Larrialdietako osasun-laguntza
Edonork erabil dezake larrialdietako osasun-laguntza, nazionala zein atzerritarra izan, erregularizatuta egon zein ez. Erabateko eskubidea edukitzeko norberaren osasun txartela edo behin-behineko esleipeneko txartela beharrezkoak dira.
Pertsona batek bi txartel horietako bat ere ez badu, doako laguntza jaso dezake euskal osasun sistemaren zentroen bitartez. Kasu horretan ondoren galdeketa bati erantzun behar zaio.
Larrialdietarako laguntzaren ordutegia
Ohiko ordutegian, 8:00etatik 20:00ak arte, osasun-zentroek zaintzako mediku bat dute kasu larriez arduratzeko.
Ordutegi horretatik kanpo, eta larunbatetan nahiz jaiegunetan Etengabeko Arretako Guneetara EAG edo ospitaleetara jo behar da.
112 doako telefonora ere deitu daiteke. Egoera aztertuta, jarraibideak ematen dituzte horretan.