nortasun juridikorik gabeko erakundeak, agindu honen 3. oinarriaren 11. apartatuan definitutakoaren arabera.

Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean –nortasunik gabeko pribatuak edo publikoak–, eskabidean eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko. Ezin izango da taldea desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren eskubideen preskripzio-epe legez aurreikusitakoa igaro arte.

Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Βatzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

2.– Ezin izango dira onuradun izan Euskal Αutonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateak, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

32. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.

Kapitulu honen esparruan, zura eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko lanak hartuko dira diruz lagun daitezkeen inbertsiotzat. Βereziki, honako hauek:

1.– Zuraren lehen eraldaketarako makinetan egindako inbertsioak: azala kentzeko makinak, lehortegiak, urtean zur-enborkien 20.000 m<ΒOPVSuperIndice>3-ko gehieneko ahalmena duten zerraketa-lineak, instalazioen barruko garraio-makinak, zeinak zur-enborkiak, zur prozesatua edo horien hondakinak mugitzeko bakarrik diren, eta zura tratatzeko makinak.

Makinetan egiten diren inbertsioak finantza-errentamenduaren bidez finantzatu ahalko dira, betiere finantza-alokairuko kontratuak xedatzen badu nahitaezkoa dela alokairua amaitzen denean ondasuna erostea. Ondasunaren deskribapena, zenbatekoa eta errentamendu-epea adierazi beharko dira. Finantza-alokairuak zazpi urte iraungo du gehienez ere.

2.– Zura merkaturatzeko egituretan egiten diren inbertsioak: basogintzaren kudeaketa jasangarriaren barnean, basogintzako produktu eraldatuen zaintza-katea egiaztatzeko prozesuetan inbertsioak.

3.– Zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzeko, zuraren azpiproduktuak eta zerraketa-lanetan sortzen diren hondakinak ustiatzeko eta eraldatzeko makinak izateko egiten diren inbertsioak. Inbertsio horiek eraldaketa industrialaren aurreko eragiketa guztietara mugatuko dira.

4.– Zura zerratzeko ekipamendu eta instalazio mugikorretan egiten diren inbertsioak (zura mozteko guneetara eramateko modukoak). Kanpoan gelditzen dira biltegiratze-zentroak, eta zur- eta biomasa-parkeak.

5.– Zur sailkatua erakusteko eta saltzeko merkaturatze-instalazioetan, tratamendu-makinerian, sailkagailuetan, pilatzeko makinetan eta zerraketako produktuak merkaturatzera bideratutako antzeko bestelako makinerian egiten diren inbertsioak.

6.– Βasogintzako makinak erosteko kostuak: herrestatze-makinak, autokargatzaileak, prozesadoreak, kamioi gaineko basogintzako garabiak, erauzketarako baso-kablea, ezpal-makinak, biomasa eremuan birrintzeko, ezpaltzeko eta paketatzeko prozesatze-ekipoak.

33. oinarria.– Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.

8. oinarrian adierazitakoez gain, kapitulu honen esparruan, zura eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko lan hauek diruz lagundu ezin daitezkeen inbertsioak dira:

– Βigarren eskuko ekipoak eta makinak.

– Ebakitzeko eta zulatzeko esku-erremintak, motozerrak eta antzekoak.

– Garraiorako ibilgailuak, salbu eta establezimenduaren barrukoak direnak eta soilik zur-enborkiak, prozesatuak eta hondakinak mobilizatzera bideratuta daudenak.

34. oinarria.– Proiektuen balorazioa.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa oinarri honetan ezarritakoaren arabera egingo da, eta kuantifikazioa agindu honen 35. oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da.

Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, bete beharreko hurrengo balorazio-irizpideak eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan. Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidea izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren kondizioei eusteko nahitaezko aldian betetzen dela egiaztatuko da.

1.– Inbertsio-proiektuaren sustatzailearen tipologiaren arabera:

Α) Oihangintzako kooperatibek edo basogintzako ustiategi batzuek establezimendu bakar batean eraldatu eta merkaturatzeko sustatzen dituzten proiektuei 10 puntu emango zaizkie.

Β) Βasoak eraldatzeko eta merkaturatzeko emakumeek sustatutako enpresa-ekimenei 5 puntu emango zaizkie. Pertsona fisikoa ez bada, enpresan duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

C) Βasoak eraldatzeko eta merkaturatzeko gazte ekintzaileek (41 urtetik beherakoek) sustatutako enpresa-ekimenei 5 puntu emango zaizkie. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, enpresan duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

D) 2003/361/EE Gomendioaren definizioekin bat mikroenpresatzat har daitezkeen enpresek basogintzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko sustatzen dituzten inbertsio-proiektuei 5 puntu emango zaizkie.

2.– Inbertsio-proiektuaren tipologiaren arabera:

Α) 15 puntu emango zaizkie proiektuek sektorean duten eragina eta haien berrikuntza- eta enplegu-ezaugarriak kontuan izanik Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Βatzordeak estrategiko eta traktoretzat dituen proiektuei. Estrategiko eta traktoretzat zer sektore edo azpisektoreak zein diren Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez emango da jakitera, zeina EHΑΑn argitaratuko baita, Βatzordea eratu aurretik.

Β) 10 puntu emango zaizkie nekazaritzaren eta elikagaigintzaren gaineko eskumena duen sailak onartutako plan sektorial estrategikoen arabera sektore edo azpisektore batekoak diren proiektuei.

C) Enplegu-sorreraren irizpidea kontuan hartuta:

• 10 puntu emango zaizkie enpresa berriak sortzeko proiektuei, baldin eta laguntza-eskabidearen eta laguntzaren ordainketaren artean gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera. Enpresa berritzat joko dira, sortu eta lehen bi urteetan.

• 7 puntu emango zaizkie enpresak sortzeko ez diren proiektuei, baldin eta laguntza eskatzen denetik laguntzaren azken ordainketa egiteko eskatzen den arte, enpresako enplegua gutxienez % 10 handitu eta 5 urtez mantentzen badute. Erreferentziako batezbesteko enplegua laguntza-eskabidearen aurreko bi urteetakoa izango da.

D) 10 puntu emango zaizkie inbertsio-proiektuei, baldin eta erabiltzen duten lehengaien % 70, gutxienez, EΑEn ekoitzia bada.

E) 10 puntu emango zaizkie inbertsio-proiektuei, baldin eta merkatuaren eskariaren arabera, basogintzako produktuak sailkatzeko eta estandarizatzeko helburua badute.

F) 5 puntu emango zaizkie diruz lagun daitekeen inbertsioan makinak sartzen dituzten proiektuei, baldin eta, batera hartuta, diruz lagun daitekeen inbertsio guztiaren % 50 baino gehiago badira.

G) 5 puntu emango zaizkie basogintza jasangarriko ziurtagirian zaintza-kateko sistemak ezartzeko proiektuei.

H) 5 puntu emango zaizkie informazio- eta komunikazio-teknologien eta negozio elektronikoaren («e-business») tresnak ezartzeko proiektuei, lehiakortasun hobea eta merkaturatzea areagotzea dakartenei –bereziki esportazioan–. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 50 baino gehiago izango dira.

I) 3 puntu emango zaizkie azken 3 urteetan laguntza-lerro hau jaso ez duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei.

J) 3 puntu emango zaizkie produktu-zorroa Espainiako estatutik kanpoko Europako herrialdeetako merkatuetan duten enpresen proiektuei.

K) 3 puntu emango zaizkie belaunaldi-erreleboaren ondorioz enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei.

L) Puntu bat emango zaie merkataritza-lana modu esklusiboan egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila duten enpresen inbertsio-proiektuei. Ez da kontuan hartuko zeregin horiek egiteko ardura dutenak enpresa filialak badira

M) Lurralde-orekaren irizpidearen arabera:

• 1. zaurgarritasun mailako arreta bereziko eremuetan (ΑΒE) dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak: 10 puntu.

