EUSKAL HERRIKO ERAIKUNTZA-OBRETAN KALITATEAREN KONTROLA KUDEATZEKO APLIKAZIO INFORMATIKOAREN BERTSIO BERRIA (KKK v2.4.1)
Bertsio berri horretan:
- Egiturazko altzairuari buruzko instrukzioa, laguntza-taulak dakartzana.
- Energia-eraginkortasunaren zenbait alderdi jasotzen dira
- Entseguei dagozkien UNE arauak eguneratu dira
- Salneurrien oinarriak eguneratu dira.
- Eraikuntzarako Produktuen Europako Erregelamenduaren arabera Memoria eguneratu da, eta bildu beharreko dokumentazio-zerrendak berrikusi dira.
- Aldaketa txikiak egin dira aplikazioaren eraginkortasun orokorrean.
KKK 2.4.1 bertsioa tresna erabat erabilgarria da eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko; sektore horretako profesional guztiei zuzenduta dago eta aukera ematen du, modu antolatuan eta formatu digitalean, obraren kalitate-kontrolari dagokion dokumentazio guztia kudeatzeko. Era berean, aukera ematen du:
- Kalitatea kontrolatzeko plan bat egiteko, proiektuaren parte izango dena.
- Obra aurrera doan heinean, materialen kalitatea, exekuzioa eta obra-unitateen kalitatea kontrolatzeko.
- Kalitatea kontrolatzeko liburua egiteko.
Deskargen kokapena, Eguneratu ahal izateko, beharrezkoa da programaren lehenengo bertsioa instalatuta izatea. KKK aplikazioa instalatzeko aukera hauek daude:
- Lehenengo bertsioa ez baduzu, sartu hemen programa deskargatzeko: jaitsi (ZIP, 109 MB) eta, instalatzeko, hemen: instalazio-gida (PDF, 78 KB)
- Gero, hemendik eguneratu behar duzu. Behin fitxategia gordeta, bi aldiz klikatu eta martxan jarriko da. Gomendatzen da eguneratze hori programaren lehenengo bertsioa instalatu zen leku berean eta bide bera erabiliz instalatzea; horrela, modu automatikoan eguneratuko da.
Azken aldaketako data: 2017/03/03