Gutunak eta Adierazpenak - UNESCO
19445. urtean sortu zenetik, Hezkuntza, Zientzia eta Kultur arteko Nazio Batuen Erakundeak (UNESCO) honako helburua izan du: sustatzea munduko kultur eta natur ondarearen identifikazioa, babesa eta zaintza, ondasun unibertsal gisa. Lantegi horretan, hona urte eta agiri garrantzitsuenak:
-
1952. urtea. Egile Eskubideei buruzko Adierazpen Unibertsala (pdf, 2,12 MB). Genevan, 1952ko irailaren 6an eman zen eta Parisen, 1971ko uztailaren 24an berrikusi zen. Literatura lanak, zientifikoak eta artistikoak babesten ditu.
-
1972. urtea. Urte horretako UNESCOren Biltzar Nagusian, herrialde partaideek erabaki zuten elkarren arteko ahalegina behar-beharrezkoa dela kultur eta natur ondasunak, monumentuak, parkeak, zuhaitzak, animaliak, hizkuntzak… babesteko eta hurrengo belaunaldiei uzteko, ikusirik zein mehatxu larriak dituzten ondasun horiek bizirauteko.
Hala sortu zen Kultur eta Natur Ondarea babesteko UNESCOren Hitzarmena (pdf, 147,10 kB), 1972ko azaroaren 16an emandakoa. Herrialde izenpetzaileek erabaki zuten beren lurraldeko kultur eta natur ondarea identifikatzea, babestea, zaintzea, birgaitzea eta geroko belaunaldiei transmititzea. Halaber, eskura dauden baliabide guzti-guztiak erabiltzeko borondatea jaso zen eta, behar izanez gero, baita nazioarteko laguntza eta elkarlana erabiltzeko ere, batik bat alderdi finantzario, artistiko, zientifiko eta teknikoari dagokienez. -
1975. urtea. Aurreko hitzarmenaren ondorioz, UNESCOk Munduko Ondarearen Hitzarmena onartu zuen 1975ean. Gobernuen arteko goi-bilera garrantzitsuenetakoa da, munduko kultur ondarea babesteari begira, hau da, mundu honetako biztanleok arbasoengandik jaso dugun kultur eta natur ondasun guztiak, orain arteko historia, ohiturak eta bizimoldeak ezagutzen eta ulertzen laguntzen digutenak. Baina, urteak aurrera, gero eta batzar gehiago egiten dira eta dokumentu gehiago sortu, babesteko inguruak zehatzago bereizten dituztenak. Adibidez:
-
2001. urtea: urpeko kultur ondarea babesteko UNESCOren Hitzarmena (pdf, 173,30 kB). UNESCOren 31. biltzarrean onartu zen, 2001eko azaroaren 2an. Itsas-pezioak altxor ezin baliotsuagotzat jotzen ditu, jada desagertu diren bizimoduen erakusgarri diren heinean era, halaber, itsasgintza, ontzigintza eta merkataritza-bideak hobeto ezagutzeko ezinbesteko ondasunak.
-
2003. urtea: kultur ondare materiagabea babesteko Hitzarmena (pdf, 46,38 kB). UNESCOren 32. biltzarrean onartu zen, 2003ko urriaren 17n. Kultura ondarea babesteko UNESCOk onartzen duen bosgarren hitzarmen honen helburua da estatu kideek kultur ondare materiagabea babesteko konpromisoak hartzea, identifikazio-neurriak barne hartuta, eta estatu barruan zein nazioartean elkartasuna eta elkarlana bultzatzeko konpromisoak bermatzea. Horretaz gainera, esparru honetako informazioa, esperientziak eta ekimenak elkartrukatzea da Hitzarmenaren xedea. Estatu kideek noiz berretsiko dago.
UNESCOren 32. Batzar Nagusi horren barruan, 2003ko urriaren 17an kultur ondarea nahitara suntsitzeari buruzko Adierazpena (pdf, 13,55 kB) onartu zen Parisen.
Kultura ondarea hondatzearekin lotura estua du kultur ondasunen legez kontrako jabetzaren inportazioa, esportazioa eta eskualdatzea debekatzeko eta ekiditeko hartu beharreko neurriei buruzko UNESCOren Hitzarmenak (1970. urtea) (pdf, 87,24 kB): bertan hausnarketa bat egiten da kultur ondareak bizi duen hainbat erasoren egoeraz: estatua burugabetuak, horma-hilobietako figura apaingarrien desagertzeak, hilobi eta tumuluetako arpilatzeak… bai eta Herri askok galdu dituzten erlijio-irudiak -barne-izpirituaren behinolako sinboloak- edo eliza eta jauregietan egindako lapurreta bidegabeak. Eraso horien ondorioz, inguru horietako haurrak beren kultur ondasunez desjabeturik haziko dira, haiek ezagutu eta ikusi gabe.
Horiek dira, beste askoren artean, kultur objektuen legez kanpoko trafikoak uzten dizkigun emaitza negargarriak. Ekintza gaitzesgarri horien kontra zorrotzago jarduteko, aipaturiko hitzarmen multilaterala ez ezik honako bi hauek landu ziren:
1995. urtea: UNIDROIT hitzarmena, lapurtutako edo legez kanpo inportatutako kultur ondasunei buruzkoa (pdf, 126,36 kB, ingelesez).
1954. urtea: gerratean kultur ondasunak babesteko lehen protokoloa.
-
La Hayako Hitzarmena (pdf, 159,29 kB, ingelesez).
-
Lehenengo Protokoloa (pdf, 60,42 kB, ingelesez).
-
Bigarren Protokoloa (pdf, 137,66 kB, ingelesez).