Helduen heziketa eta euskara / gazteleraren irakaskuntza
Zenbait ikastetxetan helduentzat gauzatzen den hezkuntza doako irakaskuntza da. Euskal Autonomia Erkidegoko Helduen Hezkuntzako Ikastetxeek eskaintzen duten prestakuntza honelakoa izan daiteke:
- oinarrizko hezkuntza eta gazteleraren ikaskuntza.
- bigarren hezkuntzako ziurtagiria lortzea.
- 25 urtetik gorakoentzat Unibertsitatean sartzeko prestakuntza.
Izena emateko ohiko epeak bi dira:
- Lehenengo lau hilekorako: maiatza, ekaina eta iraila.
- Bigarren lau hilekorako: urtarrila.
Hala eta guztiz ere, gaztelerazko alfabetatze-mailetan eta atzerritarrentzako gazteleran kurtso osoan zehar onartzen dira ikasleak, plazarik libre badago.
Onartua denean, matrikula gauzatzeko nortasun agiri tamainako hiru argazki eta nortasun agiriaren, pasaportearen edo egoitza-txartelaren fotokopia aurkeztu behar dira.
NON?
Euskera eta beste hizkuntza batzuk
Eusko Jaurlaritzak, HABErekin batera, AISA hizkuntza-harrerako ikastaroak sustatzen ditu. Ikastaro horiek 16 urtetik gorako eta euskararekin harremanik izan ez duten eta euskara ikasten hasi nahi duten etorkinentzat dira.
Horretaz gain, Hizkuntza Eskola Ofizialak dauzkagu, baita euskara ikasteko programak eskaintzen dituzten ikastetxe pribatu eta hitzartuak (euskaltegiak) ere.
Oinarrizko Errenta jasotzen dutenek eta euskara ikasi nahi dutenek dagozkien Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan eska dezakete, irailean, euskara-ikastaroetan parte hartzeko baimena. Kasu horietan ikasturte osoa (urritik ekainera) diruz laguntzen da.
Hizkuntza Eskola Ofizialek atzerritarrentzako euskara eta gaztelania emateaz gain, honako hizkuntza hauei buruzko prestakuntza eta titulazioa ere ematen dute: alemana, frantsesa, ingelesa, italiera, portugesa eta errusiera.
Lanbide-heziketarako
Lanbide Hastapeneko, Lanbide Heziketako edo Batxilergoko ikasketak burutzeko hainbat zentro daude.
Ikasketak baliozkotzea
Jatorrizko herrialdean burututako ikasketak baliozkotzeko, Euskadin dagoen Estatuko Goi-Ikuskaritzara jo behar da:
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi bada edo arazoren bat konpondu nahi bada ondoko zentroetara jo daiteke:
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza - Ikasle etorkinak onartzeko zerbitzura