Eusko Jaurlaritza

Aurretiazko erreklamazioa datuak babesteko ordezkariaren aurrean

Deskribapena


Datuak babestearen arloko eskubideak baliatzearen esparruan, eskubideak baliatzeko eskaera egin ondoren jasotako erantzunarekin ados geratu ez bazara, erreklamazio bat aurkez daiteke Datuak Babesteko Euskal Agintzaritzan, edo aurretiazko erreklamazio bat Euskal Autonomia Erkidegoko datuak babesteko ordezkariari.
Datuak babesteko ordezkariari iristen zaion aurretiazko erreklamazio bakoitza aztertu egingo da, eta tratamenduaren arduradunak erreklamazio horri buruz hartutako erabakia jakinaraziko zaio interesdunari, gehienez ere bi hilabeteko epean, erreklamazioa jasotzen den egunetik zenbatzen hasita.

Nori dago zuzenduta


Datu pertsonalen arloan eskubideak baliatu dituen edonork, jasotako erantzunarekin ados ez badago, aurretiazko erreklamazioa egin diezaioke EAEko datuak babesteko ordezkariari.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Aurretiazko erreklamazioa datuak babesteko ordezkariaren aurrean: 1084301

Erreklamazioa aurkeztu


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Tratamenduaren arduradunak hartutako erabakiaren berri jakinaraziko dio datuak babesteko ordezkariak ukituari, bi hilabeteko epean erreklamazioa jaso eta gehienez ere bi hilabeteko epean.

Beste tramite batzuk