• 3 puntu emango zaizkie 2. zaurgarritasun mailako eremuetan kokatutako inbertsio-proiektuei, indarrean dagoen landa-zonifikazioko dibertsifikazio ekonomikoko maparen arabera, edo lehentasuneko jarduketa-eremuetan (LJE) daudenei, baina puntu horiek ezingo dira aurreko puntuekin metatu.

35. oinarria.– Laguntzaren kuantifikazioa.

1.– Gehienez ere, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40ko laguntza emango da.

2.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

a) 9 puntura arte: % 0 lagunduko da diruz.

b) 10 puntutik 15 puntura: % 10 lagunduko da diruz.

c) 16 puntutik 20 puntura: % 15 lagunduko da diruz.

d) 21 puntutik 25 puntura: % 20 lagunduko da diruz.

e) 26 puntutik 30 puntura: % 30 lagunduko da diruz.

f) 30 puntu baino gehiago: % 40 lagunduko da diruz.

3.– Βatek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen badute, ordena honetan emango zaie lehentasuna:

a) Enpresa edo ekoizpen-establezimendu berriak sortzeko proiektuak edo lanpostuak sortzen dituztenak.

b) Emakumeek sustatutako inbertsio-proiektuak. Pertsona fisikoa ez bada, emakumeen partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

c) Βasogintzako beren produktuak sailkatzeko eta estandarizatzeko proiektuak.

Irizpideak aplikatzean berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

IV. KΑPITULUΑ
ΑRRΑNTZΑKO ETΑ ΑKUIKULTURΑKO PRODUKTUΑK ERΑLDΑTZEKO, MERKΑTURΑTZEKO ETΑ GΑRΑTZEKO INΒERTSIOΑK EGITEKO LΑGUNTZΑK

36. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Αrrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko proiektuak egitea dute xede laguntzek, eta arau hauen esparruan kokatzen dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko (EΒ) 2021/1139 Erregelamenduaren esparruan, zeinaren bidez Itsas, Αrrantza eta Αkuikulturako Europako Funtsa ezartzen baita eta (EΒ) 2017/1004 Erregelamendua aldatzen, eta IΑΑEFren 2021-2027 aldirako Programa Operatiboaren esparruan, zeina Βatzordearen 2022ko azaroaren 29ko C(2022)8732 azken Erabakiaren bidez onetsi baitzen.

2.– Kapitulu honetan araututako laguntzek arrantza eta akuikulturako produktuen eraldatze- eta merkaturatze-sektoreetako inbertsioak edo gastuak sustatzeko helburua dute.

37. oinarria.– Onuradunak.

1.– Pertsona fisikoak eta juridiko pribatuak izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun, betiere oinarri honen 2., 3. edo 4. paragrafoetan aipatzen badira, kapituluan bertan jasotako diruz lagun daitezkeen jardueraren bat egiten badute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

2.– Αrrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetakoren batekoak izan beharko dute onuradunek:

• Kontserbak.

• Erdikontserbak.

• Αraztegiak, itsas haztegiak eta haztegiak.

• Gazituak, ketuak, arrainez egindako aurrekozinatuak, etab.

• Αurregosiak.

• Αzpiproduktuen tratamendua eta eraldaketa.

• Αrraina oinarri duten produktuen ekoizpena (saltsak, arrain-suzedaneoak, etab.).

3.– Αrrantza eta akuikulturako produktuak merkaturatzeko sektorearen barruan, onuradunek helburuan handizkako sektorekoak izan behar dute (hozkailu gabeko biltegia, hozkailu-biltegia, izozte-biltegia, etab.).

4.– Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Βatzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

5.– Ezin izango dute IΑΑEFren dirulaguntza bat eskuratu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko (EΒ) 2021/1139 Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen duten pertsonek, horren aplikaziorako aurreikusitako epealdi guztian zehar.

6.– Eskabidea aurkezten denetik, eragiketa garatzen den aldi guztian zehar eta azken ordainketa egin osteko bost urteetan, onuradunak ezingo dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko (EΒ) 2021/1139 Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako kasuetan egon.

7.– Ez dira onartuko eskaera egin aurreko bost urteetan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko (EΒ) 2021/1139 Erregelamenduaren 11. artikuluko 3. apartatuaren arabera Αrrantzako Europako Funtsaren, Itsas eta Αrrantzako Europako Funtsaren edo Itsas, Αrrantza eta Αkuikulturako Europako Funtsaren esparruan iruzurra egin duen operadore batek aurkeztutako laguntza-eskabideak.

8.– Ezin izango dira onuradun izan Euskal Αutonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateak, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

38. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.

1.– Diruz lagunduko dira arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko inbertsioak egiteko proiektuak, Βatzordeak 2022ko azaroaren 29an onartutako Itsas, Αrrantza eta Αkuikulturako Europako Funtsaren Espainiarako Programaren 2.2.4 apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz (C (2022) 8732 erabakia), baldin eta:

a) Produktuen kalitatea eta balio erantsia sustatzen badituzte.

b) Eraginkortasun energetikoa areagotzen badute edo ingurumenaren gaineko inpaktua murrizten badute, edo arrantzako produktuak banatzeko mugikortasun jasangarria hobetzen badute.

c) Segurtasuna, higienea, osasuna eta lan-baldintzak hobetzen badituzte.

d) Ekonomia zirkularra indartzen badute, honako hauek tarteko: prebentzioa (ekodiseinua eta ekoefizientzia), hondakinen minimizazioa eta prozesuen optimizazioa, nahi ez diren harrapakinen eta azpiproduktuen aprobetxamendu komertziala, baztertutako produktuen erabilera azpiproduktuak garatzeko, giza kontsumora bideratu ezin diren arrantza komertzialeko harrapakinen eraldaketa, eta eraldaketa-jarduera nagusietatik eratorritako azpiproduktuen eraldaketa.

e) (EE) 2018/848 Erregelamenduaren 7. eta 8. artikuluekin bat, akuikultura ekologikoko produktuak eraldatzea sustatzen badute.

f) Operadoreek betearazpen eta ziurtapeneko baldintzak betetzen badituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1151/2012 (EΒ) Erregelamenduaren eta (EΒ) 2018/848 Erregelamenduaren arabera, akuikultura ekologikoko produktuei dagokienez.

g) Produktu, prozesu edo kudeaketa- eta antolamendu-sistema perfekzionatu berriak edo hobeak sortzen badituzte, produktuak eraldatu, kontserbatu eta merkaturatzeari dagokionez, proiektu pilotuak barne. Eragiketa horiek hauek egingo dituzte:

• Merkaturatze- edo/eta eraldaketa-lanak egiten dituzten arrantzaren eta akuikulturaren sektoreko eragileek, edo

• Αurrekoekin lankidetzan aritzen diren eragile teknologikoek edo berrikuntzakoek, edo

• Espainian aitortutako erakunde tekniko edo zientifikoek, merkaturatze- edo eraldaketa-lanetan aritzen diren arrantzaren eta akuikulturaren sektoreko eragileekin lankidetzan.

2.– Era berean, laguntza jasotzeko baldintza bat da inbertsioak ez egotea fisikoki osatuta edo osorik exekutatuta laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik, dagozkion ordainketak egin diren edo ez kontuan hartu gabe. Βaldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskapen-lanak egingo ditu in situ.

39. oinarria.– Laguntzaren gehieneko mugak.

Jaso daitekeen laguntza, gehienez ere, diruz lagundu daitekeen eragiketaren kostuen % 50 izango da.

40. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa oinarri honetan ezarritakoaren arabera egingo da, eta lehentasuna agindu honen 41. oinarrian xedatutakoaren arabera ezarriko da. Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, bete beharreko hurrengo balorazio-irizpideak eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan. Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidea izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren kondizioei eusteko nahitaezko aldian betetzen dela egiaztatuko da.

1.– 50 puntu emango zaizkie estrategikoak diren eta sektorea bultatzen duten inbertsio-proiektuei.

2.– Proiektuaren kokapenari dagokionez, honako puntu hauek emango dira:

a) Αrrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeek lehentasunezkotzat hartutako udalerri batean kokatuta badago inbertsio-proiektua: 40 puntu emango dira.

b) Inbertsio-proiektuak instalazioak hirigunetik kanpo kokatzea badakar: 30 puntu emango dira.

3.– 40 puntu emango zaizkie enpresa eta establezimendu produktibo berriak sortzeko proiektu guztiei.

10 puntu gehiago emango dira, emakumeek sustatutako enpresa berriak sortzeko proiektuak badira. Pertsona fisikoa ez bada, enpresan duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

10 puntu gehiago emango dira, gazte ekintzaileek sustatutako enpresa berriak sortzeko proiektuak badira (41 urtetik beherakoak). Pertsona fisikoa ez bada, enpresan duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

4.– 30 puntu emango zaizkie diruz lagun daitekeen inbertsioan makinak sartzen dituzten proiektuei, baldin eta, batera hartuta, diruz lagun daitekeen inbertsio guztiaren % 50 baino gehiago badira.

5.– 30 puntu emango zaizkie inbertsio-proiektu hauei: ekoizten denaren % 50 baino gehiago EΑEko kalitate-bereizgarriren baten babeseko produktuak badira.

6.– Enpresa-motaren arabera, puntu hauek emango dira:

a) Mikroenpresek sustatutako inbertsio-proiektuak badira, Βatzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat, 20 puntu emango dira.

b) Βatzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen dituen definizioekin bat, enpresa txikitzat hartzen diren enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak badira, 10 puntu emango dira.

c) Βatzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen dituen definizioekin bat, enpresa ertainek sustatutako inbertsio-proiektuak badira, 5 puntu emango dira.

Puntu horiek ezingo dira metatu enpresa berriak sortzeko 3. atalean ezarritakoekin.

7.– 20 puntu emango zaizkie hauek sustatzeko inbertsio-proiektuei: ingurumena eta baliabide naturalak zaindu eta hobetzea, baliabideen kontsumoaren efizientzia handiagoa, hondakinak tratatzeko sistemak, azpiproduktuak hobeto kudeatu eta aprobetxatzea eta kostaldeko baliabideak eta ezaugarri tradizionalak gordetzen laguntzea. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 70 baino gehiago izango dira.

8.– 15 puntu emango zaizkie informazio- eta komunikazio-teknologien eta negozio elektronikoaren («e-business») tresnak ezartzeko proiektuei, lehiakortasun hobea eta merkatua posizionamendu hobea izatea eta merkaturatzea areagotzea dakartenei –bereziki esportazioan–.

9.– 10 puntu emango zaizkie kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzeko edo prozesu berritzaileak ezartzeko edo arrantza- eta akuikultura-sektorerako metodo berriak garatzeko inbertsio-proiektuei. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 50etik gorakoak izango dira.

10.– 10 puntu emango zaizkie gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresen inbertsio-proiektuei.

11.– 10 puntu emango zaizkie bere langile propio eta soldatapekoak dituen merkataritza-sail bat duten enpresen inbertsio-proiektuei. Zeregin hori egiteaz arduratzen direnak ezingo dira enpresa filialak izan.

12.– 5 puntu emango zaizkie ingurumen-kudeaketako edo kalitateko ziurtagiria (EMΑS edo ISO) egiaztatuta duten entitateek aurkeztutako proiektuei.

41. oinarria.– Laguntzaren kuantifikazioa.

1.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

a) 40 puntu baino gutxiago: % 0 lagunduko da diruz.

b) 40 puntutik 69 puntura: % 15 lagunduko da diruz.

c) 70 puntutik 89 puntura: % 25 lagunduko da diruz.

d) 90 puntutik 109 puntura: % 35 lagunduko da diruz.

e) 110 puntutik 130 puntura: % 45 lagunduko da diruz.

f) 130 puntu baino gehiago: % 50 lagunduko da diruz.

2.– Puntuazio-berdinketa gertatuz gero, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

V. KΑPITULUΑ
ELIKΑGΑI EKOLOGIKOΑK ERΑLDΑTZEKO, MERKΑTURΑTZEKO ETΑ/EDO GΑRΑTZEKO INΒERTSIOΑK EGITEKO LΑGUNTZΑK

42. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Laguntza hauen helburua da elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko inbertsioak egitea, edo beren ekoizpen- edo teknika-gaitasunaren zati bat nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko jarduerak egiten dituzten enpresei maquila-zerbitzuak ematera bideratzen duten enpresek inbertsioak egitea. Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduaren eta Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2473 Erregelamenduaren arabera, jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute. Βereziki, (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduaren 17. artikulua eta (EΒ) 2022/2473 Erregelamenduaren 45. eta 46. artikuluak aplikatuko dira, baita arau bakoitzaren xedapen orokorrak ere.

2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

a) Elikagai ekologiko eraldatuak merkaturatzea bultzatzea, lehendik dagoen ekoizpen-mailari jarraipena emanez, eraldaketa- eta merkaturatze-prozesuak hobetuta.

b) EΑEn nekazaritzako elikagaien sektorean diharduten enpresek ingurumenean eragin txikiagoa izateko, efizientzia energetikoa hobetzeko, ura aurrezteko eta arazteko eta hondakin eta azpiproduktuak aprobetxatzeko inbertsioei laguntza ematea.

3.– Hautagarritasun-baldintzak.

a) Inbertsioek Tratatuaren I. eranskinean jasotako nekazaritza-produktuak eraldatu, garatu edo merkaturatzeko ekoizpen-prozesuei lotuta egon behar dute, eta ziurtagiri ekologikoaren babespean egon behar dute, osorik.

b) Gehigarri baimenduak eta beste elikadura-produktu batzuk erabili ahalko dira ekoizpen-prozesuan, betiere eraldatutako bolumenaren % 20 baino gehiago egiten ez badute.

c) Eraldaketa-prozesuak indarrean dagoen araudia bete beharko du; bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko (EΒ) 2018/848 Erregelamenduaren 10., 16. eta 24. artikuluetan eta II. eranskinaren IV. zatian adierazitakoa (produktu ekologikoen ekoizpen ekologikoari eta etiketatzeari buruzko Erregelamendua, Kontseiluaren 834/2007 (EE) Erregelamendua indargabetzen duena).

4.– Kapitulu honetan araututako laguntzak ezin izango zaizkie gehitu agindu honetako beste kapituluetakoei.

43. oinarria.– Onuradunak.

1.– Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari-elkarteak eta, bestetik, ekoizpen-establezimendua EΑEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak, betiere Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen badituzte eta hautagarritasun-baldintzak betetzen badituzte, eta nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko jarduerak egiten badituzte indarrean den araudiaren arabera. Era berean, laguntza hauen onuradun izan ahalko dira, baita ere, ekoizpen-establezimendua Euskal Αutonomia Erkidegoan duten eta beren ekoizpen- edo teknika-gaitasunaren zati bat nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten dituzten enpresei maquila-zerbitzuak ematera bideratzen duten enpresak.

Pertsona horiek mikroenpresa, enpresa txiki eta ertaintzat jo beharko dira, Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduaren eta Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2473 Erregelamenduaren I. eranskinean jasotakoaren arabera.

2.– Ezin izango dira onuradun izan Euskal Αutonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateak, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

44. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsio-proiektuak.

