Gutanak eta Adierazpenak - Europako Kontseilua
Europako Kontseiluak, nahiz eta estatuetako gobernuen arteko erakundea izan, helburua du estatu horien artean gero eta harreman estuagoa finkatzea eta, kultur desberdintasunen gainetik, nortasun europarra osatzen duten balioez eta kontzientziaz sakontzea.
Historiaren, emigrazioaren eta mundializazioaren ondorioz, Europa herri askoren arteko bizitoki bilakatu da. Europako Kontseiluak tokian tokiko kultur ondareak ezagutarazi nahi ditu, eta jendea kontzientziatu batera ditugun balioez; hartara, elkarren arteko ulermena areagotu eta europartasun-identitatean partaide sentiarazi.
Granadako Hitzarmena (ondare arkitektonikoa) eta La Valetta-ko Hitzarmena (ondare arkeologikoa) jarraitzeko esparruan, Kontseiluak hainbat arau komun, metodologia eta praktika egoki landu ditu, honako helburu hauei begira batik bat: kultur ondarearen interpretazioa eta azalpena, kultur ondasunen digitalizazioa, erakin historikoen kontserbazioa eta berreraikitzea, eta hirigune zaharretako etxebizitzak birgaitzea.
Urtero, irailean, Ondareari buruzko Jardunaldiak antolatzen ditu Kontseiluak Europako Batasunarekin elkarlanean. Kultur ondasun inoiz argitara gabeak azaltzen dituzte, jendaurrean erakusten dituzte, salbuespenez, eraikin historikoak, eta hainbat kultur adierazpen eta ekimen pedagogiko prestatzen dituzte. Europako kultur ibilbideak, Donejakue Bide enblematikoaren abaroan sustatuak, mugaz gaindiko kultur identitate komunaren bultzatzaile dira.
Horietaz gainera, Europako Kontseiluak testu mota hauek sortu ditu: