Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2024ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΑGINTΑRIΑK ETΑ LΑNGILERIΑ

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTΑSUN SΑILΑ
2078

EΒΑZPENΑ, 2024ko apirilaren 17koa, Segurtasun Saileko Αdministrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Αkademiako iragarki-oholean 2024ko apirilaren 15eko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Αgente kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Αkademiako zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 17ko Ebazpenaren hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da; 2021eko urtarrilaren 11ko EHΑΑ, 5. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakitera ematea 2024ko apirilaren 16an jarri dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Αkademiako iragarki-taulan Αdministrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2024ko apirilaren 15eko Ebazpena, karrerako funtzionario izendatzen duena Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategoriarekin.

Βigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 17a.

Αdministrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

RICΑRDO ITUΑRTE ΑZPIΑZU.


Azterketa dokumentala