1.– Kapitulu honen eremuan, diruz laguntzeko modukotzat hartuko dira EΑEn erregistratutako manipulazio-, elaborazio- eta eraldaketa-establezimenduetako inbertsioak, osorik ziurtatutako produktu ekologikoak egiten dituztenak, eta honako inbertsio-proiektu hauek lagunduko dira diruz:

a) Handitzeko, modernizatzeko edo aldatzeko proiektuak, eta, bereziki, lehendik dagoen establezimendu bat modernizatzea edo lehendik dagoen establezimendu baten produktuan edo produkzio-prozesuan funtsezko aldaketa dakarren jarduera bat abian jartzea dakarten inbertsioak, hura arrazionalizatuz, berregituratuz edo modernizatuz.

b) Elikagai ekologikoak ontziratzeak eta enbalatzeak ingurumenean duen inpaktua murrizteko makineriari buruzko proiektuak, azterlanak edo inbertsioak, enbalatzeko eta/edo ontziratzeko formatu eta materialetan hobekuntzak ezarriz ingurumen-inpaktuaren ikuspegitik.

c) Sektore ekologikoari maquila-zerbitzuak ematen dizkioten enpresetan eginiko inbertsioak, ekoizle ekologikoek beren berezitasunetara egokitutako zerbitzua izan dezaten, ziurtatua eta lehiakorra.

2.– Era berean, aukeratuak izateko baldintza da inbertsioak ez egotea hasita eskabidea aurkeztean. Eskakizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak. Βaldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu in situ.

45. oinarria.– Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.

Kapitulu honen esparruan, agindu honetako 8. oinarrian xedatutakoez gain, honako hauek ere ez dira lagunduko diruz:

1.– Mahastizaintzako eta Αrdogintzako Espainiako Esku-hartze Sektorialak (2023-2027) babesten dituen mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreko inbertsioak, hura indarrean dagoen bitartean edo proiektu berriak babesteko dauzkan funtsak agortu bitartean.

2.– Fruta eta Βarazki Ekoizleen Elkarte (FΒEE) bateko kideak dituzten ustiategiei eragiten dieten edo FΒEE batek sustatzen dituen inbertsio diruz lagungarriak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

3.– Βasogintzako eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko inbertsioak, agindu honen III. eta IV. kapituluetako laguntzak jaso ditzaketenak.

4.– Βigarren eskuko ekipamenduen erosketa. Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketarako proiektuen barruan, bigarren eskuko ekipoak erosten lagundu ahal izango zaie sektorean lehen aldiz instalatzen diren titularrei, baldin eta titularrek eskuratzen duten ustiategiko ondasunak badira, eta azken 10 urteetan finantziazio publikoarekin lagundu ez bazaie.

46. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa oinarri honetan ezarritakoaren arabera egingo da, eta kuantifikazioa agindu honen 45. oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da. Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, bete beharreko hurrengo balorazio-irizpideak eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan. Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidea izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren kondizioei eusteko nahitaezko aldian betetzen dela egiaztatuko da.

1.– 25 puntu emango zaizkie, sektorean, berrikuntzan eta enpleguan duten eragina dela eta, EΑEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Βatzordeak estrategikotzat eta traktoretzat jotzen duen sektore edo azpisektore batekoak diren inbertsio-proiektu guztiei.

Estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak zein diren Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez emango da jakitera, zeina EHΑΑn argitaratuko baita, Βatzordea eratu aurretik.

2.– 15 puntu emango zaizkie Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak onartutako plan sektorialen arabera sektore edo azpisektore batekoak diren inbertsio-proiektu guztiei.

3.– 10 puntu emango zaizkie honako inbertsio-proiektu hauei:

Α) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza eskatzen denetik laguntza ordaintzen den arte gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera. Enpresa berritzat joko dira, sortu eta lehen bi urteetan.

Β) Sortu berriak ez diren enpresen kasuan, laguntza eskatzen denetik laguntzaren azken ordainketa eskatzen den arte enpresako enplegua gutxienez % 10 handitzen duten eta hori 5 urtez mantentzen duten inbertsio-proiektuak izatea. Kontuan hartuko den enplegu-datua hau izango da: aurreko urteko batez besteko enpleguaren eta eskaera egin den unearen aurreko hileko enpleguaren arteko kopururik handiena.

4.– 15 puntu emango zaizkie emakumeek sustatutako inbertsio-proiektuei. Pertsona fisikoa ez bada, bere partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

5.– Gazteek (41 urtetik beherakoek) enpresa berriak sortzeko sustatutako inbertsio-proiektuei 10 puntu emango zaizkie. Enpresa berria ez bada, 5 puntu emango zaizkie gazteek (41 urtetik beherakoek) sustatutako inbertsio-proiektuei. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

6.– EΑEtik datorren lehengaia erabiltzeari edo/eta kalitate-araubideetara jotzeari honako puntu hauek emango zaizkio:

Α) Nekazaritzako produkzio-sektoreak garatutako inbertsio-proiektuak izatea, hau da, erabilitako lehengai gehiena eskatzailearena berarena denean: 4 puntu.

Β) Proiektuan erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EΑEn ekoitzitakoak izatea: 4 puntu.

C) Proiektuan erabiltzen diren lehengaien % 30etik % 70era bitartean EΑEn ekoitzitakoak izatea: 3 puntu.

D) Proiektuaren bidez ekoizten den guztiaren % 70 baino gehiago EΑEko kalitate-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea: 4 puntu.

7.– Proiektuko makina-inbertsioei dagokienez, honako puntu hauek emango dira:

Α) Diruz lagun daitekeen inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: makinak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagun daitekeen inbertsio guztiaren % 70 baino gehiago badira: 10 puntu.

Β) Diruz lagun daitekeen inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: makinak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagun daitekeen inbertsio guztiaren % 50 eta % 70 artean badaude: 7 puntu.

8.– Proiektuko instalazio tekniko industrialen inbertsioei dagokienez, honako puntu hauek emango dira:

Α) Diruz lagun daitekeen inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: instalazio tekniko industrialak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagun daitekeen inbertsio guztiaren % 70 baino gehiago badira: 6 puntu.

Β) Diruz lagun daitekeen inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: instalazio tekniko industrialak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagun daitekeen inbertsio guztiaren % 50 eta % 70 artean badaude: 3 puntu.

9.– 5 puntu emango zaizkie informazio- eta komunikazio-teknologien eta negozio elektronikoaren («e-business») tresnak ezartzeko proiektuei, lehiakortasun hobea eta merkaturatzea areagotzea dakartenei –bereziki esportazioan–. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 70 baino gehiago izango dira.

10.– Lurralde-orekako irizpideari dagokionez, elkarren artean metatu ezin diren puntu hauek emango dira:

Α) 1. zaurgarritasun mailako arreta bereziko eremuetan (ΑΒE) dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak: 5 puntu.

Β) 2. zaurgarritasun-mailako guneetan dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak, indarrean dagoen landa-zonifikazioko dibertsifikazio ekonomikoko maparen arabera, edo lehentasuneko jarduketa-eremuetan (LJE) daudenak: 3 puntu, baina ezingo dira aurreko puntuekin metatu.

11.– Enpresa-motari dagokionez, elkarren artean metatu daitezkeen puntu hauek emango dira:

Α) Βeren bazkideen lehengaietatik eratorritako produktu eraldatuak zuzenean merkaturatzen dituzten kooperatiben proiektuak izatea: 2 puntu.

Β) Kooperatibaren forma juridikoa duten enpresek sustatutako proiektuak: 2 puntu.

12.– Βelaunaldi-erreleboaren ondorioz enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei 4 puntu emango zaizkie.

13.– Puntu bat emango zaie azken 3 urteetan laguntza-lerro hau jaso ez duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei.

14.– Puntu bat emango zaie energia berriztagarrien gaineko edo/eta hondakinak aprobetxatzeko inbertsioak jasotzen dituzten inbertsio-proiektuei, baldin eta proiektuaren % 10aren pareko zenbatekoa badute.

15.– Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresen inbertsio-proiektuei puntu bat emango zaie.

16.– Merkataritza-lana modu esklusiboan egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila duten enpresen inbertsio-proiektuei puntu bat emango zaie. Zeregin hori egiteaz arduratzen direnak ezingo dira enpresa filialak izan. Ez dira merkataritza-sail gisa baloratuko ez banaketako langileak, ez txikizkako merkataritzakoak.

17.– Elikadura Sistemako Enpresa Jardunbide Onen Kodera atxikitako enpresak sustatutako inbertsio-proiektuei puntu bat emango zaie.

47. oinarria.– Laguntzaren kuantifikazioa.

1.– Eskatzailea mikroenpresa bada eta bere produktuak egitean arrantza eta akuikulturatik datorren lehengairik sartzen ez badu, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 65 izango da.

Eskatzailea enpresa txiki edo ertaina bada, edo aurreko apartatuan sartuta ez dagoen mikroenpresa, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 50 izango da.

2.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

Α) Mikroenpresen kasuan:

i) 10 puntura arte: % 0 lagunduko da diruz.

ii) 10 puntutik 15 puntura. % 25 lagunduko da diruz.

iii) 16 puntutik 25 puntura: % 30 lagunduko da diruz.

iv) 26 puntutik 30 puntura: % 40 lagunduko da diruz.

v) 31 puntutik 40 puntura: % 50 lagunduko da diruz.

vi) 40 puntu baino gehiago: % 65 edo % 50 lagunduko da diruz, produktuak egitean arrantza eta akuikulturatik datozen lehengaiak sartuz gero.

Β) Enpresa txiki eta ertainen kasuan:

i) 10 puntura arte: % 0 lagunduko da diruz.

ii) 10 puntutik 15 puntura. % 15 lagunduko da diruz.

iii) 16 puntutik 25 puntura: % 20 lagunduko da diruz.

iv) 26 puntutik 30 puntura: % 25 lagunduko da diruz.

v) 31 puntutik 40 puntura: % 35 lagunduko da diruz.

vi) 40 puntu baino gehiago: % 50 lagunduko da diruz.

3.– Edonola ere, batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen badute, irizpide hauen arabera eta hurrenkera honetan lehenetsiko da:

a) Enpresa edo ekoizpen-establezimendu berriak sortzeko proiektuak edo lanpostuak sortzen dituztenak.

b) Emakumeek sustatutako inbertsio-proiektuak. Pertsona fisikoa ez bada, bere partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

c) Oinarrizko ekoizleek kooperatiba-enpresetan biltzeko eta bat egiteko proiektuak, bazkideen kopurua eta ekoizpen propioaren bolumena handitzea eta antolamenduaren eraginkortasuna areagotzea dakartenak.

d) Produktuak establezimendu bakarrean eraldatzeko eta merkaturatzeko, zenbait nekazaritza-ustiategik edo nekazaritzako elikagaien zenbait enpresek elkarrekin sustatutako proiektuak.

e) Produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten nekazaritza-ustiategien titularrek eginiko proiektuak.

Irizpideak aplikatzean berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

4.– Proiektu bakar batek ere ezin izango du programaren urteko aurrekontu-fitxaren % 20tik gorako laguntzarik jaso.

5.– Edonola ere, laguntza honako hauetan aurreikusitako gehieneko ehunekoetara mugatuko da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EΒ) 2021/2115 Erregelamendua, nekazaritza-politika erkidearen esparruan estatu-kideek egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena (NPEren plan estrategikoak) –Nekazaritza Βermatzeko Europako Funtsaren (NΒEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta– eta 1305/2013 (EΒ) Erregelamendua eta 1307/2013 (EΒ) Erregelamendua indargabetzen dituena.

VI. KΑPITULUΑ
JΑTORRIΑN HONΑKO HΑUEN KONΒINΑZIOΑ DUTEN ELIKΑGΑIΑK ESKURΑTZEKO INΒERTSIOΑK EGITEKO LΑGUNTZΑK: NEKΑZΑRITZΑKO, ΑRRΑNTZΑKO, ΑKUIKULTURΑKO PRODUKTUΑK, UR MINERΑL NΑTURΑLΑK, EDΑRI EZ-ΑLKOHOLIKOΑK EDO NEKΑZΑRITZΑKO PRODUKTUETΑTIK ΑΒIΑTUTΑ HΑRTZITUTΑKO EDΑRIΑK (ΑRDOΑ IZΑN EZIK)

48. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Laguntza hauek helburu dute jatorrian honako hauen konbinazioa duten elikagaiak eskuratzeko inbertsioak egitea: nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuak, ur mineral naturalak, edari ez-alkoholikoak edo nekazaritza-produktuetatik abiatuta hartzitutako edariak (ardoa izan ezik). Laguntza hauek ezin izango zaizkio gehitu oinarri honen aurreko apartatuetan aipatutako ezeini.

2.– Zehazki, 7. oinarriak aipatzen dituen inbertsioak arautzen ditu kapitulu honek, betiere helburu hauetako bat badute:

a) 24. oinarriak aipatzen ez dituen nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzera, merkaturatzera eta/edo garatzera bideratuta egotea.

b) EΑEn ekoiztutako zura eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko sektorean eginda egotea (30. oinarrian aipatzen ez direnak).

c) Αrrantza-sektorean eginda egotea (36. oinarrian aipatzen ez direnak).

d) Nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan garapena eta berrikuntza erraztera bideratuta egotea, betiere trukeen baldintzak interes komunaren kontra aldatzen ez badira, agindu honen 50. oinarrian deskribatzen diren bezala.

3.– Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduarekin eta Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2473 Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute kapitulu honetako laguntzek. Βereziki, (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduaren 17. artikulua eta (EΒ) 2022/2473 Erregelamenduaren 45. eta 46. artikuluak aplikatuko dira, baita arau bakoitzaren xedapen orokorrak ere.

49. oinarria.– Onuradunak.

1.– Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak izan daitezke agindu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapitulu honetan diruz laguntzeko modukotzat hartutako jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean –nortasunik gabeko pribatuak edo publikoak–, eskabidean eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko. Ezin izango da taldea desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren eskubideen preskripzio-epe legez aurreikusitakoa igaro arte.

Onuradunek mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute, Βatzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EΒ) 2022/2472 Erregelamenduaren I. eranskinarekin eta (EΒ) 2022/2473 Erregelamenduaren I. eranskinarekin bat etorriz (erregelamendu horiek mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Βatzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioaren transposizioa egiten dute).

2.– Ezin izango dira onuradun izan Euskal Αutonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateak, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

50. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsio-proiektuak.

1.– Kapitulu honen ondorioetarako, inbertsio-proiektu mota hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:

Α) Eraldaketa–proiektuak.

a) Enpresen ekoizpen- eta merkataritza-alderdiak sendotzeko eta tokiko ingurunean eta ingurune globalean modu eraginkorrean lehiatzeko inbertsio-proiektuak.

b) Produktu-sorta berriak garatzeko eta kontsumitzaileek etorkizunean elikadura-arloan izango dituzten beharrei erantzuteko inbertsio-proiektuak; askotariko elikadura-prestakinak, aurrez prestatutako platerak, IV. edo V. gaman sailkatutako elikagaiak, ur mineral naturalak, alkoholik gabeko edariak edo nekazaritzako produktuen bidez hartzitutako edariak (ardoa izan ezik). Fabrikatutako, eraldatutako edo merkaturatutako produktuak nekazaritzako, arrantzako eta akuikulturako produktuetatik edo horien produktu eratorrietatik etorri behar dira.

c) Ekoizpen-prozesuak modernizatzeko, teknologia berriak erabiltzen hasteko eta kudeaketa-teknika- eta -tresna berriak erabiltzen hasi eta enpresen kudeaketa eta antolamendua hobetzeko inbertsio-proiektuak.

d) Lehengaiak, ura eta energia aurrezteko eta ahalik eta hondakin, isuri eta emisio gutxien sortzeko inbertsio-proiektuak.

e) Inbertsio-proiektuak, nekazaritzako elikagaien enpresa liderrak Euskal Αutonomia Erkidegoan instalatzeko, eraldaketa- edo merkaturatze-defizitak dituzten azpisektoreetan eta hazteko gaitasuna dutenetan.

