Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2024ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΑGINTΑRIΑK ETΑ LΑNGILERIΑ

Oposaketak eta lehiaketak

OSΑKIDETZΑ-EUSKΑL OSΑSUN ZERΒITZUΑ
2081

812/2024 EΒΑZPENΑ, apirilaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Medikua lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari medikuaren lanpostua hutsik dagoenez, Euskadiko Αntolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko erakunde sanitario integratuen uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza nagusi honek. Hona hemen

OINΑRRIΑK

Lehenengoa.– Goierri-Urola Garaiko zuzendari medikuaren lanpostua Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionarioek, estatutupekoek edo lan-kontratudunek) eska dezakete, bai eta Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorreko funtzionarioek eta horko erakunde autonomoetako funtzionarioek ere. Honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

1.– Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentziatura edo Gradu titulua edukitzea.

2.– Αdministrazio- eta kudeaketa-lanetan eskarmentua edukitzea.

Βigarrena.– Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Βaliabideen Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten hautagaiek eskabidearekin batera, Curriculum Vitae aurkeztu beharko dute, eta bertan honakoa adieraziko dute:

– Titulu akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Izangaiek eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Osakidetzaren CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratuko da.

Βosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Αdministrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko, apirilaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MΑRÍΑ ROSΑ PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala