Hezkuntza Saila

Unibertsitatekoak ez diren atzerriko ikasketen baliokidetza. Maiz egiten diren galdera orokorrak

Euskal Autonomia Erkidegoan bizitokia duten pertsonek; Horretarako, nahitaez aurkeztu behar da EAEko udal batek emandako errolda-ziurtagiria.

Atzerriko hezkuntza-sistema baten arabera egindako ikasketak homologatzeko edo baliozkotzeko eska dezakezu.

Ikasketek honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Balio ofiziala izan behar dute dagozkion herrialdeko hezkuntza-sisteman.
  • Homologatu/ baliozkotu nahi den ikasturtea guztiz gaindituta eduki beharko da.
  • Homologatu / baliozkotu nahi den ikasturtearen aurreko ikasturteak guztiz gaindituta eduki beharko dira.
  • Ikasketa-baliokidetza nahikoa egon behar da, iraupenaren eta edukien aldetik, Espainiako ikasketei edo tituluari dagokionez.

Ikasketak Espainian kokatutako atzerriko zentro batean egin badituzu, Espainian horretarako eskumena duen hezkuntza-administrazioak emandako baimena izan behar du zentro horrek.

Ezin izango da atzerrian urrutiko modalitatean egindako ikasketen homologazio/ baliozkotzea eskatu, ikasketa horiek egin diren bitartean Espainian bizitzen egon bada eskatzailea.

Zure ikasketek (bukatutakoek eta gainditutakoek) gure hezkuntza-sistemako ikasketekin duten baliokidetza ezagutzeko, Ikasketen baliokidetza-taulak (leiho berri batean irekitzen da), herrialdeen arabera izeneko dokumentua kontsulta dezakezu. Dokumentuan zaudela, joan zaitez ikasketak egin dituzun herrialdera eta kontsulta ezazu.

Baliokidetza-taula duten herrialdeak alfabetikoki daude zerrendatuta.

Ez baduzu argi Espainiako sistemako zein lanbide-ziklorekin homologatu ditzakezun zure ikasketak, gomendatzen dizugu Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuaren (IVAC-EEI) webgunea kontsultatzea eta zuk egindakoarekin antza handiena duena aukeratzea.

Zure ikasketek gure hezkuntza-sistemako ikasketekin duten baliokidetza ikusi ondoren, kontsultatu Nahitaez aurkeztu beharreko agiriak, eskatutako homologazioaren arabera (leiho berri batean irekitzen da) izeneko dokumentua. Hor ikusiko duzu zein diren nahitaez aurkeztu behar dituzun agiriak eta zein diren betekizunak homologazio-eskaera egiteko. AGIRIAK OFIZIALAK izan behar dira, eta LEGEZTATUTA eta Zinpeko Itzultzaile batek ITZULITA egon behar dute.

ikasgunean (leiho berri batean irekitzen da) sartu beharko zara, eta bertan, on-line egin beharko duzu unibertsitatekoak ez diren ikasketen homologazio eskaera.

Hurrengo pausuak egingo dituzu:

  1. Eskaera bete eta dagokion tasa ordaindu beharko duzu aplikazioaren bidez.
  2. Gero, aurreko bi dokumentuak inprimatu beharko dituzu eta eskabidea sinatu.
  3. Azkenik, gainerako agiriekin batera, Zuzenean zerbitzuan aurkeztu beharko dituzu.
  • Hagako Hitzarmena sinatu duten herrialdeek igorritako agirien kasuan, herriko autoritate akademikoek agirien sinadurak aintzatetsi behar dituzte eta, ondoren, herrialde horietan eskumena duten agintariek  Hagako apostila eman behar dute.
  • Gainerako herrialdetan igorritako ikasketa-agiriak diplomazia-bidez legeztatu behar dira, organismo hauetan eta hurrenkera honetan:
    • Jatorrizko herrialdeko Hezkuntza Ministerioa.
    • Agiriak igorri dituen herrialdeko Kanpo Arazoetarako Ministerioa.
    • Agiriak igorri dituen herrialdean Espainiak duen ordezkaritza diplomatikoa edo kontsularra.
  • Ez da inolako legeztatzerik eskatzen Europar Batasuneko herrialdeetako agintariek igorritako agirietarako, edo Europako esparru ekonomikoari buruzko akordioa sinatutako herrialdeetakoek igorritako agirietarako, ezta Suitzakoetarako ere, Europar Batasunarekin duen aldebiko akordioa dela eta.

    Bai, hala badagokio. Kasu horretan, itzulpen ofiziala honek egin behar du: 

    • Zinpeko itzultzaileak, behar bezala baimenduta edo Espainian inskribatuta (leiho berri batean irekitzen da) (Ministerio de Asuntos Exteriores, Unión Europea y Cooperación)
    • Espainiak atzerrian dituen edozein ordezkaritzak, diplomatikoak zein kontsularrak.
    • Eskatzailea herritarra den herrialdeak, edo agiria jatorria duen herrialdeak, Espainian duen ordezkaritza diplomatikoak edo kontsularrak.

    Zuzenean (leiho berri batean irekitzen da) zerbitzura joaten zarenean, Gobernuaren aplikazioan lortutako eskabidea, sinatuta, eta ordainagiria eraman behar dituzu, gainerako agiriekin batera.

    Jatorrizko agiriak eraman behar dituzu eta bertan eskaneatuko ditu funtzionariak. Agiriak eskaneatu ondoren zuk jatorrizkoak gordeko dituzu.

    Ez. Atzerriko hezkuntza-sistemetatik datozen eta Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edozein mailatan sartu nahi duten ikasleek ez dute zertan egin ikasketak baliozkotzeko inolako izapiderik.

    Eskatzaileek izena eman ahal izan dezaten legez ezarritako epeen barruan, bai ikastetxeetan bai azterketa ofizialetan, eskabideak Baldintzapeko Inskripzioaren Bolantea izeneko dokumentuarekin batera aurkeztu behar dira. 

    Bolantean zein ikastetxetan eta zein ikasketatan matrikulatu nahi duzun jasoko da, eta Zuzenean zerbitzuak zigilatu beharko du. Edozein modutan ere, ez baduzu aurkezten homologazioa amaierako ebaluazioaren akta sinatu aurretik, egindako ikasketek ez dute baliorik izango.

    Homologazio ala baliozkotze-kredentziala lortzen baduzu, Administrazioa zurekin harremanetan jarriko da, sms edota email baten bitartez. Orduan:

    1. Sartu ikasgunea.euskadi.eus webean. Bertan erregistratzeko posible bada erabili NANa edo NIE nortasun dokumentuak. Eduki ezean, sartu abisuarekin batera jaso duzun DIE izeneko klabea.
    2. Behin sartuta, Historia Akademikoa eta Ziurtagiriak atalean, Kredentziala topatuko duzu.
    • Zuzenean Araba/Álava: Ramiro de Maeztu 10. 01008 Vitoria-Gasteiz
    • Zuzenean Bizkaia: Gran Vía, 85. 48011 Bilbao
    • Zuzenean Gipuzkoa: Andía, 13. 20004 Donostia / San Sebastián