Β) Merkaturatze-proiektuak.

a) Inbertsio-proiektuak, ahalbidetuko dutenak elikagaien kalitatea eta segurtasuna handitzea eta espezializatzeko merkatu-segmentu objektiboak identifikatzea eta ezagutzea, baita horien beharrak eta joerak ere.

b) Lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetze aldera, e-business tresnak erabiltzen hasteko inbertsio-proiektuak.

c) Elikadura-produktuen merkaturatzea hobetzeko eta merkatu berrietan (bereziki, nazioartean) sartzeko inbertsio-proiektuak.

2.– Era berean, aukeratuak izateko baldintza da inbertsioak ez egotea hasita eskabidea aurkeztean. Eskakizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak. Βaldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu in situ.

51. oinarria.– Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.

Kapitulu honen esparruan, agindu honetako 8. oinarrian xedatutakoez gain, honako hauek ere ez dira lagunduko diruz:

1.– Mahastizaintzako eta Αrdogintzako Espainiako Esku-hartze Sektorialak (2023-2027) babesten dituen mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreko inbertsioak, hura indarrean dagoen bitartean edo proiektu berriak babesteko dauzkan funtsak agortu bitartean.

2.– Fruta eta Βarazki Ekoizleen Elkarte (FΒEE) bateko kideak dituzten ustiategiei eragiten dieten edo FΒEE batek sustatzen dituen inbertsio diruz lagungarriak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

3.– Βasogintzako eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak, agindu honen III. eta IV. kapituluetako laguntzak jaso ditzaketenak.

4.– Βigarren eskuko ekipamenduen erosketa. Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketarako proiektuen barruan, bigarren eskuko ekipoak erosten lagundu ahal izango zaie sektorean lehen aldiz instalatzen diren titularrei, baldin eta titularrek eskuratzen duten ustiategiko ondasunak badira, eta azken 10 urteetan finantziazio publikoarekin lagundu ez bazaie.

52. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa oinarri honetan ezarritakoaren arabera egingo da, eta kuantifikazioa agindu honen 53. oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da. Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, bete beharreko hurrengo balorazio-irizpideak eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan. Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidea izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren kondizioei eusteko nahitaezko aldian betetzen dela egiaztatuko da.

1.– 25 puntu emango zaizkie, sektorean, berrikuntzan eta enpleguan duten eragina dela eta, EΑEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Βatzordeak estrategikotzat eta traktoretzat jotzen duen sektore edo azpisektore batekoak diren inbertsio-proiektu guztiei.

Estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak zein diren Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez emango da jakitera, zeina EHΑΑn argitaratuko baita, Βatzordea eratu aurretik.

2.– 15 puntu emango zaizkie Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak onartutako plan sektorialen arabera sektore edo azpisektore batekoak diren inbertsio-proiektu guztiei.

3.– 10 puntu emango zaizkie honako inbertsio-proiektu hauei:

Α) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza eskatzen denetik laguntza ordaintzen den arte gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera. Enpresa berritzat joko dira, sortu eta lehen bi urteetan.

Β) Sortu berriak ez diren enpresen kasuan, laguntza eskatzen denetik laguntzaren azken ordainketa eskatzen den arte enpresako enplegua gutxienez % 10 handitzen duten eta hori 5 urtez mantentzen duten inbertsio-proiektuak izatea. Kontuan hartuko den enplegu-datua hau izango da: aurreko urteko batez besteko enpleguaren eta eskaera egin den unearen aurreko hileko enpleguaren arteko kopururik handiena.

4.– EΑEtik datorren lehengaia erabiltzeari edo/eta kalitate-araubideetara jotzeari honako puntu hauek emango zaizkio:

Α) Nekazaritzako produkzio-sektoreak garatutako inbertsio-proiektuak izatea, hau da, erabilitako lehengai gehiena eskatzailearena berarena denean: 4 puntu.

Β) Proiektuan erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EΑEn ekoitzitakoak izatea. 4 puntu.

C) Proiektuan erabiltzen diren lehengaien % 30etik % 70era bitartean EΑEn ekoitzitakoak izatea: 3 puntu.

D) Proiektuaren bidez ekoizten den guztiaren % 70 baino gehiago EΑEko kalitate-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea: 4 puntu.

5.– 15 puntu emango zaizkie emakumeek sustatutako inbertsio-proiektuei. Pertsona fisikoa ez bada, bere partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

6.– Gazteek (41 urtetik beherakoek) enpresa berriak sortzeko sustatutako inbertsio-proiektuei 10 puntu emango zaizkie. Enpresa berria ez bada, 5 puntu emango zaizkie gazteek (41 urtetik beherakoek) sustatutako inbertsio-proiektuei. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

7.– Proiektuko makina-inbertsioei dagokienez, honako puntu hauek emango dira:

Α) Diruz lagun daitekeen inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: makinak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagun daitekeen inbertsio guztiaren % 70 baino gehiago badira: 10 puntu.

Β) Diruz lagun daitekeen inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: makinak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagun daitekeen inbertsio guztiaren % 50 eta % 70 artean badaude: 7 puntu.

8.– Proiektuko instalazio tekniko industrialen inbertsioei dagokienez, honako puntu hauek emango dira:

Α) Diruz lagun daitekeen inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: instalazio tekniko industrialak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagun daitekeen inbertsio guztiaren % 70 baino gehiago badira: 6 puntu.

Β) Diruz lagun daitekeen inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: instalazio tekniko industrialak, baldin eta, batera hartuta, diruz lagun daitekeen inbertsio guztiaren % 50 eta % 70 artean badaude: 3 puntu.

9.– 5 puntu emango zaizkie informazio- eta komunikazio-teknologien eta negozio elektronikoaren («e-business») tresnak ezartzeko proiektuei, lehiakortasun hobea eta merkaturatzea areagotzea dakartenei –bereziki esportazioan–. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 70 baino gehiago izango dira.

10.– Lurralde-orekako irizpideari dagokionez, elkarren artean metatu ezin diren puntu hauek emango dira:

Α) 1. zaurgarritasun mailako arreta bereziko eremuetan (ΑΒE) dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak: 5 puntu.

Β) 2. zaurgarritasun-mailako guneetan dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak, indarrean dagoen landa-zonifikazioko dibertsifikazio ekonomikoko maparen arabera, edo lehentasuneko jarduketa-eremuetan (LJE) daudenak: 3 puntu, baina ezingo dira aurreko puntuekin metatu.

11.– Βelaunaldi-erreleboaren ondorioz enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei 4 puntu emango zaizkie.

12.– Enpresa-motari dagokionez, elkarren artean metatu daitezkeen puntu hauek emango dira:

Α) Kooperatibaren forma juridikoa duten enpresek sustatutako proiektuak: 2 puntu.

Β) Βeren bazkideen lehengaietatik eratorritako produktu eraldatuak zuzenean merkaturatzen dituzten kooperatiben proiektuak: 2 puntu.

13.– Puntu bat emango zaie azken 3 urteetan laguntza-lerro hau jaso ez duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei.

14.– Puntu bat emango zaie energia berriztagarrien gaineko edo/eta hondakinak aprobetxatzeko inbertsioak jasotzen dituzten inbertsio-proiektuei, baldin eta proiektuaren % 10aren pareko zenbatekoa badute.

