Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

16 urtetik beherako ikasleak eskolatzea



16 urtetik beherako ikasleak eskolatzea

Heziketa derrigorrezkoa eta doakoa da 6 eta 16 urte bitarteko pertsona guztientzat eta bi alditan zatitzen da: lehen mailako hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza. Gainera, eskaintza zabala dago, gehiena doakoa, 0 eta 6 urte bitartekoentzat eta 16 urtetik gorakoentzat. Hezkuntza zentro publikoetan ikaslegoak aukera dauka erlijioa ikasteko.

Euskal Autonomia Erkidegoan zentro publiko eta pribatu hitzartuak daude, eta zentro horietara jo daiteke adingabe bat matrikulatzeko. Horietako edozein aukera daiteke, baldin eta lekurik badago. Ez da bereizketarik egiten sexuaren arabera.

Hezkuntza zentroaz gain, hizkuntza-eredua ere aukera daiteke. Hiru eredu daude: A (funtsean gazteleraz eta euskara ikasgaitzat duena), B (gutxi gorabehera ikasgaien erdiak gazteleraz eta erdiak euskaraz dira) eta D (funtsean euskaraz eta gaztelera ikasgaitzat duena). Kasu guztietan beste hizkuntza bat ikasten da (ingelesa) eta kasu batzuetan beste bat (frantsesa).

Nola matrikulatu

Ikasturtean zehar aukeratzen den zentrora jo daiteke. Zentroak matrikula-eskaera probintziako Eskola Batzordeari igortzen dio eta honek onartu egiten du zentro horretan plazarik badago eta plazarik ez badago beste batera igortzen du.

Dagokion inprimakia (Ikasle etorkinaren onarpena) bete besterik ez da egin behar eta ondoren, behin zentroa zehazturik, zentro horrek eskatutakoa bete behar da, hurrengo ikasturteari begira eskatzen denarekin bat datorrena.

Hurrengo ikasturteari begira bada prematrikularako ohiko epe bat eta normalean otsailean zehar irekitzen da. Bi dokumentu bete behar dira (zentroan izena emateko Eskaera Orria eta gurasoentzako Galdeketa). Lehendabizi aukeratutako zentroan ematen dira (nahi den ordenean gehienez hiru zentro aukera daitezke). Gainera, Familia Liburuaren fotokopia bat eraman behar da.

Komenigarria da erroldaturik egotea eta horren frogagiri bat eramatea, baita haurraren argazkiak eta jaso dituen txertoen kopia bat ere. Diru-sarreren ziurtagiri bat ere erabilgarria suertatzen da.

Zentroek ikasleak adinez dagokien mailan kokatzen dituzte eta doikuntzaren bat egiten dute, euren ikasketa-mailaren edo hezkuntza-beharren arabera.

DBHko 3. mailatik aurrera, (15 urte inguru) baliozkotzea eskatu ahal izango da jatorrizko ikastetxeetan. Horretarako, Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzaren Estatuko Goi-mailako Ikuskaritzara jo behar da, dokumentazioa aurkezteko eta tasa jakin batzuk ordaintzeko.

Gobernuan Euskadin duen Ordezkaritzaren Estatutako Goi-mailako Ikuskaritza:

0 eta 16 urte bitarteko ikasleen matrikula egiteko zentroak

16 urtetik gorako ikasleak eskolatzea

Irakaskuntza hori ez da derrigorrezkoa, baina, halaber, eskaintza handia dago Euskal Autonomia Erkidegoan; gainera, irakaskuntza horren zati bat doakoa da.

Erdi mailako heziketa ziklo edo batxilergoko ikasketetarako, derrigorrezko bigarren hezkuntza edo ikasketa baliokidea amaitu dela kreditatu behar da.

Atzerritarren kasuan, aurreko ikasketak jatorrizko herrialdeekin dauden akordioen arabera kreditatu eta baliozkotzen dira. Horretarako, Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritzaren Estatuaren Euskadiko Goi-Ikuskaritzara jo behar da egiaztagiriekin eta tasa batzuk ordaindu behar dira.

Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritzaren Estatuko Goi-Ikuskaritzara:

Goi mailako heziketa zikloetarako beharrezkoa da batxilergoa gainditu dela kreditatzea.

Lehen mailako hezkuntzan bezala, Hezkuntza zentroaz gain, hizkuntza-eredua ere aukera daiteke. Kasu guztietan beste hizkuntza bat ikasten da (ingelesa) eta kasu batzuetan beste bat (frantsesa).

Lanbide heziketako beste ikasketa batzuk ere badaude; ez dute teknikari titulua ematen eta bigarren hezkuntza gainditu ez dutenen 16 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzenduta daude (salbuespen moduan, 15 urteko ikasleak onartu daitezke). Lanbide hastapeneko ikasketak dira. Berezko arauak eta matrikula epeak dituzte. Lanbide hastapenerako ikasketa programa gainditu duten pertsonek, aukera askeko moduluak gainditu badituzte, derrigorrezko bigarren hezkuntza graduatu titulua lortuko dute.

Nola matrikulatu

Erdi eta goi mailako Hezkuntza Zikloen eta Batxilergoen kasuan, apiril edo maiatz inguruan prematrikula egiten da, ikasketak burutu nahi diren zentroan. Zentroan izena emateko Eskaera Orria bete behar da eta nortasun agiriaren edo pasaportearen kopia bat eman behar da. Komenigarria da erroldaturik egotea eta horren frogagiri bat eramatea, baita argazkiak ere. Diru-sarreren ziurtagiri bat ere erabilgarria suertatzen da. Behin-betiko kalifikazioen ondoren, uztail inguruan, matrikula epea irekitzen da.

Lanbide Hastapenaren kasuan epea espezifikoa da.

Erdi eta Goi Mailako Heziketa Ziklo eta Batxilergo Zentroak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditurik izan behar da).

Lanbide Hastapenerako Zentroak 16 urtetik gorako ikasleentzat (ez da beharrezkoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditurik izatea).

Matrikulazioa ohiko epetik kanpo

Matrikula ohiko epetik kanpo egiteko eta informazio gehiago edo arazoren bat konpondu nahi bada Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza jo behar da.

Informazio gehiago
Azken eguneratzea: 2010/09/08