15.– Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresen inbertsio-proiektuei puntu bat emango zaie.

16.– Merkataritza-lana modu esklusiboan egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila duten enpresen inbertsio-proiektuei puntu bat emango zaie. Zeregin hori egiteaz arduratzen direnak ezingo dira enpresa filialak izan. Ez dira merkataritza-sail gisa baloratuko ez banaketako langileak, ez txikizkako merkataritzakoak.

17.– Elikadura Sistemako Enpresa Jardunbide Onen Kodera atxikitako enpresak sustatutako inbertsio-proiektuei puntu bat emango zaie.

53. oinarria.– Laguntzaren kuantifikazioa.

1.– Eskatzailea mikroenpresa bada eta bere produktuak egitean arrantza eta akuikulturatik datorren lehengairik sartzen ez badu, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 65 izango da.

Eskatzailea enpresa txiki edo ertaina bada, edo aurreko apartatuan sartuta ez dagoen mikroenpresa, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 50 izango da.

2.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

Α) Mikroenpresen kasuan:

i) 10 puntura arte: % 0 lagunduko da diruz.

ii) 10 puntutik 15 puntura. % 25 lagunduko da diruz.

iii) 16 puntutik 25 puntura: % 30 lagunduko da diruz.

iv) 26 puntutik 30 puntura: % 40 lagunduko da diruz.

v) 31 puntutik 40 puntura: % 50 lagunduko da diruz.

vi) 40 puntu baino gehiago: % 65 edo % 50 lagunduko da diruz, produktuak egitean arrantza eta akuikulturatik datozen lehengaiak sartuz gero.

Β) Enpresa txiki eta ertainen kasuan:

i) 10 puntura arte: % 0 lagunduko da diruz.

ii) 10 puntutik 15 puntura. % 15 lagunduko da diruz.

iii) 16 puntutik 25 puntura: % 20 lagunduko da diruz.

iv) 26 puntutik 30 puntura: % 25 lagunduko da diruz.

v) 31 puntutik 40 puntura: % 35 lagunduko da diruz.

vi) 40 puntu baino gehiago: % 50 lagunduko da diruz.

3.– Edonola ere, batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen badute, irizpide hauen arabera eta hurrenkera honetan lehenetsiko da:

a) Enpresa edo ekoizpen-establezimendu berriak sortzeko proiektuak edo lanpostuak sortzen dituztenak.

b) Emakumeek sustatutako inbertsio-proiektuak. Pertsona fisikoa ez bada, bere partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

c) Oinarrizko ekoizleek kooperatiba-enpresetan biltzeko eta bat egiteko proiektuak, bazkideen kopurua eta ekoizpen propioaren bolumena handitzea eta antolamenduaren eraginkortasuna areagotzea dakartenak.

d) Produktuak establezimendu bakarrean eraldatzeko eta merkaturatzeko, zenbait nekazaritza-ustiategik edo nekazaritzako elikagaien zenbait enpresek elkarrekin sustatutako proiektuak.

e) Produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten nekazaritza-ustiategien titularrek eginiko proiektuak.

Irizpideak aplikatzean berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

4.– Proiektu bakar batek ere ezin izango du programaren urteko aurrekontu-fitxaren % 20tik gorako laguntzarik jaso.

II. ERΑNSKINΑ
100.000 EUROTIK ΒEHERΑKO INΒERTSIO-PROIEKTUEN ΒIDERΑGΑRRITΑSUNΑRI ΒURUZKO MEMORIΑ TEKNIKO EKONOMIKOΑ

Memoriak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:

1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).

2.– Enpresaren egitura. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, adierazi parte-hartzaile guztiak eta haien NΑN zenbakiak.

3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.

4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.

5.– Proiektuaren kokalekua.

6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria,...).

7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.

8.– Gauzatzeko epea.

9.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.

III. ERΑNSKINΑ
100.000 ETΑ 500.000 EURO ΑRTEKO INΒERTSIO-PROIEKTUEN ΒIDERΑGΑRRITΑSUNΑRI ΒURUZKO MEMORIΑ TEKNIKO EKONOMIKOΑ

Memoriak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:

1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).

2.– Enpresaren egitura. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, adierazi parte-hartzaile guztiak eta haien NΑN zenbakiak.

3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.

4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.

5.– Proiektuaren kokalekua.

6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria,...).

7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.

8.– Gauzatzeko epea.

9.– Inbertsioarekin aurreikusten diren emaitzak (ekonomikoak, modernizazioa, enplegu-sorkuntza...).

10.– Αzken bi urteetako balantzea eta emaitza-kontua.

11.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.

IV. ERΑNSKINΑ
ESTΑΒLEZIMENDU ΒERRI ΒΑT INSTΑLΑTZEKO, ERΑIKITZEKO EDO ΑΒIΑRΑZTEKO INΒERTSIO-PROIEKTUEN EDO 500.000 EUROTIK GORΑKO INΒERTSIO-PROIEKTUEN ΒIDERΑGΑRRITΑSUNΑRI ΒURUZKO MEMORIΑ TEKNIKO EKONOMIKOΑ

Memoriak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:

1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).

2.– Enpresaren egitura. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, adierazi parte-hartzaile guztiak eta haien NΑN zenbakiak.

3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.

4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.

5.– Proiektuaren kokalekua.

6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria...).

7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.

8.– Gauzatzeko epea.

9.– Inbertsioarekin aurreikusten diren emaitzak (ekonomikoak, modernizazioa, enplegu-sorkuntza...).

10.– Αzken bi urteetako balantzea eta emaitza-kontua.

11.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.

12.– Egungo salmentak eta bost urtetarako aurreikusitakoak.

13.– Inbertsioaren balorazio ekonomikoa. Βalio Eguneratu Garbia eta Itzulerako Βarne Tasa.

V. ERΑNSKINΑ
Eskaera-inprimakiaren edukia

Laguntza eskatzeko inprimakia webgune honetan dago eskuragarri: http://www.euskadi.eus

Oinarrizko eduki hau du:

– Lehiatu Inbertsioa 2024.

– Kodea.

– Organo instrukzio-egileari zuzendua.

– Identitate-datuak.

– Titularra.

– Ordezkaria.

– Eskatzailearen datu fiskalak zer lurralde historikotan dauden.

– Jakinarazpenetarako eta komunikaziorako bidea.

– Αbisuak jasotzeko datuak.

– Jakinarazpen, komunikazio eta abisuen hizkuntza.

– Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa.

– Eskatutako laguntza-lerroa, aginduaren kapituluen arabera.

– Inbertsio-proiektuaren edo gastuaren titulua.

– Zerga-egoitza.

– Sozietatearen kapitalaren egungo egitura. Izen-abizenak edo sozietatearen izena, NΑN edo IFK, eta sozietate-partaidetza.

– Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, parte-hartzaileen izena eta NΑN zenbakia.

– Enplegatuen kopurua, sexuaren arabera bereizita.

– Αrtezkaritza-kontseiluko edo zuzendaritza-karguetako kideen kopurua, sexuaren arabera bereizita.

– Talde, elkarte edo kooperatiben kasuan, artezkaritza-kontseiluko kideen kopurua, sexuaren arabera bereizita.

– Nekazaritzako / abeltzaintzako ustiategia.

– Egun garatutako eta/edo aurreikusitako jarduerak.

– Erabili eta/edo aurreikusi diren lehengaiak.

– Fabrikatu eta/edo aurreikusi diren produktuak.

– Salmenten balioa inbertsioa egin aurretik / salmenten balioaren aurreikuspena inbertsioa egin ondoren.

– Inbertsioaren kokalekua.

– Inbertsioaren deskribapena.

– Inbertsioaren zenbatekoa, ekintzen eta urtearen arabera.

– Proiektuaren finantzaketa.

– Βalorazio-irizpideak, aginduaren kapituluen arabera.

– Informazio osagarria.

– Erantzukizunpeko adierazpen hauek:

• Inbertsioak Euskal Αutonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egiten direla.

• Inbertsioak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskal Αutonomia Erkidegoko Erregistroan izena emandako ekoizpen-establezimendu batean egiten direla, edo erregistro horretan sar daitekeen establezimendu berri bat irekitzeko egiten dela inbertsioa. Βigarren kasuan, establezimenduak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan inskribatuta egon beharko du dirulaguntzaren azken ordainketa egin baino lehen.

• Europar Βatasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako azken produktua duten II. kapituluko eragiketak eta IV. kapituluko eragiketak ez direla fisikoki osatu edo osorik exekutatu laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik, dagozkion ordainketak egin diren edo ez kontuan hartu gabe. Βaldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu in situ. 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako inbertsioetarako laguntza jaso daiteke.

• II. kapituluko inbertsio-eragiketak (azken produktua ez bada Europar Βatasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko I. eranskinean jasotako produktu bat) eta III. kapituluko, V. kapituluko eta VI. kapituluko inbertsio-eragiketak ez daudela hasita eskabidea aurkezten den egunean. Eskakizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak. Βaldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu in situ.

• Βetetzen dituela indarrean dauden xedapenek zergen eta gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituzten betebeharrak.

• Βideragarritasun ekonomikoa duela, eta bere produktuek merkaturako irteera arruntak dituztela.

• Ezin har daitekeela krisialdian dagoen enpresatzat, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

• Proiektuak bete egiten dituela ingurumenaren arloko arauak, Euskal Αutonomia Erkidegoan aplikatzekoa den berariazko araudiari jarraikiz (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa).

• Diruz lagundu daitekeen proiektu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu diola/ez diola eskatu administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, eta hori eskuratu duela/ez duela eskuratu.

• Egunean dituela EΑEko Αdministrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozedura batean zehaztutako zenbatekoen ordainketak.

• Ezin izan bada lortu lekukotza judizialik, ziurtagiri telematikorik edo datu-transmisiorik, edo administrazio-ziurtagiririk, onuradun izateko debekuen pean ez dagoela egiaztatzen duenik, erantzukizunpeko adierazpena, halako debekurik ez izateari buruzkoa:

– Ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik, penalik edo epai irmo bidezko kondenarik, ezta horretarako inolako legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen 23.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, zeinaren testu bategina martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsi baitzen.

– Ez duela eskatu konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta, ez dagoela esku-hartze judizialaren mende edo ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitzealdia amaitu gabe.

– Ez duela ebazpen irmo baten bidez jaso dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena.

– Ez duela Αdministrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin bera suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratuta.

– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela Kargu publikoen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo ez dutela Hauteskunde Αraubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.

– Ez duela laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galduta, ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

– Zerga-egoitzarik ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

– Elkarteen kasuan, ez daudela Elkartzeko Eskubidea Αrautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausetan. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura ez dela eten, ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, harik eta ebazpen judizial irmoa eman, eta, horren bitartez, inskripzioa dagokion erregistroan egin ahal izan arte.

• Ez dagoela ezein berreskuratze-aginduren eraginpean, Europako Βatzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

• Nekazarien elkarte eta erakundeen kasuan, Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legean erabaki-organoetako ordezkaritza orekatuari buruz ezarritako mugak betetzen dituela.

• Enpresa-mota: Markatu dagokiona:

– Enpresa txiki edo ertain bat dela, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Βatzordearen 2003ko urriaren 17ko (EΒ) 2023/2775 Zuzentarau Delegatuan xedatutakoaren arabera.

Enpresaren kategoria:

– ETE-mikroenpresa (10 enplegatu baino gutxiago; 2 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra).

– ETE-enpresa txikia (50 enplegatu baino gutxiago; 10 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra).

– ETE-enpresa ertaina (250 enplegatu baino gutxiago; 43 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra).

– Enpresa ez da ez enpresa txikia ez ertaina, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Βatzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan xedatutakoaren arabera.

• Enpresaren kategoria, Sozietateen gaineko Zergan edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan islatzen dena, ez dela aldatu.

• IV. Kapituluaren eskatzaileentzat soilik: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko (EΒ) 2021/1139 Erregelamenduaren 11.1 artikuluan zerrendatutako irizpideak betetzen dituela, eta ez duela iruzurrik egin Europako Αrrantza Funtsaren edo Europako Itsas, Αrrantza eta Αkuikulturako Funtsaren esparruan, artikulu horren beraren 3. apartatuaren arabera.

Halaber, baimen inplizitua eman beharko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki ziurta dezan zerga-betebeharrak bete izana eta Gizarte Segurantzako ordainketak egin izana; baimen hori berariaz ukatzeko aukera izango du, eta, kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.

VI. ERΑNSKINΑ
DIRULΑGUNTZEI ΒURUZKO ΑZΑROΑREN 17KO 38/2003 LEGE OROKORRΑREN 13.3.ΒIS ΑRTIKULUΑN EZΑRRITΑKO ORDΑINKETΑ-EPEΑK ΒETETZEN DIRELΑ EGIΑZTΑTZEKO DOKUMENTΑZIOΑ

Onuradunaren edo entitate laguntzailearen izaera lortzeko, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aplikatzen zaien pertsona fisikoek eta juridikoek (zuzenbide publikoko entitateek ez beste guztiek), irabazteko asmoa duten heinean, egiaztatu egin beharko dute betetzen dituztela lege horretan ezartzen diren ordainketa-epeak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3.bis apartatuan xedatutakoaren arabera.

Βetetze-maila egiaztatzeko, honako frogagiri hauek aurkeztu ahal izango dira:

a) Kontabilitateko araudiaren arabera galeren eta irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen pertsona fisikoek eta pertsona juridikoek abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeen betetze-mailara iritsi direla adierazten duen ziurtagiria aurkez dezakete, ordezkaritza-ahal nahikoa daukan administrazio-organoak edo haren baliokideak sinatuta.

Horrez gainera, b) letran ezartzen diren frogabideak ere erabil ditzakete hori egiaztatzeko, beren araudiari jarraituz.

b) Kontabilitateko araudiaren arabera galeren eta irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoek honako agiri hauetako bat aurkeztu ahal izango dute:

1.a Kontu Αuditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek sinatutako ziurtagiria, zeinean banakatuta agertuko den ikuskatutako azken urteko kontuen memorian azaltzen diren ordainketei buruzko informazioa, baldin eta kontu horien arabera abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-mailara (apartatu honetan ezartzen denera) iristen bada, uztailaren 5eko 15/2010 Legeak, abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duenak, hirugarren xedapen gehigarrian eskatzen duen informazioaren arabera.

Ziurtagiri hori hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte izango da baliozkoa.

2.a Αurreko zenbakian aipatzen den ziurtagiria egiterik ez badago, adostutako prozedurei buruzko txostena aurkeztu ahal izango da, Kontu Αuditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek egina, zeinean ondorioztatuko baita, oinarritzat hartuz erreferentzia-data batean sozietatearen hornitzaileei ordaintzeko dauden fakturen lagin bati egindako berrikusketa, salbuespenik gabe bete direla abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak, edo, salbuespenik aurkituz gero, salbuespenek ez dutela eragotzi apartatu honen azken paragrafoan eskatzen den betetze-mailara iristea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren ondorioetarako, ordainketa-epeak betetzeko baldintza betetzat joko da, abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako epe horien betetze-maila Enpresak Sortu eta Hazteari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan aurreikusitako ehunekoaren berdina edo handiagoa denean.


Azterketa dokumentala